Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

20. Osasun Jardunaldiak: Emakumeak eta Osasuna

ELIKADURA ASALDURAK

Egilea: Elena Diaz

Medikuntza eta Odontologia Fakultatea. Fisiologia Saila. Euskal Herriko Unibertsitatea


Elikadura asaldurak: zertaz hitz egiten dugu?
Jateko portaerako aldaketa larriekin azaltzen diren trastorno psikologikoak dira. Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapenak garrantzizko bi trastorno-sindrome bildu ditu: anorexia nerbiosoa eta bulimia nerbiosoa. Horrez gain gutxiago zehaztutako beste zenbait trastorno ere barneratu ditu. Horien artean, kirol arloan agertu diren atleta-triada,  ortorexia eta bigorexia sindromeak deiturikoak.
 
Elikadura asaldurak dauzkaten guztion ezaugarriak
Gorputz-itxuraz gehiegi kezkatuta egotea eta argaltzeko gogo larregi ipintzea, guztietan agertzen dira. Gorputza eta pisuarekiko daukaten atsekabea gainditzeko, desegokiak diren zenbait jokabidetan aritzen dira, gehienak, janaria edo dietarekin zuzen erlazionatuak, baina era berean ariketa fisikoa gehiegi egitearekin, edo purgagarriak hartzearekin ere bai, kasu batzuetan bizitza arriskuan jarriz.
 
Gure gizartean zenbat pertsona gaixotuak? Epidemiologia
Gizarte garatuetan elikadura asaldurak garrantzi handiko sindromeak dira, bereziki arriskua daukaten populazio taldeengatik. Nagusiki nerabeek eta gazteek jasaten dituzte, 12-25 urte arteko adina tartean, eta batik bat 12-17 urteren artekoak. Horietako %90-95a emakumeak dira, erlazioa nekak/mutilak 9/1 izanda. Azkeneko hiru hamarkadetan, talde hauetan prebalentzia tasa bitik bosterako gehikuntza jasan du. Gaur egun esan daiteke emakume gazteen %2-4ak jateko portaerako trastornoak jasaten dituzte (Raich, 2009). DSM-IV-TR (APA, 2000) argitaratutako irizpideen arabera elikadura asaldurak emakumeek prebalentzia handien pairatzen dituzten arazo psikologikoak dira. Bestaldetik hilkortasun-tasa handikoa da, %7-15a, eta gaixoen %20a kronifikatzen dira.
Obesitatea ez dago, momentuz, elikadura portaerako trastorno bezala sailkatuta. Baina, azkenengo urteetan, adimen gaixotasun bezala kontutan izatea proposatu egin da. Gaixotasun metaboliko izatetik aparte, baditu adierazpen kliniko eta porrot terapeutiko asko, horrelako trastorno bezala kontsideratzeko.
 
Zergatik ? Etiopatogenia
Gaixotasun hauen jatorrian hainbat faktore egon daitezke. Hala nola, faktore biologikoak, sozialak eta psikosozialak daude; horien artean garrantzizko lekuan daude ondorengoak: nerabeek dituzten gatazkak, eta horiekin batera autonomia pertsonala ezartzeko dituzten eragozpenak. Halaber gaixotasun hauen eboluzioan zehar, adierazpen klinikoak ulertzeko, inplikatuta dauden faktore biologiko, psikologiko eta ingurukoen arteko interakzioa ulertu beharra dago. Zentzu honetan, etiopatogeniaren ikerkuntzan ondo aztertu behar dira faktore ezberdinen inplikazioa: norberarenak, gizarte ereduarenak, familia motarenak eta horien arteko elkar eragina. Orobat ondo aztertzeko beharra dago zergatik sindrome hauen prebalentzia gero eta handiagoa dela, zer nolako prebentzio falta edo ahula jartzen ari garen, eta trastorno hauen erlazio-faktoreak gaixoa emakumea izatearekin. Orokorrean esan daiteke elikadura asalduren ikerkuntza handitu eta aniztu egin dela. Aditu batzuen arabera egungo egoera hauxe litzateke: alde batetik obesitatea eta elikadura asalduren prebalentziaren igoera, gazteen artean nagusiki, gizartearen kontsumo ohituren aldaketarekin datoz. Bestaldetik, argaltzeko dieta egitearen zabalkuntzarekin. Gorputzaren atsekabea sustatzen duen gizartean, ondo baino hobeto saltzen ari dira adin guztientzako, eta bereziki emakumeei zuzenduak, edertasuna, argaltasuna eta gaztetasuna lortzeko edozein tratamendu, lortu ezin den ereduaren atzean etengabe jarraitzeko, eta bitartez, bereizi gabeko kontsumoa sustatzeko.
 
Tratamendua eta osasun zerbitzuak
Duela hamar urte jarri ziren osasun zerbitzuek esperantza handia ekarri zuten afektatuentzako, baina gaur egun eskaintza osatugabekoa da. Osasun zentro (anbulatorioa) eta  osasun mentaleko zentroen arteko koordinazio eta zerbitzuak hobeagoak badira ere, oraindik Euskal Erkidegoan ez dago anorexia eta bulimia nerbiosoak tratatzeko espezializatutako ospitale-unitaterik, ez eta duela hamar urte baino gehiagotik beharrezkoak ikusten ziren eguneko ospitaleak ere.
Bai gaixoek, familiak, eta inguruko elkarteek ere asistentzia espezializatuagoa nahikoa eta koordinatua eskatzen dituzte. Era berean, gizarte eragileen inplikazioa nabaritu beharra dago: osasun egileek, estetikako medikuek, hezitzaileek, politikoek, moda diseinatzaileek eta kazetariek sentsibilitate gehiago izan, formazioa jaso eta lan koordinatua egin behar dute, egungo gaixoak hobeto tratatzeko eta etorkizunean gaixo gutxiago eta ahalik eta ondoen zaintzeko.
 
BIBLIOGRAFIA
 Eating disorders: Hope Despite Mortal Risk. Editorial. American Journal Psychiatry 166:12.December 2009.
 El Diario Vasco. Trastornos Alimentarios. Afectados por la anorexia piden a Osakidetza que se haga tratamiento hospitalario. 2006. http://www.siis.net/documentos/hemeroteca/6062214.pdf
Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila. Jateko Portaerako Trastornoak.Osasun heziketarako eskuliburuak (10). Argitalpen Zerbitzua. 2000.
Federación Española de Asociaciones de Ayuda y Lucha contra la Anorexia y la Bulimia nerviosas (FEACAB). VIII Congreso nacional de asociaciones de familiares y enfermos de trastornos alimentarios. Talleres: Tu das la talla y Trabajo en red.http://www.feacab.org/actuaciones.html
García Arnaiz M. Qué y cuánto comer:tomando medidas frente a las sociedades obseogénicas. Rev. Salud colectiva 5(3): 363-376. 2009
Hudson James I, Hiripi Eva, Harrison G, Kessler Ronald C. The Prevalence and Correlates of Eating Disorders in the National co-morbidity Survey Replication. Biological Psychiatry, Vol. 61, Issue 3, 1 2007 (348-358)
Instituto de Tastrornos alimentarios (ITA): Memoria de actividad 2007
Las instituciones académicas necesitan divulgar y prevenir más los trastornos alimentarios. 2009
Madres de jóvenes anoréxicas denuncian la falta de servicios en la red sanitaria pública.
Morande G. Etiopatogenia de la anorexia y Bulimia nerviosas.(CL)
National Eating Disorders Association (NEDA). Trastornos de la conducta alimentaria. 2006 http://www.nationaleatingdisorders.org/neda-espanol/
Nora D. Volkow, M.D., and Charles P. O’Brien, M.D., PH.D. Issues for DSM-V: Should Obesity Be Included as a Brain Disorder?
Ochoa de Alda I. La importancia de la imagen corporal,la alexitimia, la autoestima y los estilos de crianza en jóvenes con Trastorno de Conducta Alimentaria. La salud mental de las personas jóvenes en España. Ministerio de igualdad. Revista de estudios de juventud nº 84, cap 6, 2009.
Peláez Fernández MA, Labrador Encinas FJ, Raich Escursell RM. Prevalencia de los trastornos de la conducta alimentaria: consideraciones metodológicas. International Journal of Psychology and Psychological Therapy 2005, Vol. 5, Nº 2, pp. 135-148
Perpiñá C. Obesidad infantil y trastornos alimentarios, ¿a qué dar prioridad? 2006
Raich Escursell RM. Los trastornos alimentarioas, obesidad y sobrepeso.
Ricart M. Dos casos de anorexia por clase. La detección en institutos halla dos trastornos alimentarios en cada 30 alumnos. 2006 http://www3.feccoo.net/bdigital/com/rp/2006/06/02/noticias.pdf
Turón Gil V, Turón Viñas L. ¿Qué son los trastornos de la alimentación? Manual sobre los trastornos de la conducta alimentaria. Asociación Española para el Estudio de los Trastornos de la Conducta Alimentaria (AETCA). http://www.aeetca.com/
Wikipedia. Free digital encyclopedia. Eating disorders.

Azken Berriak

Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...
OEEren Osasun Biltzarraren hitzaldia ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan hitzaldian parte hartu zuten osasun-arloko profesionalek esandakoak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Hitzaldia: "Historia klinikoa euskaraz: beharra e...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan