Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

20. Osasun Jardunaldiak: Emakumeak eta Osasuna

EMAKUMEAK ETA GAIXOTASUN KRONIKOAK

Egilea: Iñaki Peña

Barne-Medikuntza. Debagoieneko Ospitalea.


SARRERA
Gaur egun herrialde garatuetan, bizi-itxaropena igo ahala, gaixotasun kronikoen prebalentzia eta euren garrantzi kliniko eta ekonomikoa gero eta handiagoa da. Beste arlo batzuetan bezala, esparru honetan ere sexu-diferentziak (biologikoak) eta genero-diferentziak (inguruak markatutakoak) hainbat kasutan oso nabarmenak izaten dira, tiroidopatia, gaixotasun autoimmune, osteoporosi, depresio, elikadura asaldura eta Alzheimerren kasuetan, besteak beste.
Bestela, EAEko 2006ko datuak kontuan hartuta, emakumeek bizi-itxaropena handiagoa daukate (85.6 urte) gizonezkoek baino (78.3 u). Bizi-kalitateari dagokionez hala ere zalantzak daude, eta “bizi-luzetasun elbarria” terminoa erabiltzen da.
Azkenik, bi taldeetan heriotzaren 3-4 kausa nagusiak berdintsuak dira, baina gainontzekoan desberdintasunak daude, taulan agertzen den moduan(AEB, 2003):
 

Heriotzaren eragilea
Emakumeak
Gizonak
Kardiopatiak
1
1
Minbizia
2
2
Gxt. zerebrobaskularrak
3
4
Biriketako gxt.
4
5
Alzheimer
5
10
Diabetea
6
6
Istripuak
7
3
Neumonia, gripea
8
7
Gilzurrunetako gxt.
9
9
Septizemiak
10
12
HTA, nefrop.
11
15
Gibeleko gxt. kr., zirrosia
12
11
Parkinson
13
14
Suizidioa
14
8
Indarkeria
15
13

 
Jarraian, multzoka sailkatuta gogoratuko ditugu emakumezkoengan prebalenteagoak diren gaixotasun kronikoak, egindako bibliografia azterketa zabalaren arabera. Halaber, hemen aipatutako puntu asko jardunaldi hauetan zehar beste lankide batzuek jorratu(ko) dituzte modu zehatzagoan mahai-inguru, ahozko komunikazio eta posterren bidez.
 
Gaixotasun neumologikoak:
Birikako Gaixotasun Butxatzaile Kronikoak (BGBK) azken hamarkadetan gizonezkoengan eragin izan du bereziki, batik bat tabakoaren kontsumoarekiko lotura dela-eta. Hala ere, sexuen artean tabakoaren kontsumoaren diferentziak aldatu dira eta gainera beste arrisku faktore batzuk nabarmentzekoak dira, denen artean egurren konbustioa sukaldeetan.
Bestela, asmaren eragileen artean hilerokoa eta haurdunaldia ditugu, eta andreengan prebalenteagoa da 18 urtetik aurrera. Gaixotasun interstizialak direla-eta, Pneumonia Interstizial Linfoidea, Pneumonia Eosinofilo Kronikoa eta Linfangioleiomiomatosisa prebalenteagoak dira emakumeengan. Eta, azkenik, loaren apnearen sindromea gizonengan 2-3 aldiz ohikoagoa orokorrean bada ere, komentatuko ditugu haurdunaldian eta menopausiaren ostean gertatutakoa.
 
Gxt. kardiologikoak:
HTA maizago ikusten da adineko emakumeengan, tartean euren biziraupen orokor altuagoagatik, baina aipatzekoak dira halaber antisorgailuak eragileen artean andre gazteagoengan. Bestela, azken 25-30 urteetan emakume gehiago hil dira gaixotasun kardiobaskularrek jota gizonak baino. Are gehiago, kardiopatia iskemikoan agerpen klinikoa eta eboluzioa desberdinak dira sexuen artean lan honetan deskribatuko dugun moduan.
 
Gxt. endokrinologikoak:
Hashimoto (hipotiroidismoa) eta Graves (hiper-) gaixotasunak prebalenteagoak dira emakumeengan, baita goloa ere. Gizentasunari dagokionez, desberdintasun biologikoez gain andreek prebalentzia handiagoa dute eta kirurgia bariatrikoa askoz gehiagotan egin behar izaten dute. Azkenik, haurdunaldia eta diabetearen arteko lotura ezaguna aipatzekoa da.
 
Gxt. erreumatologikoak:
Eritasun autoinmuneak emakumeengan ohikoagoak direla gauza jakina da, batik bat adin gazteetan agertzen direlarik, tartean LES (9:1), Sjögrenen gaixotasuna (9:1), Artritis Erreumatoidea eta Esklerodermia. Halaber, Fibromialgia Erreumatikoa (7:1) eta Osteoporosia sarriagotan agertzen dira emakumeengan, baina adin altuagokoengan.
 
 
Gxt. psikiatrikoak:
Nerbio-anorexia eta bulimia bereziki prebalenteak dira andreengan (9:1), eta asaldura hauen %20a kronifikatzen da. Antsietatea eta depresioa emakumeek gehiagotan pairatzen badute ere, gizonek suizidioa dezente maizago burutzen dute. Bestela, orokorrean askoz gizonezko toxikomano gehiago dagoen arren, ondo aztertuta dago emakume alkoholikoak eta lasaigarrien kontsumo altuaren arteko harremana.
 
Gxt. neurologikoak:
Alzheimerren eritasunak adineko andreak bi aldiz gehiago jotzen ditu, bizi itxaropena altuagoa edukitzeaz gain ikerketan dauden beste eragile batzuk direla eta agian ere bai. Hanka geldiezinen sindromea ere proportzio berdinean prebalenteagoa da.
 
Beste gaixotasun batzuk.
 
BIBLIOGRAFIA
  •  “Harrison. Principios de Medicina Interna”. 17. argitalpena. Mc Graw Hill. Mexiko Hiria, 2009: 6. kapitulua: “Salud de la mujer”; 9. kap.: “Medicina geriátrica”; 312-317. kap.:“Enfermedades autoinmunitarias” eta 335. kap.: “Trastornos de la glándula tiroides”.
  • “Fishman’s Pulmonary Diseases and Disorders”. 4. argitalpena. Mc Graw Hill. 2008: 17. kapitulua: “The Lungs in Pregnancy”; 41. kap.: “Chronic Obstructive Pulmonary Disease: Epidemiology, Pathophysioloy and Pathogenesis”; 46. kap.: “Asthma: Epidemiology”; 66. kap.: “Interstitial Lung Disease: A Clinical Overview and General Approach” eta 97. kap.: “Sleep Apnea Syndromes”.
  • “Emakumeak eta Osasuna”. 2009-2012eko txostena. Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza. Vitoria-Gasteiz.
  •  “Patologia Orokorra”. Edurne Ugarte. Elhuyar edizioak. Usurbil, 2005.
  • “Gender and Health” (Osasunerako Mundu Erakundea): http://www.who.int/gender/documents/en/
  • The Center for Health and Gender Equity (AEB): http://www.genderhealth.org/
  • Gender and Health (Kanada): http://www.genderandhealth.ca/
  • Center for Women Health and Chronic Illnesses: http://www.uic.edu/nursing/cwhci/index.shtml
  • Ingelesezko Wikipedia:
 
 

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan