Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

21. Osasun Jardunaldiak: Ikerkuntza: ezagutzatik ekintzara

Ikerkuntza botika-erabileran: hobekuntzarako tresna

Egilea: Maria Armendariz


Sarrera
Botiken erabilpenak, beste osasun-interbentzio asko bezala, oso eragin handia dauka pazienteengan, baita gizartean ere. Izan ere, botikek gaixoengan onurak emateaz gain, kontrako ondorioak eta gastu ekonomikoak ere badauzkate.
 
Azken bolada honetan botiken erabilpen-igoera nabarmena pairatzen ari gara. Arrazoietariko batzuk honako hauek dira: populazioaren bizi-itxaropenaren luzapena, botiken merkatu zabala, interbentzio farmakologiko handiagoa, eta gizartearen eskaera.
 
Botiken kontsumoa gero eta handiagoa denez, kezka handia da osasun-zerbitzuentzat. Alde batetik, arlo ekonomikoan; izan ere, gero eta zailagoa da osasun-aurekontuak betetzea. Bestetik, kalitate eta segurtasun-arloetan, azken finean, helburua pazienteen osasun-egoera hobetzea izan behar da, beti ere atentzio egoki bat emanez.
 
Ikerkuntza botika-erabileran
 
Botika-erabileran ikerketa oso konplexua da botika-kontsumoan elementu askok eragiten dutelako: industria farmazeutikoa, osasun-ministerioa (esparru estatalean), Osasun Saila (esparru lokalean), osasun-profesionalak, pazienteak eta komunikabideak, besteak beste.
 
Osasun-jardueran aldakortasunaren analisia oso tresna baliagarria da botika-erabileraren ikerketan. Osasun-jardueran, aldakortasuna honela defini daiteke: bariazio sistematikoa da, ez-ausazkoa, eta prozedura (prebentibo, diagnostiko, terapeutiko, mediku edo kirurgikoak, etab) baten tasa estandarizatuetan neurtzen da, biztanle talde zehatz batean betiere.
 
Gure erkidegoan, beste erkidego batzuekin batera, urte batzuk daramatzagu botika-erabilera ikertzen Osasun Sistema Nazionalarekin batera. GIUM-SNS taldea 2006an sortu zen VPM-Atlas proiektuaren inguruan. Bere helburua botika-erabileraren ikerketa bultzatzea da, informazioa eta hartzen diren erabakiak hobetzeko, baita populazioaren osasun-egoera ere.
 
Aldakortasunaren ikerketak oinarrizko hiru galdera hauek erantzuten saiatzen  dira:
  • Pertsona batek tratamendu egoki bat jasotzeko daukan aukera ezberdina da bizi den lekuaren arabera?
  • Pertsona batek tratamendu ez-egoki bat jasotzeko eta kontrako-ondorioak edukitzeko daukan aukera, ezberdina izan daiteke pertsona horrek erabiltzen duen osasun zerbitzuaren arabera?
  • Zeintzuk dira kostuen desberdintasunak botiken kontsumo tasa konparatzean?
 
Botiken arloan konkretuki, oso gogorra da aitortzea pertsona batek hartzen duen botika mota eta kantitatea, non bizi den… ikaragarri aldatu daitekeela.
 
Gaur egun hiru proiektutan ari gara parte hartzen:
PI07/90608: sikoleptikoak eta sikoanaleptikoak (bukatua)
Martxan dauden proiektuak
¨ PI09/90882: osteoporosisaren aurkako botiken erabilera
¨  PI09/90772: antibiotikoen erabilera
 
 
Ondorioak
 
Aldakortasunek kalitate arazoak ezkuta ditzakete, botiken kontsumo ez egokia dagoenean (botika gehiegi edo gutxiegi hartzeagatik). Era berean, informazio oso baliagarria ematen dute botiken erabilpenaren erabakiak hartzeko (kalitate, segurtasun eta eraginkortasunaren aldetik).
 
 
Bibliografía
 
Anis AH, Carruthers SG, Carter AO, Kierulf J. Variability in prescription drug utilization: issues for research. Can Med Assoc J. 1996;154(5):635-40.
 
Proyecto Atlas-VPM.  Atlas de Variaciones en la Práctica Médica en el Sistema Nacional de Salud. Disponible en: http://atlasvpm.org
 
García M, Peiró S. Los sistemas de evaluación de la prescripción y del consumo de medicamentos. Criterios cuantitativos y cualitativos de evaluación y monitorización de la calidad. Evaluación de resultados en salud. En: Carnicero J (coordinador). La gestión del medicamento en los Servicios de Salud. Informes SEIS (8). Pamplona: Sociedad Española de Informática de la Salud, 2008. Disponible en: http://www.seis.es
 
Sanfélix G, Peiró S, Librero J, Ausejo M, Suárez C, Molina T, Celaya M, Castaño E, del grupo IUM-SNS. Análisis Poblacional por Áreas de Salud de las Variaciones en Consumo, precio y gasto de medicamentos cardiovasculares en 8 Comunidades Autónomas, España, 2005. Rev Esp Salud Pública. 2010; 84: 389-40.

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbib...
Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan