Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

17. Osasun Jardunaldiak: Mugimenduaren Osasuna

GAIXO POLITRAUMATIZATUA DONOSTIA OSPITALEKO LARRIALDI-ZERBITZUAN

Egileak: C Marcellan , I Gallastegi , M Romeu , E Ortiz , JA Redín , JR. Aginaga

Donostia Ospitalea. Larrialdi Zerbitzua


 

SARRERA

Donostia Ospitalea erreferentzia zentro bezala hartuz, gure herrialdean gertatzen diren istripuetako gaixo politraumatizatuak Larrialdi Zerbitzuan jasotzen ditugu, bai zuzenean edo bai beste ospitaletatik bideratuak. Behin gaixoa aztertu eta orekatu dugunean, Zainketa Berezietara, kirofanora edo ospitaleko geletara eramaten dira.

HELBURUAK

Gaixo hauei emandako atentzioa aztertu eta hobetu daitezkeen puntuak aurkitu.

METODOA

2005eko urtarriletik apirilera ikusitako gaixoen historia klinikoen atzera begirako azterketa.

EMAITZAK

Guztira 33 gaixo ikusi ziren epe honetan. Denak larrialdi-zerbitzuan izan ziren aztertuak, mediku adjuntu batek edo gehiagok. Zerbitzuko hogeita hamar mediko adjuntuetatik, hogeita bik, kasu hautako batean parte hartu zuten behintzat.

Gaixo gehienak ZIU mugikorrean (anbulantzia medikalizatuan) iritsi ziren.

Egindako erradiologiako probak: 9 gaixori garezurreko OTA (8 patologikoak) egin zitzaien; 6 gaixori OTA toraziko-abdomino-pelbikoa (denak patologikoak); 13ri garezurreko OTA + OTA toraziko-abdomino-pelbikoa (denak patologikoak) eta EMN bat. Ekografia abdominal bakarra egin zen.

Egindako odoleko probak: Gaixo guztiei biokimika, hemograma eta koagulazioko analitikak eskatu zitzaizkien, baina hauetako hemezortziri ez zitzaien bihotzeko entzimen analitikarik egin.

Gaixo intubatuak: 19 gaixoen artean, seiri ez zitzaien hasierako gasometria arteriala egin. Intubatutako gaixoek patologia ugari aurkezten zuten, hasiera batean susmo klinikorik egon ez arren.

Larrialdiko diagnostikoak eta altako diagnostikoak ia bat datoz.

ONDORIOAK

Gaixo guztiak Larrialdi Zerbitzuan eta mediku adjuntu batek edo gehiagok aztertuak izan ziren.

Zerbitzuan emandako atentzioa egokia izan zen, nahiz eta proba osagarrien eskaerak ez beti modu egokian eskatu.

Kalitateko adierazleak oso lagungarriak izan daitezke arlo hauek eta beste asko hobetzeko.

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan