Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

22. Osasun Biltzarra: Osasun-langileon erronka berriak

3.7. Osasun-langileen aurkako indarkeria

Egileak: Alberto Ibarzabal Pérez, Yolanda Lopez Puente

1Ambulancias Gipuzkoa s.koop. Anbulantzietako teknikaria, Osakidetza. Galdakao-Usansolo Ospitalea. Etika Batzordea.


ZER DA INDARKERIA?

Definizio anitz dago. Orokorrean indar fisikoaren inposaketarekin erlazionatzen dute gehienek. Hala ere, indarkeria globalagoa eta konplexuagoa den kontzeptua da, horrela defini daitekeelarik:       “Jakinaren gainean, bakarka edo kolektiboki, pertsonen arteko interakzioetan azaltzen diren egoerak edo portaerak, hala nola, menpekotasun edo min fisiko, psikologiko edo sexuala emateko ekintza edo mehatxua da Indarkeria.”

Indarkeriaren funtsezko elementua min egitea da, bai fisikoa nahiz psikologikoa. Honen adierazpideak normalean lesioak, mehatxuak, irainak eta abar dira. Kontsiderazio batzuk aipatu ditzazkegu, esate baterako ez da beharrezkoa egitea eta baieztatzea, saiatzea bakarrik indarkeriatzat har daiteke. Hauek modu ezberinetakoak izan daitezke, izkutukoak edo agerikoak, bakarka edo taldeka/kolektiboa, legezkoa edo legez kanpokoa.

HISTORIA

Betidanik pertsonen sendakuntza arloan arduratutako gizon-emakumeak (aztiak, sorginak, praktikanteak, sendagileak,..) beren gizartearen errespetu eta onarpena izan dute eta ia inoiz ez dira bere pertsona, irudi eta eginkizunak zalantzan jarri.

Gizarte aurreratu bat gara. Ditugun eskubide eta betebeharren arteko erlazioan, sozialki edo pertsonalki, interpretazio desegokiak ematea, osasun langileen aurkako indarkerian geroz eta kasu gehiago azaltzearen eragilea izan daiteke.

INDARKERIA ZIFRATAN

Lantokiko indarkeria gertakari soziala da, azken bolada honetan zenbait lan-eremutan garrantzia handia hartzen ari dena.

  • Zerbitzu-sektorean:    % 3,8 2003an   -  %6 2007an
  • Genero aldetik:
    • gizonezkoengan  %2,5 - %6
    • emakumezkoengan %2 - %5,8

 

Indarkeria, kezka iturri bezala azaltzen zaigu, beraz, zoritxarreko eraso horiek saihesteko, edo gutxienez ahalik eta gehien gutxitzeko, aurrera pauso sendo eta zehatzak eman behar ditugu.

ZER EGIN DEZAKEGU?

Arrisku egoerak eta portaerak identifikatu:

  • Estrukturalak
  • Antolakuntzakoak
  • Pertsonalak

Prebentzioa: Gaixoekin dugun harremana zainduz. Kontutan eduki behar da langilearen portaera jokabide oldarkorraren sortzaileetako bat izan daitekeela: erantzunak, jarrera, mugimenduak eta abar.

Maila honetan landu ditzazkegun jarrerak: Emozioak kontrolatzea, hitzezko tonu lasaia erabiltzea, enpatia, probokazioetan ez erortzea, bere kexak nola bideratu adieraztea.

Lanpostuetan eremu seguruak eta ihesbideak identifikatu. Arriskuaren aurrean abisua eman eta laguntza eskatu.

Gaixoen heziketa: Eskubide eta betebeharren informazioa.

Sanitarioon kontzientziazioa: Indarkeria onartezina da. Beraz, gertaera guztiak jaso eta errealitatea marraztu. Arriskuen mapa deskribatu osasun lan-sail guztietan. “Zero tolerantzia” jarduerak sustatu. Salaketaren balorazioa.

LANDU AL DA INDARKERIAREN GAIA?

Egoera horiek behar bezala ezagutzeko, behar diren neurri prebentiboak hartzeko eta gertaerak kudeatzeko, erakunde ezberdinetan dokumentu espezifikoak garatu dira jokatzeko protokolo-gida moduan.

Hauetan zera azaltzen da:

  • Erakunde eta osasun langile guztien ardura da egoera eta portaera arriskutsuak identifikatzea, ahal izanez gero, gertatu baino lehen.
  • Prebentzio-ekintzak  barneratu eta bideratu: heziketa
  • Eraso baten aurrean:
    • Langilearen jokaera
    • Lankideen jokaera
    • Prebentzio unitatearen jokaera
    • Zuzendaritzaren jokaera
    • Legezko aholkularitza
  • Osakidetzan “Erasoen Jarraipen Batzorde Teknikoa” eratu dela azaldu.

ONDORIOAK

  • Kezka sortzen duen errealitate bat da.
  • Gertatu ez dadin neurriak hartu behar ditugu.
  • Gertatuz gero, laguntza dugu.

Laguntza hau jasotzeko, eman beharreko urratsak ezagutzeko eskubidea izan eta ardura eduki behar dugu.

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan