Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Biltzarrak

04. Ihardunaldi Medikoak: Aurrerapen terapeutikoak

1994-04-22, Donostia

Egitaraua

Aurkezpen gutuna

Hitzaurrea

Gezurra badirudi ere hiru urte luze igaro dira 1991n Donostiako Arantzazuko Amaren Ospitalean I. Ihardunaldi Medikoak ospatu genituenetik. Aurten berriro Donostian egitekoak baldin baditugu ere kokapena erabat ezberdina eman diegu eta Kontxako badira begira dagoen Miramar Jauregia aukeratu dugu gustoko izango duzuelakoan. Lehen aipatu ihardunaldi haien egitura ere asko aldatu da eta egileek bidalitako lanekin hezurmamitzea nahiago izan dugu, mahainguru bat eta hitzaldi pare batez egitaraua osatuz.

Liburuan zehar irakurri ahal izango dugunez espezialitate anitzetatik eri- zaintza barneigorri dizkigute bere lanak. Era berdintsuan ikus ditzakegu eremu kirurgikoko lanak (Kirurgia Orokorra, Traumatología, Urologia, etab.), lan klinikoak (Ginekologia, Kardiologia, Famili-Medikuntza, Liseriketa-aparatua, Hematologia, Erradiologia, Neumologia, Psikiatria, etab.) eta bestelako- ak. Lan horiek nondik iritsi zaizkigun kontutan hartzen baldin badugu leku anitz aipatu beharrean aurkitzen gara: ospitaleak (Gipuzkoatik Gipuzkoako Ospitalea, Mendaroko Ospitalea, Zumarragako Ospitalea, Arantzazuko Ama­ren Ospitalea, Bidasoako Eskualdeko Ospitalea; Bizkaiatik Gurutzeta eta Basurtoko Ospitaleak, Galdakaokoa, Uribe-Kostako Osasun Mentaleko Zentroa; Arabatik Txagorritxu Ospitalea, fakultateak (Leioako Medikuntzako Fakultatea, Farmakologi saila eta Mikrobiologia sail, Estatu Batuetako Kaliforniako Medikuntza Fakultatea eta Donostiako Erizaintza Fakultatea).

Ihardunaldiei hasiera duin bat emateko aurrerapen medikoen hurbilpen historikoa izango dugu. Gero eta arazo etiko gehiago sortzen dituzten aurre- rapenek mahainguru bat behar zuten denon eztabaidagai izateko, beraz hitzaldi labur batzuen bidez sarrera eman ondoren denon mintzagai izango da gai hori. Azkenik aurrerapen terapeutikoek Ospitaleen Gestioan sortzen dituzten arazoak aztertuko dira beste hitzaldi batean.

Guzti hau pozgarria da jende askoren partehartzea erakusten duelako eta ia Euskal Herri guztia ordezkatzen duelako. Halere eta inor mindu nahi gabe gabeziak ere haundiak dira oraindik: Iparraldetik ez dugu lanik jaso­tzen, zenbait lanen maila haundia bada ere beste batzuena ez da nahikoa, jasotzen diren lanen kopurua ez doa goraka eta egile asko urtero errepikatzen dira jende berriaren ekarpenen zai. Bestalde lehen aldia izango da bideoaren presentziarekin eta sei lan ikusteko aukera izango dugu eta beharbada ihardunaldi hauetan Batzorde Antolotzailea harro jartzen gaituen nobedadea zera izango da: aurreko Ihardunaldietatik jasotako hitz teknikoekin osaturako hiztegia banatuko dugula beste liburu batean. Jende askoren kolaboraziorik gabe posible izango ez zen lan hori denon gustokoa izatea espero dugu eta batez ere praktikan erabilia izatea nahi genuke datozen urteetan osatzen eta hobetzen joan behar dela konturatzen bagara ere.

Ihardunaldi hauetatik kanpo ere jendeak euskara bultzatzen jarrai dezan animatuz Donostian dugu zita 1994ko Apirilaren 22an eta 23an.

Batzorde Antolatzailea

 

 

 

 

 

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan