19. Osasun Jardunaldiak: Osasun Berrikuntzak
BEREIZMEN HANDIKO KIRURGIA. PROZESU BATEN DISEINUA ETA ERAGINA
Egileak: M.J. Sarrionandia Uribelarrea, P. Lopez Alvarez-Buhilla, A. Olaizola Mendibil, C. Mourelo Carballo, A. Azpeitia Palomo, Mikel La Torre Gisasola
SARRERA:
Lehen mailako pediatrak eta Pediatriako zirujauak partaide direla, Pediatrian bereizmen handiko kirurgia prozesu batek zein diseinu eta zein eragin dituen, horixe erakustea da azterlan honen helburua.
Bereizmen handiko kirurgia aurrera emandako urratsa da kirurgia anbulatorioan. Pazienteak ospitalean egonaldi bakarra eginda bideratzen dira bai operazio aurreko ebaluazioa bai ondorengo ebakuntza kirurgikoa ere;horri "one day surgery" edo "one stop surgery"(l;2;3) deitzen diote medikuntza anglosaxoian. Era horretara, asko errazten da kirurgia anbulatorioa, batetik, pazientea gusturago dagoelako,eta, bestetik, osasun-baliabideak ere hobeto erabiltzen direlako.
Gaur egun, osasun-arloko antolamendua aldatzen ari da eta osasun-eredu berri horretan pazienteari begiratzen zaio batez ere. Eredu horretan pazientea bera da jardun guztien muina, xedea, ardatza; eta pazientearen gogobetetzea da efikazia-irizpiderik behinena. Eredu horretara iristeko, prozesuak hartu behar dira oinarritzat osasuna kudeatzerakoan. Osasun-prozedura batzuk, ebakuntza kirurgikoak ere barnean direla, hobetu egin daitezke, eta lan-karga ere hobeto berrantolatu daiteke, era horretara, eragingarriagoak izateko eta pazienteen beharrizanei hobeto egokitzeko (4;5). Proiektu honek kudeatu nahi duen prozesua lehen mailako profesionalek eta arreta espezializatukoek koordinatu behar dute.
Ohiko kirurgia anbulatorioan betetzen diren urratsak, eta, ebakuntza kirurgiko jakin batzuetan, Pediatriako bereizmen handiko kirurgian ematen diren pausoak konparatu dira. Antolamendu-eredu berri honek, lehen mailako pediatren partaidetzarekin, programa bat garatu du egun berean operazio aurreko ebaluazioa eta ebakuntza kirurgikoa egiteko, ospitaleko kanpo-kontsultan. Urtebete igarota,autoebaluazioa egin da,eta egin beharreko aldaketak ere egin dira, prozesua etengabean hobetzen joan dadin.
MATERIALA ETA METODOLOGIA:
Gurutzetako Ospitaleko Kirurgia Pediatrikoko Zerbitzua espezialitate honetan erreferentziatzat har daitekeen bakarra da Bizkaian. Lurralde horretan haurren kopurua % 14koa da eta 0 urtetik
14ra bitartekoak aintzat hartzen baditugu 124.494 ume dira guztira, lau eskualdetan banatuta, EUSTAT Euskal Estatistika Erakundeak emandako datuen arabera.
Plan Pilotua 2007ko uztailaren 12an onartu zuten Kirurgia
Zerbitzuetako Zuzendariordetzak eta Zuzendaritza Medikoak.
Ospitaleko giza baliabideei dagokienez, lan talde bat osatu zen bereizmen handiko kirurgiaren programan parte hartzeko; bertan ziren lau zirujau eta bi anestesista pediatriko,baita Zerbitzuko erizainak eta laguntzaile klinikoak ere, lanaldi autonomoan, arratsaldeko ordutegian.
Pediatriako zirujauek programa egin zuten, eta 4 hilabetez bileretan aurkeztu zuten Bizkaiko Osasun Barrutian, lau osasun eskualdeetako lehen mailako pediatrekin zehaztasun guztiak adosteko. Programa horretan parte hartzeko prest zeuden,beren borondatez. 85 pediatra;jakin-min handia erakutsi zuten arlo horretan eta harreman estua dute ospitalearekin.
Diagnostikoen taula ezarri da, eta ebakuntza kirurgiko jakin batzuetarako behar izaten diren adin egokiak finkatzeko taula ere bai (1. taula);horiexek izan dira programa garatzen hasteko abiaburu. Taulan jasotako patologietan hiru multzo bereizten dira:
1.- Abdomeneko paretako kirurgia (hala nola,iztaiko etenak. zilborreko herniak eta epigastrikoak),
2.- Aparatu genitaleko kirurgia (hidrozeleak. fimosiak eta jaitsi gabeko
barrabilak) eta
3.- Larruazaleko eta ehun bigunetako kirurgia (azazkal inkarnatuak. nebusak, moluscumak, kisteak, erranulak eta ankiloglosiak). Anestesistekin umeen gutxieneko adina ebakuntza egiteko adostu da: urtebete.
Lehen mailako pediatrak pazientea hartzen duenean, lehenik eta behin, begiratuko du ea kirurgia egin dakiokeen, eta aurretiaz ezarritako baldintzak betetzen dituen,aintzat hartuta bai adina eta diagnostikoa,baita egoera kliniko orokorra eta ebakuntza aurreko analisiak ere. Dena egokia bada,telefonoz edo posta elektronikoz hitzordua hartuko du ospitalean eta gurasoei, baimena eskatzeaz batera,prozesua nolakoa den jakinaraziko die.
Lehen mailako pediatrakjarraibide-orria emango die familiakoei, ospitalera datozenerako. Orrian jasota daude, diagnostikoaz eta datu pertsonalez gain, zein ordutan etorri behar duten (11etan), nora jo behar duten eta 8,30etatik aurrera erabateko baraua zaincfu behar dela. Anestesiarako galdetegia beteko du eta familiari emango dio anestesistari eman diezaion analisiekin batera.
Ospitalean zirujauak hartuko du familia. Historia klinikoa egingo du,haurra aztertu,diagnostikoa berretsi,eta umea baraurik dagoela eta analisiak egoki daudela baieztatu. Horrez gain, kirurgia-prozesua azalduko die gurasoei, eta kirurgiarako baimen txostenduna eskuratuko du. Herren ondoren, anestesistak bisitatuko du haurra; pediatrak bidalitako aurrekarien txostena begiratu, haurra aztertu eta baimen txostena eskuratu behar du anestesia erabiltzeko.
Ebakuntza kirurgikoa egin ondoren, ebakuntza ondorengo zainketa-gelara eramango dute, han familiakoekin egon dadin. Anestesistak baimena emandakoan,haurrak alta jasoko du arratsalde horretan bertan. Joan aurretik, gogobete1ze-galdetegia ematen zaie familiakoei,izenikjakinarazi gabe, era anonimoan bete dezaten. Ospitaleko Kalitate Unitateak egin du galdetegia .Hamaika galdera konkretu dira guztira, arlo hauek zehazteko: informazioa, tratua, osasun-arloko profesionalen jakin1za-maila eta gaitasuna, lehen arretako profesionalek eta arreta espezializatukoek minari emandako trataera,eta itxaronaldian emandako denbora. Erantzuteko aukerak, hauexek: bikaina, oso ona, ona, erdipurdikoa eta txarra. Beste bi galdera, berriz, irekiak dira. Horietan programari buruzko aide positiboren bat eta aide negatiboren bat zehazteko eska1zen zaie.
Ebakuntza egin eta astebetera, alta-agirian ezarritako jarraibideak bete ondoren, lehen mailako pediatrak aztertuko du haurra. Horrez gainera, lan-talde kirurgikoak ere jarraipena egin behar du telefonoz, familiakoei eta pediatrari berari galdetuta (3. irudia).
Planari jarraituz, autoebaluazio bat ere egin behar da urtean behin,arreta espezializatuko medikuak (zirujaua eta anestesista) eta lehen mailako pediatrak elkarrekin batuta, pazienteen gogobetetze inkesta baloratzeko eta protokoloa ahal den neurrian hobe1zeko.
EMAITZAK:
Guztira, 2007ko urritik aurrera, 12 hilabeteko denbora-tarte batean,123 ebakuntza egin zaizkie 120 haurri;horietatik 85 mutilak dira,eta 35 neskak. Haurren adin-tartea 1 urtetik 14 urtera bitartekoa da, eta batez besteko adina 5,1 urtekoa.
Pediatren diagnostikoa zuzena izan zen kasu guztietan,% 100.
ltxaronaldia, lehen mailako pediatrarekin kontsulta izan zenetik ebakuntza kirurgikoa izan arte, ez da inoiz bi astetik gorakoa izan.
Bereizmen handiko kirurgiaren programatik kanpo geratu ziren bi ume,sukarra zeukatelako ospitalera iritsita egiten zaien aurreko ebaluazioan.
Ebakuntzak 123 izan dira, honela banatuta: abdomeneko paretako kirurgian,39 (% 31,70); aparatu genitaleko kirurgian,25 (%
20,32); larruazaleko eta ehun bigunetako kirurgian, 59(% 47,96).
Bi arazo orin egon ziren ebakuntza ondorengo unean bertan (% 1,66): odoljarioa, bata; eta zirkuntzisio osteko infekzioa, bestea. Alta-agiria jasoz geroztik, ez dugu inongo konplikazioren berri izan. Hori horrela zela baiezta1zeko,telefonoz galdetu zi1zaien familiakoei eta lehen mailako pediatrei.
Gogobetetze-inkestan izandako emaitzak aztertu dira, eta jasotako asistentzia orokorrean egokia izan dela guraso gehienen1zat (% 98) ikusi da. Gurasoen % 73k uste du jaso duten asistentzia oso egokia izan dela (bikaina + oso ona). Ondoen baloratutako aldeak, berriz, arreta sanitarioa eta hartutako tratua izan dira. Okerren baloratutako arloa, berriz, itxaronaldia izan da; ospitalera iristen direnetik ebakun1za egin arteko denbora,alegia,hiru ordukoa izan baita batez beste (1. irudia).
Proiektu honek ekarri dituen onura sozio-sanitarioak hauek izan dira: anestesia aurreko kontsulta eta ebaluazioa ebakun1zaren aurre aurretik egitea,jende gehiegi dagoenean ebakun1zak bertan behera geratuko ez direIa ziurta1zea,ospitaleko hiru bisitaldi gutxiago izatea ume bakoi1zeko,goizeko txandan 30 ebakun1za-saio gutxiago izatea, baliabide sanitarioak optimizatzea,eta gure bezeroen gogobete1ze maila handia.
EZTABAIDA:
Kirurgia handia modu anbulatorioan 70ko hamarkadaren hasieran hasi zen egiten, eta zirujau pediatrikoak (6;7;8) izan ziren aifzindari horretan;horrek aurrerakun1za handia ekarri zuen pazientea tratatzeko moduan.
Osasun-arloko erakundeetan era askotako jardunak izaten dira, konplexuak eta askotarikoak. Atal bereiztuak daude, halo nola, lehen mailako arreta eta arreta espezializatua eta, gainera, zereginak zerbi1zuka edo departamenduka antolatzen dira. Horren ondorioz, zenbattetan zaila izaten da giza baliabideak eta bestelako bitartekoak modu egokian planifikatzea bezeroari arreta integrala eman ahal izateko (9). Ondo antolatutako eta egituratutako prozedura kudeaketak behar den moduan koordinatuta eta baliabide egokiak erabilita, onura handia ekar lezake baliabideak erabiltzeko eta kalitatea hobe1zeko orduan (10).
Ebakuntza kirurgikoaren prozesua, pazientea ardatz hartuta, goitlk behera begiratu,aztertu, berrantolatu behar da,lortzen ditugun emaitzak hobetzeko eta bezeroen eskaerei ondo erantzuteko. Horretarako,aldaketak egin behar dira erakundearen kulturan eta egituran,eta garrantzi handikoa da arlo horretan zuzenean zerikusia duten profesionalek parte har dezaten (11).
Programa hau diseinatzerakoan, ohiko lan-sisteman izaten diren gorabeherak begiratu eta aztertu ziren.
Barneko analisian indargune batzuk baloratu ziren: goizeko kirurgia anbulatorioan eskarmentua zegoen lehendik, 1973az geroztik; mota honetako kirurgiak ebakuntzen % 70etik gora hartzen du;langile guztiak egon dira parte hartzeko prest (anestesistak, erizainak, zirujauak); arratsaldeko txandan ere eskarmentua zegoen kirurgian lehendik ere; eta ebakuntza osteko zainketa pediatrikorako unitatea zegoen erabilgarri 22:00etara arte. Zenbait ahulezia ere atzeman ziren; esaterako, ebakuntza aurreko zirkuitua luzea eta korapilatsua da, eta anestesiako kontsultatik ebakuntza kirurgikoa egin arte denbora luzea iQarotzen da (2. irudia). Kanpoko analisian honako aukerak ikusi z1ren onuragarri: eskualdeen eta Gurutzetako Ospitalearen arteko informatika eta komunikazio-tresnak asko garatu eta hobetu dira azkenaldian, eta Pediatriako lehen arretako lan taldeak maila handia du diagnostikatzeko eta erabakitzeko. Kanpoko mehatxu batzuk ere identifikatu ziren: lehen mailako lan taldeak agian ez ziren langintza horretan inplikatuko;Pediatriako espezialista gutxi dagoenez, familia-medikuek hartzen dute haien lekua; eta familiek eurek agian ez zuten onartuko horrelako aldaketarik.
Aurretiko egoera aztertuta, plan hau diseinatu zen bezeroen gogobetetze-maila eta osasunaren kalitatea hobetzeko asmotan. Egun berean operazio aurreko ebaluazioa eta ebaketa kirurgikoa eginda (3. irudia), bereizmen handiko kirurgiaren eredu honen bidez, honako helburu hauek bete nahi genituen: kontsulta-kopuruak eta itxaronaldiak murriztu ziren,kostuak txikiagotu, fakultatiboen goizeko lan-karga handiegia arindu,antolamendua hobetu, jarduna bizkortu, eta, batez ere, bezeroek kalitateaz zuten pertzepzioa handitu.
Programa martxan dagoen denbora honetan helburu horiek denak lortu dira, eta honako onura soziosanitario hauek ere lortu dira: goizean 30 saio kirurgiko gutxiago egin dira, eta ondorengo kontsultetan 360 saio gutxiago izan dira. Egia da lehen mailako arretan kontsulta bat gehiago egiten dela hour bakoitzeko,baina hori ere erlatiboa da, era batera zein bestera gertatzen delako kontsulta hori alta-agiria eramaterakoan. Kontuan hartu behar da beti. Osasun Zentroa dela haurra artatzeko lekurik egokiena.
Arratsaldeko ordutegian egiten den programa autonomoa denez gero, ospitaleak ez du saio bakar bat ere atzera bota,ordutegi horretan ebakuntza-gela erabat erabilgarri dago-eta. Horrez gainera, gurasoen gogobetetze-maila,egin zaien inkesten arabera, ona da
2009ko urtarriletik aurrera. Araban,guztira,36.000 haur daude 0 urtetik 14 urte bitartekoak. eta 13 Osasun Zentrotako pediatrak agertu dira parte hartzeko prest euren borondatez.
Bereizmen handiko kirurgiaren plan pilotu honek argi erakusten digu bereizmen handiko kontsultak eta prozesuen kudeaketa nola aplika daitezkeen Pediatriako pazienteen ebakuntza aurreko eta osteko prozesuak berrantolatzerakoan. Bereizmen handiko arreta edo kontsulta-eredu hau beste espezialitate askotara ere hedatu liteke medikuntza eta kirurgia arloetan. Bereizmen handiko kontsulta hauetan pazienteak baloratzen eta aztertzen ditu medikuak; beharrezko diren proba guztiak egiten dizkie, eta egun horretan bertan proben emaitzak eskuratzen dira;beraz, horretan oinarrituta, diagnostikoa eta tratamendua egin daiteke. Horrenbestez, prozesu osoa egun bakar batean betetzen da. Antolamendua aldatzeak pentsamoldea aldatzea dakar, kasu honetan ez baita zerbitzuka lan egiten; paziente bakoitza hartzen da prozesu osoa balitz bezala, eta,beraz, era koordinatuan egin behar da lan.
Familiari egiten zaion gogobetetze-inkesta oso funtsezkoa da. lzenik eman Qabe,anonimatuan egin dira, eta, gorago esan dugunez.. galdera irek1ak eta itxiak ditu. Guri dagokigunez, arlorik okerrena itxaronaldia izan da;ospitalera iristen direnetik ebakuntza egin arteko denbora, alegia, hiru-lau ordukoa izan baita batez beste.
Urteko autoebaluazioa egin da 2009ko urtarrilean; horretarako bildu ziren lehen mailako pediatrak. zirujauak. anestesistak eta osasun arloko gainerako profesionalak. era horretara, lortutako emaitzak aztertu, eta egin beharreko aldaketak egiteko, proiektu hau etengabean hobetzen joan dadin,betiere, European Foundation for Quality Management-en (EFQM.) Bikaintasun Ereduaren jarraibideak aintzat hartuta (12). Zirujauek martxan jarritako hobekuntza-ar1oa itxaronaldia murriztea izan da,horixe da-eta okerren baloratutako aldea gogobetetze-inkestetan;pazienteak ospitalera iristen direnetik ebakuntza egin arteko denbora, beraz, bi ordukoa izango da. Baraualdian eman beharreko denbora laburtu dute anestesistek (aurrerantzean, bi ordukoa) eta programan sar daitezkeen umeen adina bederatzi hilabetera jaitsi dute.
BIBLIOGRAFIA:
1.-Tagge E P, Hebra A, Overdyk F, et al. On-stop surgery: evolving approach to pediatric outpatient surgery.J. Pediatr Surgery. 1999.34:129-132.
2.-Reisman M,von Kampen M,Laupichler Bet al. Fast-track surgery in infants and children.J Pediatr Surgery 2007.42, 234-238.
3.-Astuto M, Disma N, Sentina P, et al. One.stop surgery in pediatric surgery. Aspect of anesthesia. Preliminary report.Minerva Anestesiol
2003. 69(3)137-144.
4.-Frezza E E, Girns R P, Silich R J, Coppa G F. Comentary: quality of care and cost containment are the hospital-based ambulatory surgery challenges for the future.Am J Med Qual. 2000;15 (3):114-118.
5.-Hopkins JR,. Financial incentives for ambulatory care performance improvement.Jt Comm J Qual lmprov.1999;25 (5):223-38.
6.-Encinas A Hernandez JM,Benavent Mt Cano I, Vilarino A Gomez Fraile A Gomez Ml,Berchi FJ. Ciru fa de corta estancia..Experiencia de un servicio de cirugfa pediatrica. Cir Pediatr 1995;8: 58-62.
7.-Kokinsky E, Thornberg E, Ostlund AL, Larsson LE. Postoperative comfort in paediatric outpatient surgery.Paediatric Anaesthesia
1999;9: 243-251.
8.-Waghorn A McKee M,Thomson J,. Surgical outpatients: challenges and responses. Br J Surgery.1997.;84(3):300-7.
9.-Burattini MF,Morabito A Cristofani R et al. Day surgery and one day surgery in pediatric surgery: personal experience.G.Chir.1994.;15 (11-12):498-502.
10.-Perez JJ, Garcfa J, Tejedor M,. Gestion Clfnica: Conceptos y Metodologfa de Ia implantacion Rev Calidad asistencial 2002;17:305-
311.
11.-Pile E. The future of primary care paediatrics and child healt. Arch Dis Child 2004;89 (2):113-5.
12.-Moracho O:"Gestion por procesos y Modelo Europeo de Excelencia;evaluacion y mejora continuaH. Rev Calidad Asistencial.