Berriak
Pazienteentzako gomendioak euskaraz
2012-12-18
Hernaniko Osasun Zentrokoek pazienteentzako hainbat pazienteentzako gomendio pasatu dizkigute:
Begietako patologia
Eguzki-erredurak / Eritema
Eztarriko mina
Gernuaren infekzioa
Hortzetako infekzioa
Ohiko hotzeria
Nola erabili koitoaren ondorengo kontrazepzio-pilula
Bizkarreko mina / Lunbalgia
Zerbikaletako mina
Pazienteentzako gomendio hauek hemen daude
Gehiago irakurri
Euskara ahoan
2012-12-04
Odontologiako ikasleek kontzentrazioa egin zuten Leioan euskara egunean. Matrikula egin zutenean euskaraz ikasteko aukera eskaini zitzaien arren, lehenengo mailan besterik ezin dute euskaraz ikasi.
Irakasgai berdina medikuntzan euskaraz eta odontologian gaztelaniaz ematen dela salatu zuten.
Bertso Saio Klinikoak Bizkaian berriz ere
2012-12-04
Urte batzutan ez badira egin ere, aurten berriro jarri dira abian Bizkaiko bertso-saio klinikoak. Azaroaren 30ean, Bilboko Zazpi Kaleetako Burtsa eraikinean 28 bat lagun elkartu ginen.
Bertsolariek azaltzen zituzten sintomak kontuan hartuz, parte hartzaileok zein gaixotasun ote zen asmatuz primeran pasatu genuen.
Hasieran 9 bikote baziren ere, kanporatu ahala, finalera bi heldu ziren. Irabazleek fonendoskopio bana irabazi zuten eta bigarrenek maillot bana.
Hona hemen bide...
Gehiago irakurri
Azterketa Neurologikoari buruzko tailerra abenduaren 17an
2012-11-30
Hona hemen, Osasun Ikaskuntza Fundazioan egingo duen neurologia azterketari buruzko tailerraren informazioa.
AZTERKETA NEUROLOGIKOA
TITULUA ..............................
AZTERKETA NEUROLOGIKOA
...
Gehiago irakurri
Osabide euskaraz, hizkuntz eskubideak bermatzeko
2012-11-22
Aitor Montes
Aramaioko medikua
Osakidetzan ez dira pazienteen zein langileon hizkuntza eskubideak bermatzen. Alde batetik, euskaraz lan egiteko eskubidea daukagu Osakidetzako langileok; bestalde, pazienteek euren historia klinikoa euskaraz edukitzeko eskubidea daukate.
2012ko apirilaren 27an lehen mailako atentzioan erizainek eta medikuok erabiltzen dugun Osabide programa informatikoa euskaraz eskain diezadaten eskatu nuen; alde batetik euskaraz lan egiteko eskubidea bermatzeko, eta bestetik paz...
Gehiago irakurri
Bertso Saio Klinikoa Bilbon, azaroaren 30ean
2012-11-14
Orain urte batzuk egin baziren ere, azken bolada honetan ez da aukerarik izan bertso-saio klinikoetan parte hartzeko Bizkaian.
Egitaraua
Bizkaiko OEEk eta Bizkaiko Medikuen Elkargoko Euskara Batzordeak Bilboko Zazpi Kaleetan antolatuko dute azaroko azken ostiralean (2012ko azaroaren 30ean, 18:00tan). Burtsa eraikinean egingo da eta Kalderapekon afaria. Osasun arloko langile eta ikasleei zuzenduta dago eta prezioa 30 €koa izango da, afaria barne.
Izena emateko
Izena emateko azken eguna 2012k...
Gehiago irakurri
12. Jose Antonio Agote Saria
2012-11-12
12. Agote Sarietara osasunarekin lotutako ikasgai ezberdinen euskarazko testuak aurkezteko epea itxita dago.
Zer da ba?
OEEk Agote Saria, osasunarekin lotutako ikasgai ezberdinen euskarazko testuen sormena eta argitalpena bultzatzeko sortu zuen. Deialdi honetan, eta aurrerantzean ere hala izango da, LKSren eta Mondragon Healthen babes ekonomikoa jaso du OEEk eta hiruron arteko lankidetza da, beraz, antolatu dugun sariketa.
Beraz, animatu eta parte hartu!
Info...
Gehiago irakurri
Osasun alorrean ere euskaraz bizi ahal izateko erabakiak hartzea eskatu dute
2012-11-07
Osasun alorrean euskaraz bizi nahi duten hainbat herritarrek agerraldia egin dute Bilbon Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaorekin batera. Osasun alorreko erabiltzaile zein profesionalek, arlo honetan ere euskaraz bizi ahal izateko eurek egiten duten ahalegina aitor diezaieten eskatu diote Administrazioari, horretarako beharrezkoak diren neurriak har ditzan. Euskaraz bizitzeko nahia abenduaren 1ean euskaraz bizi nahi dugu lelopean egingo den manifestazioan aldarrikatuko dutel...
Gehiago irakurri
Kontseiluak manifestazio deialdia egin du abenduaren 1erako
2012-10-30
Abenduaren 1ean hitzordua Donostian
OEE osasun alorreko prentsaurrekoan izan da:
http://berria.info/albisteak/72203/osasun_alorrean_euskaraz_bizi_ahal_izateko_neurriak_hartzeko_eskatu_dute.htm
Kontseiluak manifestaziorako deia egin du abenduaren 1erako Donostian. Izan ere, guztion lana izango da Donostian euskaraz bizi nahi duen herri bat badagoela erakustea. Ekin diezaiogun, bada, lanari!!!!
Paul Bilbao Sarria
KONTSEILUAREN Idazkari nagusia
AURREKARIAK
Kontseiluak 2...
Gehiago irakurri
Euskararen Eguna - Sinatu Google bilatzailean euskarak bere ikur propioa izan dezan!
2012-10-30
Sarean, nazioarte mailan adierazle nagusi den Google bilatzailean, euskarak bere ikur propioa izan dezan eskatu dio Eusko Ikaskuntzak Google-i. Baina eskaerak pisua har dezan eta Google-ek benetan abenduaren 3an euskal doodle-a edo ikurra jar dezan zuen guztien atxikimenduak behar ditugu.
Urriaren 30ean hasita abenduaren 1era arte Euskal Doodle-a edo ikurra izatearen alde atxikimenduak jasoko dira, eta abenduaren 2an jasotako guztiak Google-i bidaliko zaizkie.
Info gehi...
Gehiago irakurri
Europak Euskararen erabilera bermatzea eskatu du
2012-10-26
Hizkuntza Gutxituen Itunean zehaztutakoa betetze aldera, justizian, administrazioan, hezkuntzan edota komunikabideen esparruan euskararen erabilera bermatzeko urratsak egiteko galdegin die Europako Kontseiluko aditu talde batek Madril, Lakua eta Iruñeko gobernuei.
Gasteizko gobernuak ere baditu hutsune batzuk, ordea: Osakidetzan eta Ertzaintzan ez duela urrats nabarmenik egin ohartarazi du Europak. Osakidetzan, esaterako, langileen %50ek euskaraz badakiela baina erdaraz lan egiten ...
Gehiago irakurri
Euskara Batzordeak Bizkaiko eta Gipuzkoako Medikuen Elkargoetan
2012-10-25
Bitxia izan da baina, Bizkaiko eta Gipuzkoako Medikuen Elkargoetan aldi berean jarri dira abian Euskara Batzordeak. Bietan OEEko bazkide asko egon dira eta helburua Elkargoek garatzen duten dinamika barruan euskara sustatzea eta normalizatzea da.
Parte hartu nahi baduzu Elkargoetara edo OEEko Idazkaritzara deitu.
Datorren Osasun Biltzarra Nafarroan: Haurtzarotik Gaztarora
2012-10-22
Datorren biltzarrak haur eta nerabeen osasuna izango du ardatz eta Iruñean egingo da 2013ko maiatzaren 10 eta 11n.
Biltzar honen antolakuntzan Euskal Herriko Pediatren Elkarteak ere parte hartuko du.
Laster jakinaraziko dugu komunikazioak aurkezteko epea noiz zabalduko den.
Gehiago irakurri
Euskarabildua
2012-10-19
Donostiako Koldo Mitxelenan egin den Euskarabildua jardunaldian Osasunlingua aipatu da esperientzia arrakastatsuen artean.
Proiektu honek, beste sari batzuez gain, Agote Saria irabazi zuen 2008. urtean.
Gehiago irakurri
Bazkideen urteko kuota
2012-10-17
Datorren hilabetean aurtengo kuota pasatuko dugu. Iaz bezala 30 eurokoa izango da.
PINa jarriko al dugu?
2012-10-16
Azarotik aurrera, Osakidetzak abian jarriko du “Euskaraz bai sano “izeneko kanpaina, pazienteek eta erabiltzaileek profesional euskaldunak nortzuk diren identifikatzeko, eta nahi izanez gero atentzioa euskaraz eskatzeko. Horretarako, langile euskaldunek, nahita, agerian “e” ikurra eramango dute.
“e” ikurra pazienteen aurrean zenbait euskarritan agertuko da ikusgai: laneko arropetan, sarreretan, errotuluetan, karteletan, itx...
Gehiago irakurri
Pazienteentzako fitxak euskaratzeko
2012-10-15
Kataluniako CAMFICekoei Lehen Mailako Arretako pazienteentzako fitxa interesgarriak euskaratzeko proiektua aurkeztu diete Baga-Biga Blogakoek. Guztira 86 fitxa baino ez dira (orrialde bana). Hala ere, proiektu honi ekiteko laguntza behar da. Hortaz, OEEn aztertu dugu eta interesgarria iruditu zaigu gure lanerako, fitxa nahiko praktikoak direlako eta eguneratuta daudelako.
Horregatik, OEEko zuzendaritzak honekin bat egitea erabaki du eta fitxa hauek euskaratzeko OEEguneko erabiltzaileei la...
Gehiago irakurri
Martxoko bertso-saio klinikoen bideoak YouTuben!
2012-10-12
Martxoan izandako bertso-saio klinikoen bideoak YouTuben daude!
http://www.oeegunea.org/info/ikusi/2012ko-martxoa-gipuzkoa/90
OEEren 22. Biltzarreko kreditazioak aktibatu ditugu
2012-10-09
2012ko maiatzean izandako OEEren 22. Biltzarreko kreditazioak eskuratu ditzakezue zuen erabiltzaile eta pasahitzaren bidez.
Hortaz, Osasun Langileon Erronka Berriak biltzarrean parte hartu bazenu, sartu zure erabiltzaile eta pasahitzaren bidez eta jaitsi Elkartea/Nire Agiriak ataletik.
Maite ditugulako
2012-10-09
Nafarroako eremu ez-euskalduna deiturikoan haur eta gaztetxoek euskaraz ikas dezaten egunero bidaia luzeak egin behar izaten dituzte.
Behatokiak "Maite ditugulako" dokumentala aurkeztu du eta sarean ikusgai dago. Horretarako egin klik hemen
Bideoa ikusteko lotura zuzena: http://vimeopro.com/duintasun/bideak/
Gehiago irakurri