Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

15. Osasun Jardunaldiak: Adimen Osasuna Oztopoak Gainditzen

OZTOPOAK GAINDITZEN: GURE ESPERIENTZIA

Egilea: JOSE M. AIARZAGUENA

San Inazioko Osasun Zentroa. Bilbo.


 Gu orain dela 12 urte hasi ginen galdezka ea zer gertatzen zen pertsona batzuekin hainbeste aldiz, behin eta berriro, gure kontsultetara etortzeko, ez bai- tzeukaten, gure iritziz, etortzeko arrazoirik. Galdera horri erantzuteko kasu/kontrol ikerketa bat egin genuen, eta ikerketa horren emaitzek garbi asko azaldu ziguten, pertsona haiek gutxitan etortzen ziren pertsonekin alderatuz, maiz etortzen zirenek askoz ere gaixotasun fisiko, mental eta estres gehiago zeukatela eta, adinez, zaharragoak zirela. Ondorio bezala medikuok honakoa esan genuen: zailtasun handiak genituela gaixotasun mentala eta estresa detektatzeko eta haiei aurre egiteko eta, horren ondorioz, pertsona horiek ezinbestekoa zutela guregana behin eta berriro etortzea.

 

Egoera honen aurrean bide desberdinak har litezke, eta guk, gehienbat gure esperientzian oinarriturik, aukeratu genuen hipotesiaren arabera, medikuok nahiko genekien gaixotasun mentalei, depresioari eta antsietateari buruz. Gehiago ez diagnostikatzearen arrazoia hauxe zen: nolabait diagnostiko hori ebitatzen genuela, ez genekielako gero haiekin zer egin; beste modu batera esanda, egoera honen irtenbidea guk arazo horiei aurre egiten jakindakoan etorriko zela, orduan, egoera horiei aurre egingo geniela beldurrik gabe. Hipotesi honekin lanean hasi ginen oinarrizko osasun laguntzako interbentzio psikosoziala egiteko asmoz.

 

Lehen urratsa hauxe izan zen: zer egiten genuen jakitea. Horretarako, iker- keta kualitatibo bat egin genuen, kasu sail bat, eta bertan 52 gaixorekin eginda- ko kontsultak grabatu nituen bideoz eta psikiatra batekin, Julen Ariñorekin. Haiek aztertu ondoren, eta ikusita zer gauza eta elementu ziren baliagarriak, interbentzio bat estrukturatzeko gauza izan ginen, D-E-P-E-N-A-S bezala ezagutua. Depenas erdarazko akronimoa da D (detekzioa), E (azalpena), P (plangintza), E (esplorazioa), N (normalizazioa), A (ekintza aldaketarako), S (jarraipena). Interbentzio osoa 6 saioz osatuta dago, eta saio bakoitzak ordu erdiko iraupena dauka. Behin interbentzioa estrukturatu ondoren, ikerketa piloto baten bidez probatu genuen. Ikerketa honetan hiru residentek hartu zuten parte. Ikerketan bi gauzaz jabetu ginen: residenteak gustura aritu zirela eta pazienteak ere bai.

 

Ikerketa pilotoaren emaitzek animatuta, entsegu klinikoa gauzatu genuen.

Bertan 39 medikuk ordu erdiko 6 saio egin zituzten paziente bakoitzarekin, eta guztira 4 gaixo ziren medikuko, baina eduki desberdinekin. Kontrol taldeak (20 mediku) Golberren sintomen atribuzioa egin zuen, eta interbentzio taldea (19 medikuk) depenas interbentzioarekin aritu zen. Emaitza bezala guk neurtu ge- nuena osasunarekiko bizi-kalitatea izan zen. Hau da, osasun fisikoak edota psikikoak lanean, ikasketetan, etxeko lanetan, familian edo aisialdian egiten diren jardueretan zuen eragina.

Gaixo guztiek, 156k, somatizazioari buruzko Escobar-en kriterioak bete- tzen zituzten, eta bakoitzak, batez beste, 15 sintoma zituen. 12 sintoma arrazoi fisikorik gabe eta 3 arazo fisikoarekin, ehuneko laurogeik gaixotasun mentala zuten (antsietatea edo depresioa) eta euren osasunarekiko bizi-kalitatea oso txarra zen, Euskal Autonomia Erkidegokoko batez bestekoa baino 2 desbiazio estándar beheragokoa izan zen.

Entsegu klinikoaren emaitzari buruz hauxe esan genezake: depenas taldeak kontrol taldeak baino emaitza hobeak atera dituela (bodily pain, mental health, physical functioning ,vitality, social functioning) (p < 0.0 39)., baina nahiz eta estatistikoki hobeak izan, klinikoki emaitza haien ondoriak mugatuak dira. Atera genuen ondorioa zera izan zen: bide onetik gindoazela eta depenas intebentzioa hobetu beharra zegoela. Eta horretarako ikerketa kualitatibo bat daukagu martxan. Bertan 20 medikuk bina gaixorekin egingo dute depenas interbentzioa, eta kontsulta guztiak bideoz grabatuko dira, gero Analisis de las conversaciones” deitutako metodoarekin aztertu ahal izateko. Honela elementu positiboak eta zailtasunak ikusiko ditugu, bide hau ezinbestekoa izanik interbentzioa hobetzeko.

 

DEPENAS INTERBENTZIO PSIKOSOZIALA

 

Nahiz eta toki desberdinetatik hartutako elementuak eduki, guk proposatzen dugun interbentzioa kognitiboa da nagusiki. Teoria kognitiboaren arabera pentsamolde irrazionalak sentimendu negatiboak sortzen dituztenak dira; senti- mendu negatiboen menpe egiten ditugun ekintzek pentsamolde irrazionala edo desegokia indartzen dute.

Orduan, guk proposatzen dugunaren arabera, gure kontsultara arazo psikosozial batekin datorren edozein pertsonarentzat, pentsamendu hauetako bat lantzea onuragarria izango da berarentzat. Hauek dira guk lantzen ditugun pentsamoldeak:

-  Bizitzaren egitasmoak edo helburuak: Garrantzitsua da bakoitzak bizitzan dituen helburu eta gurariez hausnartzea, norberaren bizitzarekin gustura egoteko. Horrela bide ematen dugu gure ekintzak gure egitasmoekin bat etor daitezen; eta ez besteen egitasmoekin.

-  Pertsonak desberdinak gara: Honi buruzko hausnarketak ikuspegi zabala edukitzen eta erlatibizatzen laguntzen du.


-  Zoriaren garrantzia gure bizitzan: Mundu justu batean pertsona onei gauza onak bakarrik gertatuko litzaizkieke, eta gauza txarrak pertsona txarrei. Baina, errealitateak erakusten digu hori ez dela egia eta gauzak diren bezalakoak direla eta ez bakoitzari gustatuk

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbib...
Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan