Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriakrss

18. Korrikak ekin dio ibilbideari

2013-03-14

 Hasi da 18. Korrika Euskal Herriko kaleetan barrena eta ez da geldituko martxoaren 23an Baionara iritsi arte. Oraingoan Medikuntza eta Odontologiako ikasleek euskararen alde euren hondar-alea jarri nahi izan dute kilometroa erosiz. Hori dela eta, otsailaren 21ean (osteguna) Korrika Bilbora iristean lekuko horren protagonista izan gaitezke osasun-arloko langileok. AEKko antolatzaileek jakinarazi dutenez, 1769. kilometroa esleitua izan zaie eta lekukoa hartzeko tokia Basurto-k...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osasun-terminoak euskaraz: tresna informatiko berria

2013-03-11

 Olatz Perez de Viñasprek bere Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua  masterreko tesian euskararen aldeko apustua egin du:“SNOMED CT sare semantikoa euskaratzeko lehen urratsak“. Medikuntza-arloan terminologia zabal, eleanitz eta ulergarriena da SNOMED CT (Systematized Nomenclature of Medicine – Clinical Terms). Milioi bat termino inguru biltzen ditu gaixotasun-izen, gorputzeko atal, medikuntzako prozedura eta antzeko kategorien azpian. Sare-s...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osasuna eta euskarari buruzko hitzaldia Hendaian

2013-03-08

Martxoaren 14an, ostegunez, osasuna eta euskara izango dira hizpide Hendaian egingo den mahai inguruan. Lehenengo aldiz, osasun-alorrean gure hizkuntzaren egoera zein den aztertuko da Iparraldean, Hendaiako Herriko Etxeak antolatu duen  "Euskararen hilabetean" ekimenaren barruan.   Mahai ingurua ostegunean izango da, 18:30etan Hendaiako Herriko Etxean.   Bertan, OEEko ordezkariak bilduko dira Hendaia aldeko profesional eta Baionako eritetxean euskara bultztatzeko ari ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Unibertsitatean Euskaraz ikasteko zailtasunak

2013-03-04

  Unibertsitatean Euskaraz ikasteko zailtasunak agerian daude oraindik. Horren erakusle argia Medikuntza bera da. Tradizio erdalduna, interes falta, erabaki desegokiak eta politika arloko asmo edo borondate faltak, traba egiten dute Medikuntza euskaraz ikasteko orduan.   Info gehiago: Gara 

Iruzkinak(0)

Neuromuskulueskeletikoen proba diagnostikoetan izena emateko epea zabalik

2013-02-26

    MATRIKULAZIOA Data: 2013ko apirilaren 20a Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/markeskua-jauregia-eibar-1/ Ordutegia: Larunbata. 9:30-13:30/15:00-19:00 Izaera: Presentziala Ordu kopurua: 8.00 ordu Matrikula-prezioak: Orokorra: 56,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 50,40 €. UEUko Bazkideak: 42,00 € Matrikula-epearen hasiera: 2013/02/01 Matrikula-epearen bukaera: 2013...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Profesional eta zerbitzu elebidunen identifikazio sistema

2013-02-20

 Osakidetzako hainbat tokitan hasi dira profesional eta zerbitzu elebidunen identifikazio sistema martxan jartzen, esaterako, Donostia Unibertsitate Ospitalean. Sistema honek bi motatako identifikazio-elementu ditu: espaziokoak eta langileenak. Norbanakoa borondatezkoa izango da.   Honako mezu hau bidali dute  Donostia Unibertsitate Ospitalean:   Ospitaleko aldizkarian aurreratu genizuen moduan, hurrengo egunetan identifikazio sistema ezarriko dugu Ospitalean. Sistema honek b...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Kasu Klinikoen bagabigablog lehiaketa

2013-02-19

 Hainbat alorretako osasun profesionalek zein ikasleek parte har dezakete honako txapelketa honetan, eta kasu onenek saria izango dute!   Kasu klinikoa bidaltzeko epea: martxoaren 11tik ekainaren 20ra bitartean   4 Sari izango dira:  Medikuntza  Erizaintza  Fisioterapia  Osasunaren beste alorretakoak: Farmazia, Psikologia, Podologia, Odontologia     Informazio gehiago: http://bagabigablog.blogspot.com.es/       Animatu et...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osakidetza euskalduntzeko beste urrats bat

2013-02-18

   Eusko Legebiltzarrean babes handia izan du onartutako mozioak. Albiste hau, Osakidetzako erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak bermatzeko urrats garrantzitsua da, orain gutxi Osabide ez zela euskaratuko entzun eta gero. Horregatik OEEk zorionak eman nahi dizkie berau onartu zuten alderdiei eta horren jarraipena egin dezaten eskatu nahi die.   Une honetan, Euskara Planaren 1. ebaluazioa egiten ari dira Osakidetzan eta ondoren plan berria egingo da. Lehengoarekin lortutako aurrera...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Baionako ospitaleak 25.000 metro karratuko eraikin berria inauguratu du

2013-02-18

          2003an abiatu ziren Baionako eta Lapurdi Kostaldeko ospitale nagusia handitzeko obrak. Orotara, San Leon auzoan kokaturiko jatorrizko gunearen inguruan 78.000 metro karratu gehitzea zen proiektuaren xedea, Baionako erietxea aktibitate polo nagusia bilakarazteko. Atzo goizean, Michel Glanes zuzendariak 2014. urteari begira amaitutzat emango diren obren bigarren fasearen inaugurazioa burutu zuen. Ilargi erdi baten itxura dauka eraikinak, eta sei solairutan ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osabide euskaratzea adostu dute

2013-02-14

Osakidetzak urtarrilean jakinarazi zuen Osabide tresna informatikoa euskaraz jartzeko, "diru aldetik bideragarria" ez zelako. Gaur, ordea, lanabes hori legegintzaldi honetan bertan euskaratzea adostu du Eusko Legebiltzarreko gehiengoak. EAJ, EH Bildu eta PSE-EEren artean adostu dute testua, eta Eusko Jaurlaritzari eskaera egin diote. Osakidetzan erabiltzen diren "euskarri eta lanabes informatikoak" ele bitan jartzeko plan bat aurkezteko, hiru hilabeteko epea jarri dute a...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Mahai-ingurua: Boloniako eragina medikuen ikasketetan

2013-02-13

  2013ko otsailaren 7an 40 lagun inguru bildu ginen Bizkaiko elkargoko egoitzan Boloniaren eragina medikuntzako ikasketetan aztertzeko. Bertan esandakoaren laburpena da hurrengoa: Boloniako prozesua 1999an martxan jarri zen Europar batasuneko herrialdeen arteko  hitzarmen baten bidez. Europako Unibertsitateko hainbat ikasketa planak, bai iraupenean, edukian zein irakaskuntza motak bateratzeko asmoz, Euroarekin ekonomia arloan bateratze egitasmo berdintsuaren pareko. Hitz...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

OEEren 23. Biltzarrean komunikazioak aurkezteko epea otsailaren 28a arte

2013-02-06

  Datorren maiatzean 23. Osasun Biltzarra antolatu dugu, Haurtzarotik Gaztarora  izenburupean. Hitzordua 2013ko maiatzaren 10 eta 11n izango da Iruñeko NUPeko Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolan.  Biltzarrak haurtzarotik gaztarorako aztergaiak landuko ditu ondorengo hiru mahai inguruen bidez:    -       Etorkizuneko osasuna sustatzen, -       Zer du nire seme-alabak -     &n...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Medikuntzako ikasleen kontzentrazioa

2013-01-27

Informazio gehiago hemen: http://zuzeu.com/2013/01/15/medikuntza-euskalduntzearen-aldeko-elkarretaratzea-martxoaren-28an-4/   

Iruzkinak(1)

Lourdes Unzuetak, OEEko bazkidea, Bidaia eta Mendi Kroniken saria irabazi du

2013-01-23

BERRIAk antolatutako Bidaia eta Mendi Kroniken lehen saria irabazi du Unzuetak Gata lurmuturretik, agata harribitxik lanarekin.   Almeriako Gata lurmuturrera egindako bidaiaren ondorio den lan honi esker Tirolgo Otzal Alpeetan zortzi eguneko zeharkaldia irabazi du OEEko bazkideak. Saria Berriako zuzendari den Martxelo Otamendi eta Xabier Erro Mendiak eta Herriak elkarteko mendi gidariaren eskutik jaso zuen.      Info. gehiago: Gata lurmuturretik, Gata harribitxitik Sari...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Jaurlaritzaren osasun erronkak

2013-01-21

  Ez da nobedadea izango esaten badut Osakidetzara emozio-egoera estuan doan gaixo euskalduna sarritan gaztelanian artatuko dutela. Ez naiz soilik ari herritarrekin harremana izango duten profesionalez: tratamenduak, aholkuak... erdara hutsez jasotzea da ohikoa. Gertaera horiek sortzen dituzten salaketa ugariak dira arazoaren lekuko. Eta hori horrela gertatzen da autonomia hasi eta hogeita hamar urteetara eta Osakidetzaren euskara-plana amaitu ondoren. Profesionalok ere zailtasun ugari dit...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

OEEko lehendakariak, irabazi du Osasun Zientzien jakintza alorreko Euskarazko Tesien 3. Koldo Mitxelena Saria

2013-01-18

 "Euskarazko Tesien 3. Koldo Mitxelena Sariak". Karlos Ibarguren, OEEko Lehendakaria, Osasun Zientzien Jakintza arloko irabazlea izan da. Euskal Herriko Unibertsitatea eta Euskaltzaindiaren arteko Lankidetza Hitzarmenaren arabera, euskaraz egindako ikerketa bultzatzeko, erakunde biek bi urterik behin euskarazko doktorego-tesien Koldo Mitxelena sarietarako deia egiten dute. Euskarazko tesi horien ekarpena bikoitza da. Alde batetik, beste hizkuntzetan eginiko gainontzeko tesiek beza...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(1)

Ugarteburu Terminologia Jardunaldiak V

2013-01-16

Bosgarren aldiz egingo dira, 2013ko urtarrilaren 23an eta 24an, EHUk Bilbo erdian duen egoitzan, Bizkaia Aretoan. 2013ko hauek Ugarteburu Terminologia Jardunaldiak (V), Terminologia naturala eta terminologia planifikatua euskararen normalizazioari begira izendatu ditugu. Mercé Lorente, Pompeu Fabrako irakasleak emango die hasiera Terminología in vivo y variación funcional hitzaldiarekin. Hori izango da sarrera hitzaldia. Aurreko urteetan jende asko etorri...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osakidetzak ez du aurreikusten orain arteko aplikazio informatikoak euskaratzea

2013-01-15

  Osakidetzak ez du euskaratuko historia klinikoetarako tresna, lan hori "ez baita bideragarria". Osakidetzak ez du Osabide euskaratzeko asmorik, «diru aldetik bideragarria» ez dela argudiatuta. Hau da, gaztelania hutsean egongo da aurrerantzean ere Osakidetzako osasun profesionalek erabiltzaileen osasun arazoak jasotzeko erabiltzen duten sistema informatikoa. Azken hilabeteetan, hainbat mediku eta osasun profesionalek lanabes hori euskaratzeko eskatu dute, baina ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Internet kontsultarako Laguntza Tailerra

2013-01-11

 Medikuen Elkargo Ofizialean Internet Kontsultarako Laguntza Tailerra antolatu da. Izena emateko epea zabalik dago.   Otsailaren 26an izango da, 15:30etatik 19:30etara. Info gehiago 38. orrialdean. 

Iruzkinak(0)

Mahaingurua: Boloniaren Eragina Medikuntzako Ikasketetan

2013-01-07

Mahai-ingurua   Izenburua: Boloniako eragina medikuen ikasketetan Eguna: Otsailaren 7, osteguna Ordua: arratsaldeko 6etan Tokia: Bizkaiko Sendagile Elkargoan, Bilboko Lersundi kalea 9-1. solairua Antolatzailea: Bizkaiko Sendagileen Elkargoko euskara batzordeak   HIZLARIAK: ·         Joseba Pineda, Kalitate eta Berrikuntza dekanordea ·         Miren Basaras, Mikrobiologiako irakaslea ·&n...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Hasiera  << 39 40 41 42 43 >>  Amaiera

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan