Berriak
Bizkaiko OEE eta Bizkaiko Sendagileen Elkargoaren Euskara Batzordea
2012-09-13
Maiatzeko Osasun Biltzarra eta gero, Bizkaiko OEEren eta Sendagileen Elkargoaren arteko elkarlanari jarraipena emateko, datorren irailaren 27an, osteguna, arratsaldeko 18:00etan, Elkargoko Euskara Batzordea lehenengo aldiz batzartuko da. Bizkaiko osasun-profesionalak parte hartzera gonbidatuta daude.
Informazio gehiago Elkargoko 944 354 700 telefonoan.
Baga Biga Blog! Osasuna 2.0aren alorrean topalekua izateko jaio den gunea
2012-09-13
Azken urteotan informazioa sortu, bildu eta hedatzeko bideak aldatu egin dira eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek gero eta garrantzi handiagoa hartu dute, baita osasunaren alorrean ere.
Bide horretan ekimen berri bat aurkeztu dute: bagabigabloga, medikuntza eta osasun esparruetan euskaraz sortutako edukiak aurkezteko plaza izateko asmoz.
Baliabideak, informazio-iturri berriak, eguneroko kontsultarako tresna interesgarriak, kasu klinikoak, iruzkinak, sesioak edota literatura mediko...
Gehiago irakurri
Neuromuskulueskeletikoen proba diagnostikoen ikastaroa
2012-09-13
Urriaren 20an, larunbata, Neuromuskulueskeletikoen proba diagnostikoak Ikastaroa egongo da Eibarren. Ikastaroaren helburua osasun-arloan euskaraz trebatzea da eta, horretarako, neuromuskulueskeletikoen proba diagnostiko garrantzitsuenak erakutsiko dira, bai fisioterapia arloan, bai medikuntza arloan, diagnostiko onak egitea oso garrantzizkoa delako. Ikastaro honetan ere parte hartzeko aukera dago eta edozein ekarpen ongi etorria izango da:
Informazioa: 943 821 426 / 946 790 546
http://www.ueu.or...
Gehiago irakurri
Berriak laguntza behar du
2012-09-11
Zergatik eskatzen du gure ziztada BERRIAk?
Milaka laguntzaileren babes bila ari da Berria Taldea ‘Zure ziztada behar dugu’ kanpainan. Berrialagunak egiteko kanpaina da, batez ere BERRIA internetez doan irakurtzen dutenei zuzendua; baina dei handia izan nahi du, euskaltzale guztioi egindako deia, gogorarazteko BERRIA egunkaria egoera kezkagarrian dagoela, eta bizirik jarraituko badu laguntza eta babesa beharko dituela.
BERRIA sortu zenean ere gizarte euskaltzalearen ekimenak sortu zu...
Gehiago irakurri
Larzabalen eta Baigorrin medikuak behar dira
2012-09-07
Baxe Nafarroan, hala nola, Larzabalen eta Baigorrin medikuak behar dira. Larzabaleko mediku bat eta Baigorriko bi.
Euskara eta frantsesa mintzatzea beharrezkoa da.
Laneko lekua eta bizi lekua urririk uzten dira.
Deitu edo mezua utzi:
0559374844 / 0644218612
g.bidart@free.fr
Milesker zure laguntzarendako.
Gehiago irakurri
Neuroerrehabilitazio Graduondokoa
2012-09-03
Biztanlearen zahartzearekin batera, Nerbio Sistema Zentralari (NSZ) lotutako patologiak ugaltzea aurreikusten da, hala nola, Alzheimerra, iktusak, tumoreak, traumaren ondorengo sindromea…, eta gaixo horien sendaketa prozesuen premia areagotuko da.
Horri begira, lehenengo aldiz egingo den graduondoa EHUko Berezko Tituluen eskaintzan sartu da. Helburu orokorra neuroerrehabilitazioaren diziplina anitzeko garapena ezagutzea da. Horretarako, gabezia neurologikoaren jatorriak eta ondorioak erak...
Gehiago irakurri
Euskaraz Osasuntsuago
2012-07-18
2012/04/26
Bagera (Donostiako euskaltzaleen elkartea) eta OEE (Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea) aspalditik ari gara euskaraz bizitzeko aukerak sortzeko lanean. Oraingoan osasun-arloko egoera eta garrantzia ikusirik, familia-mediku eta pediatra euskaldunak eskatzeko kanpaina antolatu dugu.
Osakidetzan sendagile eta langile euskaldun asko daude, baina ez dago euskaldunen osasun- eta hizkuntza-eskubideak errespetatzeko plangintza egokirik. Zerbitzuak planifikatzeko garaian ez dute kontuan hartze...
Gehiago irakurri
Hizkuntza Eskubideen egoera Euskal Herrian
2012-07-17
Hona hemen 2011ko Hizkuntza Eskubideen egoera Euskal Herrian.
Grosen ezin otorrinoekin euskaraz egin
2012-07-10
Intxaurrondoko anbulatorioko paziente bat, euskaradun otorrino batekin txanda hartzera joan zen bere familia-medikuak agindu ziolako otorrinoarengana joateko. Hala ere, hau eskatu zuenean, Osakidetzako langileen erantzuna ez zeukatela horrelako daturik izan zen, hortaz, mediku batekin txanda eman zioten jakin gabe euskaraz zekien edo ez.
Aurrekoa gutxi balitz, medikuarekin txanda izaterakoan, txosten guztiak erdara hutsean zituela, bere familia mediku euskaldunak prestatuta, otorrinoa erd...
Gehiago irakurri
Mediku erdaldunaren kalapitak
2012-07-03
Donostian, 2012ko uztailaren 3an
Maiatzaren 25ean bidali ninduen nire Intxaurrondoko Anbulatorioko familia medikuak ‘otorrinoagana’. Intxaurrondoko Anbulatorioan bertan, txanda eman behar zidatenean, eta orduantxe Donostian, Bagera, Donostiako euskaltzaleen elkarteak, eta Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak (OEE), biek batera abian zuten ‘Euskaraz Osasuntsuago’ kanpainaren airean, espres eskatu nuen mediku otorrino euskaraduna, edo ‘gutxienez’, euskara ...
Gehiago irakurri
Osakidetzak hiru gida praktiko egin ditu: Pediatria, Medikuntza Orokorra eta Harrera
2012-06-28
Osakidetzako Euskara Zerbitzuak lana euskaraz egiten laguntzeko hiru gida argitaratu ditu. Pediatriako, Medikuntza orokorreko eta Harrerako langileentzat egin dituzte. Gidak, berez, Lehen Mailako Arretarako badira ere, lagungarri suerta daitezke maila espezializatuan ari diren profesionalentzat.
Hemen eskuratu daitezke
Gehiago irakurri
Bizkaiko Sendagileen Elkargoan Euskara Batzordea sortuko da
2012-06-28
Pasa den urtearen amaieratik Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen eta Bizkaiko Sendagileen Elkartearen artean maiatzean egin den Osasun Biltzarra aurrera atera ahal izateko elkarlana hasi zen. Orain balantzea egin ondoren, aurrera begira, bestelako ekimen batzuk elkarrekin egitea aztertzen ari gara eta, horretarako, Elkargo barruan Euskara Batzordea sortzea aurreikusi da OEEren laguntzarekin, euskara bultzatzeko interesa eta gogoa duten guztien bilgune gisa.
Euskara Batzordearen leheneng...
Gehiago irakurri
BaiEuskarari Ziurtagiriaren Elkarteak Joxe Anjel Iribar omenduko du
2012-06-18
Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak Joxe Anjel Iribar omenduko du gaur arratsaldean, ekainaren 18an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Euskalduna Jauregian ospatuko duen ekitaldi nagusian.
Hain zuzen, Rober Gutiérrez Bai Euskarari Ziurtagiriaren zuzendariak Bai Euskarari Laguna saria emango dio Joxe Anjel Iribar Athletic Clubeko atezain ohiari euskararen normalizazioaren alde urte guzti hauetan egindako lanagatik. Lehenengo bi edizioetan Kirmen Uribe idazle ondarrutarrak eta Xabier Mend...
Gehiago irakurri
VI. Joanes Etxeberri saria
2012-06-06
Osakidetzaren Gipuzkoako zerbitzu-erakindeetan euskararen erabilera sustatzeko eta zabaltzeko esperientzia
Helburua Donostiako Unibertsitate Ospitalean eta Osakidetzaren Gipuzkoako zerbitzu-erakundeetan euskara erabiltzearen, zabaltzearen eta sustatzearen aldeko ekimen lanak aitortzea, eta epaimahaiaren iritziz onena saritzea.
Lanak aurkezteko epea 2013ko urtarrilaren 18ko 14:00ak arte izango da.
Oinarriak hemen dituzue:
Informazio gehiago
Gehiago irakurri
Euskaraz lan egiteko gidak
2012-06-01
Osakidetzako Euskara Zerbitzuak lana euskaraz egiten laguntzeko hiru gida argitaratu ditu. Pediatriako, Medikuntza orokorreko eta Harrerako langileentzat egin dituzte. Gidak, berez, Lehen Mailako Arretarako badira ere, lagungarri suerta daitezke maila espezializatuan ari diren profesionalentzat. Lan polita egin dute, ea zer iruditzen zaizkizuen. Lotura horretan aurkituko dituzue:
http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-pkrrhh10/eu/contenidos/informacion/publicaciones_euskera/eu_osk/argi...
Gehiago irakurri
Bai Euskarari
2012-06-01
BAI EUSKARARI ZIURTAGIRIAren Ekitaldi Nagusia ekainaren 18an
Ziurtagiriaren Elkarteak aurtengo ekitaldi nagusia ospatuko du ekainaren 18an, 19:00etan hasita, Bilboko Euskalduna Jauregian. Aurten hirugarren aldiz Bai Euskarari Sariak ... (Informazio gehiago)
Kalean da BAI ZIURTAGIRIdunen Aldizkaria -ren 8. alea
Dagoeneko argitaratu da ‘Bai Ziurtagiridunen Aldizkaria’-ren 8. alea. Agustin Markaide Eroski Taldeko presidenteari egindako elkarrizketa, enpresek sare...
Gehiago irakurri
Neuroerrehabilitazio titulurako aurre inskripzioa zabalik
2012-05-29
Datorren ikasturterako Neuroerrehabilitazio graduondoa (unibertsitateko espezialista) eskainiko du UPV/EHUk. Titulo propio hau 5 modulutan banatuta dago (Neuroanatomia, talde lana, neuropatologia, errehabilitazio neuropsikologikoa eta errehabilitazio neurofuntzionala). 27 ECTS kreditutakoa da eta horietatik 12 praktikak egiteko Gorlizeko ospitalean eta Aita Menni fundazioaren zentroetan. Ekainaren 1tik aurrera aurre izen ematea zabalduko da.
Informazioa
Gehiago irakurri
Datorren urteko Osasun Biltzarra Nafarroan
2012-05-25
Datorren urtean OEEren 23. Biltzarra Nafarroan egingo da, haur eta gazteen osasuna lantzeko.
Antolamenduan laguntzeko prest egonez gero, jarri harremanetan Lorea Imirizaldurekin honako posta elektronikoan: lorea.imirizaldu.monente@cfnavarra.es
VI. Topaketa pediatrikoak ekainean Bilbon
2012-05-25
Ekainaren 14an, Bizkaiko Sendagileen Elkartearen egoitzan VI. Topaketa pediatrikoak izango dira. Aurtengo mahai-inguruak Giltzurrun eta gernu-bidetako patologia haurtzaroan izeneko gaian sakonduko du eta arratsaldeko 16:45ean emango zaio hasiera.
Egitaraua
22. Osasun Biltzarrak gai berri asko jorratu ditu
2012-05-19
Maiatzaren 19an amaitu da OEEk, Bizkaiko Sendagileen Elkartearekin batera antolatu duen 22. Osasun Biltzarra, “Osasun-langileon erronka berriak” izenburupean. Bi egun hauetan, 3 mahai inguru, beste zeharlerroko 2 hitzaldi, ahozko aurkezpenak, posterren erakusketa eta 2 tailer egin dira Bilbon.
Bizitzaren medikalizazioa
Gai honi dagokionez, Eulali Mariñela-renak, Gipuzkoako Familia eta Komunitateko Medikuntzako arduradunak, diagnostiko-proben onurak eta a...
Gehiago irakurri