Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriakrss

Azpeitian ere mediku erdalduna

2014-07-29

Ordezko medikuen aferak ez du etenik; Zumaian, Tolosan, Muxikan eta beste hainbat herritan gertatu bezala, oraingoan Gipuzkoako beste herri batean sortu da protesta, Azpeitian: lau familia medikuk oporrak hartu dituzte, eta ordezko mediku erdalduna jarri du Osakidetzak. Horren aurrean, Azpeitiko Natul euskara taldeak kezka eta haserrea agertu du, eta kontratuak berrikusteko eta arazoari konponbidea emateko eskaera egin die Osakidetzako arduradunei. Euskara elkarteari kezkagarria ir...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Anatomiaren erreferentzia-liburua euskaraz

2014-07-28

UPV/EHUk ‘Giza Anatomiako Atlasa’ ikasliburua euskaratu eta plazaratu berri du. Marbán argitaletxearen Máster Atlas de Anatomíaren itzulpena da, bere arloko erreferentzia-liburua. Giza anatomiaren euskarazko terminologia osoa biltzen du Atlasak, irudi zehatzekin. Angel Bidaurrazaga OEEkidea liburuaren begirale teknikoa izan da. Testuliburua Anatomiaren ikaskuntzan baliagarria da, Medikuntzan ez ezik, zuzenean edo zeharka Osasun Zientziekin zerikusia duten bes...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Udan, osasun zerbitzua euskaraz jasotzeko aukerarik ez izatea salatu dute Muxikan

2014-07-18

Iturria: Busturialdeko Hitza Muxikako Udalak jakitera eman duenez, Osakidetzak medikuaren udako ordezkapena egiteko «langile erdalduna» kontratatu du; horren aurrean, «kezka eta haserrea» erakutsi dute Muxikako Udalak, herri eragileek eta herritarrek. Izan ere, «Muxikako bizilagunek osasun zerbitzua ezin izango dute euskaraz jaso udaran». Muxikako Udalaren ustez, «Osakidetzak ez ditu kontuan hartu ez bertako bizilagunak, ezta bertako errealitate so...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Tolosan pediatra euskaldunaren ordezko erdaldun bat jarri dutela salatu dute

2014-07-15

Iturria: Berria.eus Tolosan pediatra euskaldun bat ordezkatzeko pediatra erdalduna igorri dutela salatu du herritar talde batek, gutun baten bidez, Tolosaldeko Ataria-n. Tolosan hiru pediatra direla azaldu dute gutunean, eta horietatik bi direla elebidunak. Haietako batek amatasun baimena hartu berri du, eta ordezkapena egitera pediatra erdaldun bat eraman dute. Hirutik, beraz, pediatra euskaldun bakarra gelditu da uneotan. Pediatraz gainera, arratsalde-gauetan eta asteburuetan arret...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Herritarren hizkuntza eskubideen alde

2014-07-09

Zumaiako Udalak duela aste batzuk salatu zuen osasun etxean hizkuntza eskakizunak betetzen ez dituzten profesionalak jarri zituztela lanean mediku eta pediatra euskaldunen ordez. Horregatik, Zumaiako Udaleko eta hainbat elkartetako kideek eta herritarrek agerraldia egin zuten atzo osasun etxe aurrean. Besteak beste, guraso talde batek sinadurak biltzeari ekin dio, kexa Osakidetzara bideratzeko. Agerraldian, herritarren hizkuntza eskubideak errespetatzeko emango diren pausoen berri eman zuten. ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Zabalganako auzotarrak kexu

2014-06-24

Zabalaganako auzokideak kexu dira, osasun arreta euskaraz jasotzeko arazoak dituztelako. Zabalganako Euskara Batzordeko Kideek egoera hau salatu nahi izan dute Gara egunkarian argitaratutako artikulu honen bidez: Euskararen osasun txarra anbulatorioan Euskaldunen hizkuntza-eskubideen urraketei buruz hitz egitea ez da berria. Osakidetzan arreta euskaraz jasotzea bermatua egotetik urrun dagoela esatea ere ez da kontu berririk esatea. Izan ere, nahiz eta 2013ko abenduan Osakidetzaren euskarar...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

13. Jose Antonio Agote Saria

2014-06-23

OEEk Agote Sarien 13. edizioa antolatu du, LKS eta Mondragon Healthekin lankidetzan. Osasunarekin lotutako ikasgai ezberdinen euskarazko testuen sormena eta argitalpena bultzatzeko helburua du sari honek. Testu hauek euskaraz idatziak izan beharko dute eta 2014ko abenduaren 31 baino lehen lan osoaren aurrerapena bidali beharko da azpian zehazten den helbidera. Saria 2.400 eurokoa izango da, eta OEEk ahalegin berezia egingo du lan osoa aurkezten denean liburu bezala argitarat...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Aramaioko ordezko medikuak euskaraz jakingo du aurten, Osakidetzak jakinarazi duenez

2014-06-20

Iturria: goiena.net Aramaioko familia mediku Aitor Montes oporretan dagoen bitartean, hura ordezkatuko duenak euskaraz jakingo du. Hala jakinarazi du Osakidetzak asteon, astelehenean Montesek berak Debagoieneko ospitalean eskaera ofiziala aurkeztu ostean. Montesen eskaerak jasotzen duenez, Aramaio da Arabako herririk euskaldunena –%85,6eko euskaldun tasa zuen 2001ean– eta ordezko medikua elebiduna izateko "beharra" dago: "Osakidetza herritarren alderik pertsonale...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Sinadurak jasoko dira ostegunean ikastetxeetan Anbulatorioan sendagile euskaldunak izan daitezen

2014-06-19

Kezkatuta agertu dira Zumaian hainbat eragile eta herritar. “Lehendabizi, famili mediku euskaldun bat, soilik gazteleraz dakien bategatik ordezkatu zuten, eta orain, pediatra berria ere, erdalduna etorri da” aipatu du Ihintz Linazisorok. Guraso bezala, kezkatuta azaldu da, eta hori dela eta, ostegunean, sinadura bilketa bat emango dute aurrera. LAB sindikatuak eta Zumaiako Udalak ere salatu egin dute egoera. Zein da egoera momentu honetan? Bi pediatra genituen herrian, bat eusk...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Odol analisiak euskaraz jartzeko lanean hasi dira

2014-06-19

Odol analisien probak euskaraz jartzeko lanean ari da Osakidetza, Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak jakitera eman duenez. Ez du egunik jarri, baina zehaztu du analisien eskariak ele bitan jartzeko helburua jasoa dagoela laborategien planean. «Txostenetako atalak —goiburua, atalburuak— ele bitan jarriko dira hemendik aurrera». Laborategiko proben katalogoa ere itzultzen ari dira. Osakidetzako zenbait langile hasi ziren, udazkenean, odol analisiak eta beste...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osakidetzako Zerbitzu Erakundeetako Euskara Planak eskuragarri

2014-06-17

Osakidetzak publiko egin ditu bere web orrain Osakidetzako Zerbitzu Erakunde gehienetako Euskara Planak. Falta diren gutxiak (San Eloy eta Lezako Ospitaleak...) aste honetan bertan jarriko dituztela suposatzen da. Hemen daude: http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-pkrrhh10/eu/contenidos/informacion/euskara_plana/eu_def/index.shtml Hemendik aurrera Zerbitzu Erakunde bakoitzari bere Euskara Planean jasota dituen egitekoak bete ditzan eskatu beharko diogu...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Udako oporretan ordezko medikua elebiduna izatea eskatu dute Aramaion

2014-06-17

Udako oporretan Aramaioko ordezko medikuek ez dute euskaraz jakin izan. Horren aurrean, eta hizkuntza eskubideak errespeta daitezela aldarrikatzeko, Aramaioko mediku Aitor Montesek eskaera ofiziala aurkeztu zuen atzo Debagoieneko ospitalean. Ordezko medikua ere elebiduna izatea da eskatzen dutena. Iaz ere eskaera bera egin zuen Montesek baina e-postaz, Osakidetzako barne-harremanetarako erabiltzen duten e-postaren bidez. Hala ere, iaz ez zioten jaramonik egin, eta Aramaiora joan zen medikuak...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(1)

Zumaian, solo en castellano, sanamente

2014-06-16

Azken asteotan Zumaiako Osasun Zentrora familiako medikua eta pediatra berriak etorri dira eta biak ere euskaraz ez dakitenak dira. Hori dela eta, Udaleko Euskara Zerbitzuan hainbat herritarren kexak jaso dira eta hedabideetan ere izan du oihartzunik gaiak. Aipatutakoez gain, haurdun dauden emakumeei banatzen zaien materiala ere gaztelera hutsean dagoela adierazi dute erabiltzaileek. Horren aurrean, herritarren kezka bere eginez eta euskara normalizatzeko egiten ari den ahaleginen baitan Zum...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osabide euskaratzeko araudia zehazteari uko egin dio legebiltzarrak

2014-06-13

Osakidetzan historia kliniko elebiduna izatea lehentasuna izango da, euskara normalizatzeko 2013-19 planaren arabera. Ordea, hori hala izan dadin araudi berezia egiteari uko egin dio Eusko Legebiltzarrak. EAJk eta PSE-EEk bat egin dute Osakidetzako Euskararen Erabilera Normalizatzeko II. Planaren baliagarritasuna aldarrikatzeko eta historia klinikoa euskaraz izateko eskubideari buruzko araudi zehatza ukatzeko. Historia klinikoaren garapena legez arautzeko eskatu du Rebeka Uberak, EH Bilduko...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osasun zientzietan ere, saretuz ikertzen

2014-06-03

UEUko Osasun Saileko ordezkariek maiatzaren 30ean antolatutako topaketen harira Gara egunkarian kaleratu zuten artikulua duzue honakoa. Ikasle askorentzat unibertsitate-garaia izan da euskara ezagutu edota euskaraz bizitzeko aukera. Euskaldun berri askok ikasi du «ondarruera» deszifratzen, askok euskaraz ikasi du euskal adarreko ikasle batekin ligatzeko eta, areago, askok gaitasuna garatu du historiaz, zientziaz zein bizitzaz euskaraz naturaltasunez hitz egiteko. Mundu akademikoa...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Mugaz gaindi: Aitor Montesen iritzi artikulua

2014-05-30

Aitor Montes Aramaioko mediku eta OEEkideak erabili.com atarian agitaratu duen iritzi artikulua duzue honakoa: Gauza jakina da, eta hainbat bider esana, euskalgintzak ez duela osasun arloaren muga gainditu. Osasun zerbitzuak erdaraz jasotzera ohituta gaude, eltzea beteta ase bizi gara, eta ondo lo egin ezkero osasuna ondo doala jakinik, gazteleraren magal gozoan lokartu gara. Lokaztuta, hormak gainditu ezinik hormatuta, kolonizatuta, mugatuta. Esnatzen hasi ote garen ezin esan, baina ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Debagoieneko ESIk jauzi bat egin nahi du euskararen erabileran

2014-05-28

Debagoieneko osasun publikoan euskara bermatzeko asmoz, Debagoieneko ESI Osakidetzako II Euskara Planari atxikitu zaio. Batetik, Debagoieneko ESIren helburua bertako kideen euskararen ezagutza bermatzea da. Bestetik, erabilerari dagokionez jauzi bat eman nahi dute paziente eta erabiltzaileekin ematen diren harremanetan, nahiz ESI barneko harremanetan. Aurreko plangintzan Debagoieneko ESlko lanpostuen %34tan zen derrigorra euskara jakitea; II. Plan honen helburua, ordea, 5 urteren buruan lanp...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(1)

Lansarean: enpresa eta profesional euskaldunek elkar ezagutzeko erreminta

2014-05-28

Orain aste batzuk Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak LANSAREAN jarri zuen martxan. Izenak ondo adierazten duen bezala, lan-atari bat da, enpresa edo-­eta profesional euskaldunak ezagutzeko. Proba-­fasea gaindituta, gaurtik aurrera erabat operatibo egongo da, %100ean erabilgarri. Alde batetik, enpresek euren lan-eskaintzen berri zabaldu ahal izango dute. Hautaketa-­prozesuak kudeatu ahal izango dituzte eta eskaintzen dituzten lanpostuetarako hautagaiak aurkit...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osakidetzan mediku erdaldunak kontratatzen ari dira euskarazko lanpostuetarako

2014-05-22

Zoritxarrez ez da ipuina, benetan gertatu da, aurreko astean, Zumaian, herri erabat euskaldunean, alegia. Bertako mediku bat, euskalduna, eta Derrigortasun Data duen lanpostua betetzen zuenak, barne mugikortasunaren bidez beste osasun zentro batetara joan da eta, beraz, hutsik utzi zuen lanpostua bete beharra zegoen. Zer egin du Gipuzkoa Eskualdeko zuzendaritzak?  Lanpostu horretan behin behineko (ebentual) kontratoa egin euskaraz ez dakien mediku bati. LAB sindikatuak azalpenak eskatu ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osasun-Zientzietako Ikertzaileen II. Topaketak: egitaraua

2014-05-20

Datorren maiatzaren 30ean Osasun-Zientzietako Ikertzaileen II. Topaketak izango dira Eibarko Markeskoa jauregian. Hauxe da behin-behineko egitarau zientifikoa: 9:00 – 9:15 Harrera 9:15 – 9:45 Hitzaldi gonbidatua: Jon Zarate Sesma (EKAIAko zuzendaria. UPV/EHU). “EKAIA: Goi-mailako euskarazko zientzia eta teknologiaren plaza” 9:45 – 11:15 Ahozko komunikazioak I (Moderatzailea: Nora Fernandez) 9:45 A-1.1 GIZA PAPILOMABIRUSA ETA MINBIZ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Hasiera  << 34 35 36 37 38 >>  Amaiera

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan