Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Biltzarrak

14. Osasun Jardunaldiak: Alergiak

2004-05-07, Lekeitio

Egitaraua

Aurkezpen gutuna

Adiskideok:

Urtero bezala, osasungintzan aritzen garen euskaldunok beste urrats bat ematen dugu, gure XIV. Osasun  jardunaldia hastera baitoa.

Aurreko jardunaldien maila berdintzea ez da lan erraza, eta gure esperientzia urria da. Horregatik, Lekeitioko talde honek ahalegin handiak egin behar izan ditu helburu horretara iristeko.

Aukeratu dugun gaia, “ALERGIA”, medikuntzaren alor askotara lotuta dago, alergologoek, dermatologoek, pneumologoek, pediatrek eta famili medikuek eguneroko lanean aurre egin behar diogun arazoa baita. Hau da, jatorriz gaixotasun alergikoek immunologikoki antzekoak badira ere, agerian sindrome edo sintoma oso ezberdinak erakutsiko dituzte, kaltetuak suertatzen diren organoen arabera: asma, errinitis alergikoa, azaleko alergiak...

Jakin badakigu alergia prebalentzia handiko gaixotasuna dela eta urtetik urtera gehitzen doala. Badira genetikoki errazago gaixotzeko gai diren pertsonak baina badirudi gure bizimodu berriak eta kanpoko eragileen garrantzia ezinbestekoak bihurtu direla azken urteotako gorakada hau azaltzeko orduan. Oraindik guzti honen zergatia ez bada guztiz ezagutzen ere, tratamenduan eta prebentzioan bide berriak zabaltzen hasi dira. Gure jardunaldietan gai honen guztiaren zehaztasunak eta berrikuntzak ager daitezen ahalegindu gara.

Oraingoan ere, gure hizkuntzaren normalizazio prozesuan jardunaldi hauek aurrerapauso bat izango direla espero dugu. Biziki estimatzen dugu jardunaldi hauetan zuen hitzaldi eta komunikazioen ahalegin berezia egin duzuen guztion gogoa eta adorea.

Ongi etorri jardunaldira, lagunok, egonaldi atsegina eta emankorra opa dizuegu Lekeition. 

 

Batzorde antolatzailea eta zientifikoa

 

 

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan