Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriakrss

Landibarren eta Donapaleun medikuak behar dira

2012-05-08

Landibarren* (Behe Nafarroa) dagoen medikua jubilatzear dago eta Donapaleun ere egoera bera dago (ez da frantzesa jakin behar, frantsesa bertan bizitzen ikasten baita), beraz, medikuak behar dira hemen ere. EAEn perfil horretako lanpostuak administrazioak nolabait bermatzen baditu ere, han ez dago horrelakorik. Hori gutxi balitz, bistakoa da bestela ere, ezagutza maila altuko eta erabilera ahuleko leku horietan horrelako lanpostu teknikoak zeinen garrantzitsua diren biztanleen gutxiest...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Bilbon egingo diren OEEren Biltzarrean izena emateko epea zabalik

2012-05-04

Dena prest dago datorren maiatzaren 18 eta 19an, Bilbon, OEEren 22. Osasun Biltzarra egiteko. Osasun-langileon erronka berriak izango da aurtengo gaia eta bertan entzungo ditugun hitzaldiak hiru mahai inguru hauetan kokatu dira: Bizitzaren medikalizazioa, Osasun-langileak gaixotzen direnean eta Osasun-langileak eta teknologia berriak. Tailer eta hitzaldi interesgarri bi ere izango dira: osasun-administrazioen euskalduntzea eta espondilitisa duen paziente baten bizipenak. Izena emateko www.oeegun...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osasunaren etorkizunaz mintzo

2012-05-04

Angel Bidaurrazaga Osasungoa Euskalduntzen Argi dago krisi ekonomikoa osasun arloan izaten ari den eragina. Egunero irakurtzen ari gara «gastu» sanitarioa gutxitu behar dela, botikak ordaindu behar direla, kudeaketa arazoak… eta ematen du azken 30 urtetan ezagutu dugun osasun sistemaren aldaketek egoera larri batera garamatzatela, halabeharrez. Hainbat eragilek dagoeneko ohartzen gaituzte hartzen diren neurriak gure osasun egoera gaiztotzen ari direla eta atzera goazela. Eta z...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Euskarazko osasun arreta berma dadin

2012-05-02

OEEk eta Donostiako Bagerak mediku euskalduna eskatzeko hasi dugun kanpainaren berri eman du Berria aldizkariak. Zita maiatzaren 17an, bi txandatan, (10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:00etara) egin dugula nabarmentzen du. Albistea prentsan irakurtzeko: Berria 

Iruzkinak(0)

UEU-Dokumentu tekniko eta zientifikoen edizioa LaTeX-en bidez ikastaroa

2012-04-19

UEUren udaberriko eskaintzaren barruan, Dokumentu tekniko eta zientifikoen edizioa LaTeX-en bidez ikastaroa antolatu dugu eta ikastaro horren inguruko informazioa bidaltzen dizugu, zuretzat edo zure ingurukoentzat interesgarria izan daitekeelakoan. Ikastaroaren ezaugarriak: Iraupena: 10 ordu. Datak: maiatzaren 5a eta 12a (larunbatak) Ordutegia: 9:30/14:30 Tokia: UEUren Ikastetxe Nagusia. Eibar. Ikastaroaren xehetasun guztiak eta izena emateko aukerahemen duzu.  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osasun-langileon erronka berriak

2012-04-18

Dena prest dago datorren maiatzaren 18 eta 19an, Bilbon, OEEren 22. Osasun Biltzarra egiteko. Atzera begiradatxo bat eginez gero, 1991n lehenengo osasun-jardunaldiak egin genituenean, ez genekien Osasungoa Euskalduntzeko Erakundekook gai izango ginenik urtez urte horrelako ekimena egiteko. Baina halaxe izan da, eta etenik gabe gai asko jorratu izan ditugu osasun-arloan euskarazko prestakuntza bakarrenetakoak izan diren biltzar hauetan: Gaixotasun infekziosoak, Eritasun kronikoak eta bizi-kalitat...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osasungintzako cluster berria sortu dute Ipar Euskal Herrian

2012-04-17

      Informazio gehiago Garan: www.gara.net/paperezkoa/20120415/334720/eu/Osasungintzako-cluster-berria-sortu-dute-Ipar-Euskal-Herrian   Hemendik aurrera, Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako lurraldean osasun arloan diharduten hainbat eragile pribatuk elkarlanerako tresna berria izango dute. Izan ere, Osasuna clusterrean batzeak «onurak» ekarriko dizkietela konbentzituta daude. MIGeko arduradunak ere pozik agertu dira kalitatea, berrikuntza eta formazioa hobet...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Webgune berria daukagu!

2012-04-16

OEEkideontzako albiste ona: apiriletik webgune berria daukagu eta bertan gure elkarteak egiten dituen ekimen guztien berri dago esku-eskura. Eta noski, horrekin batera, beste gauza asko ere: osasun-biltzarretako informazioa, osasun-mundua euskalduntzen laguntzeko foro bat, etab. Ikus dezagun zer dagoen:   oHasiera. Hemen azken albisteak ikusgai daude   oElkartea. Hemen hainbat gauza dago: Nire datuak (zure datuak aldatzeko aukera), Nire agiriak (aurten hasita, osasun-biltzarretako agir...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Euskarazko harremanak sustatzeko baratza

2012-04-16

Getxon ekimen berri bat sortu dute euskaldunon arteko hartuemanak areagotzeko: ortu zati bat eskaintzen hasi dira eta, horren bidez, baratza gustuko dutenen arteko erlazioa sustatu nahi dute. 

Iruzkinak(0)

"Euskaraz bai sano" komunikabideetan

2012-04-03

Apirilaren 10ean, goizeko 11:10etan, Bizkaia Irratiko Lau Haizetara programakoek honi buruzko elkarrizketa egin diote Karlos Ibarguren eta Roberto Manjoni. Audioa entzuteko: www.bizkaiairratia.com/audio/index/Lau+Haizetara/8 Hona hemen, Internet bidezko hedabideetan "Euskaraz bai sano"ri buruzko beste aipamen bat: http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2012/04/02/sociedad/euskadi/euskera-y-sanidad-el-binomio-compatible  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Hamaika Telebistako Saioa Osakidetzako Euskara Planari buruz

2012-04-02

Hona hemen Osakidetzaren Euskara Planaren egoerari buruzko Hamaika Telebistako "Bat eta Bat" saioan egindako elkarrizketa azpian aipatutako OEEko kideei. Bertan, Planaren helburuen porrota adierazten da, behar besteko garrantzia ez zaiolako ematen Euskarari. Hona hemen Jose Mari Uribarri eta Angel Bidaurrazaga:        Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Gobernuaren azken erabakiari buruzko artikulua

2012-04-02

Asteartean El Mundok argitaratutako artikulu honek berriro ere argiro uzten du gure Akilesen orpoa non dugun. Espainolak eta espainol zaleak, euskal abertzale edo espainolista izan, ez dira arazoaren alderdirik gogorrena. Artikulua astiro irakurrita argi geratzen da, nik uste, euskaldunok euskera erabiltzen tematu behar garela, Osakidetzan adibidez, eta mundu pribatuan jokabide diskriminatzaile garbia eduki behar genukeela: denda honetan ez dut erosten, ondokoan baizik, euskaldunak dira eta; nig...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

ETB 1eko Zaindu saioari buruz

2012-04-01

Iñaki Peñak idatzitako gutuna: Gogoratuko duzue: ETB-1ek saio berria abiatu du, “Zaindu!” izenekoa, eta bertan osasunari buruzko gaiak jorratzen dituzte. Azken saioan, ladies and gentlemen, testigantza guztiak gazteleraz eman dituzte, euskarazko azpitituluekin. Aupa Isuntza! Entzun duzuena, Euskal Herrian ez dago familia-mediku, psikiatra edo gaixo euskaldunik depresioari buruzko erreportaje bat osatzeko. Eta geu enteratu barik.    Gai hau dela-eta, h...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osasun-administrazioen hizkuntza-politikei buruzko Topaketak

2012-03-23

Azaroaren 19an Eibarko UEUko egoitzan egindako topaketak biziki interesgarriak izan dira, osasun-administrazioetan euskararen egoera ikuspuntu askotatik aztertu delako: euskararen beste erakundeetatik (Kontseilua), hizkuntza-eskubideen defentsatik (Behatokia), ikasketen prozesutik (unibertsitateko partaideak) eta baita, noski, osasun-profesionaletatik (OEE). Ideia asko konpartitu dira eta talde iraunkor bat sortzeko nahia azaldu da inplikatutako guztien artean ekimen bateratuak egiteko.  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Bertso-saio klinikoak berriz ere arrakastatsuak izan dira

2012-03-19

Martxoaren 9an, 48 pertsonek parte hartu zuten Hernaniko Goiko Lastola Sagardotegian antolatu diren Bertso Saio Klinikoetan. Ordu bete inguruko iraupenaren ondoren afaria egin zuten. Parte-hartzaileek taldeka jardun zuten, eta bertsolariek emandako arrasto edo datuekin zein hitzi buruz ari ziren asmatu behar izan zuten, gaixotasun bat askotan, baina bestelako hitz bat ere izan zitekeen. Horrela, bertso gai nagusiak, hotzeria, hazizurria, autopsia, ezkabia eta pip protesia izan ziren. Borja Agina...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Iparraldean medikuen beharra dute

2012-03-19

Baxe Nafarroa eta Xiberuko osasun-etxe batzuetan lan egiteko mediku gazteak xekatzen ditugu. Euskara eta frantsesa mintzatzea beharrezkoa da. Interesatua denak dei dezala numero huntarat : 05 59 37 48 44. (Argitxu Cantero). 

Iruzkinak(0)

Euskara gehiago erabiltzeko Osakidetzak prestatutako identifikazio-sistema geldirik

2012-03-19

Berriki prentsan argitaratu denez, Osakidetzak eskaintzen dituen zerbitzu elebidunak herritar euskaldunen aurrean identifikatzeko sistema integrala dauka, bai langile bakoitzari dagokionez bai unitatearen mailan. Sistema horren helburua herritarrari osasun-arreta euskaraz jasotzeko bidea erraztea litzateke, herritarrak begirada batez jakingo lukeelako euskaraz zein unitatek eta langilek artatu ahal duen, haztamuka edo galdezka ibili gabe. Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak (OEE) horrelako proie...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

EHUko Medikuntzako ikasleak Argian: “Euskaraz %33 gaztelaniaz %67”

2012-03-19

Bi eguneko itxialdia egin zuten EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultateko ikasle batzuek joan den urtean. Medikuntza euskaldundu! mugimenduko ehun bat kidek komunikabideen arreta piztea lortu zuten. Euren aldarrikapena, ikasketak euskaraz egin ahal izatea. Osasun sistemaren euskalduntzea kinka larrian dagoela salatu dute. Artikulua Argian  www.argia.com/argia-astekaria/2315/medikuntza-fakultatea  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Itzultzaile automatikoa

2012-03-19

Azken egun hauetan hitzetik hortzera dabilen berria da, izan ere, Eusko Jaurlaritzak lau haizetara iragarri du gazteleratik euskararako itzultzaile automatikoaren aurkezpena, hemen kokatuta dagoena: Gaztelera-Euskara itzultzailea Abantaila dela diote, baina kontu handiz erabili behar dela ere aitortu dute. Webguneak eta testu laburrak itzultzeko laguntza tresna gisa aurkeztu da printzipioz, horregatik, argi utzi dute webgunean bertan, “emaitza BETI gainbegiratu behar dela”. Jaur...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

2011ko EPEren Kronogramaren aurreikuspena

2012-03-19

Bazkideon informaziorako, 2011ko Osakidetzaren EPEren Kronogramaren aurreikuspena atxikita bidali da. 

Iruzkinak(0)

Hasiera  << 42 43 44 45 46 >>  Amaiera

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan