18. Osasun Jardunaldiak: Infekzioak
4. DOKTORE, ZER EMANGO ZENIDAKE KATARRO ZATAR HONETARAKO?
Egilea: Aitziber Aierbe Kanbra
Hondarribiko Osasun Zentroa - Familia medikua
SARRERA
OEEko jardunaldi hauetan, teorikoki zein antibiotiko (=ATB), noiz eta nola erabili beharko liratekeen, errealitatean nola egiten diren tratamenduak eta abarretaz hitz egiteko aukera izango da. Honela, hitzaldi honek ATBren inguruan bestelako ikuspegia emateko asmoa du.
Nolabait ideala litzakeena eta errealitatean ematen dena urrunduta baleude, zein faktore izan zitekeen urruntasun hori sorrarazten duena aztertzea. Hainbat faktore aipa daiteke, baina berbaldi hau, mediku eta pazienteen arteko harreman eta elkarrizketak ATBaren erabilpen egokian edo desegokian nola eragiten duen aztertzean oinarritzen da.
Eta horietako faktore batzuk azaltzeko bideo batekin emango zaio sarrera.
ENTREBISTA KLINIKOAREN BIDEO EMANALDIA
Osasun zentroan kontsulta arrunt batean ematen den elkarrizketa klinikoa; gaia antibiotikoaren inguruan kokatuta dago.
BIDEOAREN AZTERKETA ETA HAUSNARKETA
Gure eguneroko preskripzioetan ordea, zergatik aldentzen gara egokitzat eta jakintzat ditugun tratamenduetatik?
Kontuan izanik entrebista klinikoa “komunikazio” prozesu bat dela, bideoa komunikazioaren elementuetan oinarrituta aztertuko da.
Hori dela eta, komunikazioaren inguruko laburpen teoriko batek hitzaldia antolatzen lagundu dezake.
Komunikazioa eta kode linguistikoa
Komunikazioa deitzen diogu izaki bizidun batek beste bati mezu bat bidaltzeko darabilen prozesuari. Mintzaira zeinu-sistema konplexuen bidez komunikatzeko ahalmena da. Hala ere, ahalmen hau ez da sistema bakar batean azaltzen, hizkuntza-mota askotan baizik.
Zeinuak
Zeinu bat, beste gauza baten ideia gogorarazten duen zerbait da. Esate baterako, semaforo baten argi gorriak debekuaren ideia gogorarazten du, paper baten gainean eginiko marrazkia, edozein objekturen adierazpena izan daitekeen bezala.
Zeinu-motak
- Hautemateko erabiltzen dugun zentzumenaren arabera, bi zeinu-mota nagusi bereiz ditzakegu, nahiz eta komunikazio zentzumen guztiak eman daitezkeen; usaimena, dastamena, ukimena,…
- Ikustezkoak, adibidez, kontsultan ikus daitezkeen argazkiak, pareten koloreak, mahai gaineko mediku tresnak…
- Entzutezkoak, adibidez, anbulantzia baten sirena, ondoko gelako gaixo baten oihuak edo algarak, jaio berri baten negarra,…
- Ikustezkoak, adibidez, kontsultan ikus daitezkeen argazkiak, pareten koloreak, mahai gaineko mediku tresnak…
- Formari dagokionez, bi multzo handi bereiz ditzakegu:
- Linguistikoak, giza hizkuntzan oinarriturikoak.
- Ez-linguistikoak, hitzezkoak ez diren komunikazio-sistemetan oinarriturikoak, adibidez, keinuak.
- Linguistikoak, giza hizkuntzan oinarriturikoak.
Komunikazioaren elementuak
Komunikazioa gauzatu dadin beharrezkoak diren elementuak honako hauek dira:
- Igorlea: komunikazioan mezua adierazten duen pertsona.(Adibidez: Pazientea edota osasun alorreko profesionala. BIDIREKZIONALITIATEA)
- Mezua: zeinu-multzo gisa eman nahi den informazioa. (osasun arazoari buruzko informazioa)
- Hartzailea: komunikazioan mezua hartzen duen pertsona. (paziente eta profesionala)
- Erreferentea: mezuak adierazten duen kanpo-errealitatea.
- Kodea: mezua osatzeko konbinatzen diren zeinu eta arauen multzoa da, eta berdina izan behar du igorle eta hartzailearentzat. (gaur egun gure osasun alorrean topatutako ezaugarri eraginkorrak; bilinguismoa, inmigrazioa,…)
- Komunikazio-kanala: mezua interferentziarik gabe hartzailearengana heltzeko bidea. (zuzenean, telefonoz, eskutitz edo interneten bitartez,…)
- Mezuaren testuingurua: mezuaren aurretik eta ondoren adierazitakoak osatzen du eta esanahi osoa ematen dio. (ospitalea edo osasun zentroa)
Komunikazio-ekintza
Komunikazioak gizarte-harremana suposatzen du eta komunikazio-prozesuak honako atal hauek ditu:
- Arrazoia: igorleak mezu bat eraikitzea eta bidaltzea erabakitzeko duen arrazoia. (arrazoia osasuna edo ondoeza baten inguruan legoke)
- Egokitzapena: mezuaren egokitzapena komunikabide eta hartzaile motarekiko. (hizkuntza teknikoa, kultura eta ohitura ezberdinak, sinismen ezberdinak, bizi ziklo eta egoera pertsonal ezberdinak… parekatzean legoke egokitzapena)
- Asmoa: informazioa eman, agindua, eskaria, iradokizuna, kritika... adieraz dezake (asmoa eta helburu nagusia profesionalarentzako, komunikazioren bitartez laguntza ematea litzateke eta pazientearentzako, laguntza jasotzea; hala ere, komunikazio prozesuan faktore erabakigarriena “asmo inplizitua”ren azaleratzeak dakar)
- Efektua: hartzaileak bere ezaguera edo bere portaera alda ditzake mezuaren ondorioz.
Komunikazio-egoera
Komunikazio-egoera, komunikazioa gertatzen deneko inguruabarra da. Honako hauek osatzen dute:
- Ingurune fisikoa (igorpen-lekua, momentua eta bidea): Edozein osasun zentrok komunikazioan eragiten duten ezaugarri espezifikoak ditu: kontsultak, itxaron gelak, kontsultaren mahai eta aulkien antolamendua, usaiak, tresnak, kolore ezberdinetako profesionalak, gelak, urgentzietako oheak, aparkalekuak , ospitaleen kokapena, …
- Gizarte-harremanak: Profesionala eta pazientearen arteko dinamismoa. Elkarrizketaren bitartez harreman bat sortzen hasiko da eta gizabanako bakoitzaren jokaera, portaera eta ezaguera azalpenekin aldatzen, moldatzen hasiko dira, dinamismo batean murgildurik eta eskaerei erantzun bat emanez. Bestalde, gizarteak berak ere, inguru sozial eta momentu politiko-historiko desberdinak ditu, gizarte harreman bereizgarriekin, eta honek ere gizabanakoarengan bere eragina badu.
- Gizabanakoaren inguruabarra: ( “ECRO”=Esquema Conceptual Referencial y Operativo del individuo: Pentsamendu modeloa- Egitura kognitiboa; Jokaera modeloa-Egitura konduktuala ; Sentitzeko modeloa- Egitura Afektiboa. Pichon Rivière).
1- Pazientearen aldetik: sinismenak, espektatibak, osasun sistemarekin duen harreman mota, esperientzia pertsonala edo familiarra, beldurrak, ezjakintasuna, axolagabekeria, erantzukizuna, ezaugarri pertsonalak (“barne-kanpoko lekunea”)
2- Medikuaren aldetik: denbora, ezagupen falta, negoziatzeko gogorik eza, nekea- frustrazioa, pazientearekin harremana, esplorazio ez argia, enpresa farmazeutikoen presioa, norberaren sinismenak, esperientzia klinikoa, ezaugarri pertsonalak …
Helburu Nagusia
ATBren erabilpenean medikua eta pazienteen arteko elkarrizketak zein harremanek nola eragiten duten azaltzea.
Metodologia
1. Bideoa 2. Azalpen teorikoa 3. Mahai ingurura gaia bideratu
Antibiotikoaren inguruan ematen den entrebista kliniko baten bideo emanaldia oinarritzat harturik, komunikazioaren garrantziari buruzko azalpen teoriko labur bat luzatzea eta mahai ingurura gaia bideratzea.
Ondorioa
“Komunikazioa, ATBren erabilpenean faktore garrantzitsua”
Bibliografia
1- Pressures on the general practitioner and decitions to prescribe (WeissMC, Fitzpatrick R, Scott DK...)
2- Understanding the culture of prescribing: qualitative study of general practitioner´s and patient´s perceptions for sore throats ( Butler CC, Rollnick S...)
3- Patient´s perspectives on hight´tech home care: a qualitative inquiry into the user friendliness of four technologies ( Lehoux P)
4- Socially responsible antibiotic choices in primary care: a qualitative study of GP´s decisions to prescribe broad-spectroum and fluoroquinolone antibiotic( WoodF, Simpson S, Butler CC)
5- Attitudes and behaviour of general practitioners and their prescribing costs: a national cross sectional survey ( Watkins C, Harvey I,...)
6- The influence of patients hopes of recieven a prescription on doctor´s perceptions and the decision to prescribe: a questionary survey
7- GP´s perceptions of patient in influence on prescribing
8- “Psicología Social”. Gladys Adamson. Pablo Sepia. Buenos Aires 2005. Ed. Era Naciente.