Biltzarrak
07. Osasun Jardunaldiak: Larrialdiak
1997-04-18, Gasteiz
Egitaraua
Aurkezpen gutuna
Gasteiz 1997ko Otsailaren 25
Kaixo adiskideok:
Osasun Jardunaldien ospakizun berri bakoitzak, erronka, aupada bat suposatzen du, lehia zintzo batean, aurrekoek lortutako maila handia berdintzeko edo ahal den neurrian gainditzeko.
Hobeagotzeko izpiritu honekin ekin genion “7. Osasun Jardunaldien” prestakuntzari.
Gaurkotasunezko gai orokor bat, Larrialdiak, hautatu genuen Jardunaldien ardatz nagusi bezala. Larrialdiak, hainbat aldiz, gure jakinduria zientifikoa eta baita gure giza maila ere, proban jartzen dituzte.
Larrialdiak, ikuspuntu ezberdinetik begiratu daitekeen gaia da. Hau kontutan izanik, ez bakarrik maila ezberdinetako ekintza medikuetako bere antolamoldeak aztertu nahi izan ditugu, baizik eta gure gizartearen hainbat egoera propioetan, adibidez kirol eta toxikapenetan, agertzen diren itxurak jorratu.
Berrikuntza bezala, gai nagusiari lotutako kasu klinikoen Saio Interaktiboa eta Bihotz-Biriketako Berpiztearen kurtsoa ezarri ditugu. Honelako saioetan euskara erabiltzeak aurrerapausu bat dakarkiela uste dugu, gure hizkuntzari debekatu zaion hainbat alor berreskuratzean.
Kalitatea nahi izan dugu gure ekintza guztien ezaugarri bakarra bezala. Horregaitik, kantitatea alde batera utziz eta komunikaziorik gutxietsi gabe, gure eritziz maila zientifiko eta metodologiko hoberen zeuzkatenak hautatu ditugu ahozko komunikaziotarako. Saio hauei bizitasuna eta erakarpena gehitzea izan da hautaketa honen helburua.
Gure hirian egonaldi alai bat opatzea besterik ez zaigu gelditzen. Agur esan aurretik topa egin nahi dugu, Jardunaldi hauek gure hizkuntza dagokion maila zientifikoan kokatzeko laguntza baliagarria izan daitezen.
Batzorde Antolatzailea