Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

17. Osasun Jardunaldiak: Mugimenduaren Osasuna

BELAUNEKO PROTESI MINGARRIA

Egileak: Intxausti M, , Aduriz M, , Lersundi A, , Usabiaga J.

Donostia Ospitalea


 

Belauneko erabateko protesiaren (BEP) helburu nagusia belaun artrosikoaren mina ezabatzea eta funtzioa hobetzea da. Egun, belauneko erabateko protesiaren biziraupena % 90ekoa da 10-13 urtetara eta konplikazioak % 0,5 eta 1 tartean dabiltza.

Idazle askoren esanetan ordea, ebakuntza jasandako % 30ak min arin bat sentitzen du, eta % 5ak min iraunkorrarekin jarraitzen du.

BEPa ezarri ondoren azaltzen den minaren arrazoi nagusien artean ezagunak dira alde batetik protesiaren lasaitze aseptikoa, lerrokatze-akatsak, eta bestetik ezegonkortasuna eta infekzioa. Beste batzuetan, ordea, oso zaila da minaren zergatia aurkitzea.

BEP mingarriaren arrazoia ezezaguna denean, lehen aukera bezala profil baxuko infekzio baten aukera susmatu edo pentsatu behar da. Beste arrazoi batzuk ere baztertu behar dira, hala nola, sindrome erradikularra, aldakatik zabaltzen den mina, arazo eta asaldu muskularrak edo neuropatia periferikoak.

Garrantzitsua da baita ere arazo sozialak, legalak edota izaera psikiatrikoa dutenak baztertzea, lan-inguruko arazoekin batera. Jakina baita, laneko patologiak pozik dauden gaixoen % 30eko portzentajea bakarrik suposatzen duela belauneko artroplastietan.

BEP mingarrietan beharrezkoa da historia kliniko eta miaketa fisiko on bat egitea, eta bertan hain garrantzitsuak eta funtsezkoak diren lau sintoma edo zeinu funtzionalen izatea egiaztatuko da: mina, derrame edo isuri artikularra, ezegonkortasuna eta klaudikazioa.

Horiez gain, eta datu hauen osagarri gisa beste azterketa batzuez baliatuko gara: Rx bakuna, hezur-gammagrafia, isuri artikularretan azterketa egiteko ziztada bidezko likido-erauzketa, histologia eta BEParen balorazio artroskopikoa.

Hala ere, eta nahiz eta aurreko dena kontuan izan, batzuetan oso zaila edo ezinezkoa izaten da minaren jatorria aurkitzea. Kasu horietan oso kontuan izan behar da belauneko protesi mingarri bat berriz ireki eta operatzeak, % 60 inguruko porrota suposatzen duela, minaren ezabaketan nola-halako emaitzak edo emaitza txarrak emanaz.

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan