Berriak
Ordezkapenetan euskarazko osasun zerbitzua bermatzeko eskatu dute
2015-06-04
Iturria: berria.eus
Medikuen oporretan, ordezko erdaldunak jarri zituzten iaz herri ugaritan. Kexuak bilduko dituzte hainbat taldek, «atzerapausorik» ez dadin izan
2015-06-04 / Garikoitz Goikoetxea
Gorabeherak izan zituzten iaz herri ugaritako osasun zerbitzuetan. Medikuek oporrak hartu, eta ordezko erdaldunak ipini zizkieten. Protesta egin zuten herri batzuetan, eta lortu zuten sendagile euskaldunak jartzea. «Irtenbide partziala» izan zen, Paul...
Gehiago irakurri
EHUko udako ikastaroak
2015-06-02
Urtero lez EHUk aurten ere Udako Ikastaroak antolatu ditu, hainbat alorren inguruan:
- Informazio Zientziak eta Komunikazioa
- Zuzenbidea
- Historia eta Kultura
- Gizartea
- Energia, Ingurumena eta Garapen Jasangarria
- Bizitzaren Bidaia
-Ekonomia
- Hezkuntza
- Zientzia eta Teknologia
- Kirola
- Bertsoa Unibertsitatean
- Osasun Zientziak
- Hizkuntzalaritza eta Literatura
- Kriminologia
- Psikologia
- Atzerritarrentzako Hizkuntzak
Jarraian Osasun Zientzie...
Gehiago irakurri
Pazienteen lehentasunezko hizkuntza ahozko komunikaziorako
2015-06-01
Osakidetzako II Euskara Planak jasotzen dituen neurrien artean Pazienteen lehentasunezko hizkuntza ahozko komunikaziorako deritzona dago. Donostialdea ESIko Zuzendaritzak neurri hau martxan jarri du Zuzendaritza Nagusiak ezarritako irizpideak jarraituz:
Hemendik aurrera erabiltzaileak lehenetsitako hizkuntza jasotzeaz gain, honen datuak ikusgai dauden aplikazioetan euskararen ikurra agertuko da, erakundeko profesionalak jakin dezan erabiltzaile horrek euskara lehenetsi duela, eta ...
Gehiago irakurri
Zaindu kolesterola, zaindu bihotza
2015-05-27
Jabier Aguirre - 2015/05/24
Iturria: Argia.eus
Osasun inkesta batek dioenez, lehen mailako arretako bost pazientetik lauk ez dute kolesterola kontrolatzen. Eta odol-analisi baten emaitzak erakutsiz gero, guztizko kolesterol kopuruari besterik ez liokete erreparatuko, zifra hori baxua izateak –200dik beherakoa azken urteotako odol-analisietan, orain urte batzuk 250 miligramo arteko zifrak ere onartzen ziren arren– osasun egoera egokia ziurtatuko liekeela pentsatuz.
Es...
Gehiago irakurri
«Alterazioak sortzen dituzte etxeetako kimikoek»
2015-05-25
Etxearen eta osasunaren arteko harremana «estua» da, Amaia Iriarteren ustez; eraikuntza materialek eta eraikinen kokalekuak gaixotasunak sor ditzaketela azaldu du.
2015-05-25 / Nagore Ares Amaya
Bizilekuak badu eraginik pertsonen osasunean, eta uste baino handiagoa. Hain zuzen ere, harreman «estu-estua» du etxebizitzak bertan bizi direnen ongizatean, Amaia Iriarte medikuaren (Arrasate, Gipuzkoa, 1978) ustez. Besteak beste eraikuntza materialak eta etxeen k...
Gehiago irakurri
Osakidetzako kontratazioetan eskakizunak ez dira kontuan hartzen ari
2015-05-22
LABek salatu duenez, Osakidetzan kontrazio masiboak egiten ari dira, eskakizunak kontuan hartu gabe:
LAB sindikatuak Osakidetzako kontratazioaren inguruan egindako azterketak ondorioztatzen duenez, kontratazio ilegal masiboak egiten ari da Osakidetza kategoria eta kontratazio mota guztietan, lanpostuek duten euskararen ezagutza-betekizuna errespetatu gabe. Osakidetzako arduradun politikoen arduragabekeria salatzen dugu, herritar eta langileon hizkuntz eta lan eskubideak urratu, euskara ikast...
Gehiago irakurri
Birreta gutxi dauka euskarak
2015-05-19
Iturria: Berria.eus
2015-05-17 / Garikoitz Goikoetxea
Euskarazko ikertzaileen bilgune izan da asteon Durango, Ikergazte kongresuan. Lekua egiten ari da euskara ikerketa arloan, baina handiak dira oztopoak. Nagusia, euskarazko lanaren aitortza eskasa.
Plaza izan dute asteon. «Askotan, badaukagu muga psikologiko bat: unibertsitate barruan geratzen gara». Ikergazte kongresuan bildu dira euskaraz ari diren ehunka ikerlari Durangon (Bizkaia). Horrelako ekitaldien ...
Gehiago irakurri
"EHUn ezinezkoa da medikuntza euskaraz ikastea"
2015-05-18
“Arduradunak nahiko gertu ditugula aprobetxatuz, Medikuntza euskaraz ikastea zer den azalduko dizuegu”. Halaxe ekin dio Xabier Iturraspek graduazio ekitaldiko diskurtsoari (behean bideoa ikusgai).
Zailtasunak Medikuntzako bigarren zikloan aurkitu dituztela nabarmendu du ikasleak: praktika eta mintegi gehienak erdaraz jaso dituzte eta ordu teorikoei dagokienez, Gurutzetan %36 izan dira euskaraz, Basurtun erdia, Donostian %65 eta Gasteizen ordu bakar bat ere ez da izan euskaraz, eu...
Gehiago irakurri
Itziar Lasa eta Joseba Urkola Azpimarra saioan
2015-04-30
Apirilaren 20an Eitbko Azpimarra saioak tartea eskaini zion kirolari, eta, horren harira Itziar Lasa eta Joseba Urkola egon ziren 25. Osasun Biltzarraren berri ematen.
EITBko Nahieran plataforman ikusgai dago (hemen), 20:10 minututik aurrera.
Euskaraz sendatzea helburu
2015-04-30
Euskal Herriko osasun sistemetan arreta euskaraz eskaintzea sustatzeko, Berdin elkartea sortu dute.
Osasun arloko erabiltzaileak eta langileak batu nahi dituzte.
Medikuarengana joan, eta norbere hizkuntzan arreta jasotzeko aukerarik ez izatea. Egoera hori gertatzen da maiz Euskal Herriko osasun zerbitzuetan. Izan ere, euskaraz jarduteko arazoak izaten dituzte hainbat herritarrek sendagilearenean. Kezka horrek elkartuta sortu dute Berdin elkartea osasun arloko hainbat erabiltzaile eta lang...
Gehiago irakurri
«Egunean 7.000 urrats egin behar da gutxienez»
2015-04-28
JAVIER MARCO JUANA. FAMILIA MEDIKUA
Getxoko osasun zentroetan egitasmo aitzindari bat da abian: botikak emateaz gain, osagileek errezetak ere egiten dizkiete pazienteei kirola egiteko gomendioekin. Ondo doala esan dute.
OOE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak antolatutako biltzarra egin da egunotan —ostiralean hasi, atzo amaitu—, Gasteizen. 25. topaketa izan da, beren jarduna euskaraz egin nahi duten osasun arloko profesionalen lan egiteko gogoaren erakusgarri. Osasuna eta...
Gehiago irakurri
Meritua ala hizkuntza gaitasuna Osakidetzan
2015-04-24
Iturria: Berria.eus
Iñigo Jaca - Medikua
Europako Batasuneko herrialde guztietan, hizkuntza ofizialak ezagutzea nahitaezko betekizuna da lanbide sanitarioetan aritzeko. Herrialde horietara lanera doazen profesional guztiek behar besteko hizkuntza gaitasuna izan behar dute lekuko hizkuntza batean edo hizkuntzetan. Hala exijitzen du 2005eko Lanbide-Gaitasunaren Europako zuzentarauak.
Euskal Herriaren hegoaldean bi hizkuntza ofizial ditugu, baina gure arloan lan egin nahi duen profe...
Gehiago irakurri
Osasuna eta kirola nola uztartu aztertu zen Gasteizen egindako OEEren 25. Osasun Biltzarrean
2015-04-21
- Ekitaldiari amaiera emateko Pablo Berasaluze egon zen, izan zuen istripua nola gainditu zuen kontatzeko
- Osasun Biltzarrean lau mahai inguru, hitzaldiak eta tailerrak izan ziren bi egun hauetan
- Osasun alorrean gero eta garrantzi handiagoa duen jarduera fisikoa bideratzeko esperientzia eta ildoak ezagutzeko aukera egon zen
- Kirol arloko tekn...
Gehiago irakurri
OEEk osasuna eta jarduera fisikoa zein kirola uztartuko ditu datorren astean egingo duen 25. Osasun Biltzarrean
2015-04-10
Haritz Arrieta Etxeberria
Iturria: zuzeu.eus
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak (OEE) zilarrezko ezteiak ospatuko ditu aurten, Gasteizen antolatuko duen Osasun Biltzarraren 25. edizioan. Biltzarra apirilaren 17 eta 18an izango da Gasteizko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatean (EHU). Bi egunetan zehar, batik bat osasun-arloan jarduera fisikoa nola txertatu aztertuko da, 13 hitzaldi, 16 ahozko komunikazio, 23 poster eta 4 tailerren bitartez. Jardunaldia osasuna, jarduera ...
Gehiago irakurri
Pazientearen hizkuntza-aukera jasotzea ahalbidetzen dute jadanik Osabide-AP. E-Osabide eta osabide Globak aplikazioen azken bertsioek
2015-03-31
Iturria: Osatuberri20
Osakidetzako 2. Euskara Planak ezarri zuenez, Lehen Mailako Arretako zerbitzu-erakundeei dagokie paziente berriei galdetzea zein hizkuntza lehenesten duten ahozko harremanetarako, eta erantzuna datuen fitxan jasotzea, eurek hala nahi izanez gero. Planak epe bat aurreikusten zuen eginkizun hori gauzatu ahal izateko, eta behin hura igarota, Osabide-APren azken bertsiotik aurrera, Bai sano kanpainaren ikurraz bereizten dira ahozko harremanetarako euskara aukeratzen duten p...
Gehiago irakurri
Hizkuntza-politikaren argi-ilunak
2015-03-31
Iturria: Osatuberri 20
Roberto Manjon Lozoya Bilbo-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko hizkuntza-normalizazioko teknikaria
Denok iragan bat dugu, baldintzatzen gaituena, eta hizkuntza-politikak ere bai. Aurrekaririk eragingarriena aurkitzeko frankismora jo behar dugu. Orduan eztabaida bizia izan zen euskal nazioko kide zein zen finkatzeko, eta ideia bat nagusitu zen: euskal herritarrak euskaldun izan behar zuen edo, gutxienez, euskararen aldeko, desiratu behar baitzuen euskara hizkuntza...
Gehiago irakurri
Lehentasunezko hizkuntza osasun arretan
2015-03-30
Aitor Montes Lasarte
Osasun arretan hizkuntzak berebiziko garrantzia dauka, jende gehienak uste duena baino gehiago.
XIX. eta XX. mendeetan, medikuntza tradizionala edo medikuntza zientifikoaren ereduan, osasunaren kontzeptua objektiboa omen zen. Hiru irizpide betetzen zituen, irizpide objektiborik badago: osotasun anatomikoa, funtzioaren normaltasun edo osotasun egoera, eta portaera normala. Osasun egoera beraz egitura, funtzio eta portaeraren arteko oreka bezala ulertu izan da, ...
Gehiago irakurri
Itziar Lasa Beitia: «Gure erronketako bat izan da profesional guztiak biltzea»
2015-03-26
Ituria: Osatuberri buletin digitala
Itziar lasa beitia: Medikua eta Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeko zuzendaritza-batzordeko kidea
OEEk apirilean egingo duen biltzarreko antolaketa-lanetan burubelarri dabil Itziar Lasa Beitia (Durango, Bizkaia, 1967), batzorde zientifikoko kidea baita. Gasteizen izango da aurten biltzarra, eta jarduera fisikoa osasungintzan nola sartu aztertuko dute, besteak beste. Esparru zabala izaki, hizlari askoren ikuspuntua izango dute.
Elkarrizketa osorik Osatu...
Gehiago irakurri
Dagoeneko hemen da Osatuberri Buletinaren ale berria!
2015-03-26
Osatuberri Buletin Digitala online eskuratzeko klikatu hemen! Bestela, berri honetan atxikitako fitxategietan PDF formatuan lortzeko aukera daukazu.
UPV/EHUko bi lizentziatu MIReko bigarren eta seigarren postuetan
2015-03-10
Gillen Oarbeaskoa eta Eñaut Aguirre bigarren eta seigarren geratu dira, hurrenez hurren
iturria: EHU
UPV/EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultateko Gillen Oarbeaskoa Royuela eta Eñaut Aguirre Iturrioz MIR hautaketa probetan bigarren eta seigarren geratu dira. Pasa den urtarrilean egin zen azterketara 12.199 hautagai aurkeztu ziren, mediku prestakuntza espezializatuan aritzeko eskaintzen ziren 6.102 plazetako bat lortzeko asmoz. Probak aukera anitzeko 225 galdera zeuzkan, ge...
Gehiago irakurri