Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

15. Osasun Jardunaldiak: Adimen Osasuna Oztopoak Gainditzen

ADIMEN OSASUNA: OZTOPOAK GAINDITZEN

Egilea: MAITE ARRILLAGA ARIZAGA

Lesakako Osasun Zentroa.


 José Maria Aiarzaguenak azaldutakoarekin bat nator: gaixoak benetako su- frimendua du, gaixoak onartzen du bere medikuak egindako interbenzio psiko- soziala. Beraz, teorikoki badakigu zer egin, eta Europan egindako ikerketetan ar- gi eta garbi azaltzen da elkarrizketa pazientean oinarrituta egon behar dela (1, 2).

 

Zer esan nahi du elkarrizketa pazientean oinarrituta egoteak? Bada, lehen- lehenik, aspektu psikosozialak lantzea; bigarrenik, jarrera psikoterapeutikoa era- biltzea; eta hirugarrenik, pazienteari bere buruari buruzko erabakiak hartzera la- guntzea (3). Horrela izanda, pazientearen osasuna hobetzen da, elkarrizketa be- rez terapeutikoa delako, eta murrizten dira probak eta espezialistaren kontsultak (4).

 

Nahiz eta jakin nola izan beharko lukeen, errealitatea ez da berdina. Izan ere, 2003ko abuztuan Europako 6 estatutan ikerketa bat egin zen, lehen mailako osasun zentroetan, komunikazioan estatu horien arteko desberdintasunak neur- tzeko. Horrenbestez, sei Estatu horietatik hirutan (Herbehereak, Espainia, Bre- tainia Handia) familia-medikua kupokoa da, eta gainontzeko beste hiruretan (Belgika, Alemania, Suitza) pazienteak erabakitzen du nora jo, bai familia-me- dikurenera, bai espezialistarenera. Beraz, pentsatzekoa da kupoko medikuak, pa- zientea ondo ezagututa, enpatia handiagoa eta elkarrizketa psikosoziala erakutsi beharko lituzkeela. Bada, komunikazioan aurkitutako desberdintasunak ez dira izan kupoko edo beste motako medikua izateagatik espero zuten bezala, baizik eta pazientearen ezaugarriaren araberakoak. Gainera, zerbait harritzekoa aipa- tzeko, estatu guztietan medikuak pazientea baino gehiago hitz egiten zuen (5), eta nire ustez datu hau oso adierazgarria da.

 

San Inazio Loiolakoak aipatu omen zuen “Entzun luze eta gustuz, hitz egin gutxi eta bukaeran”.

 

Hemendik aurrera saiatuko gara komentatzen nola entzun pazienteari modu psikoterapeutikoan eta nola lagundu hitz egiten.

 

Argi eta garbi dago medikuaren jarrerak errazten edo oztopatzen duela pa- zientearen diskurtsoa. Jarrera honek berekin dakar, jakina, medikua prest dago- ela komunikaziorako, eta jarrera hori posturan, keinuetan, eta ahotsaren soinuan oinarritzen da. Jarrera honen bidez, medikua pazientearen munduan sartzen saiatzen da eta bereganako interesa adierazten du.


Beraz, alde batetik kontuan hartu beharko du: kontsultan daukan postura, modu lasaian, aurrera botata, eskuak zabalik, begirada mantenduz. Bestetik, medikuaren barruko jokabidea (jarrera) ere oso garrantzitsua da, izan ere barre- netik medikuak “psikiaren barrenean isiltasuna duela eta “juzgatu gabe egon beharko du.

 

Medikuaren jarrera aztertu ondoren, pazientearena miatu beharko dugu: pa- zientearen itxura fisikoa, janzkera, apaintasuna, gorputzaren mugimenduak, aurpegiaren keinuak.

 

Behin aurkezpenak eginak daudela, elkarrizketa hasiko da. Elkarrizketaren ondorioz, medikuak sentsazioak, pentsamenduak eta emozioak bilduko ditu, eta adi egon beharko du horretara (Ni begirale).

 

Nork ez du batzuetan pentsatu edo sentitu “paziente honekin ezin dut”, “ a zer-nolako plasta”? “Bo, gaur badator berriz Juanita, zer esango diot? “Hau beldurra! eta abar eta abar. Baina, ez al gara gu ere pertsonak, gure kezkak, po- zak, tristurak, egun onak eta egun txarrak dauzkagun pertsonak hain zuzen ere? Bai, ba, baina historia polit honen alde txarra zera da: gu “adituak”ere bagare- la, eta gaur etorriko den zezenari bost axola gure egoera, berak bere arazoa kon- pontzea nahi duelako. Beraz, goazen bada ulertzera zer diren pazientearekiko gure barruko sentsazioak.

 

Medikuok terapiaren ondorioz bizitzen ditugun emozio, pentsamendu eta jarrerei kontratansferenzia” deitzen zaie psikoterapiaren arloan. Hiru motatako kontratrasferentzia bereizten ditugu: Lehen-lehenik, medikuaren nortasunarena, hau da medikuaren nortasunaren ezaugarriak, sentimenduak, beharrak, nahiga- beak. Bigarrenik, pazienteak medikuarengan proiektatzen duenaren erreakzioa. Oso maiz agertzen da horrelako kontratransferentzia mota defentsa ez-egonko- rra duten pazienteekin, nortasunaren trastornoak dituztenekin hain zuzen ere. Izan ere, aspektu hau oso garrantzitsua da medikuarentzat, zeren horrela kontu- ratzen baita pazientea nola erlazionatzen den besteekin eta nolako arazoak sor ditzakeen bere erlazionatzeko erak. Hirugarrenik, elkarrizketan sortzen den in- terakzioaren ondorioa.

 

Kontratransferentzia kontzeptua ulertzen badugu, errazago ulertuko dugu zergatik esaten diogu geure buruari askotan: Paziente honekin ezin dut! “Zer nahi du honek berriz? Bestalde, argi eta garbi dago pazientea ez datorrela kont- sultara gu izorratzera, baizik eta arazoren bat daukalako eta ez daki beste modu bat hortik ateratzeko, txikitan ez baitu ikasi beste konponbiderik, errekurtso gu- txiko pazienteak izaten dira askotan.

 

Pertsonen Triangelua:

 

G - Gaur eguneko harremanak

 

T - Harreman terapeutikoa / Transferentzia P- Harreman primitiboak


Eskema honen bidez ikus dezakegu nola erlazionatzen garen.

 

Harreman primitiboak: Txikitan harremanetan bezala / txikitan ikasi genuen bezala / txikitako zaintzaileek erakutsi ziguten bezala erlazionatzen gara kon- tsultan (harreman terapeutikoa) transferentziari esker eta gure lankideekin, la- gunekin, familiakoekin ere erlazionatzen gara(gaur eguneko harremanak).

 

Orain arte aztertu dugu nola entzun pazienteari. Orain hitz egiten nola la- gundu aztertuko dugu. Hasteko, begirada, irribarrea, “aha”, “bai, ulertzen dut”. Puntu honetan hau izan behar dugu kontuan: “pazientea bere oinetakoetan” esal- diak ez du balio… “ni zu izango banintz”, baizik eta “ni zu izango banitz eta zu- re egoeran egongo banitz”. Kontzeptu horri Enpatia deitzen zaio. Zer da inter- benzio enpatikoa? Bada, medikuaren eta pazientearen arteko interakzioa, non medikuak entzuten dion pazienteari esperientziaz jabetzeko (entzute enpatikoa) eta egin duena erakusten dio (erantzun enpatikoa). “Enpatiari” esker pazienteak zera sentitzen du: medikua hurbil, goxo dagoela, eta horrek konfiantza ematen dio jarraitzeko, kontsulta leku seguru bihurtzen delako.

 

Enpatia edukitzen ikasteko, gauza guztiekin gertatzen den bezala, erabili egin beharra dago, praktikatu. Hasteko, estimulu on bat edukitzeko, konbidatzen zaituztet paziente bezala mediku espezialista baten kontsultara joatera eta sen- titzera nola tratatzen zaituzteten. Biharamunean zuen kontsultara joan zaitezte, pazientearen aurrean jarri baina mahaiaren beste aldean, eta ez egin zuen pa- zienteekin aurrekoan paziente gisa joan zinenean gustatu ez zitzaizuena!

 

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbib...
Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan