Berriak
Biozientzietako ikerketa politikari buruzko gogoetak
2013-11-04
Joan den urrian ikerkuntzari buruzko mahai-ingurua egin zen OEE eta Medikuen elkargoaren eskutik. Bertan egindako gogoetak dituzue hemen:
Ez dira une gozoak ikerkuntza biomedikoaren arloan azken urteotako krisi ekonomikoa gogor astindu dituelako ikertzaileen asmoak. Kontuan eduki behar litzateke ikerkuntza biomedikoa zein garrantzitsua den gizartearen bizi kalitatea hobetzeko eta ikerketaren inbertsioaren emaitzak epe luzera bueltatzen direla gizartera.
Murrizketaren politika oso arriskutsua da ...
Gehiago irakurri
Osakidetzaren II. Euskara Planaren zirriborroari buruzko OEEren iritzia
2013-11-04
Gure balorazioa oro har positiboa da. Plan berriak aurrekoaren eskarmentua argiro biltzen du, eta askoz zorrotzagoa da bai normalizazio-neurriak zehazterakoan bai neurrion jarraipen- eta kontrol-mekanismoak zehazterakoan ere. Gaien aldetik, luze-zabalago erreparatzen die eragingarriak izan daitezkeen eremuei; xeheago dabil beraz. Gainera, euskaldunen zenbait elkarteen iritzi eta proposamenei kasu egin die, eta hala, administrazioaren ohiko mesfidantza eta autismo sozialetik aldendu da.
Ordea, ba...
Gehiago irakurri
Bertso-saio klinikoa Bilbon
2013-10-31
Bizkaiko Medikuen Elkargoak eta OEEk bertso-saio klinikoa antolatu dute datorren azaroaren 21ean, Bilboko Kalderapeko tabernan. Hiru bertsolari arituko dira bertsotan: Arkaitz Estiballes, Felix Zubia (medikua) eta Nahikari Gabilondo (erizaina).
Bertso saioa arratsaldeko 19:00etan izango da, eta ostean afaria ere egongo da, 30 euroren truke. Ekimena osasun arloko langile eta ikasle orori zuzenduta dago, eta izena eman nahi duenak meuskarabatzordea@gmail.com helbidearen bidez egin dezake.
Animatu ...
Gehiago irakurri
OEE eta Bizkaiko Medikuen Elkargoaren arteko hitzarmena
2013-10-31
Karlos Ibarguren OEEko lehendakariak eta Cosme Naveda Bizkaiko Medikuen Elkargoko presidenteak, bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena izenpetu dute. Erakunde biek osasun alorrean eta euskarari dagokionez zenbait ekimen egiteko beharraz gogoeta egin dute. Zentzu horretan, elkarrekin lan egiteak sinergiak eta eraginkortasuna handitzeko balioko duela uste dute.
Horri esker, erakunde biek elkarrekin garatuko dituzte, besteak beste, prestakuntza alorreko ekintzak (ikastaroak, biltzarrak...), jar...
Gehiago irakurri
Osakidetzaren 2. Euskara Plana: Lehen Mailako Arreta osoan mediku euskaldunak
2013-10-30
Osakidetzaren 2. Euskara Planaren zirriborroak 2014-2019 epealdirako helburuak ezarri ditu. Horiei buruz, Berrian argitaratutako albistean zehaztapen asko irakurri daitezke. Hauek dira helburu nagusiak:
a) Lehen Mailako Arreta osoan, hau da, osasun-zentro guztietan eskaini beharko dira mediku euskaldunak. Horrekin, herritar guztiek mediku edo pediatra euskalduna aukeratu ahal izango lukete.
b) Baldintza egokiak dituzten unitateetan euskara lan-hizkuntza bihurtzea
c) Ospitaleek euskara...
Gehiago irakurri
Donostiako Osasun Biltzarreko egitaraua prest
2013-10-22
Dagoeneko zehaztuta dago datorren apirilaren 4 eta 5ean Miramar Jauregian ospatuko den 24. Osasun Biltzarreko egitaraua. Oraindik behin-behineko egitaraua den arren, gaiak, hizlariak eta tailerrak finkatuta daude.
Donostiako Miramar Jauregia, 2014ko apirilak 4-5
Apirilak 4, ostirala
09:00 Dokumentazio-banaketa.
09:15 &...
Gehiago irakurri
Bizkaiko Medikuen elkargoak odol-analisien emaitzak euskaraz jasotzeko eskatu dio Osakidetzari
2013-10-07
Joan den irailaren 30ean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat osasun zentrotako mediku, erizain, erizain-laguntzaile eta administrarik eskaera bera egin zieten osasun zerbitzuetako zuzendariei eta Osakidetzako Euskara Zerbitzuaren buruari: odol eta gernu analisien emaitzak euskaraz jasotzea.
Orain, halaber, Bizkaiko medikuen elkargoak ere eskaera horrekin bat egin du, eta odol-analisien emaitzak euskaraz jasotzeko eskaera ofiziala egin dio Osakidetzari.
Felix Zubiari elkarrizketa
2013-10-03
OEEko kide den Felix Zubiari elkarrizketa egin diote Gara egunkariko asteburuko gehigarrian.
Zainketa Intentsiboen Unitatean egiten du lan Felixek, baina medikua izateaz gain bertsolaria ere bada. Aurten, lehenengoz, Txapelketa Nagusian hartuko du parte, eta horren aitzakian luze eta zabal aritu da eskainitako elkarrizketan:
"Hogeita lau orduko guardia bukatu berritan gure zain genuen Donostia Ospitaleko sarrera nagusian. Irribarrez hartu gaitu, halakoxea baita zarauztarra, g...
Gehiago irakurri
Analisiak euskaraz: Debagoeinako zenbait osasun-langileren ekimena
2013-09-26
Debagoiena eskualdeko hainbat osasun-profesionalek odol-analisien emaitzak euskaraz eskatzeko proposamena egin dute. Beraien esanetan, proba osagarri guztien emaitzak gaztelera hutsean jasotzen dira, nahiz eta legeak elebitan izan behar direla adierazten duen.
Horren aurrean, osasun-langilen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak babesteko alde batetik, eta bestetik euskara aldi berean lan-hizkuntza eta zerbitzu-hizkuntza izan dadin, odoleko analisiak euskaraz jasotzeko (eta pazienteei eskaintz...
Gehiago irakurri
Ikerkuntzari buruzko mahai-ingurua OEE eta Bizkaiko Medikuen Elkargoaren eskutik
2013-09-24
Urriaren 10ean, ostegunez, arratsaldeko 18:00etan, Ikerkuntza Politika: egoera, aukerak eta zailtasunak izenburupean mahai-ingurua egingo da, Lertsundi kaleko Medikuen Elkargoan.
Bertan izango dira hizlari Fernando Plazaola, EHUko Ikerkuntzako Errektoreordea, Gurutzetako Ospitaleko genetika arloko ikerlea den Joserra Bilbao, EHUko Medikuntza Fakultateko Koldo Callado eta Lehen Mailako Arretan ikerkuntza arloan diharduen Jose Mari Aiartzaguena.
Gehiago irakurri
Osakidetzako langileen %60k 50 urte baino gehiago ditu
2013-09-23
Osakidetzak egindako azterketa baten arabera, erakunde honetan lanean ari diren langileen batez besteko adina oso altua da. Hain zuzen, Osakidetzan lanean ari diren 24.382 langileetatik 14.332, 50 urtetik gorakoak dira. Balantzaren beste aldean gazteak daude, izan ere, 155 baino ez dira 30 urtetik beherakoak.
Talde profesionalei dagokienez, kolektiborik beteranoena osasun laguntzaileena da, %71 baitira 50 urtetik gorakoak. Medikuak eta erizainak ere edadetuenen artean kokatzen dira.
&n...
Gehiago irakurri
24. Osasun Biltzarrak Osasun Hezkuntza izango du oinarri
2013-09-13
Dagoneneko, datorren urteko Osasun Biltzarraren prestaketa-lanak hasi dira. Batzorde Antolatzailea eta Zientifikoa osatu dira eta 3-4 batzar egin dituzte egitaraua eta bestelako alderdiak zehazteko.
Biltzarra Donostian ospatuko da 2014ko apirilaren 4ean eta 5ean. Osasun Hezkuntza izango da hurrengo hitzorduaren gaia eta, bertan, ondorengo lau bloke nagusiak izango ditugu hezkuntzaren inguruan:
- Aztura osasungarriak
- Gaixotasun kronikoak
- Heriotza
- Osasun arloko langileen hezkuntza
Berrikuntz...
Gehiago irakurri
Aitor Montes: Lanaldiaren igoera osasun alorra euskalduntzen eman dezagun
2013-09-06
Aitor Montesek Berrian idatzitako bi iritzi artikulutan Osakidetzako euskaraz dihardu.
Lehen artikuluan dioenez, langile publikoen lanaldia luzatu behar behar bada, izan dadila zerbitzu publikoa euskalduntzeko: euskara ikastaroak, euskara teknikoan trebatzea, historia klinikoak itzultzea...
Hauxe esan zidan Madrilgo familiako mediku batek, nork eta PPri botoa eman dion madrildar mediku erdaldun batek: «¡Qué suerte que tenéis el euskara!». Zorionekoak gu, euskara d...
Gehiago irakurri
Farmakologia eta suplementazioa Alpinismoan
2013-09-04
Saioa Gomez eta Aritz Urdampilletak, mendi garaietan goi mendizaleek erabili ohi dituzten sendagai ugarienak aztertu eta honen zergatiak ezagutzeko helburuarekin, honako artikulu hau argitaratu dute euskonews aldizkarian.
Sarrera
"Euskal Herrian mendizaletasun handia dago, Euskal Mendi Federazioak urtero agertzen dituen fitxa kopuruek erakusten duten moduan.
Geroz eta mendizale gehiago dira urrutiko mendi garaiak igotzea erabakitzen dutenak, hots 6000-8000 m bitarteko Ande eta Himalaia...
Gehiago irakurri
Josu Larrea: Sano eta ondo, Osakidetzan nahiago bai!
2013-09-04
Josu Larrea, Sortuko Euskara Arloko Arduradunak, oraindik Osakidetzak dituen hutsuneei buruzko iritzi artikulua kaleratu du Berria egunkarian.
EAJko Josune Gorospe legebiltzarkideak Osakidetzan euskararen erabilera sustatzeko lidergoaz idatzitako artikulua argitaratu izan da ekainean hainbat mediotan, eta zer pentsatu eman dit. Irakurtzean, hainbat kezka eta galdera etorri zitzaidan burura. Lidergoaz ari zinenez, Josune, zeuk aipatutako liderren mailaren hurrenkerari jarraituko diot.
Urkull...
Gehiago irakurri
23. Biltzarreko bideoak ikusgai
2013-08-29
Iruñeko Osasun Biltzarrean grabatutako hitzaldi, mahai inguru eta komunikazioen bideoak ikusgai jarri ditugu webgune honetan.
Bi lekuetatik joan daiteke horietara:
Batetik Biltzarreko atalean. Horretarako, Biltzarrak -- Edukiak -- Bideoak izeneko atalera joan eta bertan, 23. Biltzarreko bideo guztiak ikusi ahal izango dituzue.
Bestetik Agiri Fondoan ere badaude. Bertan, Motan Bideoa aukeratu eta ikusi ahal izango dituzu, bertan dauden beste bideoekin batera..
Ikusi bideo guzti...
Gehiago irakurri
Sangines eta Suay psikologoei elkarrizketa
2013-08-27
Hizkuntzarekin kontzientzia duten hiztunekin lan egiten dute Sanginesek eta Suayk, psikologiaren ikuspegitik. Gaizki sentitu gabe nork bere hizkuntzari eusteko tresnak ematen dituzte.
AEKren udako barnetegi batean daude egunotan Gemma Sangines (Bilbo, 1970) eta Ferran Suay (Valentzia, Herrialde Katalanak, 1959), Adunan (Gipuzkoa), bi alabekin batera. Valentzian bizi dira, baina urtero etortzen dira Euskal Herrira. Taller d'Espai Linguistic Personal (TELP) tailerrak ematen dizkiete katalanei, bai...
Gehiago irakurri
Uemako hemezortzi udalerritan ez dago pediatra euskaldunik
2013-07-22
Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen barnean Euskal Herriko 71 udalerri daude. Horietatik 42tan ez dago bermatua oinarrizko osasun zerbitzua euskaraz jasotzeko eskubidea.
Arazorik larriena, hala ere, pediatrena da, izan ere, Uemako kide diren hemezortzi udalerritan haurrek medikuarekin gaztelaniaz hitz egin behar dute, herri horietan ez baitago pediatra euskaldunik. Bestalde, 30 udalerritan arazoak dituzte familia medikuarekin euskaraz komunikatzeko.
Uemako ordezkariek Donostian egindako ...
Gehiago irakurri
Aitor Montes: gutxieneko euskaldun kopuruari buruzko proposamena
2013-07-22
Aitor Montes familia medikuak Berria egukarian idatzitako iritzi artikuluan honako proposamena egin du: Eusko Jaurlaritzari Osakidetzako zerbitzu-unitate guztietako zuzendaritzetan zuzendarien gutxieneko bat euskalduna izatea, derrigorrez:
Euskarak Osakidetzako zuzendaritzan duen presentziaz hitz egitera nator. Aurten, aurreneko euskara planaren ebaluazio txostenak argitaratu dira, datorren euskara planaren oinarri eta abiapuntu izango direnak. Txosten orokorrak argi adierazten ditu zuzendari...
Gehiago irakurri
"Larrialdiak euskaraz" gida berria
2013-07-17
Osakidetzako Erakunde Zentraleko Euskara Zerbitzuak beste gida bat argitaratu berri du profesionalen eta erabiltzaileen arteko harremanetan euskararen erabilera areagotzeko.
2012an Lehen Mailako euskarazko arretako hiru gida atera zituen:
- Medikuntza Orokorra euskaraz
- Harrera euskaraz
- Pediatria euskaraz.
Oraingoan, laugarren bat argitaratu dute: Larrialdiak euskaraz.
Gidak ospitaleetako larrialdietako eta Etengabeko Ar...
Gehiago irakurri