Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

17. Osasun Jardunaldiak: Mugimenduaren Osasuna

LUNBALGIARI BURUZKO PRAKTIKA KLINIKOAREN GIDALIBURUAREN AURKEZPENA

Egilea: A Lersundi

OSAKIDETZA-OSASUN SAILA


 

PREBALENTZIA ETA LUNBALGIAREN ONDORIO SANITARIOAK

Mendebaldeko herrialdeen osasun publikoko arazo handia da, prebalentzia eta ondorio sozioekonomikoengatik.

Lunbalgiaren urteko prebalentzia % 22-65 artekoa da. Lunbalgia kronikoaren prebalentzia % 7,4koa da emakumeetan eta % 7,9koa gizonezkoetan.

Euskal Osasun Inkestan, oso arazo arrunta da. Urtean, biztanleriaren % 10ek lehen mailako atentzioa bilatzen du arazo honengatik.

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAEn) gaixoaldi-baja arruntena da eta batez beste 17,6 eguneko iraupena dauka.

Gida honen egileen arabera lunbalgiaren arazo garrantzitsuenak hauek dira:

– Arazo errepikaria izatea.

– Lanean duen ondorioa.

– Klinika aldakortasun handikoa izatea.

– Emaitzaren zalantza.

HELBURUAK

Lehen Mailako Atentzioan lunbalgia daukaten pazienteak baloratzeko erabilgarria gerta daiteke gida hau.

METODOLOGIA

Etxeberria et al, asmaren gida klinikoa argitaratzekoan, erabili zuten metodologia (adaptazioa / elaborazioa / aktualizazio edo eguneratzea) berreskuratu dugu gida honetan.

NICEk emandako arauen arabera sailkatu ditugu gomendioak:

Ebidentzia-maila

1++ Oso kalitate handiko metaanalisiak, saiakuntza klinikoen errebisio sistematikoa edo oso zehaztasun gutxiko saiakuntza klinikoak.

1+ Kalitatezko metaanalisiak, saiakuntza klinikoen errebisio sistematikoa edo zehaztasun gutxiko saiakuntza klinikoak.

1- Metaanalisiak, saiakuntza klinikoen errebisio sistematikoa edo oso zehaztasun handiko saiakuntza klinikoak.

2++ Kohortezko eta kasu-kontroleko kalitate handiko errebisio sistematikoak, zehaztasun gutxikoak eta erlazio kasuala erraztasunarekin egin daitekeenak.

2+ Kohortezko eta kasu-kontroleko zehaztasun ertaineko errebisio sistematikoak eta erlazio kasuala zailtasunarekin egin daitekeenak.

2- Kohortezko eta kasu-kontroleko zehaztasun handiko errebisio sistematikoak

3 Analitikoak ez diren lanak kasuen serieak bezala.

4 Adituen iritzia.

GOMENDIO MAILA: A, B, C, D eta G mailetan banatzen da.

Emaitzak

Gida honek, lunbalgiaren diagnostiko ezberdinak azaltzen ditu, eskatu behar diren proba diagnostikoak eta gaur egun gure esku dauzkagun tratamendu ezberdinak, bai farmakologikoak, terapia eta tratamendu kirurgiko ezberdinen bidez.

Ondorioak

Hain arrunta den patologia baten ezagutza, tratamendua eta pronostikoa erraztea, lehen mailako atzentzioan.

 

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan