Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

19. Osasun Jardunaldiak: Osasun Berrikuntzak

BERRITASUN DIAGNOSTIKOAK KARDIOLOGIAN

Egilea: Uxua ldiazabal


 

HlTZAURREA

Arlo kardiobaskularrean ezagupenak aurrera doaz, abiadura azkarrez . Hori dela-eta informazioa izugarri hazten ari da, eta profesionalentzat ia ezinezkoa da praktikan guztia kontrolatzea.

 

IRUDI TEKNIKEN GAURKOlZEA

Gaur egun, kardiologian,teknika hauek bilakatzeko eta zabaltzeko momentuan daude. Modalitate guztiek balio  handia daukate diagnostikoan eta  pronostikoan. Baina, eskaintza zabal  honen aurrean, arazo  bat  planteatzen zaigu.   Zer teknika erabili?

 

1. Paziente sintomatiko baten  aurrean, zer  teknika da efektiboena?

2.  Zein da metoda egokiena?

3.  Zein informazio ematen digu?  Anatomikoa, Funtzionala...

4.  Zein    da    kostuen eta     mesedeen arteko     lotura?

  

1.- ESTRESEKO EKOGRAFIA

Bere erabilgarritasun klinikoa ezbaian dago iskemia probokatzeko frega bezara, baina gaurko ikerlan batean argi eta garbi azaltzen da paziente asintomatikoetan errebaskularizatu ondoren informazio gehigarria ematen duela: iskemiak lotura argia du mortalitatearekin.

2.- KONTRASTEKO EKOGRAFIA

Arteria koronarietako lesioak detektatzeko gaitasuna frogatzen duten lan interesgarriak argitaratu dira azken urteetan.  Miokardiopatia iskemikoa eta  idiopatikoa  bereizteko ere  erabiltzen da.

3.- SPECT

Gure giroan, ikerlan  batek  baieztatu du oso erabilgarria dela miokardiopatia iskemikoan errebaskularizazioaren anura iragartzeko, biabilitatea detektatzeko:.

4.- ERRESONANlZIA MAGNETIKOA KARDIOLOGIAN

Aplikazioak azkar   eboluzionatzen ari  dira, eta  emaitzak esperantzagarriak dira.  Gaur  egun,  kardiologian oso tresna garrantzitsua eta segurutzat hartzen da.

Gure esperientzia praktikoan•

- Kardiopatia iskemikoan maiz erabiltzen da: Bentrikuluen funtzioa ebaluatzen du,balbulen lesioak. errebaskularizazioaren beharra (perfusioa eta  RT ("realce tardfo"/beranduko gorakada). konplikazioak (tronboak...)...

-  Paziente sintomatikoetan,batzuetan diagnostikoa zaila da.

eta erresonantziak laguntza eskaintzen digu: miokardiopatia dilatatu iskemikoan eta idiopatikoan.miokarditisa,sarkoidosia. amiloidosia,miokardiopatia hipertrofikoa... Adibide hauetan guzHetan ere."beranduko gorakadak" informazio garrantzitsua ematen digu.

5.- BIHOlZEKO TOMOGRAFIA KONPUTERIZATUA

Teknika  berri honek informazio garrantzitsua ematen digu. Gure esperientzia praktikoan •

- Asko hitz egin da score-kaltzioaren erabilgarritasunaz. SKA (sindrome koronorio akutua) izateko arriskua baloratzeko: parametro bat da paziente asintomatikoen balorazioan. baina ez dauka beste parametroek baino pisu handiagoa; paziente sintomatikoetan ez du baztertzen eritasuna edukitzeko aukera (SKA kasuen % 40an lesio koronarioak ez daude kaltzifikatuak, score altuak aterosklerosia dagoela esaten digu.baina ez obstrukzioa).

- Paziente iskemiko eta sintomatikoak hurrengo egoeretan: bularreko

min atipikoa arrisku ertainarekin eta esfortzu-proba negatiboarekin (Negatibo faltsua); paziente operatu berriak edo paziente koronarioak. bularreko  mina  dutenak;  TCI-Stent kontrola; Kateterismoaren konplikazioak baloratzeko (disekzioak); anatomia koronarioa baloratzeko operazio balbular baten aurretik...

- Beste patologia kardiologiko batzuk baloratzeko: balbulopatiak. miokardiopatiak. masak eta tumoreak. aortako patologiak. jaiotzetiko kardiopatiak...

Ondorioz. teknika hau oso erakargarria da,baina jakin behar dugu nola erabili. zentzuz (erradiazioa ematen du.garestia da...) eta beti pazientearen enfoke klinikoan oinarrituta.

 

BERRIKUNlZAK KARDIOLOGIA INTERBENlZIONISTAN KORONARIOEN BARRENEKO EKOGRAFIA  (IVUS)

Espainian  gero eta gehiago erabiltzen dugu  , angiografikoki

zalantzazkoak diren lesioak identifikatzeko oso baliagarria delako  .

 

 

BIBLIOGRAFIA:  

1 Alfonso F. Bermejo J. Heros M.Segovia  J. lntroduccion: cardiologfa 2007. Rev Esp Cardiol. 2008; 61 Supl1:1-3.

2 Alfonso F.Bermejo J.Heros M.Segovia J. lntroduccion: Cardiologfa 2006. Rev Esp Cardiol. 2007; 60 Supl 1: 1-2.

3 Grau M. Marrugat J. Funciones de riesgo en Ia prevencion primaria de las enfermedades cardiovasculares. Rev   Esp Cardiol. 2008;   61:  404-16.

4 Marrugat J.Elosua R.Martf H. Epidemiologic de Ia cardiopatfa isquemica en Espana: estimaci6n del numero de casos y de las tendencies entre 1997 y 2005. Rev Esp Cardlol. 2002; 55: 337-46.

5 Vega G.Martfnez S.Jimenez PA. Navarro A. Bernad F. Efecto de los factores de riesgo cardiovascular sobre Ia morbimortalidad a largo plazo despues de un infarto agudo de miocardio. Rev Esp Cardiol. 2007;60: 703-13

6 Alfonso F.Segovia J.Heres M.Bermejo J. Prevenci6n cardiovascular: t,siempre demaslado tarde? Rev Esp Cardlol. 2008;61: 291

7 Pedone C.Elhendy A. Biagini E.Van Domburg RT. Schinkel AF.Di Pasqua G.et. al. Prognostic significance of  myocardial ischemia by  dobutamine stress echocardiography in  patients without angina pectoris after coronaryrevascularizafion. Am J Cardiol. 2008;102: 1156-8.

8 Romero-Farlna G.Candeii-Riera J. Aguade-Brulx  s. De Leon G.Casteii-Conesa J. Efecto de Ia revascularizacion coronaria en Ia miocardiopatfa isquemica con criterios de viabilidad en Ia gated-5PECT de perfusion miocardica. Rev Esp Cardiol. 2008; 61: 540-4.

9 Appropriateness Criteria for Cardiac Computed Tomography and Cardiac Magnetic Resonance Imaging

10 Cardiac computed tomography: indicaciones.applicationes.limitationes.and training requirements. European Heart Journal (2008) 29.531-556

11 Baz JA. Mauri J. Albarran A. Piner E. Registro Espanol de Hemodinamica y Cardlologfa lntervenclonlsta. XVII lnforme oflclal de Ia Secclon de Hemodlnamlca y Cardiorogfa lntervencionista de Ia Sociedad Espanola de Cardiologfa (1990-2007). Rev Esp Cardiol. 2008;61: 1298-314.

12 Hurtado JA. Manzano S. Pinar E. Valdes M.Manejo conservador en Ia disección coronaria espont6nea del tronco comun izquierdo. Rev Esp Cardiol. 2007; 60:

 

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan