Berriak
Mediku edota pediatra euskalduna eskatzeko sinadura kanpaina abiatu da Bortzirietan
2014-11-17
Iturria: ttipi.net
Medikua edota pediatra euskalduna eskatzeko kanpaina abiatu da Bortzirietan, UEMAren eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen eskutik. Osasun alorrean garatzen diren hizkuntza-politikak aldatzea du helburu egitasmo honek, eta gehiago zehaztuz, familia- medikua edota pediatra erdaldunak dauden herrietan profesional euskaldunak bermatzea da helburua. Bultzatzaileen erranetan «kanpainaren asmoa ez da, inondik inora, Bortzirietako osasun zentroetako langileen kontra e...
Gehiago irakurri
Euskaraz tinko sendatu eta ikasi
2014-11-14
Iturria: berria.eus
EHUko osasungintzako ikasleak gara, bertako zenbait eragileren, GOE (Gure Osasungintza Eraikiz) eta Medikuntza Asanbladarenen izenean, euskaraz ikasi nahi eta ezin dugunak. Unibertsitate honek, mundu osoan osasun ikasketak euskaraz egiteko aukera duen unibertsitate bakarra izanik, ez digu gure ikasketak euskaraz egiteko abagunea eskaintzen. Horrela noiz lortuko dugu Euskal Herrirako osasun sistema elebidun bat?
Egungo ikasle eta etorkizuneko osasun langile moduan, pazie...
Gehiago irakurri
Aitor Montes: Gakoa historia klinikoa euskaraz lortzea da, herritarrek eskatzea
2014-11-13
Iturria: argia.eus
Osakidetzaren euskalduntzean, euskara laneko hizkuntza izatea premiazko ikusten du Aitor Montes mediku galdakoztarrak. Aramaioko familia-medikua da Montes, eta ahozko harremanetatik harago, idatzizkoa euskalduntzeko beharrean dabil. Pazienteen osasun ibilbidea biltzen duen historia klinikoa euskaratzea da gakoa bere ustez.
Lehen aldia izan da: erradiografia baten emaitzak bi hizkuntzetan jasotzea lortu duzu.
Bai, eskabidea egin eta hiru astetara jaso genituen. Hasierat...
Gehiago irakurri
Zarauzko Osasun Zentroan egoera kezkagarria
2014-11-13
Zarauzko Osasun Zentroan euskara dela eta eman den egoera oso kezkagarritzat jotzen du OEEk: bertan lan egiten zuen mediku batek jubilazioa hartu zuen maiatzean. Titularrik gabe dagoen postu horri, Osakidetzaren euskara planak jasotzen duenaren aurka, ez zaio euskara ikasteko derrigortasun-datarik jarri eta lanpostua betetzeko barne prozesua abiatu du Gipuzkoa Eskualdeak. Ondorioz, lanpostua betetzeko euskararen ezagutza egiaztatzea ez da beharrezkoa izango. Eta hori gutxi ez balitz, baja hart...
Gehiago irakurri
Osakidetzaren hizkuntza eskubideen urraketak salatu dituzte Zarautzen
2014-11-11
Iturria: osaeus.info
Zarauzko hainbat eragile sindikal, sozial eta erakunde Osakidetzak azken boladan egindako kontratazioetako hizkuntza urraketaren kontra agertu dira. Bertako Euskal Herrian Euskaraz, udala, Ikastola, AEK eta Urola Kostako LAB-ek sinatuta, ohar bateratua atera dute.
Oharrean azaltzen dutenez, bi izan dira ezinegona sortu dieten erabakiak: “Zarauzko osasun zentroan lan egiten zuen mediku batek jubilazioa hartu zuen maiatzean. Titularrik gabe dagoen postu ...
Gehiago irakurri
Eutsi plana aurkeztu du EHUko Leioako Medikuntza Asanbladak euskaraz ikasi eta sendatzeko helburuarekin
2014-11-04
Topatu.info
“Euskaraz tinko sendatu eta ikastea” helburu duen ‘Eutsi’ plana aurkeztu du gaur Medikuntza Asanbladak Leioako Campuseko (EHU) medikuntza fakultatean. Osasungintza ikasketetan, eta batez ere medikuntzan, euskararen inguruan hiru arazo nagusi daudela uste dute: MIR azterketa erdaraz egitearen obligazioa, euskarazko matrikulazio maila baxua eta irakasle euskaldunen urritasuna.
Hiru arazo horiek “berrelikatzen den zirkulu bat osatzen dute” ...
Gehiago irakurri
Aulki Hutsak dokumentala Cine Invisible jaialdian saritua
2014-10-29
Iñaki Peña OEEkidearen 'Aulki Hutsak' dokumentalak bi sari jaso ditu nazioarteko Cine Invisible film jaialdian: euskarazko lan onenarena bata, eta ikusleek aukeratutako filmarena bestea.
Cine Invisible nazioarteko jaialdia Kultura Communication Desarrollo gobernuz kanpoko erakundeak antolatzen du eta aurtengoa seigarren edizioa izan da. Lan irabazleak aste honetan emitituko dira Bilbon, Arriagako Juan Crisostomo Musika Kontserbatorioan. 'Aulki Hutsak' doku...
Gehiago irakurri
Irudi bidezko proben txostena euskaraz jasotzeko eskaera
2014-10-27
Aitor Montes medikuak ekografien emaitzak euskaraz jaso ostean, Bizkaiko Medikuen Elkargoak ekografiak ez ezik, irudi bidezko edozein probaren emaitzak elebidunak izateko eskaera egin dio Osasun Saileko Zuzendaritzari (ikus erantsitako dokumentua):
Osakidetza euskalduntzeko aurrerapausoak?
2014-10-24
Peio Igeregi, ELAko Osakidetzako arduradunaren iritzi-artikulua, berria egunkarian argitaratua:
Gobernu hau eta aurrekoa euskalduntzean ez dira berdinak. Gobernu honek egiten ez duenarengatik kontzientzia txarra du; aurrekoari, berriz, euskarak bost axola zion. Hori bai, kontzientzia alde batera utzita, Osakidetzaren II. Euskara Plana onartu ondoren ezin esan gure osasun sistema publikoa elebiduna izateko plan estrategiko bat dugunik. Bueno, bada plan bat, belaunaldi aldaketen ondorioz zerbi...
Gehiago irakurri
Ezinbesteko pilulak soilik
2014-10-23
OCU, No Gracias eta PoliMedilabs-ek “PASTILLAS LAS JUSTAS” edo “EZINBESTEKO PILULAK SOILIK” konpainia abian jarri berri dute. Proposamen honen bitartez medikamenduen erabilera egokia sustatu nahi dute, eta aldi berean hauekiko jarrera arduratsu eta kritikoa sortu.
Medikamentuen erabilera seguruagoa izan dadin, 7 arau zehazten dituzte:
1. Hartzen dituzun medikamentuak ezagutu. Aldizka hartzen dituzun medikamentuak berrikusi. Beti ere zure mediku, er...
Gehiago irakurri
Bertso Saio klinikoa Bilbon
2014-10-22
Urtero legez, OEEk eta Bizkaiko Medikuen Elkargoak Bertso Saio Klinikoa antolatu dute azaroaren 20rako (osteguna). Iaz bezala, Kalderapekon izango da eta Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia bertsolariak arituko dira bertsotan.
Bertso-saioaren mekanika urterokoa izango da: txapelketa gisara jokatuko da, kanporaketa-sistema bidez. Bertsolariek kanporaketa-saio bakoitzean bertso-kopuru jakin bat kantatuko dute eta taldeek idatziz bertso bakoitzak aipatzen duen diagnostikoa edo hitza asmatu behark...
Gehiago irakurri
Ordezko mediku edo erizain elebiduna izateko eskaera
2014-10-21
Aurten, udako ordezkapenetan, zenbait herritan ordezko mediku euskalduna jartzea lortu da, oztopoak oztopo. Herritarren kexek eta medikuen eskariek zerikusi zuzena izan dute horretan.
Horiek horrela, uste dugu garrantzitsua dela osasun profesional euskaldunek beraien oporraldian ordezko elebiduna eskatzea, batez ere, herri euskaldunetan jarduten duten kasuetan.
Egoera hori kontuan hartuta, mediku edo erizainen batek bere oporraldian (orain Gabonak datoz) ordezko profesion...
Gehiago irakurri
48 ordu
2014-10-16
Aitor Montesek erabili.com atarian argitaratutako iritzi artikulua:
48 ordu, bi egun, 2.880 minutu, 172.800 segundo. Ez da denbora asko, baina askok badakite zein egunetan zein soineko jantzi, denbora galdu barik. 2014ko Alderdi Egunean Urkullu Lehendakariak, Katalunia gogoan, Espainiako Gobernuaren jarrera gaitzetsi du, Kataluniako galdeketa "24 edo 48 ordutan" galaraziko duelako. Horretarako bizkor mugitzen omen dira Madrilen, baina ez Euskal Herriko arazoei aurre ...
Gehiago irakurri
Joanes Etxeberri sariak
2014-10-15
Joanes Etxeberri Sariak Osakidetzaren Gipuzkoako zerbitzu-erakundeetan euskara erabiltzearen, zabaltzearen eta sustatzearen aldeko ekimen eta lanak aitortzeko helburua duen ekimena da.
Donostia Unibertsitate Ospitaleak antolatzen duen ekimena da, eta Gipuzkoa mailan Osakidetzarentzako lan egiten dutenek har dezakete parte bertan. Lanak aurkezteko epea azaroaren erdi aldera bukatuko da.
Erantsitako dokumentuan oinarriei buruzko informazioa duzue.
Ekografiak euskaraz
2014-10-15
Aitor Montes, Aramaioko mediku eta OEEkideak, Osakidetza euskalduntzeko hainbat eta hainbat eskaera egin izan ditu; azkena, ekografiaren txostenarena izan da, eta euskaraz jaso du. Paziente batentzako ekografia eskaera egin zuen eta emaitzak euskaraz jaso nahi zituela adierazi ostean, halaxe jaso ditu.
Oso garrantzitsua da halako adibide bat egotea, aurrekari bihur daitekeelako: lortu dezakegu, eska dezagun.
Komunikazioak aurkezteko epea zabalik
2014-10-14
Datorren apirilaren 17 eta 18an Osasun Biltzarra egingo dugu Gasteizko EHUko Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzietako Fakultatean, Osasuna eta Jarduera Fisikoa aztergai hartuta.
Horren harira, jakin ezazue dagoeneko irekita duzuela komunikazioak aurkezteko epea. Biltzarraren gaiarekin (osasuna eta jarduera fisikoa) lotura duten komunikazioak hobesten badira ere, osasun-alorreko zein jarduera fisikoarekin eta kirolarekin lotura duten bestelako gaiak ere onargarriak ...
Gehiago irakurri
25. Osasun Biltzarra: behin-behineko egitaraua
2014-10-13
Datorren apirilaren 17 eta 18an OEEren 25. Osasun Biltzarra izango da Gasteizen, osasuna eta kirola oinarri hartuta.
Egunez egun, jarduera fisikoari eta kirolari gero eta garrantzi gehiago ematen zaio bizitza osasungarria izateko eta, horregatik, biltzar honetan bi arlo hauek ikuspuntu askotatik landuko dira, egitarau oparo honen bidez:
Non: Gasteizko EHUko Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzietako Fakultatea (IVEF)
Noiz: 2015eko apirilaren 17 eta 18an
Apirilak 17, o...
Gehiago irakurri
Ebola: Prestakuntza eta informazio gehiago eskatu dute Osakidetzako erizainek
2014-10-10
Berria:
Espainiako Gobernuak krisia kudeatzeko batzorde berezi bat eratu du. Ebola duen gaixoa "larri baina egonkor" dago. Hamalau lagun daude erietxeratuta Madrilen, zaintzapean.
Osakidetzako hainbat erizain eta erizain laguntzailek elkarretaratzeak egin dituzte Basurtu, Txagorritxu eta Donostiako ospitaleen aurrean, ebola duen Teresa Romero erizain laguntzaileari babesa adierazi eta informazio gehiago eskatzeko.
Basurtun, Marisol Gil SAEko ordezkariak baliabide eta prestakunt...
Gehiago irakurri
Osakidetzak euskara jakitea zigortu nahi du
2014-10-08
Osakidetzako 2011ko Enplegu Publikorako Eskaintzan plaza lortu duten hautagaiak, zentro bakoitzean eskaintzen diren plazen artetik lanpostu zehatza aukeratzeko prozesuan daude egunotan. Lanpostu hauetako batzuk euskararen ezagutza betekizun bezala dute eta beste batzuk aldiz (kategoria batzutan gehienek), ez. Zer egiten ari da Osakidetza hainbat tokitan? Zerrendan puntu gehien duten langile euskaldunei beraien aukeraketa mugatu, euskara betekizun bezala duten lanpostuak soilik aukeratu a...
Gehiago irakurri
Sendatu, eta gero euskaratu
2014-10-06
Iturria Berria.eus
Senda-agiria euskaraz jasotzeko aukera izango dute hainbat herritarrek. Zerbitzu hori eskaintzen hasi da Donostia ospitalea, lau erabiltzaileren eskaerak aintzat hartuta. Ordea, zerbitzua ez da berehalakoa. Jatorrizko agiria gazteleraz egongo denez, itzuli egin behar da. Hau da, hala eskatzen duen pertsonak senda-agiria jaso eta aste batera —gutxienez— jasoko du euskarazko txostena. Hori da testuaren itzulpena «kalitatez eta segurtasunez» egiteko ze...
Gehiago irakurri