Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

15. Osasun Jardunaldiak: Adimen Osasuna Oztopoak Gainditzen

ANASAPS-DIZDIRA: ADIMENEKO ERIEI ETA FAMILIEI LAGUNTZEKO ELKARTEA

Egilea: AINHOA ARBURUA

Dizdira Taldea. ANASAPS. Bortziri. Nafarroa


 NOLA HASI GINEN?

Anasaps elkartea sortu baino lehen Dizdira elkartea ginen. Orain dela bi urte Félix Oses (gaixo baten familiakoa) eta biok elkartu ginen kezka bera geneukalako: “Gure eskualdean, Nafarroako iparraldean, adimeneko arazoak dauzkatenek eta beren familiek ez dute behar bezalako laguntzarik eta baliabiderik. Gaur egun dauden zerbitzuak beharrezkoak dira baina ez nahikoak”.

Horrela, datuak biltzen hasi ginen, ezagutzen genituen familiengana hurbiltzen. Gure elkartu indartu nahi genuen eta jendea mobilizatzen hasi.

Hasiera batean hitzaldiak eman genituen, herriz herri. Publizitate anitz egin genuen baina jende gutti elkartzen genuen.

Zorionez Burlatako Adimen Osasuneko Zentroko gizarte-langileak deitu zigun, Carmen Ericek hain zuzen, eta haren bidez Anasaps Elkartearekin jarri ginen harremanetan. Haien helburuak eta gureak berdinak zirela ikusita, elkartzea erabaki genuen, eta Anasaps-Dizdira sortzea.

  

ANASAPS-DIZDIRA

Irabazi asmorik gabeko elkartea da, adimeneko eritasunen bat duten pertsonak, familiak, zaintzaileak eta gaian interesa duten bertze pertsona batzuek osatua.

Anasaps Elkartea 1987an sortu zen familiakoen eta profesionalen talde baten ekimenez.

Anasaps Espainiako Adimeneko Erien eta Familien Elkarteen Konfederazioko kide da (FEAFES).

 

HELBURUAK

Nafarroako Foru Komunitatean adimeneko eritasuna pairatzen duten pertsonei eta beren familiei ematen zaien arreta hobetzen laguntzen duten ekimen oro sustatu, sustengatu eta zaintzea, ekimenak publikoak, pribatuak edo bestelakoak izan.

Nafarroako gizartea eta erakunde publikoak sentsibilizatzea, adimeneko eritasunak beste edozein patologiarekin parekatzea benetako konpromiso kolektibo baten bitartez. Nafarroako Administrazioak sare soziosanitario egokia antolatu dezala bultzatzea, egiazko beharrei erantzuteko, aurrekontu publikoarekin betiere.

Nola?:

Egungo beharrak era positiboan eskatzeko, guztion ahaleginak batuz.

Politikariak, profesionalak eta administrazioak inplikatuz eta konprometituz.

Gizartea sentsibilizatuz.

 

ZERBITZUAK

1.  FAMILIENTZAKO ZERBITZUAK

Zuzeneko arretaren zerbitzua: informazioa, orientabideak, aholkuak.

Nork bere buruari eta elkarri laguntzeko zerbitzua, familientzat: familiakoen bilerak, esperientziak elkarri eskaintzeko eta laguntza emateko.

Familiakoentzako eskola: problemari aurre egiteko estrategiak eta trebeziak lantzen dituen psikologo batek zuzendatuko talde psikohezitzailea, familientzat.

Zerbitzu juridikoa: adimen osasunarekin zerikusia duten gai juridikoei buruzko aholkularitza.

Lan batzordeak.

Honako zerbitzu gehienak familiei begiratuta sortu dira, beren ezaugarriak kontuan hartuta:

Erreforma psikiatrikoaren ondoren familiak jasaten duen karga handiagoa da, familiak 24 ordu ematen baititu gaitza duen ahaidearekin. Familiak terapeutaren lana egiten du.

Horren ondorioz guttitzen eta desagertzen joaten da familiak duen harreman sozialen sarea.

Eragina du bikotearen harremanetan. Arazoak sortzen dira bikoteetan.

Gehienetan ama izaten da arduraduna: medikazioa, zainketa medikoak eta abar. Lanaren ondorioak bere osasunean ere sumatzen dira: neke fisikoa eta psikologikoa, depresioa, antsietatea eta abar.

-   Familiako beste kideek askotan ez dute onartzen zaintzaileak ere gaitza duela eta utzikeria dela uste dute.

 

Ikusten dugunez, adimeneko eritasuna duen pertsona bat dagoenean familian, ondorioak familia guztiak jasaten ditu. Gure lanaren bitartez, oreka berreskuratzen laguntzen diegu, esperientziak eta eguneroko trabak gainditzeko.

 

2.    ADIMENEKO  ERITASUNA  DUTEN  PERTSONENTZAKO  ZERBITZUAK

Esku-hartze soziokomunitarioaren programa: errehabilitazio psikosozialera bideraturiko banakako heziketa prozesua.

Aisialdi zerbitzua: aisialdiaz baliatuz ohiturak berreskuratzeko eta ekintzetan zailtasunak gainditzeko (astelehenetik ortiralera bitarteko jarduerak, asteburuko jarduerak, oporrak eta hatsa hartzeko irteerak).

Zerbitzu honen helburuak:

Adimeneko eritasuna duten pertsonak beren bakardadetik ateratzea, jasaten duten bakardade handiak sufrimendua handitzen baitu.

Ezaugarri hori gero eta larriagoa da gure eskualdean. Bortzirietan, Malerrekan, Baztanen eta Leitzaranen mendi artean bizi gara, batzuk baserrietan, oso bakarrik.

Beste aldetik gure zonaldian rekurtso gutti daude honako pertsonandako, eta honako eskeintzak beharrezkoak dira aislamentutik ateratzeko eta gizarteratzeko prozesua hasteko.

 

GIZARTEARENTZAKO ZERBITZUAK

Informazio jardunaldiak. Hitzaldiak. Boluntariotzaren sustapena.

Gizartearen eta erakundeen sentsibilizazioa.

Honako zerbitzuekin helburu nagusia gizartea sentsibilizatzea da eta jendearengana hurbiltzea. Gaur egungo gizartean era guztietako zailtasunak daude eta gure eskuetan dago elkarlana bultzatzea, hau da, instituzio, elkarte, profesional eta familiekin lan egitea desberdintasunekin bukatzeko eta benetako gizarteratze prozesua gertatzeko.

 

FINANTZABIDEA

Gehiena Gizarte Ongizatearen Institutuak jartzen du. Beste dirulaguntza batzuk.

 

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbib...
Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan