Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

17. Osasun Jardunaldiak: Mugimenduaren Osasuna

OSTEROPOROSIA ETA ARIKETA FISIKOA

Egilea: J Vazquez

HYDRA ZENTROA, Donostia


 

KONTZEPTUA

DIAGNOSTIKOA ETA SAILKAPENA

EPIDEMIOLOGIA

ARRISKU FAKTOREAK

– Osteoporosiaren arrisku-faktoreak

- Aldagaitzak

- Eraldagarriak

– Hezur-hausturaren arrisku-faktoreak

- Osteoporosia

- Erortzeko arriskua

INTERBENTZIO-AUKERAK

– Oinarrizko ezagutzak

– Aholku dietetikoak

– Ariketa fisikoa

– Erorketen prebentzioa

ARIKETA FISIKOAREN PROGRAMAREN OINARRIZKO EZAUGARRIAK

– Oinarrizko ezagutzak

– Maiztasuna

– Iraupena

– Intentsitatea

– Ariketa mota

ERORKETEN PREBENTZIOAREN PROGRAMA

– Oinarrizko ezagutzak

– Programaren atalak

- Ingurua baloratu eta aldatzeko aholku praktikoak

- Ariketa fisikoa erorketen prebentzioaren programaren barruan

- Helburuak

- Landu beharreko gaitasunak

- Oinarrizko ezagutzak

- Oinarrizko gaitasun motorrak

- Gaitasun koordinatiboak

- Programan landu behar diren oinarrizko gaitasunak

- Indarra

- Koordinazioa

- Oreka

- Propiozepzioa edo Norberaren pertzepzioa

TEORIATIK PRAKTIKARA: BIDEOA

 

OSTEOPOROSIA ETA ARIKETA FISIKOA

KONTZEPTUA

Literaturan osteoporosia definitzeko modu desberdin asko aurkitu daitezke. 

Gehien erabiltzen den kontzeptuak dioenez, osteoporosia gaixotasun eskeletiko bat da. Hezurren erresistentziaren hondatzea du ezaugarri eta beraz haustura- arrisku handiagoa aldez aurretik sortzen da. Honen ondorioz, hezurrek ondo onartu beharko lituzketen eskaerak nahikoa dira haustura bat eragiteko. Kolpe txiki bat, bihurdura arin bat edo grabitatearen indarra nahikoa da arazoren bat sortzeko.

Ezaugarri hauek dituen hausturari, hezur-hauskortasunaren haustura deitzen zaio.

Osteoporosia definitzeko beste aukera bat, gaixotasun hitza kentzea da eta hitz honen ordez arazoa edo aldaketa erabiltzea.

Hori dela-eta, osteoporosia aldaketa eskeletiko bat izango litzateke eta bere ezaugarriak hezur-hauskortasuna eta haustura-arrisku handiagoa izateko joera izango lirateke.

Dena dela, eta hitzaren semantika alde batera utzita, argi eta garbi dago osteoporosia pairatzen duen pertsona batek hezur-masaren murrizketa eta hezurehunaren mikroegituraren hondatze nabarmena duela. Eta honen ondorioz, hezurhauskortasunaren haustura-arriskua asko handitzen da.

Hezur-masaren galerak, “per se”, ez du sintomarik ematen. Esan genezake osteoporosiaren agerpen kliniko bakarrak hezur-hauskortasuna eta, ondorioz, hezur-hausturaren arriskua handitzea direla.

Hezur-masa jaiotzen garenetik handiagotzen da. Balore maximoa 30-35 urterekin lortzen da. Honi hezur-masaren gailurra edo PIKOA deitzen zaio.

Hezur-masaren garapen handieneko unea pubertaroa da. Ondoren hezurmasak mantsoago handitzen jarraitzen du, hezur-masaren PIKOA lortu arte.

Harrezkero eta poliki-poliki, hezur-masaren dentsitatea gutxitzen hasten da.

Murriztapen hau emakumeengan handiagoa da gizonezkoengan baino, eta menopausian are eta larriagoa egiten da.

DIAGNOSTIKOA ETA SAILKAPENA

OMEk osteoporosia diagnostikatzeko onartzen duen metodoa, DEXA teknikaren bitartez egindako dentsitometria da. OMEk esandakoarekin jarraituz, neurketa bizkarrezurrean eta izterrezurrean egin behar da. Metodo honen bidez, hezurraren dentsitatea neurtzen da.

Osteoporosia sailkatzeko, HMD (DMO) emaitzen arabera, maila ezberdinak daude. Balioak maila normaletik maila larriagora doaz.

             HMD (DMO)                                                                             Egoera

T – scorea 2,5 eta –1 artean                                                            Normala

T – scorea -1,0 eta 2,5 artean                                                       Osteopenia

T – scorea < 2,5                                                                               Osteoporosia

T – scorea < 2,5 eta hezur-hauskortasunaren haustura   Osteoporosi larria

 

EPIDEMIOLOGIA

Osteoporosi dentsitometrikoaren eta osteoporosi klinikoaren prebalentzia aldakorra da, faktore askoren menpean baitago: arraza, sexua, eragile geografikoak eta abar.

Honela Espainian egindako ikerketa batek dioenez 50 urtetik gorako emakumeen artean % 9,1ak osteoporosi dentsitometrikoa du, Estatu Batuetan aurkitutako prebalentzia (% 22) baino askoz ere txikiagoa.

Beste ikerketa espainiar batzuek aurkezten dutenez, 50 urtetik gorako emakumeen osteoporosiaren portzentajea, zertxobait handiagoa izango litzateke, konkretuki % 35ekoa, eta 70 urtetik gorakoentzako, berriz, %50ekoa.

Bestalde haustura osteoporotikoaren intzidentzia orokorrean 50 urtetik gora esponentzialki handitzen da, nahiz eta hausturaren arriskua Frantzian edo Espainian Europako Iparraldean ematen dena baino askoz ere txikiagoa izan.

Esan dugun bezala bere ezaugarri klinikoa haustura bera da eta honek dakartzan ondorioak, bai hilkortasuna gehitzeagatik nola bizi-kalitatearen galeragatik.

Hausturen artean batik bat hiru mota deskribatzen dira

• Orno-haustura:

Haustura osteoporotikoen artean gehien ematen dena (% 44)

Kasu gehienetan sintomarik gabekoa

• Besaurreko haustura:

Colles haustura da tipikoena.

Batez besteko agerpen adina 65 urtekoa da

• Aldakako haustura:

Haustura osteoporotikoen % 20 da

Adin aurreratuetan agertzen da: Adinaren batez bestekoa 80 urtekoa da

Hilkortasun handiarekin lotuta dago

ARRISKU FAKTOREAK

Arrisku-faktoreei buruz hitz egiteko hezur-masaren murrizketa pairatzen duten pertsonen kasuan bi atal bereiztu beharko genituzke.

Alde batetik osteoporosiaren arrisku-faktoreak eta bestetik hezur-hausturaren arriskuak. Bata eta bestea kontuan eduki behar dira DMO txikia daukaten pertsonen kasuetan.

Osteoporosiaren arrisku-faktoreak

Aldagaitzak

• Adina (> 65 urte)

• HMD (DMO) txikia

• Menopausia (bere aldaera guztiekin)

• Genetika

• Gaixotasunak

– Malabsortzioaren sindromea

– Hiperparatiroidismo primarioa

• Haustura osteoporotikoaren familiako aurrekariak

• Hezur-hauskortasunaren hausturaren arrisku pertsonaleko aurrekariak

Eraldagarriak

• Kaltzio falta

• D bitamina falta

• Proteina gehiegi dietan

• Pisuaren galera, bai handiegia bai azkarregia

• Tabakoa

• Alkohola

• Kafeina

• Botikak (kortikoideak > 3 hilabetetan)

Hezur-hausturaren arrisku-faktoreak

• Osteoporosia (HMD (DMO) txikia)

Hezur-masaren dentsitate baxu batek eta, beraz, hezur-hauskortasunak hausturaren arriskua handitzen du.

• Erortzeko arriskua

Hezur hauskor batentzako, edozein kolpe edo erorketa nahikoa izan daiteke haustura eragiteko.

INTERBENTZIO-AUKERAK

• Bai osteoporosiaren arrisku-faktoreak, bai hezur-haustura gehiago sufritzeko eragiten duten arrisku-faktoreen ezaguera populazioaren aldetik taktika ona izan daiteke hausturak prebenitzeko.

• Aholku dietetikoak

– Kaltzioaren ahoratzea handitu (> 1.200 mg/egun)

– Kaltzioaren absortzioa handitu

– D bitaminaren ahoratzea handitu (400-800 UI/egun)

– Bestelakoak

- Dietako proteinak egokitu

- Kafeina hartzea egokitu

- Alkohola hartzea egokitu

- Sodioaren ahoratzea egokitu

• Ariketa fisikoa

– Kapazitate fisiko orokorraren hobekuntza

– Hezur-masaren handiagotzea

• Erorketen prebentzioa

– Erorketen jatorri nagusien ezaguera

– Erorketa prebenitzeko kapazitate espezifikoen hobekuntza

ARIKETA FISIKOAREN PROGRAMAREN OINARRIZKO EZAUGARRIAK

Ariketa fisikoa, modu egoki batean erabilita, oso faktore osteogeniko ona da.

Ariketa fisikoaren programa bat sortzea proposatzen dugunean, helburua edozein dela ere, behar-beharrezkoa da derrigor bete behar diren lau parametroak adieraztea.

Esandako parametroak hauexek dira: saioen maiztasuna, saio bakoitzaren iraupena, esfortzuaren intentsitatea eta ariketa mota.

Maiztasuna (egunak/astea)

Zer-nolako populazio mota sartzen den programa hauetan ikusi eta proposatutako helburuak kontuan eduki ondoren, frekuentzia egokiena astean hiru egun izango litzateke.

Frekuentzia txikiago bat, astean bi egun adibidez, gaizki ez egon arren eskas samar gelditzen da. Lau egun astean, berriz, segur aski ez du merezi, gehitutako egunaren abantailek ez baitute egun horrek dakarren lesio-arriskua handitzea konpentsatzen.

Iraupena (minutuak/saioa)

Saio osoa kontuan edukita, iraupen egokiena 45-60 minutu inguruan dabil.

Baita ere mota honetako programa baten hasieran 30 minutuko iraupena duen saioa aholkatu daiteke.

Intentsitatea

Aerobikoa

Ariketa mota (beti programaren helburuen arabera)

Osteoporosiaren ariketa fisikoaren programa baten helburu nagusia hausturaren prebentzioa da. Beraz, osteoporosiaren ondorioak prebenitzeko programan 4 ariketa mota sartu beharko ditugu.

• Ahalmen kardiobaskularra hobetzeko ariketak

– Artikulazio eta hezurretan izandako inpaktuek eta mikroinpaktuek, kaltzioa hezurrean gordetzen laguntzen dute.

Inpaktua ondo kontrolatua eta kokatua izan behar da.

• Indar-erresistentzia hobetzeko ariketak.

Indar-lana inpakturik gabeko tokiei egokitu behar zaie. Artikulazioaren egitura orokorra babestu behar dugu eta lesioak saihestu.

Beste alde batetik, indar-lana hiru mugimendu motek eragiten duten ariketetan oinarritu behar da:

– Presioa: presioak hezur-egituraren gainean, osteogenesia laguntzen du eta baita ere kartilagoak indartu.

– Tortsioa: tortsiozko mugimenduak hezur artikularrak kaltzioaren galtzea gelditzen laguntzen du.

– Trakzioa: aurreko kasuetan bezala, trakzioak hezur artikularrak laguntzen du ere kaltzio geldiketa.

• Mugikortasun artikularra hobetzeko ariketak

• Malgutasuna (flexibilitatea) hobetzeko ariketak

Erorketen prebentzioaren programa

Lehen esan dugun bezala eta osteoporosia alde batera utzita, erorketen arriskua kontuan edukitzea oso garrantzitsua da, batez ere osteoporosia pairatzen duten pertsonen hezur-hausturak saihesteko.

Hori dela-eta erorketak saihesteko ariketa-programa bat, osagarri edo errefortzu on bat izan daiteke osteoporosiaren arazoa duten pertsonentzako, kaltzioaren galera gelditzen laguntzeko eta, beraz, hezur-hausturak prebenitzeko programa baten barruan.

Programa mota hau bi ataletan zatitu daiteke:

Ingurua baloratu eta aldatzeko aholku praktikoak

– Etxea

. Kontuan eduki “Mapa kognitiboaren” kontzeptua

. Pertsonaren eta Inguruaren arteko harremana

. Ordena

. Instalazio elektrikoa

. Alfonbrak

. Eguneroko objektuen kokapena

. Etxeko apaingarriak eta tresnak

. Komuna, dutxa eta bainuontzian sartzeko egokitasuna.

. Labainduren aurkako babesa duten dutxak eta bainuontziak

. Etxeko argiaren egokitasuna

. Etxeko sarrera (atea, lorategia, etab.)

. Larrialdietarako ekipoa: Eskuko telefonoa, linterna, etab.

– Kalea; inguruaren ezaguera

. Argiak

. Putzuak, zuloak

. Espaloien egoera

. Trafikoa

. Komertzioak

. Meteorologia

– Aholku higieniko dietetikoak

. Inaktibitatea saihestu

. Ikusmenaren eta entzumenaren aldizkako berrikuspena

. Gaixotasun kronikoak kontrolatu

. Botiken bigarren mailako ondorioak ezagutu

. Ohitura kaltegarrien kontrola (alkohola)

. Arropa egokia (bai lehorrerako, bai euria egiten duenerako)

. Erortzen ikasi

Ariketa fisikoaren programa

– Helburuak

. Gaitasun fisiko orokorra hobetzea

. Ahalmen neuromuskularra hobetzea

. Erorketak saihesten laguntzen diguten gaitasun fisikoen osagai espezifikoak hobetzea

. Autokonfiantza hobetzea

. Programaren emaitzen espektatibak hobetzea

. Programaren partaideei erabilitako metodoak eta proposatutako helburuak ulertzen eta onartzen laguntzea

Landu beharreko gaitasunak

Bereziki garatu behar dugun ahalmen fisikoa erorketen prebentzioaren programa baten barruan, gaitasun neuromuskularra edo psikomotrizitatea da.

Motrizitate terminoa osasunaren arloan erabiltzen da eta gizakiaren mugimendua sortzeko ahalmenari buruzkoa da. Esandako mugimendua, bai gorputz osokoa bai gorputzaren zati batekoa da eta, borondatezkoa edo oharkabekoa, unitate motorrak (muskuluak) koordinatu eta sinkronizatutako ekintza bat da.

Motrizitatearen hobekuntza lortzeko, bai gaitasun motorrak eta baita koordinaziozko gaitasunak hobetzera bideratu behar dugu programa.

Motrizitatearen hobekuntza honi esker oinarrizko mugimendu batzuen mekanika hobetuko dugu. Beste mugimendu batzuen artean, ibiltzea, zutik gelditzea edo mugimendu segmentatu eta konbinatuak azpimarratu daitezke.

Oinarrizko gaitasun motoreak

. Erresistentzia

. Indarra

. Artikulazioen mugikortasuna

. Malgutasuna

Gaitasun koordinatiboak

. Akoplamendu eta Konbinaziozko Gaitasuna

. Espazioan Orientatzeko Gaitasuna

. Kinestesika Diferentziazko Gaitasuna

. Orekarako Gaitasuna

. Erreakziorako Gaitasuna

. Aldaketa eta Transformaziorako Gaitasuna

. Erritmo Gaitasuna

Gure ustez, motrizitatearen hobekuntza gaitasun motorrak eta koordinaziozkoak batera garatzen dituzten mugimenduetan oinarritzen da. Programa honen abiapuntua, funtsean, indarra, koordinazioa, propiozepzioa eta orekan oinarritzen da.

Indarra

Erresistentzia bat gainditzeko muskuluak eragindako kontrakzioari esker lortzen den gaitasuna da.

Koordinazioa

Muskuluaren mugimendu agonistak eta antagonistak sinkronizatzeko gaitasuna da. Ekintza muskularra, une zehatzean eta abiadura eta intentsitate egokiarekin egin behar da.

Koordinazioaren sailkapena: Mugimenduan parte hartzen duten gorputzatalen arabera bereiztu ditzakegu:

- Koordinazio dinamiko orokorra: Koordinazio mota honek gorputz osoko ekintza bateratuak behar duten mugimenduak elkartzen ditu. Segmentu eta muskuluen kopuru handi batek parte hartzen du eta, beraz, baita unitate neuromotorren kopuru handi batek ere.

- Begi-eskuko eta begi-oinetako koordinazioa: eskuei eta oinei zuzendutakoa. Gaitasun hau hobetzeko jaurtiketak eta jasoketak landu behar dira.

- Eskuen koordinazio dinamikoa: Bi eskuen mugimendu zehatzei dagokio.

Oreka

Nerbio-sistema zentralarekin estuki lotuta dago. Entzumenaren, ikusmenaren eta sistema zinestesikoaren informazioa behar du. Grabitatearen kontra jarrera zehatz bat mantendu eta onartzeko gaitasuna da oreka.

Orekaren hobekuntza eragile psikomotorren (koordinazioa, indarra, malgutasuna, etab.en), eta baita ere alde funtzionalen (oinarria, grabitate- zentroaren altuera, ariketaren zailtasuna, etab.en) hobekuntzarekin lotzen da.

Oreka motak

- Estatikoa

- Dinamikoa

Propiozepzioa edo Norberaren pertzepzioa

Artikulazioen jarrera eta mugimendua detektatzeko gorputzak duen gaitasuna. Oso garrantzitsua da eguneroko mugimendu arruntetan eta mugimenduen eskaera (zehaztasuna, abiadura, segmentazioa, etab.) handitu ahala, propiozepzioa geroz eta garrantzitsua egiten dela.

 

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan