Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

19. Osasun Jardunaldiak: Osasun Berrikuntzak

ERIAREN IKUSPUNTUA

Egilea: JOXE ARANZABAL


 

1. Azala: Eriaren ikuspuntua

 2. Besaide mendian

Gaixotu aurretik. pertsona normala nintzen: unibertsitatean egiten nuen lan, Mondragon Unibertsitatean, arineketan egiten  nuen (Behobia-Donostia ordubete eta  18 minutuan egina nuen), asteburuetan noizbehinka mendira egiten nuen familiarekin, ustez ez nengoen arrisku taldeen barruan...  Hemen Besaiden gaude, emaztearekin eta alabarekin,gaixotu baino egun batzuk lehenago, eta beste itxura bat nuen,ile gehiagorekin.

 3. Medikuak esan dit minbizia dudala

Egun batetik  bestera baina, hori guztia aldatu egin zen. 2002ko irailaren 11n ospitaleratu egin ninduten barea handituta nuelako, eta biharamunean, medikuak esan zidan minbizia nuela. Hemeretzi ordu horietan,ospitaleratu nindutenetik medikuarekin hitz egin nuen arte, infernura jaitsi nintzen: burua joan egiten zitzaidan,eta gauzarik txarrenak pentsatzen nituen. Denetan,Bego eta Miren ikusten nituen, emaztea eta alaba,bakarrik eta ni barik. Heriotzaren bisita txartelak ikaratu egin ninduen. Medikua agertu arte. Esan zidanean minbizia nuela, linfoma bat eta senda zitekeela,nahiz eta bidea luzea eta mingarria  izan zenbaitetan, orduan  garbi ikusi nuen zezen hura toreatzeko  modukoa zela. Eta horrela esan nion Begori: "zu lasai egan, zezen hau toreatuko dugu-eta". Zer nuen jakiteak sekulako lasaitasuna eman zidan.

 4.    lnterneten  idatziko  dut      nire  esperientziaren    berri. Arrazoi bat  baino gehiago izan nuen neure esperientzia Sustatun argitaratzeko: batetik. nahi nuen neure barrena atondu, txukundu; ospitalean bizi izan nituen emozioak antolatu.  Bestetik. nahi nuen jendeari jakinarazi albiste txar haren atzean bazegoela itxaropenik; nik, beste askok bezala, irabazi egingo niola minbiziari. Eta hirugarrenik, nahi izan nuen aide egin oinazearen kale isiletatik eta sartu kale nagusian, jendearen berotasuna sentitzeko. Azken motibo hori beharbada ez nuen hain garbi ikusten orduan,baina orain argiago ikusten dut. Horrela,bada,irailaren 15ean, hantxe agertu zen nire artikulua, Sustatun. lzenburua  bera  nahiko  adierazgarria zuen: "Medikuak Esan Dit Minbizia Dudala". Eufemismorik ez, zuzen eta harira. Erantzun itzela izan zuen lehen mezu hark: 60tik gora erantzun jaso zituen, errekor handia  garai hartan euskaldunen artean, eta denak  ziren animua, maitasuna eta  elkartasuna adierazteko.

 5. Ospitalean, Aitorrekin eta Begorekin

Familian aurkitu nuen sostengu handia. Ni adoretsu ikusita, eurak ere horrela agertzen ziren,adoretsu eta umoretsu. Eta aldarte horrekin ekin genion kimioterapiari. Hasi aurretik baina,herritar batek geldiarazi ninduen herriko plazan, eta esan zidan: "Badakit zer daukazun, eta esan behar dizut hau gerra bat dela,eta gerra moduan egin behar diozula  aurre".  Aholku hori ere oso kontuan izan nuen ospitalera joateko  orduan.

6. Ospitalean,irakurtzen

Familian ez ezik, liburuetan ere  laguntza handia aurkitu  nuen. Gustatzen zait irakurtzea,eta asko irakurtzen dut. Kontsultara noanean, beti eramaten dut libururen bat badaezpada, luze itxaron behar baldin badut. Egun haietan, hiru liburu irakurri nituen,izugarri lagundu zidatenak.

7. "Mas alia del 11 de septiembre"

Urtebete zen irailaren 11 ko atentatuak egin zirela AEBetan,eta egun haietan argitaratu zen  Luis Rojas Marcos-en liburu  hau.  Bera atentatuen biktima  izan zen, eta  hark eragindako traumaz  idatzi zuen liburuan,zelan gainditu era horretako traumak. Niri bete-betean zegokidan.

8. "Mi vuelta a Ia vida" Lance Armstrng txirrindulariarena. Txirrinduzalea naiz, eta liburu hau irentsi egin nuen. Armstrong-en borne indarraz geratu nintzen,oztopo ia gaindiezinei aurre egiteko  gaitasunaz.

9. "Diagn6stico: cancer,. Mariam Suarezen liburua. lnformazio asko eman zidan,minbiziaren nondik norakoez. Tenple handiko emakumea iruditu zitzaidan Mariam Suarez, eta benetan penatu nintzen, pare bat  urte geroago, jakin nuenean hil egin zela. Hiru liburu  horiek  asko lagundu zidaten.

10. Estenibarren,Mirenekin eta amarekin Hasiera hartan,komunikazio arazo bat izan genuen familian: zelan esan minbizia nuela familiako gaztetxoenari,alabari,eta zaharrenari, amari? Erabaki genuen biei garbi hitz egingo geniela: Mireni esanez aitatxo gaixorik zegoela,eta batzuetan makal ikusiko zuela,ile barik.. etab. Zazpi urte zifuen, eta negar  egin zuen hasieran, baina ondo hartu zuen. Amari, berriz, dena  esan genion, eta beti eskertu zigun bera ere jakinaren gainean jartzea.

 11. Joxe,Estenibarren. Joxeferen argazkia Tratamenduan hasi eta denbora gutxira,beste itxura bat nuen. Argi zegoen minbizia nuela,itxuraz, baina baita ere ez nengoela lur jota. Ia biurte geroago,argazki hau aukeratu genuen liburuaren azalerako, horregatik hain zuzen, gaixotasunari uko egin gabe,jarrera positiboa ere erakusten zuelako.

 12. Begorekin,dantzan Argazki  hau  alabak atera zigun, Mirenek, zortzi bat urte zituela. Gaixorik nengoen, baina horrek ez zituen eragozten dantza, sexu harremanak eta bikote batek duen bizimodu normaIa. Gure kasuan, zorionez, horrela izan zen.

 

 13. Fatima arreba Gaur ni hemen baldin banago zuen aurrean hitz egiten.pertsona honi esker nago. Fatima Aranzabal arrebari  esker, bera prestatu baitzen niri hezur-muina emateko.  Valdecillako Ospitalean  sartu nintzenean, nire odola A+ motakoa zen. Gaur egun,berriz. 0- da, horixe  baita Fatimaren odol mota. Esker ona  baino ez dut Fatimarentzat.

 14. Jesus Ojanguren medikua Hau beste heroi bat da niretzat Jesus Ojanguren,nire medikua. Jesus komunikatzaile ona  da,  ondo  neurtzen  du zenbateraino esan dezakeen eta  zenbateraino ez. Niri, gainera,  asko lagundu dit baduelako dohain  berezia gauzak perspektiba egokian jartzeko, gaixoari lagunduko dion perspektiba. Valdecillan mediku batek esan zidan nire gaixotasuna sendaezina dela,ahalmen handia duelako mutatzeko. Jesusek, berriz, beste ikuspegi bateman zidan: baliteke inoiz ez osatzea, baina badira  beste gaixo batzuk ere horrela bizi direnak, gaixotasuna bet1ko dutelako, kronifikatuta,baina bizi-kalitate ona dute, esate baterako, diabetesa edo tentsio altua dutenak. Valdecillako medikuak eman zidan ikuspegi teknikoa. Jesusek, aldiz, ikuspegi praktikoa.

 15. Usoa eskuetan nuela Behin kimioterapia amaituta, bigarren aldiz sentitu nuen heriotzaren presentzia.  Azken orduan,  gure medikuek erabaki zuten auto­ transplantea egin  barik, mini-alotransplantea egingo zidatela. Valdecillako Ospitalean, Santanderren. Erabakia azaltzerakoan, azaldu  ziguten  hiltzeko arriskua handiagoa  zela mini­ alotransplantearekin, auto-transplantearekin baino. baina berme handiagoa eskaintzen zigula aurrera begira. Egun horton, betiko moduan,liburu bat eraman nuen kontsultara,"Usoa. Karpeta morea". Kontsulta amaituta,bakarrik geratu nintzen une batez. Bego txartela ateratzera zihoan bitartean,hurrengo kontsultarako. Uburua eskuetan nuela, pentsatzen  hasi nintzen, zelan esango  nien eskerrik asko familiartekoei eta lagun guztiei, eta negarrez hasi nintzen, Bego agertu zen arte.

 16. Santanderren,Sardinero hondartzan Transplantea egin aurretik, egun batean Valdecillako Ospitalera joan ginen Fatima eta biok, gure senar-emazteek lagunduta. Han, Arturo lriondok hartu gintuen,Hematologia taldeko buruak. Eta hark ere,garbihitz egin zigun,serio eta edergailu barik, zer aukera genuen aurrera egiteko. Handik irtenda, paseatzera joan ginen Sardinero aldera: egun ederra,paraje polita,Donostiaren oso antzekoa,baina barrutik,  ikaratuta geunden. artean asimilatu  barik  medikuari entzundako hitzak.

 17. Bakargelan, Valdecillako Ospitalean Behin ospitalean  sartuta transplantea egiteko, inoiz ez zitzaidan burura etorri heriotzaren mamua. Uste dut gertatu zitzaidala futbol jokalariei gertatzen zaiena: behin futbolzelaian sartuta.erabat sartzen zara lehian, eta ahaztu egiten dituzu beldurrak. Lou aste egin nituen Valdecillako Ospitalean, horietatik bi bakargela batean,Santanderko badiari begira.

 

 18. Barkargelan, Anarekin hitz egiten Astebete ondo pasatu nuen,baina azken lau egunak gogorrak izan ziren, kateter batek infekzioa eragin zidalako, eta horrek kalentura handiak  eragin zizkidalako. Han nengoela, egunero  izaten nuen norbait bisitan. Hemen, Ana koinatarekin nago, hitz egiten. Nirekin batera,berriz, alboan,beste bi euskaldun izan nituen,bat lgorrekoa eta bestea Usurbilgoa. Elkartasun handia sortu zen hiruron artean, eta  beti aprobetxatzen genuen unerik txikiena elkarri animoak emateko.

 19. Begorekin eta Mirenekin. Aurpegia puztuta Transplantea egin ondoren, ia urtebete igaro zen lanean hasi aurretik. Kortikoideak hartzen hasi nintzen, erretxazo arazoak konpontzeko, eta talo aurpegia geratu zitzaidan,biribil-biribila. Halo ere,kriskitinak baino kontentuago bizi ginen, zulotik irteten. Miren alaba  ere bai. Berari gogorra  egin zitzaion guk Valdecillan igarotako hilabetea, batez ere ni ikusten ez ninduelako. Egunero deitzen zidan telefonoz, eta bukaera aldera,etorri egin zen ospitalera, ni bisitatzera. Oraindik ere,Lizarrara joaten goren bakoitzean,Azedo herritik pasatzerakoan, bai  amok  eta  bai  alabak gogorarazten didate, ni Valdecillan nengoela, zelan esan zioten agur elkarri hantxe,artean Miren lagun batzuen  etxean baitzegoen, Lizarran. Biak negarrez abiatu  ziren kontrako noranzkoetan.

 20. Etxeko txori-tokian, ordenagailuarekin Bi urte egin nituen osatu bitartean,lanera itzuli arte. Aldi horretan, lnterneten aurkitu nuen leiho handi-handi bat munduari irekita, eta egunero irteten nintzen leiho horretara, ez bakarrik irakurle eta ikusle gisa,baizik eta baita iritzi emaile, kazetarieta eduki sortzaile moduan ere. Bi urte haietan, artikulu mordoa idatzi nituen Sustatu.com-en, gutxi batzuk nire gaixotasunaren gainean,eta gainerakoak honetaz eta hartaz, teknologiaz batez ere. lnternetek gozatu egin zuen nire gaixoaldia, asko zor diot horrengatik.

 21. Fakultatean,aurpegia puztuta Biurte igarota,2004ko irailean,berriro itzuli nintzen lanera, Mondragon Unibertsitatera, Humanitate  eta Hezkuntza Zientzien Fakultatera. Artean aurpegia puztuta nuen,eta,egia esan,kostatu egin zitzaidan eguneroko  erritmoa hartzea. Zorte handia  izan dut ze lankideek izugarri zaintzen naute, eta horrek lagundu egin dit aurrera egiten. Gaur egun,ikusten duzue, aurpegia bere onera etorri zait bederatzi hilabete daramat kortikoiderik hartu gabe, eta ia bizimodu erabat normala egiten. Ahoan geratu zaizkit arazo txiki batzuk, eta baita azazkaletan ere,seguruenik bost urte luzez egon naizelako kortikoideak hartzen, baina esan dezagun horiek txikikeriak direla, eta ez didate eragozten bizimodu normala.

 22. Arrasate-Oriati lasterketa Maite dut lasterka egitea,askatasun sentsazioa ematen dit eta hasi naiz berriz ere korrika egiten. Valdecillatik irtenda, desafio bat jarri nion neure buruari, Arrasate-Oriati  lasterketa egingo  nuela, eta 2007an baita egin ere. Kostata, bero handia egiten baitzuen, baina amaitu nuen,Bego, Eneko eta Juan Martinen konpainian. Harrezkero, ez dut egin lasterketa gehiago, ez dut nahi. Orain nire kasa egiten dut korrika,nire martxan, edo, bestela, Bego emaztearekin, lehen baino mantsoago,baina gustura,hala ere.

 23. Liburuaren azala Hauxe da nire gaixotasunaren historia,hitz gutxitan kontatuta. Nahi baduzue xehetasun gehiago jakin,jatorrizko iturrira jo dezakezue, Sustatura, hantxe baifaude oraindik ere artikulu guztiak. edo bestela, liburura.

 

Mila esker eskaini didazuen arretagatik.

Joxe Aranzabal


 

Azken Berriak

Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...
OEEren Osasun Biltzarraren hitzaldia ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan hitzaldian parte hartu zuten osasun-arloko profesionalek esandakoak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Hitzaldia: "Historia klinikoa euskaraz: beharra e...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan