22. Osasun Biltzarra: Osasun-langileon erronka berriak
3.4. TRIAP proiektua: prozesu arin eta mugatuen kudeaketarako banan-banako jarduerak
Egileak: Maria Lourdes Galarraga Maeso, Iñaki Intxausti Erdoiza, Bakarne Mardaras Lejarreta, Maria Carmen Martin Lopez, Maria Carmen Martinez Curiel, Maria Jesús Sarrionandia Uribelarrea, Isabel Solana Arechaga
Ondarruko lehen mailako arretako erizaina eta Abadiñoko lehen mailako arreta
HELBURUAK
LA XXI Estrategiaren eta Kronikotasunari aurre egiteko Estrategiaren barruan, TRIAP proiektuak, Lehen Arretako Lan-taldeen barruan triajea sortzea proposatzen du efizientzia hobetzeko. Lan-taldea talde interdisziplinarra izango da, hau da, gutxi gorabehera 2 FAMILI MEDIKUK/PEDIATREK, 2 ERIZAINEK eta IDAZKARI batek osatua. Triaje bakoitzean herritarren osasun eskarien sailkapen egokia ere egingo litzateke.
Proiektu horren helburuak honako hauek dira:
- Arreta eskariak sailkatzea, herritarren osasun beharrizanei erantzuna emateko.
- Osasun zerbitzuak osasunbiderantz, autozainketarantz eta sendagai gaberantz bideratzea.
- Lehen Arretako zerbitzu-taldeak garatzea (esku-hartze komunitarioan, kirurgia txikian, ekografietan, infiltrazioetan ...) ebazpenak hartzera bultzatuz.
- Efizientzia hobetzea ACG/bisitaldietan, ACG/deribazioetan, eta ACG/osasun-aginduetan.
- Gaixoen eta profesionalen satisfazio maila hobetzea banan-banako arretaren bidez.
Helburua: Osasun zerbitzuak osasunbiderantz, autozainketarantz eta sendagai gaberantz bideratzea. Prozesu Arin eta Mugatuen Erizaintza-arretaren bidez egingo dira (PAM: sukarra, ohiko marranta, eztarriko mina, beherakoa/gorakoa eta lunbalgia), hasiera batean administrazio-langileak detektatuko du eta gaixoek sendagairik behar ez dutenean egingo da.
MATERIALA ETA METODOA
2011ko maiatzetik Osakidetzako Barrualdeko Eskualdean diziplina anitzeko taldeek, hau da, famili medikuekin/pediatrekin, erizainekin eta idazkariarekin osatutako taldeek, hartzen dute parte interbentzioaren eraketan, hiru zentro pilotuek batera lan eginez, hau da:
- Administrazio langileentzat helduen eta umeen flujogramak eginez.
- Prozesu Arin eta Mugatuen Erizaintza-arretarako flujogramak eginez.
- Prozesu Arin eta Mugatuen iradokizun-orriak eginez.
- “Etxeko botikinaren” informazio-orria eginez.
- Herritarrak informatzeko triptikoa eginez.
EMAITZAK
- Flujograma administratiboak, osasun arrazoiak eta izapide eskariak konpontzeko edo bideratzeko eginak daude.
- Helduen eta umeen Prozesu Arin eta Mugatuen Erizaintza-arretarako flujogramak.
- Prozesu Arin eta Mugatuen iradokizun-orriak.
- “Etxeko botikina” zer den eta edukiaren informazioa.
- Arreta-modelo berriaren informazio-triptikoa herritarrentzat.
- PAM prozesu berriak kudeatzeko LA Osabide erremintan sartutako formularioak eta lantzaderak.
- Barrualdeko Eskualdean dauden zentroetan TRIAP proiektuaren aurkezpena beste lan-talde boluntario berrietan hasteko.
ONDORIOAK
Antolaketa eredu honek, protokoloak erabiliz, eskariak modu efizientean banatzea lortu nahi du eta, era berean, banan-banako jarduera bultzatu nahi du Erizaintzaren bidez. Osasun promozio eta heziketa honek helburu bat dauka: herritarrek prozesu arin eta mugatuen aurrean gaixotasuna kudeatzen jakitea, medikuaren beharra ez dagonean eta sendagairik behar ez denean.