Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

16. Osasun Jardunaldiak: Gaixotasun Kardiobaskularrak

TRATAMENDUA EZ BETETZEA GAIXOTASUN KARDIOBASKULARRETAN

Egilea: IƱaki Agirrezabal

Familia medikua. San Martineko Osasun Zentroa. Gasteiz


 Gaixotasun kardiobaskularren prebentzioak askotan eskatzen du pazienteak bere bizimodua alda dezan. Honek, batez ere eragina du dietan, ariketa fisikoan eta erretzeko ohituran, egunero sendagaiak hartzean eta, diabetikoa bada, gluzemiaren maila neurtzean. Hori guztia lortzeko pazienteak ahalegin handia egin behar du, baina baita osasun-langileek ere.

 Baina askotan, pazienteak ahalegin horren truke ez du saririk aurkitzen, batik bat lehen mailako prebentzioan, pazientea gaixorik sentitzen ez delako, eta horren ondorioz agertzen da tratamendua ez betetzea (TEB).

Tratamendua betetzearen definizioa:

      Pertsona baten jokaera (hau da, sendagaiak hartzea, dieta jarraitzea eta bizimodua aldatzea) bat datorrenean osasun-langileen aholkuekin.

      Sendagairik hoberena ere, ez-eraginkorra da hartu ezean”.

Ondorioak:

 ·         Emandako neurrien eraginkortasunaren eta efektibitatearen murrizketa, eta efizientziaren murrizketa garrantzitsua.

·         Gaixotasun kardiobaskularretan ez da beren arriskua murrizten edo beren ondorioenak eta, berez, ez da ez beren gaixotze-tasa ez heriotza-tasa murrizten. Edo, lor litekeen neurrian baino askoz gutxiago.

 

EZ BETETZEA DIABETESEAN

·         Paziente diabetikoen artean % 10-30ek tratamendua bertan behera uzten du lehenengo urtean diagnostikoa egin ondoren. Gainerakoek, % 20ek ez du nahiko tratamendua hartzen kontrol metaboliko egokia izateko.

·         Medikazio-hartzearen betetzea handiagoa da dietarena eta ariketa fisikoarena baino.

·         Paziente adinekoek hobeto betetzen dute medikazio-hartzea eta gluzemiaren autokontrola, eta gazteenek, berriz, ariketa fisikoa.

·         Tratamendua ondo betetzen dutenek, batez besteko hemoglobina glikosilatuaren mailak 1,4 puntu eta 53 gramo baxuagoak izaten dituzte betetzen ez dutenekin alderatuta.

·         Sulfonilureekin tratamendua ez betetzea sendagileen, laborategiaren eta ospitalearen kontsulta-kostuaren igotzearekin lotu da.

·         HgbA1c gaizki kontrolatuta duten paziente diabetikoen artean % 78,3k ez du ondo betetzen tratamendua.

 

EZ BETETZEA DISLIPEMIETAN

·         Estatuan ez betetzearen kopurua dislipemien tratamenduan % 27,7 eta % 46,7aren artean dago.

·         30 eguneko tratamenduan, hamarretik 3 eta 5 bitarteko pertsonak, gutxienez, 6 pilula hartzeari uzten diote.

·         Tratamendua jarri ostean, 12 hilabeteren buruan, herenak baino ez du pilulak hartzen jarraitzen.

·         Tratamendua betetzen ez dutenek batez besteko kolesterol osoaren maila 15,8 mg eta LDL-kolesterolaren maila 15,9 mg handiagoa daukate betetzen dutenekin alderatuta.

 

EZ BETETZEA HIPERTENTSIO ARTERIALEAN

·         JNC-VI txostenaren arabera, HTAren kontrol desegokiaren zergati nagusia tratamendua ez betetzea da.

·         Betetzen ez dutenen artean % 43k dio tratamendua ondo jarraitzen duela.

·         Estatuan, HTAren arloan, ez betetzearen prebalentzia % 7,1 eta % 66,2 artean dago.

·         HTA duten pazienten artean % 45ek hilean 6 pilula hartzeari uzten diote.

·         Ez betetzearen ondorioz HTA dutenek batez besteko TASaren maila 9,3 mm Hg eta TADaren maila 4,7 mm Hg altuago dute.

·         MAPAren bidez egin diren ikerketetan: monoterapìan, betetzearen portzentajea hilean % 90 edo gehiago denean, HTAren kontrolaren maila % 80ra iristen da.

 

Ez betetzearen faktore iragarleak eta bere eragina:

 

Noren /Zeren menpekoak

Faktoreak

Eragin-mota

 

Pazientea

o   Soziodemografikoak eta

      psikologikoak

o   Pazientearen sinesmenak- bizipenak (*)

o Ahula

o Gogorra

 

Gaixotasuna

o   Izaera

o   Larritasuna

o   Eboluzioa

o   Sintomatologia

 

Ahula

 

 

Tratamendua

o   Konplexutasuna

o   Iraupena

o   Kostua

o   Erabilerraztasuna

o   Ondoko efektuak

 

 

Moderatua/gogorra

 

Pazientearen ingurunea

o   Familia

o   Gizarte-ingurunea

o   Lan-ingurunea

 

Moderatua/gogorra

 

Osasun-ingurunea

o   Erabilerraztasuna

o   Osasun-arazoak

o   Antolaketa

 

Moderatua/gogorra

 

Mediku-paziente harremana

o   Komunikazio eraginkorra

o   Motibazioa

o   Enpatia

o   Erantzukizun partekatua

 

Gogorra

 

 (*) Pazientearen sinesmenak eta bizipenak:

  1. Medikazioa hartzeko ordutegia jartzeko orduan, kontuan ez hartzea pazientearen ohiturak.
  2. Medikazioa bertan behera uztea ustezko hobekuntza klinikoagatik.
  3. Sendagai batzuk ez hartzea egunero pilula gehiegi hartu behar izanagatik.
  4. Medikazioa ez hartzea bidaia batean.
  5. Hartzea ez dela beharrezkoa sinestea.
  6. Bere ustez “kolesterola baxua” daukalako.
  7. Ez dago ados diagnostikoarekin.
  8. Sendagaiaren salneurria altuegia delako.
  9. Kontsultara errezetak jasotzera ezin delako joan.

 

Ez betetzearen motak:

  1. Pazienteak ez du eraman errezeta kontsulta bukatu ondoren.
  2. Pazienteak ez du sendagaia erosten farmazian.
  3. Pazientea ez da itzultzen kontsultara errezeta berrien bila.
  4. Egunero pilula batzuk ez hartzea.
  5. Pazienteak medikazioa hartzen du, baina ez agindutako dosian, eguneroko dosiaren kopurua handituz zein murriztuz.
  6. Pazienteak medikazioa hartzen du, baina medikuak agindutako ordu desberdinetan.
  7. Medikazioa aldatzea bestelako sendagai batzuengatik.

 

Ez betetzearen ereduak:

1.    Ez betetze partziala. Pazienteek tratamendua noizbehinka betetzen ez dutenean, edozein ez betetze motaren bidez.

  1. Opor farmakologikoak. Pazienteek jarraiko egun batzuetan betetzen ez dutenean, batez ere asteburuetan.
  2. Mantal zuria-ez betetzea: Kontsultara joateko aurreneko egunetan eta kontsulta pasatu ondorengo egunetan, pazienteek tratamendua ondo betetzen dutenean, baina gainerako egunetan ez dutenean betetzen.
  3. Ez betetze absolutua: Pazienteek betiko bertan behera uzten dutenean tratamendua.

 

Tratamendua betetzea neurtzeko metodoak:

A.- Zuzeneko metodoak:

·         Odolean: digoxina, teofilina edo gemfibroziletik eratorriak.

·         Gernuan: sodioa.

B.- Zeharkako metodoak:

1.    Pilulak zenbatzean oinarritutako metodoak:

·         Pilulen zenbatze arrunta.

·        

Azken Berriak

Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...
OEEren Osasun Biltzarraren hitzaldia ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan hitzaldian parte hartu zuten osasun-arloko profesionalek esandakoak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Hitzaldia: "Historia klinikoa euskaraz: beharra e...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan