22. Osasun Biltzarra: Osasun-langileon erronka berriak
3.5. Osasun arloan gaixotzea
Egileak: Mercedes Petralanda Aburto, Ana Isabel Collazos Dorronsoro, IƱaki Galindez Alberdi
Osakidetza. Lan Arriskuen Prebentzio Zerbitzua. Lan Osasuneko Medikua.
SARRERA
EAEn eta orokorrean Europan osasun arloa emakumezko langileriaz osatua dago (5).
Osasun arloko langileak biztanleria orokorrarekin konparatuz, ez dute ezberdintasun nabaririk, gaixotasun arruntei dagokienez.
Edozein langileren “gaixotzearen” berezitasunak, haien arloko lan arriskuekiko, edota aipatutako arriskuek norbanakoan duten eraginarekiko, esposizio handi edo txikiagoan daude. Sanitarioen kasuan lan arriskuak hauek dira:
- Odol, aire eta kontaktu arrisku biologikoak
- Erradiazio ionizatzaile eta ez ionizatzailearen arriskuak
- Arrisku kimikoak: anestesikoak, zitostatikoak, etileno ox., glutaraldehido, eta abar.
- Biolentzia arriskua lanean
- Pazienteak manipulatzean dauden arrisku muskulueskeletikoak
- Arrisku psikosozialak
Sanitarioek gainera, beste lan arlo batzuetako langileak bezala, bide istripu, karga erabilera, DIP, posizio txarrak bezalako arriskuak jasaten dituzte.
Osasun langileen “gaixotzearen” beste berezitasun bat, gehienak emakumezkoak izatea da. Horren ondorioz, eta gaur egungo gizartean, lana eta familia bizitza bateratzea zaila denez, kolektibo honetarako gaixotasun iturria izan daiteke.
Bestalde, hainbat argitalpenetan osasun langileek sustantzien mendekotasunean arrisku maila altua dutela adierazi da (4).
OSASUN LANGILEAK EAEn
EAEeko osasun langile gehienak Osakidetza enpresa publikoan lan egiten dute. Egun enpresa honek 25.000 langile inguru ditu eta beraz, Autonomia Erkidegoko enpresa nagusiena da 18 ospitale, lehen mailako arretako 7 sail eta hauek bezalako beste hainbat erakunderekin. Ondorioz, elkarren arteko antolamendu erlazioen bidez etengabeko garapenean daude. Osakidetzan adinaren piramidean gehiengo argia 45-55 urte bitartekoak dira. Gainera, gehiengoak emakumezkoak dira.
Osasun enpresa pribatuek, sozio-sanitarioak ere barne hartuz, langile gutxiago dituzte. Horregatik deritzogu Osakidetzako langilearen gaixotzearen berezitasunak esanguratsuak direla.
Osakidetzako Prebentzio Zerbitzutik, 2003tik, lanarekin erlazionatutako langileen osasun gora-beheren kasu guztiak hauteman eta aztertzen dira, Lan Arriskuen Prebentzio Gestio Sistemaren bitartez. Prebentzio Zerbitzu hau 1993an hasi zen eta gerora Sarean formaltasunez ezarri zen.
Bestalde, edozein enpresa motako inongo Prebentzio Zerbitzuk ezin ditu kualitatiboki desglosatu langileen gaixotasun arruntaren prozesuak, Prebentzio Zerbitzuari diagnostikoa jakinaraztea langileen aldetik hautazkoa delako. Soilik Ezintasun Iragankorra (EI) kontrolaren ardura dutenak (Osasun Saileko Osasun Ikuskariak) dute datu hauekiko sarbidea.
OSAKIDETZAKO LANGILEEN DATUAK
Argitalpenerako informazioa batzen ari garela, oraindik 2011ko datuak ez dauzkagunez, 2010eko datuak erakutsiko ditugu eta hauen garapena aurreko urteekiko (1).
2732 lan istripu gertatu ziren urte horretan, haien in itinere, %31 biologikoak, %22 muskuloeskeletikoak,%5 eraso motakoaketa %29 “beste mota batzuetakoak”. Istripuen datuek beheranzko joera adierazten dute azken urteotan bai maiztasun indizean zein larritasunarenean.
Zorionez, istripu biologikoek gutxitan dute ondorio legez IHESA,VHC edo VHB birusen infekziorik.
Gaixotasun profesionalei dagokienez, 21 kasu eman ziren non mota dermatologikoak, %31 muskulo-tendinoso motakoak, %31 kutsakorrak eta alergia motakoak izan ziren. Gaixotasun profesionalen kantitatea ere beherantz doa azken urteotan.
Aipatutako istripu eta gaixotasun profesionalen datuek, langileek eta haien hurbileko agintariek Prebentzio Zerbitzuari komunikatu dizkieten gertaerak islatzen dituzte. Mutualia aseguru etxearekin kontrol asistentziala eta prestazio ekonomikoaren kontrolpean daude (Santiago eta Basurtuko Ospitalen salbuespenaz). Istripuen profilari dagokionez Osasunbideko gure auzokideen antzeko datuak dituzte.
Osasun arrazoiak direla eta, 2000. urtean sindikatu nagusiekin adostuz eta Lan Arriskuen Gestio Sistemaren Protokolo zehatza jarraituz, 120 langileren lekualdaketa egin da. Horren jarraipena Osakidetzako Erakunde bakoitzeko komisio mistoetan burutzen da.
Langileen osasun zaintzari dagokionez, 8.566 osasun azterketa espezifiko egin dira arriskuen honako banaketaren arabera: aldizkakoak %51, hasierakoak %30, EPE eta beste batzuk %1.
Bestalde, 11 langilerentzako osasun mentaleko kanpo peritatzea behar izan da, hauen lanposturako ahalmena zalantzan jartzen zuen patologia psikiatrikoren baten susmoa egon delako.
Istripuez gain, Osakidetzan prebentzioaren ikuspuntutik esanguratsuak diren gertaerak batu eta aztertzen dira (non langileak ez duen min fisiko ez mentalik jasan), besteak beste, erasoak eta arriskuen prebentzioari buruzko langileen kontsultak. Hau ere Protokoloen bidez burutzen da.
7 esku-hartze egin dira arrisku psikosozial posibleen erantzun legez, langileen arteko gatazkekin erlazionaturikoak eta kontziliazioaren bidez ekin zaienak.
Gaixotasun arruntei dagokienez, 20.133 bajen prozesuak eman dira, hauetatik ingururen kausak ezagutzen ditugu goian aipaturiko arrazoiak direla eta. Hortaz, batu ditugun datuak nahikoa esanguratsuak ez direla deritzogu. Baina posible zaigu EI gaixotasun arruntaren ondoriozko absentismoaren datuak adin, sexu eta lan erlazioaren arabera erlazionatzea. Sarritan errepikatuta dauden Osakidetzan jorratutako ikerketa global edo partzialen ondorioekin:
Mota honetako absentismoa emakumeengan eta adin nagusiagoko langileengan ematen da, eta baita langile finkoengan. Osakidetzako absentismoari buruz 2008an egindako ikerketa globalak gainera, Asebetetze Inkestarekin batuta, emakumearen lan eta familia bizitza bateragarri egiteko ardurarekin erlazio argia dagoela ondorioztatzen du.
HAUSNARKETAK
- Lan arriskuak osasun langileen gaixotzearen faktoreetako bat baino ez dira. Faktore honi ekin diezaiokegu eta baita txikiagotu ere, osasun enpresa bakoitzeko Osasun Arriskuen Prebentzio Gestiotik.
- OSHAS ziurtagiria progresiboki lortzeko, Osakidetzako erakunde guztietan gaur egun dagoen goiko Zuzendaritzaren konpromisoa garrantzi handiko faktore bihurtu da, agintari mailatan Lan Arrisku Prebentzioa helburu estrategikoa izateko. Osakidetza den erakunde zabal eta sakabanaturako ziurtagiri konpromiso hau gakoa da arlo honetan.
- Informatizazioa eta Osakidetzako Intranet orokorrak nahiz erakunde mailatako Intranetak, bereziki baliagarriak dira Lan Arriskuaren Prebentzioarekin zer ikusia duen zabalkundearekin. Era berean gertatzen diren kasuen azaleratze maila handituz doanez, esku-hartze aukera handiagoak daude.
- Erasoak ugarituz doaz, gehienetan istripu baino, gertaera arrunten erara gertatzen direlarik. Arrazoia ziur aski gizarteak dakarren hainbat faktorerekin dago erlazionatua: langabezia, ezetza onartu ezina, betiko gazte izatearen itxaropen faltsua... Baita lehen azaleratzen ez ziren halako gertaerak orain ere agertzen direlako.
- Osakidetzan, gaixo arruntetako absentismoa erlazio zuzenean dago adinarekin, emakumea izatearekin eta lan estatusarekin (3,4). Seguru aski beste lantegi sozio-sanitarioetan ere datuak antzekoak izango dira (6). Esku hartze prebentiboa zaila da.
- Gainkarga emozionala senideen, lanaren edo gizartearen arrazoi psikosozialengatik, ez da beti nahasmen mentalaren eran agertzen. Sarri, gaixo fisikoetan edo beste era batzuetan azaleratzen dira. Ez dira kasu askotan erraz antzematen.
- Orokorrean, edozein sektoretako langileen osasun mentaleko arazoaren kostua anitz altua estimatzen da herrialde garatuetan (BPGeko %3-4). Gaixo arrunten erara agertzen dira langileengan sarritan edota produktibitate jaitsiera moduan, agintari eta ardura lanak utziz, adibidez (7).
- Nazioartean aholkatzen da, bai lantegietan nahiz gizartean neurri prebentiboak hartzea aldi berean eta maila ezberdinetan. Lantegietan esku-hartze prebentiboak izan behar dira aldi berean. Batetik, antolakuntza mailan, giza-lagun eta antolakuntza interfazean eta gizabanako mailan; bestetik, lanean agertzen den biolentziaren kudeaketa egokiaz; eta azkenik lan praktika onak ezartzeaz. Gizartean berriz, agintari politiko-sozialek politika sozial prebentibo eraginkorrak ezarri behar dituzte.
BIBLIOGRAFIA
-Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuko memoria 2010. EAE
- Osasunbideko Prebentzio Zerbitzuko memoria 2010. Nafarroa
- Estudio absentismo Osakidetza 2007
- Estudio de IT por Enfermedad común 2005-2009 de Comarca Bilbao. Iñaki Galindez.
- Mental health promotion in the health care sector. E-FACTS 46 Agencia Europea de Seguridad y Salud en el Trabajo
- El trabajo no remunerado en la economía global. María-Ángeles Durán. 2011. Fundación BBVA
- Sick on the Job? Myths and Realities about Mental Health and Work . Kooperazio eta Hazkunde Ekonomikorako Erakundea. 2011