Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Biltzarrak

03. Ihardunaldi Medikoak: Osasun arazoak zahartzaroan

1993-05-07, Gasteiz

Egitaraua

Aurkezpen gutuna

Hitzaurrea

OEEren III. Ihardunaldi Medikoak Gasteizen ospatuko dira aurten, Villa Suso Jauregi eder eta dotorean, «Osasun-arazoak zahartzaroan» izanik gai orokorra. Eta liburu honetantxe ikus daitekeenez lan mardulak eta ugariak aurkeztu dira aurten ere, jendea urte guztian besoak antxumaturik ez dagoenaren seinale. Parte-hartzaile guztiei zorionak eta eskerrak eman nahi nizkieke hemendik egindako lanagatik, eta baita adorea ere aurrerantzean bide beretik jarrai dezaten, animoso-animoso.

Baina gatozen harira. Honez gero, batek baino gehiagok galdetuko zion bere buruari, «eta zer arraio egiten du saltsero honek Geriatriako liburu baten hitzaurre edo aitzinsolasean?». Diotenez, atrebentzia omen da bertute guztietan lehena, eta Batzorde Antolatzaileak liburu honen aurkezpen gisa lerro batzuk eskatu zizkidanean ez nuen tajuzko aitzaki edo arrazoirik aurkitu bapatean kontra egiteko eta horrela, bada, erabakitzat, geratu zen.

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak hirugarren urtez antolatzen ditu Ihardunaldi Mediko batzuk, eta aurreko edizioetan Donostian eta Bilbon egin bezala, aurten ere gai nagusi baten inguruan zentratzen dira mahai- inguru, hitzaldi, ahozko komunikazio eta panel guztiak: «Osasun-arazoak zahartzaroan» gaiaren inguruan hain zuzen. Ez dut uste gaiak inolako justifikaziorik merezi edo behar duenik, edozein ikuspegitatik aztertuta (demografia, ekonomia, edo alderdi asistentzial hutsetik izanda ere) gaiak garrantzi handia duelako, eta egunetik egunera handiagoa hartuko duelako, inolako zalantzarik gabe. Antolatutako egitarauari begirada bat botatzea aski da konturatzeko zer entzun ugari egongo dela Maiatzaren 7 eta 8an Gasteizko Villa Suso Jauregian: hainbat eta hainbat espezialista, bakoitza bere ikuspegi berezitik, gai amankomun baten inguruan jira eta bira, informazio zehatza, eguneratua eta, batez ere, praktikoa, eguneroko usadio eta lanarekin lotu- lotua eskaintzen. Badaki, beraz, OEEren III. Ihardunaldi Medikoetara hurbilduko denak zer aurkituko duen bertan: giro euskalduna eta informazio medikoa, biak ezin hobeki uztarturik. Ez galdu, bada, aukera. Eta lehenengo Ihardunaldietako liburuan esaten zena borobilduz, aurrerantzean ere izango al dute Ihardunaldi hauek jarraipenik eta bestelako fruiturik!

             Jabier Agirre
OEEren lehendakaria

 

Azken Berriak

Solasaldia Elgoibarren apirilaren 1ean: Osakidetza eta euskara
"Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak ´Euskararen Osasuna Osakidetzan´ izeneko solasaldia antolatu dute Osakidetzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.   Ekitaldia apirilaren 1ean, ...
"Ikerketa-sareak sustatzea da Pediatria Topaketen helburuetako bat"
Apirilaren 3an egingo dituzte XVII. Pediatria Topaketak, Eibarren, Euskal Herriko Lehen Mailako Pediatria Elkarteak eta Euskal Herriko Pediatria Elkarteak antolatuta, OEE-Osasuna Euskalduntzeko Elkartearen eta UEU-Udako Euskal Unibertsitatearen laguntza...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan