Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

20. Osasun Jardunaldiak: Emakumeak eta Osasuna

ERDITZE NATURALA OSPITALEAN ETA ETXEAN

Egileak: David Moreno , Jesus Maria Ortega

Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzua.Debagoieneko Ospitalea.


SARRERA
Azken 50 urteetan erditzeak etxeetatik ospitalera pasatu dira segurtasun handiagoa izateko aitzakiaz. Hau da, heriotze eta erikortasun tasak murrizteko. Dena den, aldaketa honek erditzearen medikalizazioa eta interbentzionismoa handituz gain, emakumearen autonomiaren galera ere ekarri du.
Gaur egungo planteamendua emakumearen iritzia eta erabakia errespetatu eta kontuan hatzea da. Emakumeen artean ere beraien iritziak eta desioak kontuan har ditzan mugimendua sortu da.
 
MATERIALA ETA METODOAK
Gure asmoa bi ideia horiek (segurtasuna eta emakumearen aukera) bat egitea posiblea den jakitea da, interbentzionismoa murriztuz.
Horretarako, erditze asistentziaren eite edo alderdi nagusien froga zientifikoak nahiz ekimen sozial eta ofizialak aztertu ditugu. Beraz, ospitaleko ohiko praktiken ondorioak bilatu ditugu asistentzia nola hobetu daitekeen jakiteko.
 
EMAITZAK
Frogen arabera ospitaleko jarduera batzuek ez daukate oinarri zientifikorik, eta batzuetan kaltegarriak izan daitezke. Ordea, beste alternatiba naturalagoak osasungarriak izan daitezke medikalizazioa gutxituz. Halaber, segurtasunari begira, arrisku gutxiko erditzeetan etxeko erditzea ospitalekoa bezain segurua da.
 
ONDORIOAK
Asistentziaren oinarria emakumearen erabakia errespetatzea eta zientziak frogatu dituzten ekintzak erabiltzea da. Hildo beretik aukera batzuk agertzen dira: mina gutxitzeko metodoak, jaioberriaren zaintzak, erditzeko jarrera, monitorizazioaren motak, eta abar.
Emakumeen esku dago zein motatako erditzea nahi duten aukeratzea, informazio egokia jaso ondoren. Protokoloak emakume bakoitzari moldatu behar zaizkio eta ez kontrakoa. Horregatik sistemak aukera gehiago eskaini behar dizkie emakumeei, ez bakarrik gaurko ospitaleetan eredu interbentzionista jarraituz.
 
BIBLIOGRAFIA
A guide to effective care in pregnancy and childbirth. Murray Enkin, et al. 3rd. ed. Oxford.
The Labor progress handbook. Penny Simkin and Ruth Ancheta. 2nd. Ed. Blackwell Publishing.
Parto seguro. Beatrijs Smulders. Ed. Medici.
Estrategia de atención al parto normal en el Sistema Nacional de Salud. Ministerio de Sanidad y Consumo. 2007
Iniciativa Parto Normal. F.A.M.E. 2007
Intrapartum care. Care of healthy women and their babies during childbirth. NICE Guide. HNS. 2007.
Outcomes of planned home births versus planned hospital births after regulation of midwifery in British Columbia. BMJ 2005;330:1416.

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan