Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriakrss

IkerGazte 2015 kongresura gonbidapena

2015-03-10

UEUren eta Kongresuaren Batzorde Zientifikoaren izenean atsegin handiz gonbidatu nahi zaitugu IkerGazte 2015 kongresuan parte hartzera. Asko gara ikerkuntzan dihardugunok eta asko gara eguneroko lan hori euskaraz egiten dugunok. Hemen, puntako ikerkuntza egiten dugu alor guztietan: giza zientzietan, gizarte-zientzietan, zientzia zehatzetan, teknologia eta arkitekturan edota osasunean. Urteak daramatzagu UEUn arloz arloko profesional eta ikertzaileen bilkurak antolatzen, eta oraingo honetan j...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Medikuntza karrera ona ala euskalduna?

2015-03-10

Iñaki Santamarina Renteria 2015-03-09 “Nik ez dut nahi euskaraz dakien mediku bat, medikuntzaz dakien bat baizik”. Zenbat aldiz entzun ote dugu esaldi hau, horren tranpatia den esaldi hau. Badirudi baldintza biak betetzea ezinezkoa dela. Jakintza gehiegi izango dira pertsona bakarrarentzat agian, medikuntza eta euskara. Ezinezkoa zeharo. Hainbat urtetan saldu digute aitzakia hau, gure osasun sistema euskalduntzeko beharra ikusten dugunoi ahoa itxi nahian. Nolabaiteko p...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Euskara Osakidetzan: Langilea eta Erakundea normalizatu behar dira.

2015-03-09

Iturria: erabili.eus 2015-03-05 / 07:00 / LAB sindikatua - Osasungintza-   EAJk eta Gobernuak zerbitzu publikoetan eta Osakidetzan euskara normalizatzeko duen oinarrizko printzipioa (printzipio okerra goitik behera): pertsonak (langileak) dira normalizatu behar direnak eta horiek normalizatzetik etorriko da euskararen normalizazioa erakunde publikoetan. Planteamendu okerra jomuga eta ardatza beti pertsonak baitira: nork dakien eta nork ez, nork ikasi behar duen eta nork ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Manifestazio deialdia

2015-02-24

Mezu bat errepikatzen ari zaigu behin eta berriro: Ez zarete nor, ez zarete askeak, euskaraz bizitzeko neurriak hartzeko!!! Azken asteotan behin eta berriro, eta are indar handiagorekin, ari zaigu hori gogorarazten: Estatuetako ordezkariek Uztaritzeko Herriko Etxeak euskara ofizial izendatu izana epaitegietara eramanez, UEMAko hainbat udali aktak euskaraz idazteagatik helegiteak jarriz, Ipar Euskal Herriko ikastolei elkartasunezko diru-laguntzak baliogabetuz, Gipuzkoako Foru Aldundiak onartuta...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

"Emozioak kudeatzen ikasi behar da urteekin"

2015-02-20

Maria Jose Garcia Etxaniz. Erizaina Iturria: Bizkaiko hitza "Erizaintzak interesa pizten du" eta ikasle askok ikasketa horiek hautatzen ditu. Egun, Bizkaiko Erizainen Elkargoan 7.000 elkargokide baino gehiago daude, eta Hego Euskal Herrian biztanle bakoitzeko dagoen erizain kopurua oso handia da: 1.540 erizan daude 100.000 biztanleko. Hala ere, erizain denek ez dute lanpostua "berehala" topatzen, nahiz eta duela hamarkada batzuk lan merkatuaren egoera bestelakoa ze...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Medikuntza eta Odontologiako ikasleei: Iñigo Jacaren gutuna

2015-02-17

Iturria: berria 2015-02-17 / Iñigo Jaca Arrizabalaga. Joan den astean, Leioako Medikuntza Fakultateko 112 ikaslek itxialdia egin dute protesta egiteko, hain zuzen ere EHUko agintari akademikoek borondaterik ez dutelako medikuntza irakaskuntza herrialde honetako hizkuntza ofiziala ere baden horretan eskaintzeko, euskaraz alegia. Horren zergatia ulertzeko, 10/1982 Euskararen Normalizazio Legea aldarrikatu eta hogeita hamabi urtera, bide bakarra dago: komunitate gaztelania-hi...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Bertso Saio klinikoa Hernanin

2015-02-17

Urtero bezala, aurten ere bertso-saio sanitarioa egingo da Goiko Lastola sagardotegian martxoaren 6an.   Non: Goiko Lastola Sagardotegia, Ereñozu auzoa 89, Hernani Noiz: martxoaren 6an, ostirala, 18:30ean Norentzat: osasun arloarekin erlazioa duen edonorentzat Izen-ematea: martxoaren 2a baino lehen   HDO.ABIAN@osakidetza.net  HDO.UCOMUNICACION@osakidetza.net   Informazio gehiago: 943 00 70 92 (08:00-15:00 h)     BERTSOLARIAK: ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Medikuntza euskaraz ikasteko itxialdia

2015-02-13

Berria: Medikuntza eta Odontologia fakultateko ikasleek euskaraz ikasi ezin dutela salatzeko, itxialdia egin dute Leioan 112 ikaslek. Egoera aldatzeko Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Osakidetzaren "borondate falta" kritikatu dute. Ikasleen iritziz, fakultateko dekanotzak uste du bere betebeharra "osasun arloko graduak eskaintzea" dela, "euskaraz eman zein ez". Halaber, ez dute "onargarritzat" jotzen "mundu osoan euskaraz ikas daitekeen unib...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Aulki hutsak dokumentala eta elkarrizketa

2015-02-12

Bilbo-Basurtu ESIak, euskara normalizatzeko programaren barruan, Aulki hutsak dokumentala emango du. Egilea Iñaki Peña Bandrés da, Zumarragako Ospitaleko barne-medikuntzako medikua. Gaia: maite ditugunak hil osteko dolua.   Profesionalen eta norbait galdu duten senideen elkarrizketak biltzen ditu dokumentalak. Euskara da hizkuntza nagusia, baina badaude gaztelaniaz eta ingelesez zenbait testigantza. Dokumentaleko elkarrizketak euskaraz (hizkuntza nagusia), erdaraz...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Pazienteen hizkuntza aukeraren bidez euskara bultzatzeko proposamena

2015-02-12

OEEkide agurgarria, Seguruenik dagoeneko konturatuko zinenez, pazienteen hizkuntza aukera ikusgarri dago gure eguneroko lanean darabiltzagun aplikazio informatikoetan. Hau aurrerapauso garrantzitsua da, pazientearen hizkuntza aukera denontzat ikusgarri egitean, gure lana eta pazientearen gogobetetasuna hobetzea errazten duelako. Ekimen hau II. Osakidetzako Euskara Planaren, 2.3. puntuan jaso zen eta abian jarri da. Euskararen erabilerarako oso lagungarria izan daitekeenez, OEEk ondore...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

EAE-N, MENOPAUSIA OSTEKO OSTEOPOROSIARI BURUZKO ADOSTASUNA- 2015eko urtarrila

2015-02-11

Osakidetzak Osteoporosiari buruzko lan agiria zabaldu du “EAE-N, MENOPAUSIA OSTEKO OSTEOPOROSIARI BURUZKO ADOSTASUNA” izenburupean. Taldean parte hartu dute patologia horretan inplikatuen dauden zientzi elkarteetako hainbat kidek (erreumatologia, familiako medikuntza, traumatologia, ginekologia, barne-medikuntza, ospitaleko farmazia eta lehen mailako arretako farmazia), Osasun Saileko eta Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko farmazialari batzuk. Osasun-arazo honi dagozkion ald...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osakidetzak GURASOTASUNA web gunea jarri du martxan

2015-02-10

Eusko Jaurlaritzako Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzak familiekin lan egiten duten profesionalentzako GURASOTASUNA web orrialdea martxan jarri du; horren bidez, familiak laguntzeko gurasotasunean oinarrituta dauden errekurtsoak eta informazioa eskaini nahi dizkizuegu.   Profesional horiek dituzten iradokizun eta eskaera zehatzei erantzuna emateko gune zabala da, eta baita komunikaziorako eta maila desberdinetan familia esku-hartzeko esperientzien elkar truk...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Euskalgintzatik euskal gizartegintzara

2015-02-05

Iturria: Berria.eus Roberto Manjon - Hizkuntza normalizaziorako teknikaria eta OEEko kidea Medikuntzako euskal ikasleek ia urtero adierazpen bat egin dute, zenbait aldarrikapenen ondotik. Begi onez dakusat ikasle euskaldunak aktiboak izatea, eta ez bakarrik euskaragatik: ikasle aktiboengandik profesional aktiboak datoz, eta halatan, normalean, profesional onak. Bozkarioz diot profesional euskaldunak onak izaten direla, batez ere lanbidean nahiz euskalgintzan aktiboak direnean, eta kom...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Iñigo Jacari erantzuna

2015-02-04

Iturria: Berria.eus   Iñigo Jaca Arrizabalaga jaunak komunikabide batean baino gehiagotan aipatu du Osakidetzan sendagile espezialista elebidunen talde bat behar dela, eta horri dagokionez, garbi utzi nahiko nuke Osakidetza neurri zehatzak ezartzen ari dela hori berandu baino lehen posible izan dadin. Osasun Sailaren apustua, Osakidetzaren barruan euskara arloari dagokionez, garbia eta agerikoa da: legegintzaldiko lehenengo urtean, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osasungintza eta euskara

2015-01-27

Iñigo Jaca medikuak Berria egunkarian argitaratutako iritzi-artikulua, euskaldunok Osakidetzaren aurrean erakutsi ohi dugun utzikeriaz hausnartuz: Osasun arloa euskalduntzeko prozesuan ezin zaio erru guztia administrazioari egotzi, euskaldunon utzikeria ere hor baitago. Herriak ez du erreklamatzen eta ez du euskalduntze prozesua bultzatzen. Lagun batek idatzi zidan esanez Osakidetzak mediku bati, gaixoen historian euskaraz erregistroa egiteko, erabiltzaileari baimena eta sinadura jaso...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Aitor Montesek Pablo Iglesiasi gutun irekia

2015-01-23

"Guztiontzako osasun publikoa izatea, horixe axola zait niri. Niretzat, bigarren mailakoa da katalanez, euskaraz, galegoz edo gaztelaniaz artatzen den". Adierazpen horixe egin zuen Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiak joan den astean Sevillan emandako mitinean. Horren harira, Aitor Montesek Berria egunkarian gutun irekia idatzi dio Podemoseko buruzagiari. Pablo Iglesias jaun agurgarriari, Podemos-Ahal Dugu alderdiko idazkari nagusiari. Sevillan osasun sistemaren gainean...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Biltzarrerako komunikazioak aurkezteko epea luzatu dugu

2015-01-21

Honezkero jakingo duzuen bezala, datorren apirilaren 17 eta 18an egingo dugu osasuna eta kirola uztartuko dituen Osasun Biltzarra, Gasteizko EHUko Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzietako Fakultatean. Komunikazioak aurkezteko epea otsailaren 8ra arte luzatu dugu. Horrenbestez, oraindik garaiz zabiltzate zuen ahozko komunikazio edo posterrak aurkezteko. Gogoratu biltzarraren gaiarekin (osasuna eta jarduera fisikoarekin) lotuta dauden komunikazioak hobesten direla, baina osasun-alorreko best...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Beltzunea betikotu ez dadin

2015-01-20

Iturria: Berria.eus Osakidetzako lan eskaintza publikoetan euskara aintzat hartzeko eskatu du Behatokiak. Hala egin ezean, hizkuntza eskubideak urratuko direla ohartarazi dute. Medikuarengana joan, eta ezin oinazea norbere hizkuntzan adierazi. Sendagilearekin gertuko harremana izatea ezinbertzekoa dela jakina da. Osakidetzan, sarritan gertatzen dira halakoak; herritarren kexak jasotzen ditu Hizkuntza Eskubideen Behatokiak, eta maiz salatu du eskubideok urratu egiten direla erietxeetako osa...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Lehen hitza euskaraz erraten delarik, bada irriño bat, lasaitasuna eta goxotasuna

2015-01-14

Gara egunkariak Maialen Acheritegi, Baionako ospitaleko erizainari egindako elkarrizketa. Iragan astean Euskararen Erakunde Publikoak eta Euskal Kostaldeko Ospitaleak osasun zentroaren guneetan euskararen presentzia ziurtatzeko hitzarmena sinatu zuen. Akordio honetara ailegatzeko urteetako «xinaurri» lana egin du Ospitalean Euskaraz elkarteak. Taldeak orain arte egin duen akuilu lanarekin segitu beharko du; izan ere, jarraipen batzordeko kide izanen baitira hitzemandakoak betetze...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

25. Osasun Biltzarra: behin betiko egitaraua

2015-01-08

Apirilak 17, ostirala   09:00               Dokumentazio-banaketa. 09:15              Ongietorria eta biltzarraren aurkezpena. 09:45-11:30    Mahai-ingurua: Osasuna jarduera fisikoaren bidez lantzeko programak.                             Moderatzailea: Antxon Api...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Hasiera  << 31 32 33 34 35 >>  Amaiera

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan