08. Osasun Jardunaldiak: Neurozientziak
3.8 Euskararen normalizazioa Osakidetzan: diskurtso baten oinarri kontzeptualak
Egilea: Roberto Manjon
Osakidetza
Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzea hizpide hartuta, ez dago dudarik gauza asko esan eta azter ditzakegula, denak interes handikoak gainera.
Osakidetzako euskararen egoerari buruz jardunez gero, hitz egingo nizueke euskaldunok ezagutzen eta pairatzen dugun errealitate latzaren gainean ; baina ez gara hona etorri negar batean gure barrua asaskatzera, ezer berririk ekarri gabe.
Euskalduntzeko planik oraindik ez dagoenez, nekez balioetsiko ditugu haren alde on eta txarrak, elkarrizketa zaila da beti, planik egonda ere, nor bere abiapuntuetatik eta bere baldintzekin lotzen zaiolako.
Jakina, gai honi buruz, gogoeta egin eta iradokizun interesgarriak ematea daukagu, baina seguruenik berez gertatuko da hori, berez, neuk bultzatu gabe.
Beraz, beste alde batetik begiratu nahi nioke euskararen normalizazioari, iruditzen bait zait badagoela interesgune bat, oihartzun handikoa izan ez arren, berebiziko garrantzia daukana, eta azpim arratzen ez badut, balitekeela ustegabean igarotzea, euskararen normalizazioaren ardatz nagusietarikoa izanagatik ere, batez ere, euskararen aldeko bultzadak bizi duen une erabakigarri honetan.
Ardatz horrek normalizazioaren unibertso kulturala hartzen du bere baitan, eta hurrengo minutuetan aztertuko dudan gaia da.
Gauza jakina da Osakidetza ez dela eremu samurra euskararentzat, ez horixe, are gehiago, ateka handi bat dela esan genezake lasai asko. Saina euskararen oztoparri batzuk Sanitatean larriagotzen badira ere, onartu behar dugu, oro har, eze Osakidetza euskara inguratzen, zeharkatzen eta kolpatzen duen gizartea baino ez dela Osakidetza mundua da, ez besterik.
Eta Euskararen herriak azken urte hauetan munduan eman duen aurrepausoei esker, lortu egin du Osakid etzaren ateajotzea. Hala da; normali zazioa benetako gaia bihurtu da etxe l atz horretan, di seinatzen ari den pr oiektua, laster lan duko den gaia delako.
Normalizazioak bere diskurtsoak ditu, eta Osakidetzarentzat egokiena aukeratzea da gure erronketako bat. Mundu honetan, normala denez, normalizazioaren diskurtsoa beste diskurtso batzuekin jarriko dugu harremanetan, noiz elkarrizketan noiz eztabaida bizian edo zalapartatsuan.
Zinez azpimarratu nahi nuke diskurtso hori egokiro mamitzearen garrantzia, diskurtsoaren egokitasuna arrakastaren neurrian eragin dezaketen faktoreetariko bat izan daitekeelako.
Diskurtso guztiek marko bat dute, eta markoar en araberakoa da hartzen dute itxura. Horregatik, ez dugu bistatik kendu behar Osakidetza erakunde asistentziala dela, errotik bururaino.
Izaera horrek moldatuko ditu normalizazioarekin hizketan eta eztabaidan jardungo duten diskurtso guztiok, aldekoak nahiz arerio garbiak, azken hauek, maltzurki, ez baitute euskararen kontra Espainiaren Batasuna aldarrikatuko, zientziaren balio gorena baino.
Beraz, merezi du normalizazioaren aldeko diskurtsoaren zutabe sanitarioak argi definitzea eta sendotzea, Sanitatean nagusi diren balio edo kulturarekin bat etorriz.
Sanitatearen berezko balioetatik urrunen dauden diskurtsoak dira azken tokianutzi behar genituzkeenak: Identitatearen diskurtsoa, labur esan da, "Euskal Herrian euskaraz", "euskarak egiten gaitu euskaldun ", "Euskarik gabe ez dago Euskal Herririk" eta abar.
Horrelako adierazpenekin geure autoafirmazioa egiten dugunez, ez dugu inor konbentzitzen. Hori bai, balio izaten digu talde-batasunari eusteko edo geure burua babesteko.
Bide guztiak agortuta, identitateari heldu behar badiogu, nire ustez, hobe da mezu positiboak hedatzea, eta, hori horrela, hainbat hobeto Normalizazio Legeak markatzen digun filosofiari begiratzea: euskara Euskal Herriaren ondarearen zati nagusi bat da; gure identitatearen zeinu objetiboa eta erakusgarri nabarmena denez, herritar guztiok erabat integratzeko garrantzitsua da.
lkuspegi horretatik argi ikusten da euskararen kontra jardutea oso jarrera negatiboa dela, desintegratzailea, euskal herritar guztien aurkakoa, gogorkeriaren eragileetako bat azken finean, Komunitatearen oinarrizko lotura bat ukatzen baitu.
Dena dela, gogoan izan dezagun identitatearen diskurtsoaz baliatu baino baino lehen, administrazioaren berezko diskurtsoa plazaratu behar genukeela. Kontuan izan behar dugu eta edonori gogorarazi, Osakidetza Administrazio bat denez, batetik, herritarrak zerbitzatzeko dagoela, eta, bestetik, lege eta arauak bete behar dituela, horixe baila herritarrak zerbitzatzeko modua.
Horrela, bada, Estatutuak lehendabizi eta on doren 1982ko Normalizazio Legeak arautzen dutenez, Komunitate Autonomo honetan bi dira hizkuntza ofizialak, eta herritar guztiek dute administrazioarekin beren hizkuntzaz jarduteko eskubidea. Eskubide hori bermatzeko hain zuzen, egiten dira normalizazio planak. Eta hala jasotzen du Euskadiko Antolamendu Sanitarioko Legeak (1997, 28. atala, 5. arau komuna: Osakidetzak bere plana egin behar du).
Euskaldunek, erdaldunek bezala, hizkuntz eskubideak dituztenez, babestu eta errespetatu behar ditu Administrazio Sanitarioak.
Dena den, administrazio sanitarioaren berezko eginkizun da izaerari lotzen zaion diskurtsoa da garrantzitsuena, lehenago esan dudan bezala, administrazio honen kulturan txertatu behar baitugu normalizazioa, haren balioei lotu eta erantzun.
Horrexegatik, hauxe da diskurtso nagusia eta beti ere lehenengo mailan baliatu behar duguna.
lkus ditzagun "berezko" diskurtso honen oinarriak .
Osakidetza zerbitzu-erakunde bat da. Ematen duen zerbitzua, bestalde, ez da nolanahikoa, osasuna zaintzeaz eta asistitzeaz arduratzen da eta.
Hori horrela, nabarmena da Entearen jarduerak nolako eragina duen gizartean eta pertsonengan. Jendearen bizitzari lotzen zaio alderik barrukoen eta erabakigarrienetariko batean, osasunari dagokionean hain zuzen. Are gehiago, harreman hori ez da egoera arrunt batean gertatzen, pertsonak hurbiltasun, oreka eta babes gehien behar dituenetan baino. Horregatik, hurbiltasunak, orekak eta babesak biziki ukitu behar dituzte harremanak .
Asistentzia sanitarioa, beraz, zutabe biren gainean eraikitzen da:
1. Jakintza zientifikoetan (Medikuntzan, Psikologian, Biologian, Fisiologian...)
2. Komunikazioan, noski.
Zutabe biok elkar osatzen dute, eta, egoera bakoitzean bata edo bestea gertatzen da erabakigarriagoa.
Ondorioz, argi dago hizkuntz normalizazioak
• Komunikazioaren kalitatea hobetzen duela, Administrazioak pazienteen hizkuntzan hitz egiten duenez gero.
• Asistentziaren kalitatea ere hobetzen du, komunikazioa zaintzaren poderioz.
Eta azkenik,
• Normalizazioa Asistentziaren ikuspegi modernoari lotzen zaio, are gehiago, lotzen zaion hizkuntz tratamendu bakarra da.
Hori guztia kontuan harturik, argiro azaltzen da Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeak hobetu egiten dituela hiritarrentzako zerbitzuak. Puntu horretan bat egiten du Erakundean zerbitzuak hobetzeko gauzatzen ari diren ahaleginekin, bat etorriz gure Komunitatean gaur egun gestio sanitarioa bideratu behar duen fílosofiarekin.
Pentsamolde honetatik erantzun behar genioke nonnalizazioaren kontra dagoeneko eratzen hasi den diskurtsoari, esan dudan bezala, antinormalizazioaren diskurtsoa ez baita biluzik eta bere benetako aurpegiarekin agertuko, zientifikotasunez eta humanismoz baino.
Kargutu gaitezen eze, oraindik plangintzarik ez badugu ere, plangintzaren gaia indarrez entzuten hasi garen une berean, entzuten hasiak garela euskararen plangintza guztien aurkako lehenengo adierazpenak, non eta?, bada Lege Biltzarrean bertan. Eta !aster, bat baino gehiago izango dira ahotsak, eta sindikaturen eta elkarteren bat izan dute bidelagun.
Zein da eratu behar dugun erantzun egokia? Hau, nire iritziz:
• Normalizazioaren aurkako jarrera regresiboa da, atzerakoia.
• Haren sostengua, funtsean, Espainian 80.eko hamarkadan, Frankoren garaian, indarrean zegoen ikuspegi hierarkiazale eta antidemokratikoan hartzen da.
Zergatik? Arrrazoi hauengatik:
1. Pertsonen arteko oinarrizko berdintasuna ukatzen du, eta berdintasun hori funtsezkoa da harreman asistentzialetan. Jarrera horren ikuspegitik:
-medikuak hitz egiten du, pazienteak entzun eta isilik egon
-medikua autoritatea da, pazientea menpekoa
-medikua bere hizkuntzan mintzatzen da, pazientea ez, mutu egon behar
-pazientearekiko errespetua hutsaren hurrengoa da-medikuak eskubideak ditu, pazienteak ez
Ondorioz,
2. Ez du komunikazioaren balioa onartzen, arlo eta toki guztietan nagusitu den ikuspegi humanistikoaren kontra
3. Azken finean, ez du euskararen kontra jotzen, euskaldunen kontra baino, alegia, pazienteen kontra.
Horrela pentsatzen dutenek agintari bat ikusten dute mediku bako itzarengan, lehengo alguazil, sereno edo poiizia bat, eta ez herriaren zerbitzari kualifikatua, pazientearen mundu pribatuan jardun behar duen teknikaria.
Benetako arazoa, hortaz, ez da euskararen normalizazioa, diskurtso horren izaera antihumanistiko eta desestabilizatzailea baino, hau da, herri honen eta paziente hauen osasunari eta bakeari kalterik handiena egiten diena .
Amaitzeko esan behar dut, nire ustez, horrelako egoeretan hobe ei da mezu irmo, adoretsu eta bipil bat sustatzea, erasoen aurrean kikiltzea baino, gauza jakina baita uzkurtzen dena ez duela arerioak horregatik errespetatuko, baina triskantza bat egingo duela berarekin.
Jakina, errealistak izan behar dugu, baina helburuetan, bete ezin dugunik hitz eman edo aldarrikatu gabe, betetzen ez den plangintzak barregarri uzten baitu egilea edo, bestela esanda, normalizazioaren aldeko ekimena. Euskarak ezin du prezio hori ordaindu .
Baina, helburuetan errealistak garela, tinko lotu behar gatzaizkio haiek bultzatzeko lanari.
Jarrera tinkoaren beharra azpimarratzen badut, ez da erretorika hutsa, azken bolada honetan susmatzen dudan giroagatik ari bainaiz. Hala da; iruditzen zait euskararen kontrako oldarra gero eta kementsuago dabilela, euskararen aldekoa ahulduz doan hein berean. Eta prezio hori ere ezin du euskarak ordaindu.
Ahulezia kutsakorra da, kemena hedakorra den bezala.