Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

08. Osasun Jardunaldiak: Neurozientziak

3.4 Hemiplegiaren tratamendu fisioterapikoa hasierako fasean

Egilea: Aintzane Sarasua

Fisioterapeuta. Gurutzetako Ospitalea


 Sarrera

Burmuineko lstripu Baskular (BIB) baten ondorioz, sarritan hemiplegia baten aurrean topatzen gara. Eta hain zuzen ere, honelako gaixoak izango dira tratamendu fisioterapikoa beharko dutenak.

 Hemiplegiko baten pronostiko funtzionalean, nerbio-sistema zentralean jasan duen lesioaz aparte, gaixo horrek hasieratik izan dituen zainketak benetako garrantzia izango dute.

 Tratamendu fisioterapikoaren helburua gaixoaren independentzia funtzionala izango da eta honetarako, batetik beronen egoera ortopediko egokia mantentzen saiatuko gara eta bestetik mugimenduen ordainketa prozesua bizkortzea bilatuko ditugu.

 Gaixoak bere mugimendurako aukerez kontzientziatu, berauek garatu eta emaitza funtzional ona lortzeko gestoak kontrolatu eta egokitzeko duen ahalmenaren neurrian, independentzia gradu hobeago edo okerragoa izango du.

Sarritan bai maila funtzionalean eta bai estetikoan, ahalik eta ibilera autonomo zuzenena lortzea bilatuko dugu, eta mingarria ez den bitartean, goiko gorputz­adar erabilgarria. Honela, gaixoak bere Eguneroko Bizitzako Aktibitateak egiteko ahalmena izatera, familia giroan integratzera edota zenbait kasutan berriro lanera bueltatzera iritsiko litzateke.

 

 

Hasierako fasea

Hemiplegiaren ezarpen denboraldia dugu. Gaixoa ohean topatuko dugu. Batzuetan oraindik koma egoeratik atera gabe eta askotan obnubilazio handiarekin. Gorputzaren bi alderdietatik sentsazio desberdinak jasotzen ditu, erdibitula egongo balitz bezala, eta ez du bien arteko loturarik aurkitzen. Dena den eta ahal den neurrian, bere partehartze aktiboa ezinbeslekoa izango da tratamenduan.

Fase honen iraupena erabat aldatzen da gaixo batetik bestera, egun gutxi batzuk edo asteak pasa daitezke.

 

Tratamendu fisioterapikoa

l. Jarrera tratamendua. Oso garrantzitsua da errehabilitazio prozesua errazteko eta hurrengo trastorno hauen prebentzio bezala:

Azaleko asaldurak.

-   Arnas-aparatuko arazoak.

-   Sorbaldaren subluxazioa.

Deformazio ortopedikoak.

Eta gainera trastorno hauek denak, muskuluen tonuaren aldaketa anomaloak indartuko dituzten estimuluak bihurtuko dira.

Gaixoak ohean duen posizioa aztertuko dugu, burua, gorputz-enborra, gorputz-adarrak. Berauen errotazio eta inklinazio joerak zuzenduz, gerora begira eta hauek ezarriz gero ondorio latzak ekarriko bailituzke zuzpertze funtzionalaren orduan.

Hemiplegiadun paziente bat ohean egokitzerakoan, honela egingo dugu:

•  Ahoz gorako etzanera. Burua ohetik pixka bat altxatuta, zuzen edo hemiplegia duen aldera begira. Gorputz-enborra eta pelbisa zuzen inklinazio eta errotaziorik gabe.

Goiko gorputz-adar hemiplegikoa, sorbaldaren uzkurtzea prebenilzeko, 45 graduko abduzioan zabalduta eta antepultsioan buruko batez baliatuz. Besaurrea supinazioan, eskumuturra erdiflexio dortsalean eta eskua flexio pixka batekin, buruko batez apur bat altxatuko ditugu. Edemarik balego ere, hau jarrera egokia litzateke.

Beheko gorputz-adar hemiplegikoan, aldakaren kanpo-errotazioaren aurka borrokatzeko, aldaka azpitik eta izterra hartuko duen buruko bat luzetara ipiniko diogu.

Oinazpian ez dugu inoiz ezer ipiniko, ez buruko eta ez oholik, erreakzio anomaloak indartuko bai lituzke.

•  Albo-etzanera. Alde batera zein bestera. Burukoez baliatuz gaixoa ondo jarriko dugu burua aurrerantz jausi ez dadin eta hemiplegiadun sorbaldaren uzkurtzea ekidituz.

Hemiplegiadun aldeko albo-etzanera: Sorbalda aurrerantz antepultsioan, ukondoa luzatuta, besaurrea supinazioan, eta eskua erdi flexionatuta. Beheko gorputz-adarra luzatuta eta aldaka estentsioan .

•  Eserita. Gaixoaren egoera orokorra hobetzen den neurrian eta ahalik eta lasterren, besaulkira edo gurpildun aulkira pasatuko dugu. Eserita egoterakoan jarrera on batek, gaixoak bere orekaren ohartze eraginkorra dakar.

Honetarako besaulkiak bizkarralde altua behar du burua erori ez dadin. Pisua era simetrikoan banatu, bizkarra zuzen (atzeraka jausi gabe), sorbalda atzean buruko bat ipini berau aurreruntz ekartzeko eta besaurrea eta eskua buruko baten gainean jarrita.

Aldaka azpian buruko bat ipiniko dugu kanpo errotazio joera zuzentzeko.

Besoaren jarrera egokia, mahaitxo baten antzera gaixoaren aurrean jarritako taula batez ziurta dezakegu.

Jarrera aldaketei garrantzi handia emango diegu. Hauetan gertatzen diren tiraketa eta lesioak (nahiz eta txikiak izan) eragin handia izango baitute gaixoaren tonu muskularrean. Familiari eta gaixoari hauek nola egin behar dituzten erakustea komenigarria litzateke.

2.    Mobilizazio pasiboak. Sarritan agertuko zaizkigun muskuluen uzkurdura eta deformazio ortopedikoen aurka lan egiteko ezinbestekoak.

Gaixoa ohean ahoz gorako etzaneran.

Gorputz osoko artikulazioen mobilitate normala bermatuko dugu eta bereziki hemiplegiadun aldearena. Alde honetako artikulazio guztien mobilizazioak egingo ditugu. Hauek poliki, minik egin gabe eta gozoak izango dira luzaketa-erreflexurik ez eragiteko.

Sorbalda eta artikulazio metakarpofalangikoak ardura bereziaz tratatuko ditugu. Sarritan sorbaldako kapsulitis batek, edo sorbalda edo eskuko algoneurodistrofia batek errehabilitazio prozesua oztopatuko baitizkigute.

3. Tratamendu globala ohean. Pixkanaka, gaixoari ohean jiratzen erakutsiko diogu, hemiplegiadun alderantz eta gero besterantz. Lateralizazio mugimendu hauek goiko gorputz-adarrek eta gorputz-enborrak hasiko dituzte pelbisaren errotazioaren jarraipenarekin.

Beste ariketa egoki bat ipurdia altxatzearena izango da zubi posizioa mantenduz. Honela gero zutitzeko garaian hain garrantzitsua izango den pelbisa erabiltzen ikasiko du.

Ariketa hauek gaixoari ohean autonomia pixka bat emateaz gain, beronen gorputzaren pisuaz ohartzea eta alde hemiplegikoaren jabetzea ekarriko dute.

Ez dugu ahaztu behar tratamendua beti gaixoaren egoera berezi eta aukerei egokitu behako diegula

 

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbib...
Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan