23. Osasun Biltzarra: Haurtzarotik Gaztarora...
3.6 Tratamendu berriak elikagaien alergian
Egilea: Esozia Arroabarren Aleman
Alergologoa eta Pediatra. Nafarroako Ospitalegunea. Iruña
HITZAURREA
Elikagaiek eritasun desberdinak sor ditzakete patogenia ezberdinekin. Elikagaien alergien kasuetan jendearen sistema immunologikoak erantzun desegokia edo kontrako erreakzioa sortzen ditu. Erantzun hori IgE motako antigorputzak edo immunologia sistemaren beste osagaiek sor ditzakete, lin- fozitoek esate baterako.
Elikagaien erreakzio kaltegarrien sailkapena. Europako Alergiaren eta Immunologiaren Akademiak baimendua
Kasu bakoitzean sintomak, erreakzioaren larritasuna, diagnostiko eta pro- nostikoa ezberdinak izango dira.
Elikagaien alergien diagnostikoak bi osagai izango ditu beti:
-Diagnostiko klinikoa: “Umeak X elikagaia jaten duen bakoitzean, Y sinto- ma izaten du”
-Diagnostiko patogenikoa: Azaleko probak eta IgE espezifikoen determinazioak IgE-k eragindako erreakzioak frogatzeko balio dute. Bere aldaketak denboran zehar tolerantzia agertuko den edo ez den aurreikusten lagunduko digu.
IgE-ek eragin ez dituzten erreakzioetan, diagnostiko klinikoa egin dezakegu. Tolerantziaren agerpena probokazio espezifikoaren bidez frogatu beharko dugu. Noiz, nola eta zer kasutan egin edo ez egin, zenbait faktoreren arabera erabakiko dugu: gaixoaren adina, elikagai inplikatua, zenbat denbora pasatu den azken erreakzioa gertatu zenetik, eta beste datu batzuk.
TRATAMENDUA
-Elikagaien alergiaren eragilea eta berarekin egindako beste janari batzuk ekidin behar dira lehen diagnostikoa egin ondoren. Dietaren zorroztasuna gaixo batetik bestera alda daiteke. Adibidez, gaixo batzuek elikagai baten kantitate txikiak onar ditzakete, edo labean erretakoak. Beste kasu batzuetan, aldiz, azaleko frogen emaitzaren arabera, IgE espezifikoen neurrien arabera aholku batzuk emango ditugu, eta dietaren zorroztasuna ez da hainbestekoa izango (arrainari alergia dioten gaixo batzuek atuna onar dezakete, frutei alergia dieten gaixo batzuek azala kenduta jan ditzakete…). Kasu larrienetan, dieta zorrotz bat beharrezkoa da kantitate txikiek erreakzio larria sor dezaketelako.
Dieta “bereziek” ondorioak izaten dituzte. Alde batetik, elikagai aler- gia anizkuna daukaten gaixoek malnutrizioa garatzeko arriskua izan deza- kete. Beste aldetik, gaixo hauek ezusteko erreakzioen arriskua izaten dute, alergiaren larritasunaren arabera edo elikagai hori beste janari batzuen osagaia delako. Familia guztiaren bizi kalitatea aldatzen da. Azkenik, ikus- puntu ekonomikoa ere hartu behar da kontuan, askotan elikagai bereziak garestiagoak izaten baitira.
-Ezusteko aurkako erreakzioen tratamendua:
• Antihistaminikoak eta ahotik emandako kortikoideak eman daitezke urtikaria, edema edo azaleko lesioak, tripako mina edo gorakoak agertzen direnean.
• Nork bere buruari injektatzeko adrenalinak erreakzio anafilaktikoetan erabiltzen dira, azalean ez ezik erreakzioak bat-batean beste organo edo sistema batean ere hasten direnean.
PRONOSTIKOA
Elikagaien alergia kasuen pronostikoa oso ezberdina izaten da zenbait fak- toreren arabera: zer elikagai eragiten duen, gaixoaren adina, elikagaia ebitatu ote daitekeen... Elikagaien alergia iraunkorra bihurtzen denean, erreakzio larrien arriskua kantitate txikiekin handitzen da. Horregatik, tratamendu alter- natiboak bilatu behar dira.
Azken urte hauetan, elikagaien alergien tratamenduaren paradigma al- datzen ari da. Tolerantzia immunologikoaren prozesua gorputzaren erantzun aktiboa denez ikerketa berrien arabera, badirudi elikagaien alergiaren tolerantzia mekanismo horien akatsa izango litzatekeela. Beraz, elikagaien alergiaren tratamendua tolerantzia sorrarazteko prozedura lortzea izango litzateke: ahotiko tolerantziaren indukzio espezifikoa.
TOLERANTZIAREN INDUKZIO ESPEZIFIKOA, AHO BIDETIK
Tolerantziaren indukzio espezifikoan alergia sortzen duen elikagaia ahotik ematen da, pixkanaka, kantitateak gehituz, kantitate zehatz bat lortu arte, gorputzaren erantzun immunologikoa aldatzeko, elikagai hori onar dezan.
Ahotiko tolerantziaren indukzio espezifikoak indikazio eta kontraindikazio berezi batzuk ditu:
Indikazioak:
-IgE-ek sortutako elikagaien alergien kasuan erabil daiteke bakarrik.
-Elikagaiak saihestezina izan behar du, eta/edo garrantzizkoa eguneroko dietan.
-Gaixoak alergia iraunkorra izan behar du (urteak bete ahala ez da sen- datzen) eta janari zehatz batzuekin (esnea eta arrautza).
-Familiak eta gaixoak prest egon behar dute prozedura egiteko eta ager daitezkeen aurkako erreakzioak tratatzeko.
-Osasun-langileek prestatuak eta konprometituak egon behar dute.
Kontraindikazioak:
-Asma edo dermatitis atopikoa edo beste gaitz kontrolgabekoa duten
gaixoak.
-Adrenalina erabiltzeko kontraindikazioa.
-Konplikazioak edo aurkako erreakzioak tratatzeko ezintasuna.
Prozedurak bi aldi dauzka, baina gaixo batetik bestera moldatu egin behar da, erreakzioen arabera edo beste eritasun interkurrenteak suertatzen direnean.
Lehen fasean edo indukzioan, elikagaiaren kantitatea pixkaka gehitzen da. Igoera guztiak ospitalean egiten dira, astero edo tartekatuago aurkako erreakzioen arabera. Ondoren, gaixoak etxean egunero ospitalean emandako dosia hartu behar du tolerantzia mantentzeko.
Bigarren aldian edo mantenimenduan, kantitate zehatz batera heltzen de- nean, kantitate hori egunero edo maiz (48 edo 72 ordutik behin) hartu behar du tolerantzia mantentzeko.
Prozedura jasateko, eta aurkako erreakzioaren arriskua gutxitzeko, zenbait botika ematen dira egunero prozesua hobeto jasateko (antihistaminikoak, kortikoide inhalatuak, montelukast edo omalizumab) eta, prozedura bukatzean, pixkanaka kentzen dira.
Aurkako erreakzioak edozein pausotan, ospitalean edo etxean gerta daitezke, larritasun-maila ezberdinekin (arinak, tartekoak edo larriak). Kasu batzuetan, eragile batzuk aurkitzen ditugu: ariketa fisikoa, infekzioak, ibuprofenoa…. baina ez beti. Kasu hauetan, erreakzioak tratatu behar dira, eta hurrengo do- siak doitu.
EMAITZAK
1- Tolerantzia iraunkorra
Gaixo guztietan lehenbizi lortutako tolerantzia ez da iraunkorra izaten. Kalte egiten duen janaria egunero (edo oso maiz gutxienez) jan behar da, alergiaren sintomarik berriro ez edukitzeko. Kasu batzuetan elikagai hori etengabe jaten segituz tolerantzia iraunkorra lor daiteke, edo sendatzea. Gaixo hauek edozein janari hartu dezakete, alergia gabeko jendeok bezala.
2- Tolerantzia galkorra (Desentsibilizazioa)
Beste kasu batzuetan, tolerantzia mantentzen da, gaixoak janez segi dezan, eta tratamendua uzten baldin badu galtzen da . Gaixo hauek dieta ia-ia arrunta egin dezakete, baina elikagaia derrigorrez eta maiz jaten segitu behar dute.
3- Tolerantzia partziala
Beste kasu batzuetan gaixoak ez du onartzen helburu genuen kantitatea (baso bat esne oso, arrautza osoa) aurkako erreakzioak agertzen direlako. Gaixo hauek onartzen duten kantitatearekin, oso dieta murriztua izan dezakegu. Gaixo hauetan ezusteko erreakzio larrien arriskua gutxitu egiten da, eta arrastoak onar ditzakete (edo pixka bat gehiago).
4- Erantzuna ez lortzea (Porrot-Tolerantzia):
Kasu batzuetan gaixoek ez dituzte lehenbiziko dosiak onartzen.
ERANTZUN GABE DAUDEN GALDERAK
Prozedura hauekin, gutxitu egiten da elikagaiei alergia dieten umeen erreakzio larrien arriskua, eta haur anitzen bizi kalitatea hobetzen da. Prozedura gero eta gehiago erabiltzen da ospitale askotan. Hala ere, galdera anitz erantzun behar ditugu:
- Iatrogeniarik sor dezakegu? Esofagitis eosinofilikoaren kasu batzuk deskribatu dira ondorio gisa, eta, gaitz hau agertzen denean, prozedura bukatu behar da betiko.
-Epe luzeko pronostikoa oraindik ez dugu ezagutzen. Lehenbiziko probak duela 20 bat urte egin ziren, baina datu gutxi dauzkagu iragarpenari buruz.
-Tratamendua gaixo bakoitzaren neurrira egiten da, eta horrek ez digu laguntzen sendotasun zientifikoa lortzen (metaanalisiak). Protokolorik egokiena (dosia, epeak, iraupena) ezezaguna da.