20. Osasun Jardunaldiak: Emakumeak eta Osasuna
TITIETAKO MINBIZIA GOIZ DETEKTATZEKO PROGRAMAK
Egileak: GarbiƱe Sarriugarte , Arantza Otegi
Osakidetza, Erakunde Zentrala, Titietako minbizia goiz detektatzeko programa
SARRERA
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Titietako Minbizia Goiz Detektatzeko Programa (TMGDP) jarri zuen martxan 1995eko amaiera aldera 50 eta 64 urte bitarteko emakumeentzat, eta 1997an zehar EAE osora zabaldu zen. 2006an, estaldura-adina progresiboki 69 urte arte areagotu zen.
MATERIALA ETA METODOAK
1.-Titietako minbiziaren populazioaren baheketa-programak abiarazteko baldintzak aztertzea.
2.-Titietako minbizia goiz detektatzeko programa (TMGDP) EAEn deskribatzea.
3.- Hasieratik eta 2009-12-31 bitartean, TMGDP-ren jarduerari buruzko ebaluazioa -erantzun denborak barne-, eta 2009ko erabiltzaileen gogobetetze inkestarena.
4.-Kalitate-adierazle nagusien ebaluazioa eta horiek alderatzea titietako minbiziaren baheketaren kalitate-garantiaren Gida europarretako estandarrekin.
EMAITZAK
1.-Programa orain EAEko 50 eta 69 urte bitarteko emakumeentzat da. Bi urtetik behin aldebiko mamografiak egiten dira proiekzio bikoitzean (garezur-kaudala eta zehar-erdi-albokoa)
horretarako baliabide hauek erabiltzen direlarik: 10 Detekzio-Unitate mamografiak eta bestelako erradiologia-proba osagarriak egiteko, 6 Balorazio-Unitate erradiologia-azterketen irakurketa diagnostikorako eta 7 erreferentzia-ospitale detektatutako lesioak diagnostikatu, tratatu eta jarraitzeko.
2.-Programa hasi zenetik 2009ko amaiera arte, 1.012.521 emakumek hartu du parte, 86.704 balorazio berri egin dira (erradiologia-proba osagarriak), 11.457 emakume erreferentziazko ospitaleetara bideratu dira eta 4.315 minbizi detektatu. Horietatik, %5,76 dira II Estadioa baino altuagoa zuten minbiziak eta %78,79k titietako tratamendu kirurgiko kontserbatzailea izan zuen.
Screening Fasea
|
Kopurua
|
%
|
Baliozko zita izan buten emakumeak
|
1.254.466
|
--
|
Parte hartu duten emakumeak
|
1.012.521
|
80,71
|
Birbaloratuak
|
86.704
|
8,56
|
Erreferentziako ospitalera bidalitakoak
|
11.457
|
1,13
|
Ospitale Fasea
|
Kopurua
|
%
|
Detektatutako minbizi-kopurua
|
4.315
|
--
|
>II Estadioa OK duten minbiziak
|
--
|
5,76
|
Tratamendu kontserbatzailea
|
--
|
78,77
|
3.- Zita ematen denetik txostena bidali arte, batez beste, 7 egun igaro dira, 10 egun proba osagarriak egin arte, 5 egun balorazio diagnostikotik erreferentziazko ospitalera bidali arte, eta 28 egun minbiziaren kasuan tratamenduarekin hasi arte, erreferentziazko ospitalera bidaltzen denetik.
Jardueren arteko denborak
|
Batez bestekoa egunetan
|
TMGDP-ren helburuak
|
Mamografiak ® Txostena
|
6,57
|
< 10
|
Mamografiak ® Birbalorazioa
|
9,95
|
< 10
|
Balorazioa ® Erreferentziako osp. zita
|
4,65
|
< 10
|
Erref. osp. zita ® Tratamendua
|
28,22
|
< 30
|
4. 2009ko erabiltzaileen gogobetetze-inkestan, Programako Screening Fasearekiko gogobetetze globala (oso pozik eta pozik) %96,9koa izan da, eta %96,5ekoa Fase Diagnostiko Terapeutikorako.
5.- EAE osoan egindako lehen 5 errondetan, %80,75eko parte-hartzea izan da, %o4,42ko detekzio-tasa, minbizi inbasiboak %81,42 izan direlarik, eta 10 mm-ko edo gutxiagoko minbizi inbasiboak %34,58.
|
|
Europako
|
Gidak (IV Ed.)
|
1+2+3+4+5. erronden adierazleak
|
TMGDP
|
Onargarria
|
Desiragarria
|
Partehartzea (%)
|
80,75
|
>70
|
>75
|
Minbizi inbasiboak
|
81,42
|
90
|
80-90
|
Minbizi inbasiboak < 10 mm-koak (%)
|
34,58
|
EG* - >25**
|
>25* - >30**
|
Detekzio tasa (%o)
|
4,42
|
3xAI*- 1,5xAI**
|
>3xAI*- >1,5xAI**
|
(*) Lehenengo parte-hartzerako. (**) Ondorengo parte-hartzerako
EG=Estandarrik gabea; AI=Baheketa aurreko intzidentzia-tasa(%1,4koa EAEn)
ONDORIOAK
1.- Datuen balorazioa erronda itxian dagoenean egin behar da, eta datuak ez dira behin betikoak izango erronda ixten denetik bi urte igaro arte.
2.- Programako lehen bost erronda osatuetako emaitzek ongi betetzen dituzte TMGDP-ren helburuak eta mamografia-baheketaren kalitateko Gida europarrek proposatutako estandarrak.
3.- Titietako Minbiziagatiko heriotza-tasa jaisteko, adierazle iragarleen estandarrak mantendu behar dira: partehartzea, detekzio-tasa eta estadio baxuko tumoreak. Estandar horiek betetzen dira bost txandetan.
BIBLIOGRAFIA
- Bjurstam N, Hofvind S, Pedersen K, Frantzen JO. Fullfield digital mammography screening in the population based screening program in North-Norway: preliminary results. Radiology 2006;/241(P):/392.
- Castells X, Sala M, Ascunce N, Salas D, Zubizarreta R, Casamitjana M, coordinadores. Descripción del cribado del cáncer en España. Proyecto DESCRIC. Madrid: Plan de Calidad para el Sistema Nacional de Salud. Ministerio de Sanidad y Consumo. Agència d’Avaluació de Tecnologia i Recerca Mèdiques de Cataluña; 2007. Informes de Evaluación de Tecnologías Sanitarias, AATRM núm. 2006/01: http://www.gencat.cat/salut/depsan/units/aatrm/pdf/in0601es.pdf Atzipena 2010/02/18an.
- Cerdá T, Ascunce N (coordinadoras). Implantación y evaluación de programas poblacionales de cribado. 3ª Monografía de la Sociedad Española de Epidemiología. 2006.
- Deck W, Kakuma R. Agence d'évaluation des technologies et des modes d'intervention en santé (AETMIS). Screening mammography: a reassessment. Montreal, Quebec: ETMIS; 2005. Acceso el 18/02/2010 en:http://www.aetmis.gouv.qc.ca
- European Comission, EUREF, EBCN, EUSOMA. European Guidelines for Quality Assurance in Breast Cancer Screening and Diagnosis, 2006. 4th edition. Acceso el 18/02/2010 en: http://www.euref.org/dmwg/downloads/ND7306954ENC_002.pdf
- European Comission, EUREF. Adendum on Digital Mammography to chapter 3 of the European Guidelines for Quality Assurance in Mammography Screening. Nov 2003
- Iruretagoiena ML, Cantero C, Asua J. Capítulo II. Revisión de la evidencia científica: cribado mamográfico del cáncer de mama. 2006. En Castells (2006).
- López-Abente G et al. La situación del cáncer en España. Ministerio de Sanidad y Consumo. Madrid, 2005 :http://www.isciii.es/htdocs/pdf/cancer-msc.pdf. Atzipena 2010/02/18an
- Michelena MJ, Rueda JR, Sarriugarte G, Imaña FJ, Pericás I, Izarzugaza I: Cánceres de intervalo en el Programa de Detección Precoz del Cáncer de Mama. Proyecto de Investigación Comisionada. Vitoria-Gasteiz. Departamento de Sanidad. Gobierno Vasco, 2007. Informe nº Osteba -07-07
- Perry N et al. European guidelines for quality assurance in breast cancer screening and diagnosis. Fourth edition. Luxembourg, Office for Official Publications of the European Communities,2006. http://ec.europa.eu/health/ph_projects/2002/cancer/fp_cancer_2002_ext_guid_01.pdf
Atzipena 2010/02/18an
- Pollan M, Pastor-Barriuso R, Ardanaz E, Arguelles M, Martos C, Galceran J, Sanchez-Perez MJ, Chirlaque MD, Larranaga N, Martinez-Cobo R, et al.
Recent Changes in Breast Cancer Incidence in Spain, 1980-2004
J Natl Cancer Inst, November 18, 2009; 101(22): 1584 - 1591. - Rueda JR, Sarriugarte G, Michelena MJ, Ascunze N, Izarzugaza I, Rodriguez C. Información necesaria para el análisis del impacto del programa de detección precoz del cáncer de mama. Investigacion Comisionada. Vitoria-Gasteiz. Departamento de Sanidad. Gobierno Vasco, 2006. Informe n.º Osteba D-06-02.
- Sala M, Comas M, Macià F, Martinez J, Casamitjana M, Castells X. Implementation of digital mammography in a population-based breast cancer screening program: effect of screening round on recall rate and cancer detection. Radiology 2009 Jul; 252(1):31-9.
- SEFM. Protocolo de control de calidad en mamografía digital. Grupo de mamografía Digital. 2008.
- SEFM-SEPR. Protocolo Español de control de calidad en radiodiagnóstico. 2002.
- U.S.Preventive Services Task Force. Screening for Breast Cancer: U.S. Preventive Services Task Force Recommendation Statement. Ann Intern Med 2009 Nov 17;151 (10):716-26.
- Zamora J, Abraira V, Muriel A, Khan KS, Coomarasamy A. Meta-DiSc: a software for meta-analysis of test accuracy data. BMC Medical Research Methodology 2006, 6:31.