Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriakrss

Euskaraz Sano? Horrela ez behintzat

2014-03-24

Leire Garro, LAB-Osasungintzako arduraduna eta, Imanol Arruabarrena, euskara arduraduna Osakidetzako II. Euskara Planaren harira, Gara egunkarian idatzitako iritzi artikuluan. EUSKARAZ SANO? HORRELA EZ BEHINTZAT Arrazoiak beste nonbait daude, bide horretatik at, gure hizkuntzarekiko inolako errespeturik erakusten ez duten zenbait talde korporatiboren presioaren baitan, hain zuzen. Batzuk ezkutuan, isilpean, mantentzea nahiago luketen trapu zikinak aireratzera goaz, zerbitzu publiko baten...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Hil eta bizi: hor dolua

2014-03-18

Kulturbasque EHUk antolatuta, heriotzari buruzko 3 eguneko zine-foruma egongo da Bilboko Bizkaia Aretoan.  Martxoaren 27an, 18:00etan,  ‘Monsieur Lazhar’ (Philippe Falardeau, 2011) filmea ikusteko aukera egongo da. Sinopsia: Quebeceko lehen hezkuntzako eskola batean bere buruaz beste egin du irakasle batek. Ikasleei dolua egiten lagunduko die beste maisu batek, Aljeriatik bere dolu propioa eramanez. Jatorrizko bertsioan (frantsesez) emango da euskarazko azpidatzieki...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(1)

Donostian lo egiteko zenbait toki

2014-03-17

24. Osasun Biltzarrean Donostian lo egiten geratzeko asmoa badaukazu, hemen dituzu aukera batzuk: Niza hotela Alemana hotela Anoeta hotela Nicols hotela Iturritxo landetxea Parma hotela Lekueder hotela Aldamar pentsioa Anoeta pentsioa Bikain pentsioa Gran bahia Bernardo pentsioa La perla pentsioa Nuevas artes pentsioa Regil pentsioa Urkia pentsioa Maddiola landetxea Aristondo landetxea    Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Iñaki Peña: «Heriotzaren ostean ez zara berdina izango, baina aldaketa onerako da dolua egoki eginez gero»

2014-03-03

Iñaki Peña OEEkidea elkarrizketatu dute Gara egunkariko gaur8 gehigarrian. Orain gutxi estreinatu duen "Aulki Hutsak" dokumentalari buruz luze eta zabal aritu da. Besteei mina arintzea da bere ardura. Ez da erraza aurrez aurre duen pertsonak herioa ate joka duenean. Are gehiago, gorputzari baino arimari lotutakoa denean mina. Komunikazioa du giltza. Eta horretarako, ez dago begietara begiratu eta adi entzutea bezalakorik. Azken uneko aitorpenak izaten dira sendagilear...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Euskarak guztion konplizitatea behar du

2014-02-26

Josune Gorospe EAJ-ren legebiltzarkideak Osakidetzako Euskara Planaren inguruan Deia eta Gara egunkarietan idatzitako iritzi-artikulua duzue honakoa: Hamargarren Legegintzaldi hau hasi zenetik hona, sarritan izan dugu hizpide Osakidetzako Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana Eusko Legebiltzarrean. Hamaika aldiz hitz egin genuen gaiari buruz aurreko legegintzaldian ere. Bengoa sailburuak PSE-PPren artean sinatutako «acuerdo de bases»-en oinarrituta hainbat neurri hartu baitzi...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Zer hizkuntza nahi duten erabiltzaile berriei galdetuko die Osakidetzak

2014-02-18

Osakidetzak hizkuntz lehentasunei buruz galdetuko die erabiltzaile berriei. Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko bigarren Planaren zirriborroak erabiltzaile guztien hizkuntz lehentasunen erregistro bat proposatu zuen. Jasotako kritiken ondorioz, erregistro horri uko egin zion Osasun Sailak behin betiko plana onartzean, Darpon sailburuak «legezkoa» zela berretsi zuen arren. Dena den, datu base zehatza aipatu ez arren, Osakidetzak datu horiek bilduko ditu. Jon Darpon Os...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Bertso-saio Klinikoa Hernanin

2014-02-17

Datorren martxoaren 7an Bertso-saio klinikoa egingo da Hernaniko Goiko Lastola sagardotegian. Urtero bezala, osasun-arloarekin erlazioa duen edonork parte hartu ahal izango du, eta, horretarako, otsailaren 27a baino lehen eman beharko du izena HDO.ABIAN@osakidetza.net edo irene.gil@osakidetza.net helbideetara mezu bat bidalita. Aurtengoan lau bertsolari arituko dira bertsotan: Borja Aginagalde, Felix Zubia, Karlos Ibarguren eta Nahikari Gabilondo. Hauek emandako arrastoei jarraituz, parte-h...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Medikuntzako Asanbladako IX. urteurrena

2014-02-17

Medikuntzako �Leioako ikasleek Medikuntzako Asanbladako IX. urteurrena ospatu zuten pasa den ostegunean, hilak 13. 300 pertsonatik gora gerturatu ziren bazkarira eta kontzertu eta bingo batek alaitu zuten ekitaldia. Ikasleek ikasleentzako antolatutako ekimen honetan argi geratu da lan gogorraren ostean fruituak jasotzen direla, eta ikasle antolakuntzak bizirik dirauela Leioan. Agur bero bat Medikuntzako Asanbladatik. 

Iruzkinak(0)

Praktika klinikoari buruzko gidak

2014-02-14

Osakidetzak praktika klinikoari buruzko gida berri bat kaleratu du: Beharrizan Bereziak dituzten Haurren Arreta Integraturako Prozesua. Halaber, Osakidetzako webgunean orain arte argitaratutako beste gida batzuk ere aurki ditzakezue, horietako batzuk euskaraz:. - Lipidoen erabilerari buruzko praktika klinikoko gidaliburua arrisku kardiobaskularreko faktore bezala laburpena - Traumatismo kraneoentzefalikoa maneiatzeko praktika klinikoari buruzko Gida - Hipertentsio Arterialari buru...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osabide global euskaraz

2014-02-13

Osabide Global programa informatikoaren hainbat eduki euskaraz daude dagoeneko. Osakidetzako II. Euskara Planean hau euskaratzeko konpromisoa hartu zen, eta bide horretan aurrerapen txiki baten emaitza da hau. Gogoratu behar dugu Osabide Global osasun-langileen eguneroko lan-tresna dela, izan ere, bertan erregistratzen dira, besteak beste, diagnostikoak, tratamenduak eta preskripzioak, ezgaitasun iragankorreko parteak, bilakaera orriak, ekintza prebentiboak... Horrenbestez, eta lortutako a...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(1)

Osakidetza euskalduntzeko prozesuan ausart jokatzeko eskatu du Kontseiluak

2014-02-12

Duela bi hilabete eskas onartu zuen Osakidetzak euskalduntzeko plan estrategikoa eta hemendik gutxira tokian tokiko planei ekingo die. Horren harira, Kontseiluaren barnean bildutako hainbat eragilek planari buruz egindako ekarpenen berri eman dute; Uemak, Behatokiak, Euskal Herrian Euskaraz elkarteak, Euskaltzaleen Topaguneak eta Osasungintza Euskalduntzeko Erakundeak, hain justu. Hamabost edo hogei urte bitarteko epean langile eta zerbitzu guztiak euskaldunak izatea du helburu planak. Epe ertai...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Izen-ematea irekita

2014-02-10

 24. Osasun Biltzarrean izena emateko epea ireki dugu. Horrenbestez, gaur hasi eta Biltzarreko egunera arte izena eman ahal izango duzue OEEren webgunean. Gogoratu Biltzarra apirilaren 4 eta 5ean izango dela Donostiako Miramar Jauregian, Osasun Hezkuntza izenburupean. Izena ematerakoan Biltzarrerako prestatu diren bi tailerretakoren batean (Motibazio elkarrizketa eta Diabetearen konplikazioak prebenitzeko formakuntza tailerra) parte hartu nahi duzuen zehaztu behar da...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

OSATUberri formatu digitalean

2014-02-05

Orain arte OSATUberri aldizkaria paperezko edizioan jasotzeko aukera baino ez zegoen; hamendik aurrera, ordea, aldizkariaren buletin digitala ere eskuratzeko aukera egongo da. Formatu berri honi esker, hizkera sanitarioa dibulgatzeko proiektua hedatzen jarraituko da, euskalduntze prozesuan lagungarri izatearekin batera. Buletin digitalaren lehengo alea: http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-pkrrhh10/eu/contenidos/informacion/osatuberri/eu_osk/adjuntos/digitala/osatuberri_d01.pdf Datozen hi...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Mediku eta pediatra euskaldunak eskatzeko kanpaina Baztanen

2014-02-03

Baztango euskalgintzak Baztango udalarekin batera, Baztanen pediatra eta mediku euskaldunak eskatzeko kanpaina hasi berri du. Jendearen inplikazioa bilatzeko, bideo bat egiteaz gain, etxez etxe banatuko diren esku orriak baliatuz mediku eta pediatra euskaldunak eskatu ahal izango dituzte baztandarrek. Horretarako nahikoa da amaieran dagoen fitxa bete eta osasun etxeko harreran uztea. Pixkanaka, osasun etxeetan herritarren eskaerak pilatu nahi dituzte kanpainaren bultzatzaileek. Osasunbideak eska...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Doluari buruzko dokumentala

2014-01-31

Zer gertatzen da maite dugun hori hiltzen denean? Normala da sentitzen dudana? Noiz hasi behar gara kezkatzen? Eta trabatzen bagara nora jo? Kontzeptuetatik abiatuta, "Aulki hutsak" izeneko dokumentala zuzendu du Iñaki Peña OEEkideak. Dokumentala doluaren prozesuari buruzkoa da, heriotzaz eta bizitzaz beraz, esperientzia profesional eta bizipen pertsonal ezberdinekin osatutakoa. Zainketa aringarriak giza eskubide bat direla aldarrikatuz. Mami korapilatsua irudi...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(4)

Komunikazioak aurkezteko epea luzatu da

2014-01-29

 Datorren apirilaren 4 eta 5ean egingo den Osasun Biltzarrerako komunikazioak aurkezteko epea otsailaren 9ra arte luzatu dugu. Gogoratu komunikazioak OEEren webgunearen bidez aurkeztu behar direla; horretarako jarraibideak ere bertan daude azalduta. Edozein zalantzatarako deitu 944 042 720 telefonora edota bidali mezua oee@oeegunea.org helbidera. 

Iruzkinak(1)

Proga neuromuskuloeskeletikoei buruzko tailerra Bizkaiko Medikuen Elkargoan

2014-01-16

Martxoaren 25ean eta apirilaren 1ean emango da, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara, Loitzun Izaola fisioterapian graduatu eta osteopataren eskutik. Lehenengo egunean goi-ataleko probak, proba neuromuskular garrantzizkoenak eta nerbioen testak aztertuko dira. Bigarren saioan behe ataleko probak, proba neuromuskular garrantzizkoenak eta nerbioen testak. Informazioa: Osasunif.org    Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Hezurrak sendo mantentzeko

2014-01-10

Berrian, Jabier Agirre OEEkidearen artikulua agertu da, "Hezurrak sendo mantentzeko" izenburupean: Osteoporosia izaten da 40 urtetik gora agertzen diren hezur haustura gehienen arrazoia, andreetan gehienbat. Kaltzioan aberatsa den jan-neurria eta bizi ohitura osasungarriak dira gaitza atzeratzeko erremedioak. Lehen begirada batean kontrakoa iruditu arren, hezurrak ehun biziak dira, eguneroko jan neurriaren bidez lortzen ditugun mineralekin hazi eta indartzen direnak. Kaltzioa beza...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osakidetzaren 2. Euskara Plana: identifikazioari buruz iritzia

2013-12-23

Erabili.com-en  Aitor Montesen artikulua argitaratu dute. Gaia: Osakidetzaren 2. Euskara Plana: Amaren sabeletik jaiotzen dira haurrak, eta burutik asmoak, baina aita alferraren umeek jateko gutxi eta grina asko izaten dute. Grinak umeak sortzen dituela esan ohi da eta abenduaren 3an Osakidetzaren II. Euskara Plana aurkeztu zen, Euskararen Egunean jaioa, askorentzat lehenengoa jaioberria. Planak jaio aurretik grinak piztu ditu eta kritikak arrapaladan etorri zaizkio jaiolekutik etxerak...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Durangoko Jardunaldia bertan behera geratu da

2013-12-13

Arazo teknikoak direla eta, abenduaren 19an Durangon ospatzekoa zen Osasun Jardunaldia bertan behera geratu dela jakinarazi nahi dizuegu.   Era berean, eta jendearen interesa ikusita, aurrera begira antzeko jardunaldiren bat antolatzea espero dugu.   Barkatu eragozpenak  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Hasiera  << 35 36 37 38 39 >>  Amaiera

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan