Biltzarrak
23. Osasun Biltzarra: Haurtzarotik Gaztarora...
2013-05-10, NUPeko Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolan
Egitaraua
Haurtzarotik Gaztarora...
Iruñean, 2013ko Maiatzaren 10 eta 11n
Iruñeko NUPeko Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolan
Maiatzaren 10a, ostirala
09:00 Dokumentazio banaketa.
09:15 Ongietorria eta aurkezpena.
09:45-11:30 Mahai ingurua: “ETORKIZUNEKO OSASUNA SUSTATZEN”.
Koordinatzailea: Arantza Zabala. Harrera Ataleko burua. Nafarroako Ospitalegunea. Iruña.
Hizlariak:
§ "Bizitza larruaren azpian: Lehen haurtzaroko osasuna sustatzeko ikuspegi poblazionala". Santiago Esnaola, Mediku Epidemiologoa, Azterlan eta Ikerkuntza Sanitarioen Zerbitzua, EAE-ko Osasun Saila.
§ "Etorkizunerako bizi ohiturak eratzen, etorkizun osasungarria izanen dute gazteek?". Isabel Pozueta Fernandez. Soziologoa eta Sexologian aditua. Sexu hezkuntza eta aholkularitza. Altsasu.
§ “Ikuspegi ezberdin bat drogen munduari buruz”. Maite Ziganda. Hegoak Elkarteko koordinatzailea eta gizarte langilea. Iruña.
11:30-12:00 Atsedenaldia.
12:00-13:30 Ahozko Komunikazioak. Koordinatzailea: Uxua Flores. Pediatra. Noaingo Osasun Etxea.
12:00-14:00 Tailerra: Nola entzun gazteak hitz egin diezadan, nola hitz egin nerabeak entzuteko. Xabier Leoz. Haurtzaroko Auzo Teknikaria, SIÑARZUBI Elkartearen kide. Iruña.
14:00-16:00 Bazkaria.
16:00-16:40 Hitzaldia: "Diagnostiko bat gure euskararen osasunari”.
Koordinatzailea: Manu Eziolaza. Familia-medikua. Burlatako Osasun Etxea.
Hizlaria: Fernando Rey Escalera. Medikua. Itzultzailea. Iruña.
16:40-17:10 Atsedenaldia.
17:10-18:30 Mahai ingurua: “ZER DU NIRE SEME/ALABAK?”
Koordinatzailea: Arrate Bengoa Gorosabel. Pediatra. Bergarako Osasun Etxea.
Hizlariak:
§ “Pubertaroa: normalitatea eta aldaerak”. Andere Egireun Rodriguez. Endokrinologia Pediatrikoa. Mendaroko Ospitalea.
§ “Tratamendu berriak elikagaien alergian”.
§ “Tratu txarrak haurtzaroan”. Eider Astobiza Beobide. Pediatriako larrialdietako medikua. Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea. Barakaldo.
17:10-19:10 Tailerra: Nola entzun gazteak hitz egin diezadan, nola hitz egin nerabeak entzuteko.
18:30 OEEren urteroko bilera.
Maiatzaren 11, larunbata
09:30-10:45 Ahozko komunikazioak. Koordinatzailea: Uxua Flores.
10:45-11:15 Atsedenaldia.
11:15-13:00 Mahai ingurua: “KONPONBIDE BILA…”
Koordinatzailea: Luis Miranda Orella. Mediku erradiologoa. Nafarroako Ospitalegunea. Iruña.
Hizlariak:
§ “Intoxikazioak adinez adin. Tratamendua”. Yordana Acedo Alonso. Pediatriako Larrialdietako Zerbitzua (4. urteko BAMEa). Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea. Barakaldo.
§ “Egutegi Kirurgikoa jaioberritik nerabezarora arte”.
§ "Adingabearen autonomia osasunean".
13:00 Bukaera. Gonbidatua: Sagrario Aleman.
OEEren 23. Osasun Biltzarrarekin bat eginez,
“EHLMPE-AVPAP”ak bere VII. Topaketa egingo du.
Biltzarrarekin batera, Barañaingo Osasun Etxean, “DROGEZ HITZEGITEKO, IZAN DITZAGUN GAUZAK ARGI” lantegia egingo da, guraso euskaldunei zuzenduta, OEE eta HEGOAK Elkartearen eskutik.
Aurkezpen gutuna
Adiskide:
Eskutitz honen bidez, atsegin handiz jakinarazten dizugu Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak 23. Osasun Biltzarra antolatuko duela, 2013ko maiatzaren 10ean eta 11n, Iruñean, NUPeko Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolan.
OEE osasun-arloan euskararen erabilera bultzatu nahi duen elkartea da eta osasungintzaren hainbat profesional biltzen ditu, helburu hori bultzatu eta zenbait ekintza garatzeko, besteak beste, saio klinikoak, bertso-saioak, argitalpen zientifikoak, komunikabideetako parte-hartzea, etab. Jarduera hauen gailurra Osasun Biltzarra da, gai jakin baten inguruan urtero egin ohi den jardunaldia, informazioa elkarri eskaintzeko, eguneratzeko eta aldez aurretik finkatutako gai jakin baten inguruko nobedade zientifikoen berri emateko. Hogeita hirugarren aldia da Biltzarra antolatzen dela. Oraingo honetan gaia “Haurtzarotik Gaztarora…” izanen da eta eskutitz honekin batera bidaltzen dizugu behin-behineko egitaraua.
Biltzarrean berrehun lagun inguru bildu ohi dira: medikuak, erizainak, ikasleak eta osasun-arloan diharduten hainbat profesional. Ikus-entzunezko baliabideak erabiltzen dira, tailer praktikoak antolatu eta aurkeztutako ekarpen zientifiko oro biltzen duen liburua argitara eman.
23. Osasun Biltzar honetan zure partaidetza espero dugu eta interesa izan dezaketen kideei informazio hau zabaltzea eskertuko genuke. Parte hartzeko, bi era daude:
1-Komunikazio bat aurkeztuz, ahozkoa edo posterra. Aurkezteko epea abenduaren 10ean zabaldu zen eta otsailaren 15 arte zabalik egon da. Komunikazioak, lehenengo aldiz, epostaz bidali beharrean, interneten bidez bidali dira, horretarako, http://www.oeegunea.org/saioa atalera sartu behar izan da. Gero erabiltzaile eta pasahitza sartu (bazkidea edo 2012ko OEEren Bilboko Osasun Biltzarrean egon bazara). Bestela, erabiltzaile berria sortu. Ondoren, formulario bete jarraibideei jarraituz.
2-Biltzarrera etorriz. Osasun Biltzarrean izena emateko epea apirilaren 1ean irekiko da eta maiatzaren 6ra arte zabalik egongo da.
Eskutitz honen bidez, jaso ezazu batzordeetako kideen agurra, baita gure esker ona ere izandako arretagatik.
Izan ongi eta beste bat arte.
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea. Nafarroa