Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriakrss

Hizkuntza-eskubideak Osakidetzan: Kepa Elortza

2011-07-20

Hizkuntza Eskubideen Behatokiak bideo bat plazaratu du Kepa Elortza oñatiarrak osasun-zerbitzuak bere hizkuntzan, euskaraz, jasotzeko ezintasunaz. Bideoak “Duintasun bidea” du izena eta bertan, batetik, Kepak euskarazko harremanak lortzeko egindako ahalegin eta kemena ikusten da eta, bestetik, Osakidetzak emandako erantzun desegokia. Oñatiarraren egoera hau leku askotan errepikatzen da oraindik.  Duintasun bidea bideoa Sustatuko eztabaida Behatokia+Kepa Elortz...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Irakasle izateko lanpostu-eskaintza EHUn, osasun-alorrarekin lotuta

2011-06-15

Berriki argitaratu da Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean EHUk ireki duen lehiaketa, datorren ikasturteari begira behar dituen irakasleak lortzeko. Atxikitako fitxategietan EHUren eskaintzako informazio guztia duzue eskuragarri. Bestetik, Nafarroako Unibertsitatean Erizaintza komunitarioko lan eskaintza bat atera dute hurrengo ikasturterako: http://www1.unavarra.es/digitalAssets/145/145637_Bases196.pdfEuskaraz atera den plaza Erizaintza komunitariokoa da eta 2011-2012ko ikasturtean eskaintzeko i...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osakidetzako oposizioak: esperientziadun langileak galtzaile

2011-06-15

Osakidetzak euskarari erabakitzeko ahalmena jaitsi nahi dio hurrengo lanpostu-eskaintza publikoan, azterketari, lehen ematen zitzaion erabakimena itzuliz. Horrela, azterketak, benetan eta ez itxuraz, oposizioen erdia balioko du, merezimenduen kaltetan. Euskarak, merezimenduen barruan, % 20 balio izaten du. Alabaina, kaltetuena ez da euskara izango, esperientzia profesionala eta prestakuntza osagarria baizik. Osasun Sailburuak beti aldarrikatu du prestakuntza osagarriak eta, batez ere, esperientz...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Jardunaldi arrakastatsuak Gasteizen: euskarak ez dio muzin egin ikerkuntzari

2011-06-15

Ekainaren 3an eta 4an Gasteizko Biltzar Etxean egindako XXI. Osasun jardunaldiek arrakasta handia izan dute, 150 lagun inguru izan ginelarik, nahiz eta gaia zenbaitzuentzat urrun egon: ikerkuntza. Mahai-inguruetan parte hartu zuten hizlariek ederki erakutsi zuten euren alor horretan egiten ari diren aurrerakuntzak eta eguneroko lanean zer eragin duten eta etorkizunean izango dutena. Ahozko komunikazioak (19) eta poster kopurua ere (37) beste urtetan bezainbestekoa izatea ere esanguratsua izan da...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

OEEren Batzar Nagusian Zuzendaritza berritu da

2011-06-15

Jardunaldietan egindako Batzar Nagusian, iazko balantzea azaldu ondoren, aurtengo helburuez hitz egin zen: webgune berrirako lortutako diru-laguntza, bazkideen zerbitzura dagoen Idazkaritza Teknikoa, bazkideon arteko komunikazioa hobetzeko tresna izango den OEEberri hau… Puntu horiez gain Zuzendaritza berritu da eta ondorengoak izango dira gure Elkartearen erreferentziak datozen 3 urteotan: o Lehendakaria: Karlos Ibarguren Olalde o Lehendakariordea: Lorea Imirizaldu Monente o Diruzaina: I...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

OEE Hamaika telebistan

2011-06-15

Iñaki Peñak eta Roberto Manjonek Hamaika Telebistan jardunaldiei buruz, OEEri buruz eta Osakidetzako euskara-planari buruz hitz egin dute, berriki egindako erreportaian: http://www.hamaikadonostia.tv/saio.php?edumota=11430 

Iruzkinak(0)

OEEberri 1. alea

2011-06-01

Aurrerantzean, hiru hiletik behin-edo, honako berripaper hau bidaliko dugu, OEEren jardueraren inguruko eta osasun-alorrean euskararen normalizazioari buruzko albisteak eta emateko. Berripapera erabat irekita dago bazkideoi. Beraz, zuen ekarpen eta iradokizunak bidaltzea eskertuko genizueke.   Jabier Agirre – OEEren Lehendakaria     Eskerrik asko    Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Ostiralean XXI. Jardunaldiak Gasteizen

2011-06-01

Gogoratzen dizuegu asteon, ekainaren 3tik 4ra “Ikerkuntza: ezagutzatik ekintzara” XXI Osasun Jardunaldiak izango direla. Aurten Gasteizeko Europa Biltzar Etxean burutuko dira, ostiralean, goizeko 9:00etan hasita, eta, larunbat eguerdira arte. Bertan, hainbat hitzaldi interesgarri, mahainguru eta tailer antolatu ditugu, denak ikerketa gaiaren inguruan. Horrez gain, datorren urtean Europar hiriburu berdea izango den hiri polit hau hobeto ezagutzeko, bisita interesgarria egingo da larun...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osakidetzan atzerapausoak euskararen normalizazioan

2011-06-01

Osakidetzako Euskara Planaren ebaluazioa egin zenetik osasun-erakundeak egindako bidea ideia nagusi bitan labur daiteke: Osakidetzak, batetik, bizkar eman dio ebaluazioari, proposatutako neurri zuzentzaile nagusietatik bat ere ez baitu bultzatu; bestetik, Euskara Planaren filosofiari eraso dio, ahaleginak egin baititu euskararen erabilera eta kalitatezko zerbitzuen arteko lotura apurtzeko, horrela koherentea izanik Gobernuko alderdiak eta oraingo osasun-sailburuak beti adierazitako jarrerarekin....  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Medikuntzako ikasleen itxialdia euskarazko irakaskuntza eskatzeko

2011-06-01

Orain gutxi itxialdi bat egin zuten EHUn ikasleek, beste ekintza batzuekin batera, euskararen egoera txarrera doalako. Gaztelera hutsean ikasi behar dute 2. ziklo osoa Txagorritxun eta 6. maila Gurutzetan. Basurtu eta Donostiako ospitaleen egoera zertxobait hobeagoa bada ere, klaseen % 31 besterik ez da eskaintzen euskaraz Basurtun eta % 23 Donostiako 4. mailan. OEEren ordezkari batzuk ekimen honen arduradunekin egon dira, koordinatuta egoteko.  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

OEEren idazkaritza berria

2011-06-01

OEEren Idazkaritza Gure erakundeak idazkaritza tekniko berria dauka pasa den urtearen amaieratik. Iberba Euskara Zerbitzua da horren arduraduna eta elkartearen kudeaketan zein jardunaldiak antolatzeko lanetan laguntzen du. Hortaz, bazkidetzak, kuotak, jardunaldiak eta bestelako datuak, zein OEEko gaiei buruzko datu-aldaketak, informazioa edo argibiderik behar izanez gero, Idazkaritzarekin jarri harremanetan: OEEko Idazkaritza Teknikoa - 94 400 11 33 oee@oeegunea.org. Janire Goiria eta Patxi Al...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Hasiera  << 45 46 47

Azken Berriak

Solasaldia Elgoibarren apirilaren 1ean: Osakidetza eta euskara
"Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak ´Euskararen Osasuna Osakidetzan´ izeneko solasaldia antolatu dute Osakidetzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.   Ekitaldia apirilaren 1ean, ...
"Ikerketa-sareak sustatzea da Pediatria Topaketen helburuetako bat"
Apirilaren 3an egingo dituzte XVII. Pediatria Topaketak, Eibarren, Euskal Herriko Lehen Mailako Pediatria Elkarteak eta Euskal Herriko Pediatria Elkarteak antolatuta, OEE-Osasuna Euskalduntzeko Elkartearen eta UEU-Udako Euskal Unibertsitatearen laguntza...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan