Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriakrss

Komunikazioak aurkezteko epea luzatu da

2014-01-29

 Datorren apirilaren 4 eta 5ean egingo den Osasun Biltzarrerako komunikazioak aurkezteko epea otsailaren 9ra arte luzatu dugu. Gogoratu komunikazioak OEEren webgunearen bidez aurkeztu behar direla; horretarako jarraibideak ere bertan daude azalduta. Edozein zalantzatarako deitu 944 042 720 telefonora edota bidali mezua oee@oeegunea.org helbidera. 

Iruzkinak(1)

Proga neuromuskuloeskeletikoei buruzko tailerra Bizkaiko Medikuen Elkargoan

2014-01-16

Martxoaren 25ean eta apirilaren 1ean emango da, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara, Loitzun Izaola fisioterapian graduatu eta osteopataren eskutik. Lehenengo egunean goi-ataleko probak, proba neuromuskular garrantzizkoenak eta nerbioen testak aztertuko dira. Bigarren saioan behe ataleko probak, proba neuromuskular garrantzizkoenak eta nerbioen testak. Informazioa: Osasunif.org    Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Hezurrak sendo mantentzeko

2014-01-10

Berrian, Jabier Agirre OEEkidearen artikulua agertu da, "Hezurrak sendo mantentzeko" izenburupean: Osteoporosia izaten da 40 urtetik gora agertzen diren hezur haustura gehienen arrazoia, andreetan gehienbat. Kaltzioan aberatsa den jan-neurria eta bizi ohitura osasungarriak dira gaitza atzeratzeko erremedioak. Lehen begirada batean kontrakoa iruditu arren, hezurrak ehun biziak dira, eguneroko jan neurriaren bidez lortzen ditugun mineralekin hazi eta indartzen direnak. Kaltzioa beza...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osakidetzaren 2. Euskara Plana: identifikazioari buruz iritzia

2013-12-23

Erabili.com-en  Aitor Montesen artikulua argitaratu dute. Gaia: Osakidetzaren 2. Euskara Plana: Amaren sabeletik jaiotzen dira haurrak, eta burutik asmoak, baina aita alferraren umeek jateko gutxi eta grina asko izaten dute. Grinak umeak sortzen dituela esan ohi da eta abenduaren 3an Osakidetzaren II. Euskara Plana aurkeztu zen, Euskararen Egunean jaioa, askorentzat lehenengoa jaioberria. Planak jaio aurretik grinak piztu ditu eta kritikak arrapaladan etorri zaizkio jaiolekutik etxerak...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Durangoko Jardunaldia bertan behera geratu da

2013-12-13

Arazo teknikoak direla eta, abenduaren 19an Durangon ospatzekoa zen Osasun Jardunaldia bertan behera geratu dela jakinarazi nahi dizuegu.   Era berean, eta jendearen interesa ikusita, aurrera begira antzeko jardunaldiren bat antolatzea espero dugu.   Barkatu eragozpenak  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Jaurlaritzak Osakidetzaren 2. Euskara Plana aurkeztu du

2013-12-06

Atzo, abenduaren 5ean, Osakidetzaren Euskararen Erabilera Normalizatzeko II. Plana aurkeztu dute, datozen 6 urteetarako. Jon Darpon Osasun Sailburuak, Patxi Baztarrika Hezkuntza, Kultura eta Euskarako Sailburuak eta Jon Etxeberria Osakidetzako zuzendari nagusiak aurkeztu zuten Plan berria. Aurkezpenaren berri Berrian eman dute gaurko edizioan luze-zabal: - "erabiltzaileei egin beharreko harreran eta eman beharreko zerbitzuetan beraiek lehentsitako hizkuntza erabiltzea bermatzeko neurriak ha...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Atzerapausu handia Osakidetzaren Plan berrian

2013-12-05

El Mundo egunkariak argitaratutakoaren arabera, herenegun onartutako Osakidetzaren 2. Euskara Planean, zirriborroan jaso ziren bi puntu garrantzitsu bertan behera geratu dira: a) Pazienteen eta langileen hizkuntza lehenetsia jasota edukitzea. Puntu hau garrantzitsua da bezeroen hizkuntza-aukera zein den ikusteko eta zerbitzua haiek nahi duten hizkuntzan eman ahal izateko. El Mundok berak kanpaina handia hasi zuen horren kontra eta azkenean bere helburua lortu duela esan genezake. Aldaketa hau eg...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Euskararen Eguna ospatu dezagun

2013-12-03

Gaur Euskararen Eguna da eta OEEk ere bat egiten du gaur deituta dauden ehunka ekintzekin. Osasun-arloan gaur albiste garrantzitsua gertatu da: Osakidetzak 2. Euskara Plana onartu du. Egun honetarako, Eusko Ikaskuntzak Facebooken Euskararen Egunerako 13.000 lagunek Euskaldunok Euskaraz gustuko izatea lortu nahi du, “Atsegin dut" sakatuz: https://www.facebook.com/euskara.euskaldunak Bestetik Eusko Jaurlaritza #mundiala ari da bultzatzen Twitterren (mundiala.net). Azkenik, Kontseil...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Patxi Baztarrika: "Pazienteek zein hizkuntzatan nahi duten galdetzeak zer du txarretik?

2013-11-28

Patxi Baztarrikak,  Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Deia egunkarian idatzitako artikuluan Osakidetzako hizkuntza-irizpideen inguruan dihardu: ¿Qué tiene de malo? CUANDO llamo al taller mecánico, una voz me pide que pulse el 1 si quiero ser atendido en castellano, o el 2 si deseo ser atendido en euskera. La entidad de crédito en que habitualmente opero me pregunta en cuál de las dos lenguas oficiales de este país prefiero s...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

"Errezeta zaharrak Osakidetzan sendatu gabeko gaitzari"

2013-11-28

 Leire Garro Osasungintza sektoreko arduradunak eta Edurne Larrañaga Euskara idazkariak Osakidetzako II. Euskara Planari buruz iritzia plazaratu dute Berria egunkarian: Errezeta zaharrak sendatu gabeko gaitzari Osakidetzak Euskararen Erabilera Normalizatzeko II. Planaren zirriborroa aurkeztu du Osasun Sailak, eta ekarpenerako fase bat ireki. Plan horrek 6 urteko iraupena izango du 2013tik 2019ra. Osakidetzako II. Euskara Planari bere argi-ilunak ikusten dizkiogu. Euskararen ezagutzan...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Bertso Saio Klinikoan giro bikaina

2013-11-26

Pasa den ostegunean Bilboko Zazpi Kaleetako Kalderapeko tabernan Bertso Saio Klinikoaren edizio berri bat ospatu zen. Lagun artean eta giro umoretsuan, 35 bat bertsozale elkartu ziren guztira. Azken orduko ezustekoak inoiz ez direnez falta izaten, bertsolari klinikoen ordez gai hauetan “birjinak” ziren Arkaitz Estiballes eta Ibon Ajuria izan ziren bertso bidez diagnosiak proposatu zituztenak. Esan beharra dago lana primeran bete zutela, eta etorkizunerako gogoangarriak izango diren z...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Jardunaldia: jarduera fisikoaren preskripzioa, elikadura eta bizi-ohitura osasungarriak

2013-11-26

Datorren abenduaren 19an, “Osasun eremuan erronka berriak: jarduera fisikoaren preskripzioa, elikadura eta bizi-ohitura osasungarriak" izenburupean jardunaldia izango da Durangoko Landako Elkartegian. Kirolenek (Kirol Irakaskuntzen Ikastetxe Publikoa), OEEk eta Kirol Plangintzarako Aholkularitza Zientifiko-Teknikoak antolatu duten hitzaldi sorta honetan, jarduera fisikoa eta elikadura oinarri harturik, hainbat hizlarik gaiaren inguruan beraien ekarpenak egingo dituzte. ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(3)

Pazienteetzako fitxak euskaraz

2013-11-26

Duela hilabete batzuk, CAMFiCeko Lehen Mailako Arretako pazienteentzako orriak euskaratzeko proiektuari ekin zitzaion. Guztira 77 gaixotasun edota osasun-arazori buruzko argibide eta informazioak euskaratu dira, eta lan horretan osasun-arloko hainbat langile borondatez aritu dira. Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta Osatzenek ideia hau lagundu eta bultzatu dute. Lan horri esker, CAMFiCeko orrialdean hainbat hizkuntzetan kontsulta daitezke fitxak: katalanez, gazteleraz, ingelesez, frants...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Itundutako enpresei hizkuntz irizpideak ipintzeko eskaera Osakidetzari

2013-11-21

Onartzear den Osakidetzaren II. Euskara Planari betebehar zehatzak ezartzen dizkion erdibideko zuzenketa onartu zuen astelehenean, azaroak 18, Eusko Legebiltzarrak. EH Bilduk aurkeztu eta EAJrekin adostutako agiri horrek sei puntu ditu eta puntu horiek banan bana bozkatu zituzten legebiltzarkideek. Guztiak onartu zituzten, EH Bilduren eta EAjren botoekin kasu guztietan, zenbait puntutan PSE-EEren babesarekin; Alderdi Popularrak, berriz, puntu guztietan kontrako botoa eman zuen. Besteak beste, Os...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osakidetzako Euskara Planari buruzko iritziak prentsan

2013-11-11

 Aurrekoan OEEk Osakidetzako Euskara Plan berriari buruz duen iritzia plazaratu genizuen. Ez da, ordea, prentsan argitaratu den iritzi bakarra: Aitor Montes medikuak Garan argitaratutako artikulua: Euskara Plana aurrera Aurretiaz egiten dira geroko lanak. Orain gutxi osasun politiken lerro nagusien berri izan dugu, datozen urteotan Osakidetzaren ahaleginak bideratuko dituzten lerro estrategikoak. Horien artean, euskararen normalizazioan aurrerapausoak ematea omen du helburu, erabiltzaileek ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Biozientzietako ikerketa politikari buruzko gogoetak

2013-11-04

Joan den urrian ikerkuntzari buruzko mahai-ingurua egin zen OEE eta Medikuen elkargoaren eskutik. Bertan egindako gogoetak dituzue hemen: Ez dira une gozoak ikerkuntza biomedikoaren arloan azken urteotako krisi ekonomikoa gogor astindu dituelako ikertzaileen asmoak. Kontuan eduki behar litzateke ikerkuntza biomedikoa zein garrantzitsua den gizartearen bizi kalitatea hobetzeko eta ikerketaren inbertsioaren emaitzak epe luzera bueltatzen direla gizartera. Murrizketaren politika oso arriskutsua da ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osakidetzaren II. Euskara Planaren zirriborroari buruzko OEEren iritzia

2013-11-04

Gure balorazioa oro har positiboa da. Plan berriak aurrekoaren eskarmentua argiro biltzen du, eta askoz zorrotzagoa da bai normalizazio-neurriak zehazterakoan bai neurrion jarraipen- eta kontrol-mekanismoak zehazterakoan ere. Gaien aldetik, luze-zabalago erreparatzen die eragingarriak izan daitezkeen eremuei; xeheago dabil beraz. Gainera, euskaldunen zenbait elkarteen iritzi eta proposamenei kasu egin die, eta hala, administrazioaren ohiko mesfidantza eta autismo sozialetik aldendu da. Ordea, ba...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Bertso-saio klinikoa Bilbon

2013-10-31

Bizkaiko Medikuen Elkargoak eta OEEk bertso-saio klinikoa antolatu dute datorren azaroaren 21ean, Bilboko Kalderapeko tabernan. Hiru bertsolari arituko dira bertsotan: Arkaitz Estiballes, Felix Zubia (medikua) eta Nahikari Gabilondo (erizaina). Bertso saioa arratsaldeko 19:00etan izango da, eta ostean afaria ere egongo da, 30 euroren truke. Ekimena osasun arloko langile eta ikasle orori zuzenduta dago, eta izena eman nahi duenak meuskarabatzordea@gmail.com helbidearen bidez egin dezake. Animatu ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

OEE eta Bizkaiko Medikuen Elkargoaren arteko hitzarmena

2013-10-31

Karlos Ibarguren OEEko lehendakariak eta Cosme Naveda Bizkaiko Medikuen Elkargoko presidenteak, bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena izenpetu dute. Erakunde biek osasun alorrean eta euskarari dagokionez zenbait ekimen egiteko beharraz gogoeta egin dute. Zentzu horretan, elkarrekin lan egiteak sinergiak eta eraginkortasuna handitzeko balioko duela uste dute. Horri esker, erakunde biek elkarrekin garatuko dituzte, besteak beste, prestakuntza alorreko ekintzak (ikastaroak, biltzarrak...), jar...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osakidetzaren 2. Euskara Plana: Lehen Mailako Arreta osoan mediku euskaldunak

2013-10-30

Osakidetzaren 2. Euskara Planaren zirriborroak 2014-2019 epealdirako helburuak ezarri ditu. Horiei buruz, Berrian argitaratutako albistean zehaztapen asko irakurri daitezke. Hauek dira helburu nagusiak: a) Lehen Mailako Arreta osoan, hau da, osasun-zentro guztietan eskaini beharko dira mediku euskaldunak. Horrekin, herritar guztiek mediku edo pediatra euskalduna  aukeratu ahal izango lukete. b) Baldintza egokiak dituzten unitateetan euskara lan-hizkuntza bihurtzea c) Ospitaleek euskara...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Hasiera  << 36 37 38 39 40 >>  Amaiera

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan