Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

16. Osasun Jardunaldiak: Gaixotasun Kardiobaskularrak

GAIXOTASUN KARDIOBASKULARRAK HISTORIAN ZEHAR

Egilea: Anton Erkoreka

Medikuntzaren Historiaren Euskal Museoko Zuzendaria


 XX. mendearen lehen zatian gaixotasun infekziosoek beherakada geldiezina izan dute eta, horrekin batera, patologia kardiobaskularrak eta neoplasiek gorakada izugarria izan dute gaur egun arte. Une honetan, Europa osoan eta noski, gure artean ere, zirkulazio-sistemaren gaixotasunak (OMEren GNS–10eko X. atala) eta minbiziak (II. atala) dira lehenengo heriotza-arrazoiak.

 XX. mendearen azken hamarkadetan, gure artean hiltzen ziren lau lagunetatik, bi gaixotasun kardiobaskularren eraginez hiltzen zirela baieztatu genezake; hirugarrena edozein motatako neoplasia batengatik, eta laugarrena beste patologia baten ondorioz.

 Hilkortasuna bakarrik kontuan hartzen badugu, patologia kardiobaskularrak —Jardunaldi hauen gaia— gure gizartearen osasun-arazorik garrantzitsuena izan dira eta jarraitzen dute izaten. Horiek eta neoplasiak, ikaragarri handituz doazenez, baliabide eta agintarien arreta guztia merezi dituzte

 XVIII. mendetik gaur egun arte, heriotzaren zergatiaren datuak aurki genitzake gure elizetako artxiboetan. Nahiz eta batzuetan lar fidagarriak ez izan, gaixotasun hauen historia ulertzeko klabeak ematen dizkigute. Azken batean, gaixotasun bakoitzak bere historia propioa dauka, historia aldakorrarekin eta gorabeherekin, eta gure medikuen lana –eta orokorrean osasun-arloko lana– ondo betetzeko, ezagutu eta ulertu behar ditugu.

 

XVIII. mendea

Euskal Herriko eliza desberdinetan, heriotza-liburuak kontsultatu ditugu, kasu askotan Medikuntza Fakultateko ikasleen laguntzarekin eta, orokorrean, % 90-95 kasutan, ez da heriotzaren zergatia azaltzen: “heriotza naturala” (“enfermedad natural”), “...lurperatu zuten” (“se enterró a ...”) edo “itsasoan, herrian edo herrialdean hil zen” (“murió en ...”) moduko aipamenak baino ez dira agertzen.

 Heriotzaren zergatia % 5-10ean bakarrik azaltzen da. Horien erdiak heriotza bortitzak dira (itota, istripuak, gerra...); % 40 bat-bateko heriotza moduan agertzen da, patologia kardiobaskularrari leporatu beharrekoak ziurrenik (infartuak eta abar); “apoplejia” (hemorragia, tronbosi edo enbolia zerebrala) % 5aren arrazoi moduan azaltzen da eta geratzen den  % 5a erditze-lanari zor zaio.

 

XVIII. mendearen bukaera  (hildakoen %)

 Zehaztu gabekoa

  90

 Kanpo-zergatiak (heriotza bortitzak)

   5

 Kardiobaskularrak

     4,5

 Erditze-lanak

     0,5

 

XIX. mendea           

 XIX. mendeko bigarren erdialdeko parrokia-erregistroek oso datu fidagarri eta esanguratsuak dituzte. Lagin adierazgarri legez Getxo hartuko dugu, XIX. mendeko azken laurdenean. Aranak batu zituen datuen arabera, 2.432 lagun hil ziren, horietatik 235 gaixotasun kardiobaskular baten eraginez: 81 gaixotasun zerebrobaskularrak dira eta, 47 bihotz-gutxiegitasunagatik; 3 aneurisma; 3 endokarditis eta 2 perikarditis. Heriotza-arrazoi guztiak kontuan izanik, eta Euskal Herri osora estrapolagarriak balira, honela geratuko litzateke:

 

XIX. mendearen bukaera  (%)

Infekziosoak

19,2

Arnas sistema

22,1

Kardiobaskularra

  9,7

N.S. eta zentzumen-organoak

  9,1

Aparatu digestiboa

  7,4

Kanpo-zergatiak (heriotza bortitzak)

  4,5

Neoplasiak

  1,7

Beste patologia batzuk

  6,2

Zehaztu gabekoak

20,1

 

XX. mendearen hasiera     

XX. mendean zehar aldaketa nabariak agertzen dira, gaixotasun kutsakorrak kontrolatu egiten direlako. Lehenengo hamarkadetan, hala ere, hilkortasun nabaria sortuko dute oraindik zuzenean eta, baita ez-zuzenean edo zeharka ere. Kasu honetan bereziki aipatu behar dira arnas sistemakoen heriotza gehienak infekziosoak zirelako. Lagin gisa Gasteiz hartuko dugu, bigarren hamarkadan:

XX. mendearen hasiera  (%)

Infekziosoak

20,5

Arnas sistema

25,2

Kardiobaskularra

19,1

Aparatu digestiboa

 5,1

N.S. eta zentzumen-organoak

 4,8

Neoplasiak

 4,1

Kanpo-zergatiak

  1,7

Beste patologia batzuk

14,6

Zehaztu gabekoak

  4,9

 

XX. mendearen bukaera

 Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko osasun-agintarien argitalpenetan XX. mendeko azken hamarkadako datuak topa ditzakegu, biztanle guztiak barne harturik eta sexuak desberdinduta, ondorengo heriotza-arrazoien banaketa agertzen zaigularik.

XX. mendearen bukaera  (%)

Gizonak

 

Nafarroa, 1991

EAE, 1992

Infekziosoak

  1,21

-

Neoplasiak

29,51

35

Kardiobaskularra

34,40

38

Arnas sistema

  9,78

10

Aparatu digestiboa

  6,19

7

Kanpo-zergatiak

  8,48

-

Beste patologia batzuk

10,43

10

 

XX. mendearen bukaera  (%)

Emakumeak

 

Nafarroa, 1991

EAE, 1992

Infekziosoak

  1,48

-

Neoplasiak

23,25

26

Kardiobaskularra

Azken Berriak

Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...
OEEren Osasun Biltzarraren hitzaldia ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan hitzaldian parte hartu zuten osasun-arloko profesionalek esandakoak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Hitzaldia: "Historia klinikoa euskaraz: beharra e...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan