Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Biltzarrak

18. Osasun Jardunaldiak: Infekzioak

2008-10-03, Bilbo

Egitaraua

Aurkezpen gutuna

 1. HITZAURREA

 

            Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen urteroko jardunaldiak, aurten Bilbon egingo dira, itsasoari begira dagoen Itsas Museoan. 18. Jardunaldi hauetan landuko den gaia “infekzioak” izango da. Duela 16 urte ere, 1992. urtean, Bilboko Basurtuko Ospitalean egin ziren 2. Jardunaldietan, “gaixotasun infekziosoak” landu ziren, horregatik denbora tarte honetan, infekzioen munduan zer aldatu den ezagutzeko aukera izango dugu.

Aurtengo Jardunaldietan ere, Basurtuko Ospitalea presente egongo da, ez bakarrik antolatzaileetako askok Basurtun lan egiten dugulako, batez ere aurten Basurtuko Ospitaleak 100 urte betetzen dituelako. Hori dela eta, aurtengo 18. Jardunaldiak, Ospitalearen mendeurrenaren ospakizunen barruan txertatu dira.

            Basurtukoa, Euskal Herriko ospitalerik zaharrenetarikoa da, eta garrantzi handia izan du osasun arloan bai medikuntzan nahiz erizaintzan, batez ere Bizkaian, baina baita Euskal Herrian ere. Gogoratu nahi dugu, 1936. urteko azaroaren 17an, Basurtuko Ospitalean osatu zela Euskal Herriko lehen Medikuntza Fakultatea, eta Fakultatearen irekitze ekitaldian, orduko Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria zen Jose Antonio Agirrek parte hartu zuela. Medikuntza Fakultate hartan, ohiko sail ezberdinen artean,  “euskara medikoaren” saila ere bazegoen, bere arduradun eta guzti. Garai gogor haietan, etorkizuna aurrez ikusiaz, Medikuntza Fakultatea antolatzen parte hartu zuten guztiek, gure omenaldirik beroena merezi dute, eta egin diezaiekegun omenaldirik onena da, lanean aurrera egitea, osasun mundua euskalduntzeko eta gure hizkuntzari dagokion maila zientifikoa erdiesteko.

            18. Jardunaldi hauetan, infekzioak iparrorratz gisa hartuaz, gaixotasunen  iragana, oraina eta etorkizuna aztertzea da gure helburua. Infekzioen alorrean, bizi dugun mundu globalizatuan, orainari eta etorkizunari begira, guretzako berriak diren infekzioen etorreraren erronka dugu, baita ia desagertutzat genituen hainbat infekzio motaren berrindartzea ere. Guzti hau aztertzeko 3 mahai ingurutan antolatutako 15 hitzaldi izango dira, 16 ahozko komunikazio eta beste 52 komunikazio poster eran aurkeztuak. Bi tailer berezi ere izango ditugu, kasu klinikoen formatuan lau infekzio mota ezberdin aztertuko direlarik.

            Kalitatea izan behar da gure ardatza, eta zalantzarik gabe kalitatezkoak izango dira hitzaldiak eta komunikazioak, horregatik besteak gutxietsi gabe, gure iritziz maila zientifiko eta metodologiko hoberena erakutsi duten komunikazioak hautatu ditugu ahozko komunikazioetarako.

            Gure itxaropena da, Jardunaldiok, parte hartuko dugun guztiontzat probetxugarriak izatea, eta Bilbon emango dugun denbora, euskara, zientzia eta adiskidetasuna indartzeko izan dadila. Eskerrik asko.

 

                                                                       Batzorde Antolatzailea

 

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan