Berriak
Itzulbide itzultzaile sanitarioari buruzko oharra
2023-10-02
Ezagutzen al duzu? IXA taldeak inteligentzia artifiziala erabiliz egokitzen ari den itzultzaile sanitario da. Osakidetzarekin akordioa du hau garatzeko. Helburua nahi dugun orok historia klinikoan euskaraz idazten dugunean, euskara ulertzen ez duten profesionalek idatzitakoa ulertzeko tresna bat edukitzea da. Inteligentzia artifizialaren ezaugarri bat da elikatzen dugun heinean, hobetzen joaten dela. Horretarako, denbora bat daramagu hainbat profesionalek euskaraz idatzi, itzulbiden itzulpena ...
Gehiago irakurri
Irakurgai dago ekainaren 12ko Osasunaldiari buruzko "Osagaiz" aldizkaria
2023-09-25
"Osagaiz" osasun-zientzien aldizkariak zenbaki berri bat argitaratu du http://www.osagaiz.eus/ webgunean. Honekin batera agertzen den Aurkibidea aztertzera eta gure webgunean artikuluak irakurtzera gonbidatzen zaitugu.
Aurkibidea hemen.
Aldizkaria hemen.
Gehiago irakurri
Kalean dira "Osatuberri" aldizkariko iraileko irakurgaiak
2023-09-20
Osakidetzako euskara-aldizkariaren iraileko albisteak irakurgai daude jada. Batetik, Raúl San Román elkarrizketatu dute. Familiako eta Komunitateko Erizaintzako profesionala izateaz gain, aditua da sexu-aniztasunari buruzko gaietan. Bestalde, denda espezializatuetan nahiz Interneten eskura daitezkeen sexurako jostailu eta tresnetako batzuk zerrendatu ditu Agurtzane Ormatza Imatz sexologoak. Azkenik, Joseba Beramendi Nazabal "Exprai" ikustratzaileak egin ohi duen Zaintza...
Gehiago irakurri
"Lurretik Mahaira". Elikadura estrategia jasangarri eta osasuntsua
2023-09-06
Irailaren 22an "Lurretik Mahaira" proiektua ezagutzeko aukera egongo da Zaldibiako Goizane zentroan, EHUko Uda Ikastaroak Fundazioak (UIK) antolatutako jardueren barruan. Ikastaroa irekia eta parte hartzailea izatea bilatzen du aipatutako egitasmoa koordinatzeaz arduratzen den Landaola Federazioa. Horregatik, aurrez aurre egiten dute. Lehenengo zati batean ponentziak eta bigarren batean aldiz mahai-ingurua egiten dute parte-hartzea sustatu eta entzuleen arteko galderak eta aportazioa...
Gehiago irakurri
Hizkuntza garapeneko nahasmendua aztertzeko ikastaroa antolatu du UIKek
2023-09-01
Ikasturte berriaren hasierarekin batera, "Hizkuntza-garapen ez-tipikoa haur elebidunengan: diagnosia eta esku-hartzea" izeneko ikastaroa antolatu du Uda Ikastaroak (UIK) Fundazioak.
- Irailaren 15 (ostiral arratsalde) eta 16an (larunbat goiza) izatekoa da. ·
- Saioak euskaraz edo erderaz izango dira baina aldibereko itzulpena izango da.
- Ikastaroa presentziala (Lesakan) edo online egiteko aukera izango da.
Informazio gehiagorako eta izena emateko hemen.
Gehiago irakurri
Osakidetzaren ikastaroa EHUren Udako ikastaroetan
2023-08-17
Aurkezpena
"Ekaina eta Iraila artean “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” prestakuntza-zikloa egingo da UPV/EHUko Uda Ikastaroen XLII. edizioaren barruan.
Osakidetzak diruz lagunduko du ziklo hori, UPV/EHUko Uda Ikastaroen Fundazioarekin sinatutako hitzarmen baten bidez. Gaiak zabalak eta askotarikoak izango dira, profesional sanitarioen prestakuntzari eta eguneratzeari begira, eta 18 ikastaro antolatuko dira.
Izena emateko epea zabalik
Osakidetzako profesionalentzako D...
Gehiago irakurri
"Osatuberri" aldizkariaren zenbaki berria kalean da jada
2023-08-07
Osakidetzak euskara hutsean argitaratzen duen "Osatuberri" aldizkariaren uztaileko zenbakia eskuragarri dago jada. Besteak beste, hondartza-sasoia gaudenez, karabela portugesaren ziztaden eragina aletu dute Manolo Cancio eta Arantza Aguillo Donostiako Ospitaleko Larrialdietako sendagileek, argitalpenean. "Osatuberri" aldizkariaren 66. zenbakia (pdf) eskuratu hemen.
Gehiago irakurri
2007ko Osasun Jardunaldien liburua eskuratu nahi duzu?
2023-08-02
2007ko azaroaren 16an eta 17an, Donostiako Miramar Jauregian egin zen Osasun Jardunaldien 17. edizioa, "Mugimenduaren osasuna" izenburupean. Bertan egoterik izan ez bazenuen edota bertan jorratu ziren edukien berri izan nahi baduzu, gure helbide elektronikora (oee@oeegunea.eus) idatzi baino ez duzu egin behar. Osasun Jardunaldien edukiekin osatutako liburua dohainik bidaliko dizugu etxera. Beraz, ez ahaztu mezu elektronikoan zure izen abizenak eta helbidea ipintzea.
Gehiago irakurri
Afasiari buruzko inkesta logopeda-ortofonistentzat
2023-07-17
Amaia Munarriz Ibarrola eta Marie Pourquié Bidegain afasiari buruzko ikerketan dihardute. Hori dela eta, afasia duten pertsona helduak artatzen dituzten logopeda/ortofonista profesionalek betetzeko inkesta egin dute. Galdetegi hau Afasiadun Eleaniztunekiko Praktikak (Multilingual Aphasia Practice) taldekoek bideratu dute, Collaboration of Aphasia Trialists nazioarteko ikerketa-sarearen baitan.
Hainbat hizkuntzatan bete daitekeen inkestarako esteka hemen.
Gehiago irakurri
"Osatuberri" aldizkariaren zenbaki berria kalean da jada
2023-07-10
Osakidetzak euskara hutsean argitaratzen duen "Osatuberri" aldizkariaren maiatza eta ekaineko zenbakia eskuragarri dago jada. Besteak beste, joan den maiatzaren 31n, Info Donostialdea Donostialdeko ESIaren barne-buletinean Agustin Agirre zuzendari-gerenteari egin zioten erakundearen III. euskara-planari buruzko elkarrizketa jaso dute argitalpenean.
"Osatuberri" aldizkariaren 65. zenbakia (pdf) eskuratu hemen.
Gehiago irakurri
Osasuna eta euskara uztartuko dituzte EHUren Udako Ikastaroetan
2023-07-03
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) antolatzen dituen Udako Ikastaroen (UIK) barruan, euskaraz egingo dituzte osasunarekin lotutako jarduera bi. Hain zuzen ere, horietako batean euskararen erabilera osasunean jorratuko dute.
Baterik, uztailaren 6an eta 7an, Bilbon egingo dute "Osasuna eta hizkuntza VI: hizkuntzaren beharrak arreta soziosanitarioan" izenburuko ikastaroa. Informazio gehiagorako eta izena emateko hemen.
Bestetik, uztailaren 13an eta 14an, Donostian egingo dute &quo...
Gehiago irakurri
Agustin Agirre (Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea): “Euskara-planaren garapena zuzendaritzen bitartez bideratuko da"
2023-06-26
Joan den maiatzaren 31n, Info Donostialdea Donostialdeko ESIaren barne-buletinean erakundearen III. euskara-planari buruzko elkarrizketa egin zioten Agustin Agirre zuzendari-gerenteari. Plan berriaren erronkak eta ESIaren egungo egoera aztertuta, gogotsu azaldu da planaren kudeaketa ondo antolatu eta euskararen normalizazio-prozesuan aurrerapauso irmoak emateko.
Elkarrizketa osorik hemen.
Gehiago irakurri
Aurtengo Osasunaldiaren bideoak ikusgai daude jada
2023-06-20
Ekainaren 12an Eibarren egin zen "Osasunaldia: osasun-zientzietako gradu amaierako lanak" jardunaldia. Bertaratu ezin zinetenok egon ziren aurkezpenen bideoak ikusgai dutuzue jada.
Maddi Salegi Ansa
Irati Iriarte Fajardo
Nahia Elezgarai
Miriam Badiola Juaristi
Lide Urrestarazu Agirre
Nerea Olivares Amondarain
Gehiago irakurri
Antibiotikoen erresistentziaren aurkako estrategia berriak
2023-06-13
2050. urterako konponbiderik aurkitzen ez bada, “superbakterioak” gizateriaren pandemiarik larrienetako bat bihur daitezke. Komunitate zientifikoak dagoeneko gaur egungo antibiotikoekiko erresistentzia bakterianoak mugatzeko edo desagertzeko erloju kontrako lasterketari ekin dio; estrategia berriak garatzeko lasterketari, alegia.
Iturria: ELINBERRI.
Egilea: Pello iturria Sarasibar.
Osorik irakurtzeko hemen.
Gehiago irakurri
Ekainaren 14an banatuko dituzte Bai Euskarari sariak
2023-06-07
Ekainaren 14an izango da Bai Euskarari Sarien ekitaldia, 13:30ean, Donostiako Miramar jauregian. Askotan haizea kontra izanda ere, beraien egunerokoan euskara txertatu eta, gainera, inguruan eragiten duten hiru ziurtagiridun saritu eta eredu bihurtu nahi dituzte Bai Euskarari sarien bidez.
Lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari diren hiru entitateri aitorpena egitearekin batera, Bai Euskarari komunitatea osatzen dugunon elkargune ere izan ohi da urteroko zita eta aurten er...
Gehiago irakurri
Ekainaren 14ean abiatuko dituzte UEUren Udako Ikastaroak
2023-06-07
Ekainaren 14an, eguaztenean, egingo dute UEUren Udako Ikastaroen 51. urteurrenaren irekiera-ekitaldia: Herritarrak ikerketan inplikatzen izenburuko jardunaldia goizeko 9:30ean hasiko da, Bilboko Ibaiondo udaltegian (La Bolsa).
Bertan, zientzia herritarra ezagutu eta esperientziak partekatu nahi dituzte; zientzia herritarraren onurez eta oztopoez hausnartu nahi dute eta herritarrak ikerkuntzan inplikatzeko bideak proposatu nahi dituzte.
&nbs...
Gehiago irakurri
"Osagaiz" aldizkariaren zenbaki berria kalean da
2023-06-06
OSAGAIZ osasun-zientzien aldizkariak zenbaki berri bat argitaratu du www.osagaiz.eus webgunean. Honekin batera, aurkibidea aztertzera eta gure webgunean artikuluak irakurtzera gonbidatzen zaitugu HEMEN sakatuz.
Gehiago irakurri
Xabier Zupiriak idatzitako "Psikologiako gaiak osasun profesionalentzat" liburua eskuragarri OEEren webgunean
2023-06-05
Xabier Zupiria Gorostidi EHUko irakasleak "Psikologiako gaiak osasun profesionalentzat" liburuarekin irabazi zuen OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak bi urterik behin antolatzen zuen Agote saria, 2004 urtean. Hori berreskuratu dugu eta webgune honetako "Agiri fondoa" atalean aurkituko duzu edo HEMEN sakatuz PDF formatuan jaisteko aukera izangop duzu.
Gehiago irakurri
Osasunaldian izena emateko azken eguna ekainaren 7a izango da
2023-06-01
Ekainaren 12an Eibarren egingo da "Osasunaldia: osasun-zientzietako gradu amaierako lanak" jardunaldia. Matrikulatu nahi izanez gero HEMEN aurkitu daitezke: jardunaldiari buruzko informazioa eta matrikula egiteko argibideak.
Maiatzaren 31ra arte dago Osasunaldirako lanak aurkezteko aukera
2023-05-26
OSAGAIZ, osasun-zientzien aldizkariak osasun-zientzien gradu-amaierako lanen 3. Jardunaldia antolatu du. Lankide izango ditu UPV-EHUko Euskararen Errektoreordetza eta Medikuntza eta Erizaintza, Farmazia eta Psikologia Fakultateak. Jardunaldia 2023ko ekainaren 12an izango da Eibarren, Markeskoa Jauregian.
Jardunaldi honetara aurkeztu ahal izango dira azken bi ikasturteetan osasun-zientzietako ikasketen bukaeran aurkeztu diren gradu-amaierako lanak. Maiatzaren 31 baino lehenago lanaren laburpe...
Gehiago irakurri