23. Osasun Biltzarra: Haurtzarotik Gaztarora...
3.9 Egutegi Kirurgikoa jaioberritik nerabezarora arte
Egileak: Ibai Otegi Altolagirre, Ane Vila Urizar, Nerea Gonzalez Temprano
Kirurgia Orokorreko BAMEa. Nafarroako Ospitalegunea. Iruña
Oinarrizko Osasun Laguntzan, askotan arazoak izaten dira patologia kirurgikoak espezialistagana noiz bidali jakiteko. Eta bestalde, askotan, gurasoen eskaera eta galderei aurre egiteko informazio urriegia dugula konturatzen gara. Jakin badakigu patologia larriak, hautazkoak eta lehentasunezkoak daudela, eta, ondorioz, espezialistagana bidaltzeko premia desberdina dagoela. Hala ere askotan hori kontuan izan gabe bidaltzen ditugu, gurasoen eskaerei aurre egiteko informazio nahikoa ez baitugu. Gainera, oinarrizko osasun-laguntzako langileak kontziente izan behar dira haurraren gaixotasunaz gainera hazkuntzarekin erlazionaturiko arazo eta kezkak ere izaten dituz- tela. Horiek identifikatu, eta haiei aurre egiteko gai izan behar dugu.
Baliabide medikoen erabilera egokia egiteko eta gure pazienteei kalitatezko osasun arreta eskaini ahal izateko, oinarrizko osasun laguntzako medikuak lehen pauso hau ongi betetzeko informazio labur eta ulergarria bidaltzea da komunikazio honen helburua.
Hainbat espezialistarengandik informazioa lortuz eta hori aparatuz aparatu eta adinaren arabera ordenatuz, egutegi kirurgiko ulergarri eta laburra sortu dugu.
Lan hau ondoko helburuekin egin dugu:
• Patologia bakoitza behar den momentuan bidaltzea dagokion espezialistari.
• Pediatriako eta oinarrizko osasun-laguntzako langileek kirurgia ar- loetan ezagutza gehiago edukitzea, eta, horrela, gurasoei informazio zehatzagoa eman ahal izatea haien galdera eta eskaerei aurre egin ahal izateko
• Haurrak haur bezala tratatzea, eta haurtzaroan gertatzen diren arazo zehatzak identifikatzeko gaitasuna jorratzea.
• Haurren mundua eta hazkuntza prozesua ulertzea. Adin batean normaltasunaren barnean dagoena beste adin batean patologikoa izan daitekeela ulertzea.
|
ADINA |
PREMIA |
AZALA -Kiste dermoide eta epidermoideak -Odol hodietako malform. -Nebusa -Azazkal inkarnatua -Sinus pilonidala |
Edozein |
Hautazkoak Infekzioa badago, premiazkoak |
BURU-LEPOA -Bekain buztaneko kisteak -Plagiozefalia posturala -Jaiotzetiko tortikolisa -Belarri prozidenteak -Belarri aurreko apendizea -Arku brankialetako aztarnak -Lepoko linfadenopatiak -Kiste tiroglosoa |
>6 hilabete
3 hilabete >1urte >6 urte >6 hilabete <6 hilabete
Edozein Edozein |
-Hautazkoa
-Lehentasunezkoa -Lehentasunezkoa -Hautazkoa -Hautzakoa -Lehentasunezkoa
-Hautazkoa -Lehentasunezkoa |
AHOA -Ezpain-albeolo-ahosabaietako arraildura -Ezpain haria -Ankiloglosia -Ranula -Mukozelea -Hezur kiste aneurismatikoa -Hortz-kistea -3. molarra -Epulisa |
Jaio berria
>6 urte 4 urte Edozein Edozein Edozein
Edozein >18 urte Jaioberria |
-Premiazkoa
-Hautzakoa -Hautazkoa -Premiazkoa -Hautzakoa -Hautzakoa
-Hautzakoak -Hautzakoa -Haut./premiazkoa |
TORAXA -Ginekomastia -Pectus excavatum -Pectus carinatum |
Nerabezaroa >10 urte >10 urte |
Hautazkoak |
URDAIL-HESTEAK -Apendizitisa -Hestegorriko atresia -Bihotzerrea -Piloroaren estenosi hipertrofikoa -Atresia duodeno-jeiunala -Meckel-en dibertikulua -Hirschsprung-en gaixotasuna -Uzkiziloaren eta ondestearen malformazioak |
- Edozein -Jaioberria -Jaioberria -Jaioberria
-Jaioberria -5 urte -Jaioberria
-Jaioberria |
-Premiazkoa -Premiazkoa -Lehentasunezkoa -Premiazkoa
-Premiazkoa -Hautazkoa -Lehentasunezkoa
-Lehentasunezkoa |
HERNIAK -Hernia diafragmatikoa -Onfalozelea eta gastroskisia -Zilborraren hernia -Hernia epigastrikoa -Izterrondoko hernia -Hidrozelea |
-Jaioberria -Jaioberria
->5 urte -Jaio berria -Edozein -Edozein |
-Premiazkoa -Premiazkoa
-Hautazkoa -Premiazkoa -Lehentasunezkoa -Lehentasunezkoa |
UROLOGIA ETA GENITALAK -Fimosia -Hipospadiasa -Epispadiasa -Barrabilen jaitsieraren alterazioak -Barikozelea -Eskroto akutua |
->5 urte -Jaioberria -Jaioberria -Jaioberria -Jaioberria -Nerabeetan |
-Hautazkoa -Hautazkoa -Hautazkoa -Hauta./lehenta. -Hautazkoa -Premiazkoa |