17. Osasun Jardunaldiak: Mugimenduaren Osasuna
AISIALDIKO KIROLEAN BEHARREZKOAK AL DIRA LAGUNTZA ERGOGENIKOAK ?
Egilea: I Arratibel
KIROL-MEDIKUNTZA ZENTROA, Tolosa
SARRERA
Azken lauzpabost hamarkadetan gizartearen izaera aldatu egin da, gehienbat lan-arloan. Industrializazioak ekarri zuen aldaketa nagusiena lanaren arintasuna izan da. Gero eta gehiago, lanean egiten den lan fisikoa gutxiago edo arinagoa da, eta sendentarismoa, berriz, nabarmen igotzen doa. Gainera, agertu diren teknologia berriak ez dira bakarrik lanerako, baizik eta baita aisialdirako ere. Honekin sedentarismoa ez da helduen, edo lanean ari diren pertsonen arazoa bakarrik, baizik eta gero eta gehiago ume eta gazteen arazo bihurtzen da. Horrela erraz ulertu daiteke, gizarteak etorkizunean duen osasun-arazo nagusienetako bat sedentarismoaren ondorioz ager daitezkeen gaixotasunak izango direla: obesitatea (gizentasuna), hipertentsioa, diabetesa eta gaixotasun kardiobaskularrak.
Orain dela 100 bat urte, Alemanian egindako ikerketa batek dioen bezala (49), gizartean egiten zen aktibitate fisikoa lan-arloan egiten zena nahikoa eta gehiegi izaten zen, gastu energetiko handi batekin. Irudian ikusten den bezala, aurreko mendean 3. eta 5. hamarkadetan lanaren gortasuna orokorrean asko jaitsi zen, batez ere lan arina gehiengo nagusi batean lan motarik zabalena bihurtu zelako.
Aldi berean hurrengo irudiak erakusten digu jateko ohiturak ez direla erabat parekatuta aldatu. Lanari dagozkion behar energetikoak asko jaitsi badira, gizarteak jaten duena (sarrera kalorikoak) behar baino dezente altuagoak mantentzen dira.
MENDE BATEAN LANGILEEN BEHAR ENERGETIKOAK ETA SARREREN EBOLUZIOA
Egoera honetan egungo gizartean jarduera fisikoak, eta berarekin kirolak, bakoitzean garrantzi handiagoa du, ahal den neurrian gastu energetikoa igo beharko litzatekeelako, eta aldi berean sarrera energetikoak murriztu. Aurreko irudiak erakusten du gizartearen zabaltzen ari den obesitatea, sedentarismoaren irudia besterik ez dela, gastu energetikoa altua denean, nahiz sarrera kalorikoak handiak izan oreka mantentzen baita. Aldiz, lan fisikoa jaisten denean gorputzak duen jarrera balantze energetiko honetan aurreztea izaten da, obesitatea sortuz, eta berarekin sindrome metabolikoa (50).
KIROLAREN BEHARRA ETA PARTE-HARTZEA
Nahiz hasiera batean kirola gizartearen zati txiki baten aisialdirako jarduera bat izan, gero zabaldu egin zen eta gizartearen beste mailetara pasatu zen. Hala ere, aurreko mendearen erdira arte aisialdiarekin lotuta zegoen eta lehiaketa zuen helburu nagusitzat, nahiz garrantzitsuena parte-hartzea zela esan. Gizarteak ez zuen kirola osasun-tresna bezala ikusten.
Gaur egun jarduera fisikoa eta/edo kirola osasunarekin lotzen dugu, nahiz zati handi bat kirolaren lehian mantendu. Baina garbi dago gero eta jende gehiago aktibitate fisikoan murgiltzen doala, gehienbat osasuna mantentzeko bide bat delako. Ezin ukatu jendeak orokorrean badakiela zeintzuk diren aktibitate fisikoaren oinarrizko onurak:
1. Entrenamenduarengatik berarengatik izaten direnak: mugimenduak ematen duen malgutasuna, erresistentzia, indarra.
2. Arrisku kardiobaskularra murrizten duelako: bihotzaren mugimendua, zirkulazioaren bariazioak, hodien elastizitatea, etab.
3. Bizimoduaren aldaketarengatik: aipatutako sedentarismoa aldatu behar da; garai batean lana bukatu ondoren “poteoa”, eta horrelakoak ziren aisialdirako moduak. Gaur egun hori aldatzen doa, eta kirola egitea horretarako modu bat da.
Baina hau dela-eta, kirola egiteko bideak oso desberdinak izan daitezke.
Gizarteak aktibitate fisikoa egiterakoan bide asko eskaintzen ditu:
a. jarduera ludikoak, lehiaketatik kanpo
b. lehiaketa federatuak
c. lehiaketa zaletasun-kirolean
d. “zaletasunean” lehiakortasun berezia: proba berezietan lehiaketetako entrenamendua eta jarraipena
Maila horietan guztietan aurkitu genezake kirol-partaidetza eta aktibitate fisikoa egiteko modua. Alde batean aurkitzen dira noizbehinka kirolean aritzen direnak, nahiz ondo egin, astean hiruzpalau egun, intentsitate ertaina eta 40 edo 50 minututan. Baina aldi berean beste muturrean daudenak aurkitzen dira, proba berezi eta luzeetan parte hartzen dutenak. Proba horien luzera oso handia izaten da, eta prestakuntza berezia izan behar dute. Tartean noski, mota guztietako partaidetza dago: mendian igandeko itzuli bat egitetik hamalau ordutara edo mendimaratoira; zikloturista bezalako asteburuetako irteeretatik Quebrantahuesos-ean parte hartzera; lasterketa herrikoi xume batetik Maratoia korritzera.
GASTU ENERGETIKOA
Ikusten denez, ariketa fisikoari buruz hitz egiten ari garenean, mota desberdin asko aurkitu genezake. Eta desberdintasun horretan luzera edo bolumena da kontuan eduki behar den puntu bat, bestea intentsitatea izanik. Baina jarduera fisiko desberdin horietaz ari garenez ezin da ahaztu zein entrenamendu mota bete behar den, proba hauek bete ahal izateko.
Adibide moduan, gure inguruan normaltzat jotzen diren proba desberdin batzuk aztertuko ditut, zein entrenamendu mota eta zein gastu energetiko suposatzen duten jakiteko.
Proba Luzera Iraupena Intentsitatea Asteko entr. Gastu E entr. Gastu E proban
Behobia- Donostia 22 1h30’ 170-175 4 egun / 50-80’ 3.000-3.500 3.600
Maratoia 42,195 2h45’ 165-170 5 egun / 1h-2h 3.750-4.500 4.700
Aizkorriko maratoia 42,195 5h 175-185 5 egun / 1h-2h 3.800-4.600 5.000
Quebrantahuesos 205 7h-9h 170-175 5 egun / 3h-6h 5.000 kkal 6.500-7.000
Luzera: kilometrotan
Intentsitatea: batez besteko kalkulua (taupada/min)
Asteko entr.: modu egoki batean proba horiek bete ahal izateko beharko litzatekeen entrenamendu bolumena
Gastu E: entrenamendu normaletan eta proban bertan suposatuko lukeen gastu energetikoa (kkal/egun)
Hemen planteatzen ari naizen proba, entrenamendu eta gastu energetikoak maiz ikusten ditugu edozein kirol-medikuren kontsulta batean. Gainera ezin da soil-soilik gastu energetikoa baloratu, nahiz orokorrean gerta daitekeenaren irudia izan. Horrelako esfortzuetan ezin baita bakarrik karbohidratoen, proteinen eta gantzaren erabilpena edo gastua kontuan eduki, bitaminen, mineralen eta beste osagaiena ere aztertu behar delako. Zenbat eta handiagoa izan gastu energetikoa, elikagai guztien beharra ere handiagoa izango da.
Horrelako esfortzu fisikoetan sortzen diren gastuak: karbohidratoak (5, 6, 8, 24, 25, 38, 45), gantzak (7, 38), proteinak (38, 46) esfortzuaren ahalmenaren aldetik berreskuratzea oso garrantzitsua da. Baina osasunari buruz hitz egiterakoan, hauekin batera beste elikagaiek (14, 15, 24, 32, 33, 37) garrantzi berdina, edo agian gehiago, hartzen dute, bai muskuluaren funtzioa (13, 22, 40, 42, 45) mantentzeko, bai funtzio kardiobaskularra (9, 22, 31, 47), bai aldaketa biokimikoak (22, 23) bere onean manten daitezen. Eta hori, gorputza berotzeak dakartzan arazoak (19) ahaztu gabe.
ZER DA LAGUNTZA ERGOGENIKOA?
Aurreko ataleko planteamendua mahai gainean jartzen dugunean, atzetik agertzen den galdera beti lanaren izenburua da: Beharrezkoak al dira laguntza ergogenikoak? Non dago muga laguntza ergogenikoak nori bai eta nori ez eskaintzea erabakitzeko? Honekin batera, edo honen aurretik galdera izango litzateke: zein da kirol-bolumen edo/eta intentsitate egokia?
Hau dena dela-eta, lehenik eta behin laguntza ergogenikoak nolakoak izan behar diren eta zer suposatzen duten argi utzi beharko genuke. Gure eguneroko lanean planteamendu hau ez da arraroa paziente-kirolarien aldetik: Eman edozer ibiltzeko, niri ez baitidate kontrolik egingo. Eta orduan laguntza ergogenikoen eta dopin-aren mugak desitxuratzen hasten dira.
Lehen aipatutako partaidetzaren gehikuntzarekin kirolean gertatzen ari dena da, kirolaren eta lehiaketaren masifikazio edo popularizazio bat. Horrela, azken finean, lehiaketari garrantzi handia ematen zaio eta errendimenduak beharko lukeen baino garrantzi handiagoa hartzen du. Errendimendua hobetzearen nahiak, hala ere, ez du esan nahi debekatuta dauden edo behar ez diren substantziak erabiliko
direnik, nahiz batzuetan horrela izan. Laguntza ergogenikoen beharrak, aztertzen ari garen kasuan, gorputzak gastatzen duena esan nahi du, hau da, gorputza osasuntsu mantentzeko tresna bat besterik ez du izan behar. Badakit hortik errendimendua hobetzeko modu artifizialean substantziak erabiltzera ez dagoela distantzia gehiegirik. Baina, nola ukatu beharrezkoak diren substantzia batzuk, bere osasunerako onuragarriak badira? Gizarteak berak egoera, bizimodu, erlazio sozial batzuk bultzatzen ditu, non nekea, logura, molestia fisikoak substantzien erabilpenarekin gainditu beharra aldarrikatzen duen, nahiz beti medikamentuak ez izan.
Laguntza ergogenikoak, aurreko atal batean ikusi dugun bezala, medikuntzaren eta kirol-medikuntzaren atal desberdinetan aurkitzen dira, asko baitira kontrolatu eta osatu behar diren osagaiak. Horregatik guretzat laguntza ergogenikoak osasuna berreskuratu, mantendu eta bultzatzeko dauden substantziak dira, eta ez errendimendua handitu lezaketen substantziak, nahiz legalak izan eta dopin-ik ez suposatu.
LAGUNTZA ERGOGENIKOEN FUNTZIOAK
Karbohidratoak: Normalean elikadurarekin hartzen dira, espagetiak, arroza edo horrelakoen moduan. Hala ere, esfortzu luzeetan zehar prestatuta dauden produktuak hartu behar dira, momentuko gastua hornitzeko (5, 6, 8, 24, 25, 38, 45), eta energia-iturria izaten jarraitzeko, beste elikagaietatik hartu beharrean.
Gantza: Elikaduratik kanpo ez dira gantzak hartzen. Normalean joera, kopurua murriztea da
Proteinak: Egoera normaletan elikadurarekin sartzen dena nahikoa izaten da, baina autore desberdinek (38, 46) ariketa eta entrenamendu maila betean bere erabilpena derrigorrezkotzat jotzen dute, bai nahi dena lortzeko, bai proteinen desegitea berreskuratzeko.
Ura: Ziur asko garrantzirik handiena duen laguntza ergogenikoa eta gehienetan ahazten dena (25, 32, 33)
Bitaminak: Gastu energetikoa handiagoa denez, bitaminen erabilpena handiagoa izaten da. Ez dago baieztatuta normala behar dena baino gehiago hartzen bada errendimendua hobetuko denik, baizik eta bere kopurua gutxitzen bada, errendimendua gutxitu daitekeela (13, 15, 20, 21, 38). B bitaminaren konplexua da adibide garbiena.
Burdina: Asko dira burdinari eta kirolari buruz literaturan dauden artikuluak.
Kirolaria emakumea denean arazoa oraindik handiagoa da, anemia-egoera eta horrekin burdinaren beharrak handiagoak izaten baitira (1, 2, 3, 4, 10, 12, 17, 26, 27, 30, 34, 35, 36, 41, 43, 48). Kirolean maiz ferropenia-egoerak ikusten dira. Bere ondorioz errendimendua jaitsi egiten da, nahiz askotan anemia garbirik ez ikusi, ziur asko mioglobinaren jaitsiera aurretik joaten delako.
Antioxidanteak: Ariketa fisikoak zeluletan erradikal libreak eta oxidazio handiak bultzatzen ditu (11, 13, 24), eta horrek muskuluan izan daitezkeen lesioak.
Lesio horiek ahalik eta gehien murrizteko antioxidanteak erabiltzen dira (C bit, A bit, Glutationa)
Aminoazidoak: Muskuluaren metabolismoaren ondorioak, eta berarekin izan daitezkeen lesioak murrizteko, bi aminoazido dira onuragarriak, Arginina eta Ornitina (44). Aldi berean aminoazidoek goi-entrenamenduaren sindromearengatik izan daitezkeen arazo immunologikoak mugatzeko edo saihesteko (39) bere garrantzia dute.
Beste mineralak: Sodioa, potasioa eta magnesioa, adibidez, dira gehien aldatzen direnak eta kirolean eragina dutenak (16, 18, 28, 29). Bere erabilpena eta berreskuratzea garrantzi handikoa da, errekuperazioan eta funtzio biologikoen mantentzean.
ZER EGIN BEHAR DU MEDIKU BATEK AISIALDIKO KIROLARI BATEN AURREAN?
Jadanik, nire ustez, garbi gelditu da, alde batetik aisialdiko kirol mota oso desberdina izan daitekeela, eta ez boluntarioa delako, pentsatu gorputzari eskatzen zaizkion behar fisikoak txikiak izango direla. Honetan gastu energetikoa eta beste elikagaiena handia izan daiteke, osasuna bere egoeran mantentzeko laguntza ergogenikoak garrantzi handikoak bihurtuz.
Hau dela-eta, zein da mediku batek jokatu behar duen papera? Alde batetik aktibitate fisikoa bultzatzen ari gara, derrigorrezko osasun-tresna bat bezala, baina beste aldetik laguntza ergogenikoen aurka jartzen dira mediku batzuk, argudiatuz edozer behar izatekotan aktibitate fisikoa bertan behera utzi beharko litzakeela, atsedenarekin errekuperatuz. Horrela, benetan gizartearen zati zabal bati kirol-ohiturak bultzatuko al dizkiogu?
Bestetik, mediku batek kirolean aritzen den pertsona bati laguntza ergogenikoak ukatzen badizkio, kode deontologikoaren aurkako jokaera suposatu ahal dezake, kirolaria bertan behera uzteagatik edo laguntza falta dela-eta, bere osasunerako arrisku egoeran utzi dezakeelako?
Agian egia da, gizartean medikazio gehiegi hartzeko joera bat dagoela, baina aldi berean ezin da ukatu, kirolak bultzatzen duen onuraren ondoan, arriskuak daudela, eta konplikazio gutxirekin kalte hauek mugatu daitezkeela. Hala ere, aisialdiko kirolari batek zein behar dituen jakiteko, lehenik eta behin zein entrenamendu mota betetzen duen, zein helburu eta gastu energetiko izaten duen, eta odol-analisietan zein emaitza dituen jakin behar da. Ezin da edozein modutan, eta era itsu batean, laguntza ergogenikoa agindu. Orduan bai, agian, onura beharrean kalte egin genezake.
Hitz-gakoak: Aisialdiko kirola, laguntza ergogenikoak, ariketaren bolumena, ariketaren intentsitatea, gastu energetikoa, lesio muskularrak
BIBLIOGRAFIA
1. Alegret, J. Mª., Monmany, J., Nadal, C., and Nolla, J. Anemia severa del deportista en una corredora de fondo. Archivos de Medicina del Deporte XV (63), 65-67. 1998.
2. Ashenden, M. J., Pyne, D. B., Parisotto, R., Dobson, G. P., and Hahn, A. G. Can reticulocyte parameters be of use in detecting iron deficient erythropoiesis in female athletes? J Sports Med Phys Fitness 39, 140-146. 1999.
3. Ashenden, M. J., Dobson, G. P., and Hahn, A. G. Sensitivity of reticulocyte indices to iron therapy in an intensely training athlete. Br.J.Sports Med. 32, 259-260. 1998.
4. Balaban, E. P., Cox, J. V., Snell, P., Vaughan, R. H., and Frenkel, E. P. The frequency of anemia and iron deficiency in the runner. Med.Sci.Sports Exerc. 21 (8), 643-648. 1989.
5. Bangsbo, J., Norregaard, L., and Thorsoe, F. The Effect of Carbohydrate Diet on Intermittent Exersice Performance. Int.J.Sports Med. Feb.;2 (13), 152-158. 1992.
6. Barr, S. I. and Costill, D. L. Effect of Increased Training Volume on Nutrient Intake of Male Collegiate Swimmers. Int.J.Sports Med. 13 (1), 47-51. 1992.
7. Berg, A. and König, D. Aspekte zur Prävention und Therapie von Fettstoffwechselstörungen unter besonder Berücksichtigung des metabolischen Syndroms. Deutsche Z.Sportmed. 56(3), 74-82. 2005.
8. Bishop, N. C., Blannin, A. K., Walsh, N. P., and Gleeson, M. Carbohydrate Beverage Ingestion and Neutrophil Degranulation Responses Following Cycling to Fatigue al 75% VO2 max. Int.J.Sports Med. 22, 226-231. 2001.
9. Bredle, D. L., Stager, J. M., Brechue, W. F., and Farber, M. O. Phosphate supplementation, cardiovascular function, and exercise performance in humans. J.Appl.Physiol. 65 (4), 1821-1826. 1988.
10. Chatard, J-C., Mujika, I., Guy, C., and Lacour, J.-R. Anaemia and Iron Deficiency in Athletes. Practical recomendations for treatement. Sports Medicine 27 (4), 229-240. 1999.
11. Córdova, A. and Navas, F. J. Los radicales libres y el daño muscular producido por el ejercicio. Papel de los antioxidantes. Archivos de Medicina del Deporte XVII (76), 169-175. 2000. 175
12. Davidson, R. J. L., Robertson, J. D., Galea, G., and Maughan, R. J. Hematological Changes Associated with Marathon Running. Int.J.Sports Med. 8, 19-25. 1987.
13. Dekkers, J. C., Van Doornen, L. J. P., and Kemper, H. C. G. The Role of Antioxidant Vitamins and Enzymes in the Prevention of Exercise-Induced Muscle Damage. Sports Med. 21 (3), 213-238. 2003.
14. Duffy, D. J. and Conlee, R. K. Effects of phosphate loading on leg power and high intensity treadmill exercise. Med.Sci.Sports Exerc. 18 (6), 674-677. 1986.
15. Faber, M. and Spinnler Benade, A. J. Mineral and Vitamin Intake in Field Athletes (Discus-,Hammer-,Javelin-Throwers and Shotputters). Int.J.Sports Med. 12, 324-327. 2004.
16. Fletcher, G. F., Sweeney, M. E., and Fletcher, B. J. Blood magnesium and potassium alterations with maximal treadmill exercise testing: Effects of ß-adrenergic blockade. American Heart Journal , 105-110. 1991.
17. Fogelholm, M., Jaakkola, L., and Lammpisjärvi, T. Effects of Iron Supplementation in Female Athletes with Low Serum Ferritin Concentration. Int.J.Sports Med. Feb.;2 (13), 158-163. 1992.
18. Golf, S., Graef, V., Riediger, H., and Bertschat, F. Schutzeffekt von Magnesium für die Membran der Muskelzelle beim Marathonläufer. Deutsche Z.Sportmed. 38 (2), 51-59. 1987.
19. González-Alonso, J., Teller, C, Andersen, S. L., Jensen, F. B., Hylding, T., and Nielsen, B. Influence of body temperature on the development of fatigue during prolonged exercise in the heat. J Appl Physiol 86 (3), 1032-1039. 2003.
20. González González, J. C. and Amigó de Bonet Sans, N. Ayudas ergogénicas: influencia de un complemento nutricional en el rendimiento deportivo. Archivos de Medicina del Deporte XVI (69), 9-14. 1999.
21. Guilland, J-C., Penaranda, T., Gallet, C., Boggio, V., Fuchs, F., and Klepping, J. Vitamin status of young athletes including the effects of supplementation. Med.Sci.Sports Exerc. 21 (4), 441-449. 1989.
22. Haralambie, G., Senser, L., and Sierra-Chávez, R. Physiological and Metabolic Effects of a 25 km Race in Female Athletes. Eur J Appl Physiol 47, 123-131. 1981.
23. Ji, L. L., Katz, A, Fu, R., Griffiths, M., and Spencer, M. Blood glutathione status during exercise: effect of carbohydrate supplementation. J Appl Physiol 74 (2), 788-792. 1993.
24. Jühn, M. S. Popular Sports Supplements an Ergogenics Aids. Sports Med. 33(12), 921-939. 2003.
25. Lambert, C. P., Costill, D. L., McConell, G. K., Benedict, M. A., and Lambert, G. P. Fluid Replacement after Dehydration: Influence of Beverage Carbonation and Carbohydrate Content. Int.J.Sports Med. May; 4 (13), 285-293. 1992.
26. Legaz Arrese, A., Alonso Martín, J. M., Díaz Martínez, A. E., and Navarro Valdivieso, F. Indices de la serie roja y del metabolismo del hierro en atletas de carreras de élite: relación con el rendimiento deportivo y frecuencia anémica. Archivos de Medicina del Deporte XVI (70), 121-132. 1999.
27. Legaz Arrese, A., Ramírez Parenteau, C., Díaz Martínez, A. E., and Navarro Valdivieso, F. Modificaciones del metabolismo del hierro en función del sexo y de la prueba practicada en atletas de carreras de élite. Archivos de Medicina del Deporte XVI (69), 29-37. 1999.
28. Lijnen, P., Hespel, P., Fagard, R., Lysens, R., Vanden Eynde, E., and Amery, A. Erythrocyte, plasma and urinary magnesium in men before and after a marathon. Eur J Appl Physiol 58, 252-256. 1988.
29. Mader, A. Magnesium und Sportliche Leistung. Deutsche Z.Sportmed. 38, 50- 59. 1987.
30. Malczewska, J., Szczepanska, B., Stupnicki, R., and Sendecki, W. The Assessment of Frequency of Iron Deficiency in Athletes From the Transferrin Receptor- Ferritin Index. International Journal of Sport Nutrition and Exercise Metabolism 11, 42-52. 2003.
31. Mannix, E. T., Stager, J. M., Harris, A., and Farber, M. O. Oxygen delivery and cardiac output during exercise following oral phosphate-glucose. Med.Sci.Sports Exerc. 22 (3), 341-347. 1990.
32. Marins, J., Estelio, D., Martínez, M., Villegas, J., and Zamara, S. Diferentes tipos de hidratación durante el ejercicio y su influencia sobre los electrolitos plasmáticos. Archivos de Medicina del Deporte XVI (Especial), 587. 1999.
33. Maughan, R. J., Leiper, J. B., and Brouns, F. Die optimale Zusammensetzung eines Getränks für den schnellen Flüssigkeitsersatz. Deutsche Z.Sportmed. 46 (6), 313-317. 1995.
34. Mujika, I. and Padilla, S. Anemia y déficit de hierro en deportistas. Novedades Técnicas, Arabako Foru Aldundia 16, 38-70. 2000.
35. Nielsen, P. and Nachtigall, D. Iron Supplementation in Athletes. Current recommendations. Sports Medicine 26 (4), 207-216. 1998.
36. Nuviala Mateo, R. J. and Lapieza Laínez, M. G. La anemia del deportista (I). Fisiopatología del hierro. Archivos de Medicina del Deporte XVI (73), 435- 445. 1999.
37. Nuviala Mateo, R. J., Lapieza Laínez, M. G., Robinson, M. B., and Cejudo Oltra, M. Estudio nutricional en mujeres deportistas de élite. (II). Microminerales y vitaminas. Archivos de Medicina del Deporte XVI (70), 143-153. 1999.
38. Nuviala Mateo, R. J., Lapieza Laínez, M. G., Robinson, M. B., and Cejudo Oltra, M. Estudio nutricional en mujeres deportistas de élite. (I). Energía, principios inmediatos y macrominerales. Archivos de Medicina del Deporte XVI (69), 15- 27. 1999.
39. Parry-Billings, M., Budgett, R., Koutedakis, Y., Blomstrand, E., Brooks, S., Williams, C., Calder, P. C., Pilling, S., Baigrie, R., and Newsholme, E. A. Plasma amino acid concentrations in the overtraining syndrome: possible effects on the immune system. Med.Sci.Sports Exerc. 24 (12), 1353-1358. 1992.
40. Pascoe, D. D., Costill, D. L., Robergs, R. A., Davis, J. A., Fink, W. J., and Pearson, D. R. Effects of exercise mode on muscle glycogen restorage during repeated days of exercise. Med.Sci.Sports Exerc. 22 (5), 593-598. 1990.
41. Pate, R. R., Sargent, R. G., Baldwin, C., and Burgess, M. L. Dietary Intake of Women Runners. Int.J.Sports Med. 11, 461-466. 1990.
42. Piehl, K. Glycogen Storage and Depletion in Human Skeletal Muscle Fibres. Acta Physiol.Scand. Suppl. 402, 3-32. 1974.
43. Powell, P. D. and Tucker, A. Iron Supplementation and Running Performance in Female Cross-Country Runners. Int.J.Sports Med. 12, 462-467. 1991.
44. Schaefer, A., Piquard, F., Geny, B., Doutreleau, S., Lampert, E., Mettauer, B., and Lonsdorfer, J. L. Arginine Reduces Exercise-Induced Increase in Plasma Lactate and Ammonia. Int.J.Sports Med. 23, 403-407. 2003.
45. Tsitzas, K., Williams, C., Boobis, L., Symington, S., Moorehouse, J., Garcia- Roves, P., and Nicholas, C. Effect of Carbohydrate Feeding During Recovery from Prolonged Running on Muscle Glycogen Metabolism During Subsequent Exercise. Int.J.Sports Med. 24, 452-458. 2003.
46. van Erp-Baart, A. M. J., Saris, W. H. M., Binkhorst, R. A., Vos, J. A., and Elvers, J. W. H. Nationwide Survey on Nutritional Habits in Elite Athletes. Int.J.Sports Med. 10, 3-10. 1989.
47. van Rensburg, J. P., Kielblock, A. J., and van der Linde, A. Physiologic and Biochemical Changes During a Triathlon Competition. Int.J.Sports Med. 7, 30-35. 1986.
48. Weight, L. M., Klein, M., Noakes, T. D., and Jacobs, P. Sports Anemia - a Real or Apparent Phenomenon in Endurance-Trained Athletes? Int.J.Sports Med. May; 4 (13), 344-348. 1992.
49. Keul, J., Witzignam E. Die Olympia Diät. Heynes Verlag 1988.
50. Kohli, P., Greenland, Ph. Role of the Metabolic Syndrome in Risk Assessment for Coronary Heart Disease. JAMA. 295, 819-821. 2006.