08. Osasun Jardunaldiak: Neurozientziak
3.6 Psikologiako hitz batzuei buruz
Egilea: Rafael Cristobal
Psikiatra. Arrasate
Bere hiztegiaren hitza urrean Azkuek gogora dakarsku azkeneko gizaldian izan den erdaratik euskararako itzulpenaren era. Aita Asteteren dotrina gipuzkeraz itzultzean, bere egileak hondaxe idazten du Jaun goikoari buruz: Jaun bat infinitamente poderosoa, sabioa, justoa, principioa eta fina gauza guztiena.
Beste itzulpen baten, eta hauxe Bona parteren babesean agertua, egileak honela idazten du:
Soberbiaren contra, umildadea
avariciaren contra, larguezara
lujuriarea contra, pacienciara
gularen contra, templantzara
invidiaren contra, caritatea
prezaren contra, diligenciara
Oraingo aldietan ez gaude hain urrun itzultzeko era honetatik, esparru psíquico edo psicológicoan behintzat. Gure hiztegietan ezarri diren hitzak gehienetan ez dira transkripzio fonetikoak besterik. Era honetan, gure psikologiako hitzak euskal sustraietatik kanpo gelditu dira eta, txarrena dena, esanahi edo ekarte bakoak. Esan liteke psiquiatra edo psicólogo gure herrira etorri arte euskaldunak basati sentipen bakoak izan direla. Eta, jakina, honelakorik ez da izan.
Behar-beharrezkoa dugu, bada, nire ustean, saiatze bat egitea psikologiaren esparruan hiztegi bat lortzeko, gure tradizio edo sustraietan zerbait finkatuagoa behintzat.
Berbaldi labur honetan, gai honi buruzko uste batzuk zuen aurrean erabili gura
1.- Lehenengo gogoeta izango da oinarrizko berba bati buruz. Zein hitz izan liteke egokiena erdaraz esaten diren mente, psique, alma izenak aipatzeko?
Azkuek bere hiztegian hauxe dakar gogo hitzari buruz:
GOGO (c): con esta palabra se designan todas las potencias y operaciones del alma
1° pensamiento (c). Egaztirik ez dago ariñago andren gogoa baiño. Nire gogoa urrundik zeatz dakustazu (L.A.138) mi pensamiento calas desde lejos. Gogo otzez, gogo beroz: con alma fría, sin entusiasmo, con entusiasmo (¿ánimo?)
2° espíritu: Nora jo neike zure gogotik aiztuteko?: ¿A donde iré lejos de tu espíritu?
3° apetito, deseo. Eztaukat jateko gogorik.
4° recuerdo, memoria. Eztut gogoan artu. Gogoan izan Jaun itxaropenean....(canon)
5° gusto: gogoz artuko dut
6° intención: (eztaukat joateko gogorik)
7° voluntad: Gogoa beila du: tiene una voluntad débil.
8°(c) Se usa mucho en significación concreta de "espíritu, mente": eun sabel bateko eta bakoitza bere gogoko: ciento de un vientre y cada cual de su mente. Hegoa iduri du emazten gogoa: el viento sur parece el espíritu, la mente de las mujeres (ohi. prov. 225). Doatzuak gogoz behartsuak (Ur..Matt,V,3). Gure gogoa ezin dagoke gogoeta gabe (Ax.3ª-186,5) nuestra mente no puede estar sin pensamientos.
Alma en el orden de la gracia se expresa con la voz alienígena arima, anima.
Hau dela eta, mente, psiche, ánimo hitzei euskaraz legokiekeen hitza gogo izango litzateke. Salud mental esango genuke, beraz: gogo osasuna, eta ez osasun mentala. Estado psíquico: gogo egoera, términos psicológicos, gogoko itzak.
Eta hain erabilia den psicología hitza? Grekoz logia hitzak jakintza adierazten du. Honela dela, psikologia gogojakintza hitzaz itzuliko genuke. Neologismo honek bere estrukturan ekarte bat dauka eta edozeneintzat ulergarria da. Ez litzateke, beraz, hobe izango halako hitz arruntak erabiltzea beste ulertezin baino? Gehienbat gure hizkuntzaren sustraiak mintzaira indoeuropeotik kanpo badagoz.
2.- Bigarren hitza, zuen aurrean ikertu gura nukeena da erdaraz esaten dugun confianza. Hitz hau eta barruan daroan ekartea benetan oinarrizkoa da gogogunean. Gehienbat attachment edo bihotz-lotura arloan eta ez da hain erraz ordezkari bat euskaran topatzea. Aranbururen hiztegiak dakarsku: uste, ustantza, ustelunde. En confianza: uste onez.
Xabier Kintanak jarriko digu: konfidantza, fidantza, eta confiar: fidatu, fido izan. Hemen Kintanak bere ustea zuzentzen du confianza hitzak sustraitzat daukan fides hitzera eta ez dabil oker. Izan ere, confianza latiñezko con fidere hitzetik dator, eta hor fides sustraia agertzen da. Con aurrizkiak fides hitzari esanahi berri bat gehitzen dio: nahiaren egite bat. Confianza daukanak batengan fides hori ez bakarrik berez edukitzen du baita nahi ere; eta fides hori bihotzeko egite baten bidez lortu izan du.
Confianzak, beraz, fides hitzean dauka sustraia. Eta ikuspide honetatik ulertzen du hau Mugikak. Mugika jesuita zan, beraz hizkuntza klasikoen ezagutzaile on. Bere hiztegietan, confianza, esperanza eta fe zentzu antzeko edo sinonimotzat hartzen ditu.
Nire ustean bada, badaukagu hitz egoki bat euskaraz confianza berbarentzako. Hau da, siniste. Berba honek zin hitzean du bere sustraia.
Zin: 1 ° (BN,G,L,R,S) juramento: Eta berriz ukatu zuen zinarekin: y negó otra vez conjuramento. (Ur.M att.XXV I-72). 2° (L) Fiel: Hek dira haren zerbitzari zinak eta leialak: estos son sus servidores fieles y leales.
Hitz honetatik dauzkagu: zinagotze, zinez (AN,G,L) (de veras, fielmente) ziñezko (AN,G,L): verdadero, formal, sincero. Eta 2°: cosa jurada.
Sinistu (AN,B,G) creer, confiar. En AN muchos ponen en acusativo tratándose de este verbo, el dativo de otros dialectos: etsaitut sinistuto. Pero en Bizkaia: sinistuidak neuri.
Ezsinistua : desconfiado (Be). Sinispera (B-a-m-o-, G-bid-irun -ori): crédulo.
Eta hemen dugu bilatzen genuen berba: siniste
Sineste (AN-b,L,R) sinheste (L,Duv?): creencia, confianza.
Beraz, confianza hitzarentzako berbarik egokiena izango litzateke, nire
Confianza básica euskeraz eduki genezake: oinarrizko sinistea.