Berriak
OEEren topaketak, azaroaren 19an: Osasun Administrazioen Hizkuntz Politikak
2011-11-07
Gaia: orain arte osasun-administrazioetan euskara normalizatzeko egindako lanen azterketa
Nori zuzendua: bere osasun-zentroan edo ospitalean euskara bultzatu nahi duten langile sanitario eta ez sanitario guztiei, euskara teknikariei, euskaragatik kezkatuta dauden osasun-zerbitzuen erabiltzaileei
Lekua: Eibarko Markeskoa Jauregian, UEUren egoitzan
Noiz: Azaroaren 19an, larunbata, goizez.
Komunikazioak: aurkezteko aukera dago, azaroaren 15erako beranduenez
Bazkaria: goizeko topaketa amaitu ondoren...
Gehiago irakurri
Behatokia Legebiltzarrean: “30 urteren buruan Osakidetzak ez du euskaraz sendatzen”
2011-11-07
“Hori da errealitatea. Eta horri erantzun bat ematea dagokio Osasun Sailburuari. Herritarren eskubideak bermatzea dagokie Administrazioari eta Gobernuari. Erantzun egoki bat zor digu euskaldunoi". Hori esan du Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak, Garbiñe Petriatik Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian. Bertan, Osasun Sailburuak azalpenak eman behar izan ditu Debagoieneko Ospitalean herritar batek jasandako hizkuntza-eskubideen urraketa larrien inguruan.
Petriatik az...
Gehiago irakurri
OEE Facebooken
2011-11-07
OEEk bere txokoa zabaldu du Facebooken. Abiapuntua izanik, une honetan zenbait argazki, iritzi artikulu eta abar jarri dira. Denok parte hartzera gonbidatuta gaude: OEE Facebooken
Gehiago irakurri
Osasun-alorreko aldizkari batean kolaboratzaile gisa parte hartzea
2011-11-07
Datorren urtean, aldizkari baterako, osasun-arloari buruz artikulu interesgarriak idazteko prest dauden pertsonen bila gabiltza. Kolaborazioak artikulu bakarrekoak zein maiztasun handiagokoak izan daitezke. Interesatuek jarri harremanetan Idazkaritzarekin.
Bazkideontzako zozketa
2011-11-07
Zorionak bazkideoi, aurten, lehenengo aldiz, zozketa batean parte hartuko duzuelako. Dagoeneko 370 bazkide izatera heldu gara eta hori ospatzeko, nekazalturismo batean asteburu bat zozkeatuko dugu abenduaren 31an. Oraindik ez bazara bazkide, anima zaitez.
Zozketari buruzko informazio guztia abenduko OEEberrin izango duzu.
OEEren topaketak, osasun-administrazioen hizkuntz politikak aztertzeko
2011-10-11
“Hizkuntz politikak osasungintzan” lemapean azaroaren 19an egingo dira, Eibarko Markeskoa Jauregian, goizez. Topaketen helburua OEEkideek osasungintzako arlo guztietako hizkuntza-politikak aztertzea da, euskararen erabilera eta euskarazko produkzioa bultzatuz.
Eguna gonbidatutako hizlariekin hasiko da. Honela, Paul Bilbaok euskal osasungintzako legalitate ezberdinak aztertuko ditu, Adrian Hugo Llorentek osasun-ikasketako euskararen egoeraz hitz egingo du, Roberto Manjonek osasun publ...
Gehiago irakurri
2012an Bizkaian izango dira Jardunaldiak: Batzordean parte hartzeko gonbitea
2011-10-11
Dagoeneko abian jarri dira datorren urteko biltzarraren prestaketa-lanak. Gaia “Osasun langileon erronka berriak” izango da eta Batzorde Antolatzailean eta Zientifikoan parte hartzeko gonbitea egiten dizue OEEk Bizkaiko bazkideoi. Urrian 19an, eguaztena, arratsaldeko 16:30etan izango da prestatze-bilera Bizkaiko Sendagileen Elkargoko egoitzan (Lertsundi kalea, 9 - 1).
Bazkide berriak eta kuotaren kobrantza
2011-10-11
Azken hilabete honetan bazkide berri batzuk egin dira, hasitako bazkidetza-kanpainari esker. Zeu oraindik ez bazara egin, edo zure ondoan euskara bultzatzeko prest dagoen baten bat ezagutzen baduzu, mesedez, bidali honekin batera bidaltzen dizuegun bazkidetza-orria.
Azaroaren amaieran edo abenduaren hasieran aurtengo kuota kobratuko da, 30 euro. Adi egon eta zure kontutik pasatzen ez badute, mesedez Idazkaritzarekin jarri harremanetan.
Azkenik, gogoratu bazkideok OEEren Jardunaldietan deskontua ...
Gehiago irakurri
Ugarteburu sarian parte hartzaileen kopurua bikoiztu da
2011-10-11
Irailaren 17an, Software Askearen Egunarekin bat etorriz, II. Iñaki Ugarteburu Sariak banatu dira, euskarazko Wikipediara egindako ekarpen onenak sarituz. Ekitaldian Azkue Fundazioaren eta OEEren ordezkariak izan ziren.
Sari hauek Iñaki Ugarteburu EHUko medikuntza irakaslearen omenez antolatzen dira eta 5 arlo ezberdineko ikasleei zuzendu zaizkie: Natur Zientziak, Osasun Zientziak, Gizarte Zientziak, Giza Zientziak eta Teknika eta Teknologia. Honela, arlo ezberdin hauetako ik...
Gehiago irakurri
Euskaragatik pediatrarik ez?
2011-10-11
Orain bi aste Rafael Bengoak Osasun Sailburuak euskaragatik 27 pediatra lanpostu bete gabe geratu direla esanez egindako adierazpenak ez direla oso zuzenak izan aipatu dute Osakidetzako zenbait profesionalek. Izan ere 2008ko EPEn pediatria 24 lanpostu bete gabe geratu ziren hautagai faltagatik, ez euskaragatik. Albistea Deian
Gehiago irakurri
Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoa: “Demasiado rápido” euskalduntzen
2011-09-09
Lan-eskaintzaren prentsaurrekoan entzun ziren hitzak omen dira hauek. Diskriminazio positiboa abiadura handiegian ezarri nahia Osakidetzako langileontzat arazo omen da. Errealitateak, ordea, EAEn euskara ofiziala den arren, eskubideen urraketak egunerokoak direla azaltzen du. Onartutako eskubidea da euskara, baina urte hauetan guztietan Osakidetzak ez du zerbitzua euskaraz emango duenik ziurtatu.
Ez gara LEP honen portzentajeak egokiak edo desegokiak diren eztabaidatzen hasiko. Eskubide-urraket...
Gehiago irakurri
Nor dago ikastaroak emateko prest?
2011-09-09
Oraingo egoera ekonomiko orokorra oso ona ez dela badakigun arren, OEEk Osakidetzari eta bestelako osasun-erakundeei ikastaroen eskaintza egin nahi diegu urtero, irailean, prestakuntza-munduan gure hizkuntzak leku gehiago izan dezan.
Hori dela eta, osasun-alorreko ikastaroak emateko prest bazeunde, mesedez, bidali datu hauek Idazkaritzara (oeejardunaldiak@iberba.ws): Izen-abizenak / Espezialitatea / Ikastaroa / Helburuak (4 lerro inguru) / Edukiak (10 lerro inguru) / Iraupen gomendagarria.
Gehiago irakurri
Liburu berria: Erizaintzako Diagnostikoak
2011-09-09
Aurten lehendabiziko aldiz “Erizaintzako Diagnostikoak” euskarara itzuli dute eta berri pozgarria da. Liburu hau oinarrizko osasun-laguntzako kontsultetan eta ospitaleratzean erabiltzen da, baita Unibertsitatean ere.
Honen helburua, erizainek lortu nahi dituzten emaitzak lortzeko jarduera egokiak aukeratzeko oinarriak ematea da. Honela, erizaintza-diagnostiko zuzen batetik abiatuz, tratamenduen emaitza egokienak lortzeko jarraibideak ematen ditu.
Edukien artean honako hauek daude: te...
Gehiago irakurri
OEEren webgune berria
2011-07-20
Osasun Sailaren diru laguntza bati esker, gure webgunea berritzeko behar genuen bultzada ekonomikoa lortu dugu. Webgune berriarekin helburu asko bete nahi dira: urtetan pilatu dugun osasun-alorreko materiala eskuragarri jartzea, bazkideon arteko harremanetarako bideak hobetzea, gestioak erraztea (izen emateak, bazkidetzarekin lotutakoak…), etab.
Webgunerako pentsatu ditugun atalak ondoren dituzu. Lehenengo fase honetan hemengo % 75 egitea aurreikusten da, gainerakoak datozen 2-3 ur...
Gehiago irakurri
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erizaintzan hobekuntzak
2011-07-20
Albiste on bat Nafarroako Unibertsitatean: datorren ikasturtean ERIZAINTZAKO GRADUAN, BIOKIMIKA ikasgaia euskaraz ematen da eta hurrengo kurtsorako beste ikasgai hau ere euskaraz emanen dela baieztatu dute: ERIZAINTZA KOMUNITARIOA. Urrats txikia da, baina komunitate honetarako baikorra.
Ekaia zientzia-aldizkaria
2011-07-20
EHUk badu zientzia eta teknologiari buruzko aldizkari bat eta horren berri eman zen OEEren azken biltzarrean. Orain arte 23 ale zabaldu dira. Informazio gehiago:
http://www.ehu.es/ojs/index.php/ekaia
Hizkuntza-eskubideak Osakidetzan: Kepa Elortza
2011-07-20
Hizkuntza Eskubideen Behatokiak bideo bat plazaratu du Kepa Elortza oñatiarrak osasun-zerbitzuak bere hizkuntzan, euskaraz, jasotzeko ezintasunaz. Bideoak “Duintasun bidea” du izena eta bertan, batetik, Kepak euskarazko harremanak lortzeko egindako ahalegin eta kemena ikusten da eta, bestetik, Osakidetzak emandako erantzun desegokia. Oñatiarraren egoera hau leku askotan errepikatzen da oraindik.
Duintasun bidea bideoa Sustatuko eztabaida Behatokia+Kepa Elortz...
Gehiago irakurri
Irakasle izateko lanpostu-eskaintza EHUn, osasun-alorrarekin lotuta
2011-06-15
Berriki argitaratu da Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean EHUk ireki duen lehiaketa, datorren ikasturteari begira behar dituen irakasleak lortzeko. Atxikitako fitxategietan EHUren eskaintzako informazio guztia duzue eskuragarri.
Bestetik, Nafarroako Unibertsitatean Erizaintza komunitarioko lan eskaintza bat atera dute hurrengo ikasturterako: http://www1.unavarra.es/digitalAssets/145/145637_Bases196.pdfEuskaraz atera den plaza Erizaintza komunitariokoa da eta 2011-2012ko ikasturtean eskaintzeko i...
Gehiago irakurri
Osakidetzako oposizioak: esperientziadun langileak galtzaile
2011-06-15
Osakidetzak euskarari erabakitzeko ahalmena jaitsi nahi dio hurrengo lanpostu-eskaintza publikoan, azterketari, lehen ematen zitzaion erabakimena itzuliz. Horrela, azterketak, benetan eta ez itxuraz, oposizioen erdia balioko du, merezimenduen kaltetan. Euskarak, merezimenduen barruan, % 20 balio izaten du. Alabaina, kaltetuena ez da euskara izango, esperientzia profesionala eta prestakuntza osagarria baizik.
Osasun Sailburuak beti aldarrikatu du prestakuntza osagarriak eta, batez ere, esperientz...
Gehiago irakurri
Jardunaldi arrakastatsuak Gasteizen: euskarak ez dio muzin egin ikerkuntzari
2011-06-15
Ekainaren 3an eta 4an Gasteizko Biltzar Etxean egindako XXI. Osasun jardunaldiek arrakasta handia izan dute, 150 lagun inguru izan ginelarik, nahiz eta gaia zenbaitzuentzat urrun egon: ikerkuntza.
Mahai-inguruetan parte hartu zuten hizlariek ederki erakutsi zuten euren alor horretan egiten ari diren aurrerakuntzak eta eguneroko lanean zer eragin duten eta etorkizunean izango dutena. Ahozko komunikazioak (19) eta poster kopurua ere (37) beste urtetan bezainbestekoa izatea ere esanguratsua izan da...
Gehiago irakurri