Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

24. Osasun Biltzarra: Osasun Hezkuntza

3.7 Etxeko telemonitorizazioaren inplementazioa: esperientzia internazionalak

Egilea: Joe Killen

Tunstall Televida


Sarrera

Populazioaren zahartzea eta baldintza kronikoak areagotzearen hazkundea kontzeptu aski ezagunak dira. Izan bada hedatutako bat-etortze bat, non osasun-zaintzaren zerbitzuaren eraldaketa baten beharra nabari den; hots, egungo eredua, zaintza erreaktiboan oinarritua dagoena, prebentiboagoa den eredu baterantz begira. Paziente kronikoen etxeko telemonitorizazioa baliozko tresna bat da eredu prebentibo horren inplementazioari begira.

Etxeko telemonitorizazioan erabiltzen den paziente kronikoei bideratutako teknologia inguruan izan dugu hainbat urtetan zehar. Teknologia hau sakonki egiaztatua izan da eta, oraindik ere, ez da munduan zehar eskala handiegirik, ezta denbora luzeko programarik izan. Dokumentu honen bitartez, telemonitorizazioaren garapenean existitzen diren oztopoen aurrean argi-izpiren bat piztu nahi da, praktika onak eta esparru honetan izan diren esperientzia internazionalen alde ahulak erakutsiz.

 

Osasun-eskaeran aldaketa

Populazioaren zahartzea eta osasun-zaintza eta hornidura-eredu berri baten beharra kontzeptu arruntak dira herrialde garatuetan. Azken bi hamarkadetan, 65 urtetik gorako populazioaren sharea % 3,6 hazi da (Iturria: Eurostat). Bizi-itxaropenaren handitzeak eta jaiotza-tasaren gutxitzeak izan dute eraginik adin nagusikoen dependentzia-ratioan, zeinak biztanle gazteen eta nagusiagoak direnen arteko harremana adierazten duen; hain zuzen, zenbat biztanle gaztek mantendu dezaketen nagusiagoa den biztanleria. Alemanian, adibidez, ratio hori % 31,2koa da (2011. urtean, Europako batez bestekoa % 26,2koa izan zen). Are gehiago, EUROPOP2010ek (Eurostaten azken populazio-proiekzioak) egindako kalkuluen arabera, 2060. urtean adin nagusikoen dependentzia-ratioa oraingoaren bikoitza izatea aurreikusten da, % 52,6ra helduta.

Populazioaren zahartzeak baldintza kronikoen areagotzea dakar. Europan, epe luzerako baldintzak dituzten pazienteen tratamenduek osasun-aurrekontuaren gehiengoa bereganatzen dute. Esate baterako, Britainia Handian, baldintza kronikoen kostuak osasun-aurrekontuaren % 75 suposatzen du.

Ondorioz, hainbat gobernu estrategiak inplementatzen hasiak dira, prebentzioaren eta zaintza koordinatuaren bitartez osasun-sistemaren jasangarritasuna ziurtatzeko asmoz. Horietako askok, Telezaintzako eta Teleosasuneko zerbitzuak barne hartu dituzte. Estrategia hauen adibideetako batzuk ondorengoak dira: ‘Disease Management Programme’ (Alemania), ‘Whole System Demonstrator’ eta ‘3 millionlives programme’ (Britainia Handia), Frantziako Osasun Publikoko Planaren ‘Gaixo Kronikoaren Bizi Kalitatea’ (PQVMC), edota Espainian Autonomia Erkidegoen bitartez hasitako hainbat ekimen; horien artean, Euskal Herriko ‘Kronikotasun Estrategia’ dugu adibiderik onena.

Funtsean, baldintza kronikoei zuzendutako zaintza prebentiboen eredua babestuko duten tresnen eta zerbitzuen eskera komuna baldin badago, eta telemonitorizazioa aski ezaguna eta teknologikoki frogatua baldin bada, zerk oztopatzen du Teleosasunaren merkatua azken urteotan iragarriak izan diren mailetara iristeko bidea?

 

Zainketa zorrotzetik prebentziozko zainketara

Aurretik aipatu bezala, etxeko telemonitorizazioa balio handiko tresna da paziente kronikoen zainketa-ereduan aldaketa inplementatzeko. Hala ere, ez da inplementazio arrakastatsua lortzeko kontuan hartu beharreko faktore bakarra. Izan ere, helburuak ez luke izan behar teknologiak isolaturik erabiltzea, zainketa kronikoaren eredu berria definitzea eta eredu horretan telemonitorizaziorako leku aproposa aurkitzea, baizik.

Zainketa zorrotzetik prebentziozkora igarotzean, ikuspuntuak zainketaren continuuma hobetzearen bidean joan beharko luke. Hots, etxeko zainketatik hasi eta instituzio-zainketa eta zainketa zorrotzarekin jarraituz. Hiruak ala hiruak dira sistemarentzako garrantzitsuak eta sendoki bateraturik eta koordinaturik egon beharko lukete.

Prebentziozko ereduan, pazientearen osasuna eta bizi-kalitatea hobetzea da helburua, pazienteak etxean eman dezakeen denbora luzatzearekin batera. Horren guztiaren emaitza onuragarria da bai pazientearentzat (bizi-kalitatea hobetuz) baita osasun-sistemarentzat ere (etxeko zainketak baitu kosturik baxuena).

Aldaketa honek zainketaren bidean dauden akziodunengan efektua izan duenetik eta koordinazioa arrakastaren giltza denetik, hurbilketak, era berean, behetik gorakoa eta goitik beherakoa izan behar du. Izan ere, tamaina honetako aldaketarik ez litzateke posible izango osasun-langileen sostengurik gabe, eta, aldi berean, ezta eredu hori garatzeko beharrezkoak diren baldintzak sortzeko dauden kudeaketarako pertsonalaren eta poliza-egileen babesik gabe ere. Biak ala biak baliabideei eta testuinguru legalari dagokienean.

Telemonitorizazioak zainketaren continuumean eginkizun erabakigarria dauka. Izan ere, etxean dagoen pazientearen informazio eguneratua eskaintzen du, eta informazioa elkartrukatzen duten sistemako aktore ezberdinen arteko lotura ahalbidetzen du; horrela, interakzioak sor daitezke, pazientearen baldintzen aurrean erantzun bat emateko.

 

Telemonitorizazio-esperientziak Britainia Handian

Tunstall Europako telemonitorizazio-programa garrantzitsuenen parte izan da. Kasu gehienetan, esperientzia hauen emaitzak positiboak izan dira, pazienteen konpromisoa eta zerbitzuaren sostengua kontuan hartuta. Hala ere, programok ez dute beti esperotako maila eskuratu, ezta denboraren poderioz biziraupena bermatu ere.

Whole System Demonstrator[1] (WSD) programa izan zen zorizko kontrol-saiakerarik handiena mundu-mailako Teleosasunean eta Telezaintzan. 6.000 paziente baino gehiago hartzen zituen bere gain Newham, Kent eta Cornwall hirietan. Kostu-etekinari, etekin klinikoari, antolaketa-gaiei, zaintzaileengan agertzen ziren ondorioei eta eskulan-alorrari begira sortu zen WSD programa. Hiru baldintzetan jartzen zuen arreta: Diabetesean, Biriketako Gaixotasun Buxatzaile Kronikoan (BGBK) eta Gaixotasun Koronarioan. Programak inbertsiorako erabakiak babesteko ebidentzia-oinarri argi bat eskaintzea zuen helburu; teknologiaren bitartez pertsonek modu independentean bizitzeko aukera, kontrola lortu eta beren osasunaren eta zainketaren ardura har dezaketela erakustea, alegia.

Nahiz eta WSD programaren emaitzak positiboak izan (hilkortasun-tasen % 45eko beherakada, % 20ko beherakada larrialdietako sarreretan, % 15ekoa A&E --Accident & Emergency-- bisitetan eta % 14koa ohe-egunetan), osasunaren hobekuntzaren eta bizi-kalitatearen arteko harremanaren emaitzak ez ziren espero bezain onak izan. Baliteke honen arrazoia izatea, Teleosasunak berez hobekuntza horiek ekar ditzakeela, baina zerbitzuen arteko koordinazio sendoagoak, eta bereziki, Gizarte Zaintzak eta Telezaintzak, aldiz, emaitza hobeagoak ekarriko lituzketela bizi-kalitateari eta baldintza psikologikoari dagokienean. Ondorioz, Britainia Handiko gobernuak ‘3millionlives’ programa jarri zuen martxan. Oraindik ere zaila da imajinatzea ezarrita dauden oinarriak (100.000 paziente 2017. urtean) lortuko direnik. urtean).

NHS North Yorkshire and York, 2010ean hasita, izan da eskala handiko beste Teleosasun ekimen bat ezarri duena. Kasu honetan, lehen mailako zaintza-programak konfiantza osoz Tunstall-ekin batera lanean, Teleosasuna Lehen mailako Zaintzarekin, Komunitate Zaintzarekin eta Zaintza Zorrotzarekin osatu edo integratuz. Proiektuak barne hartzen zuen, zainketarako bideak birdiseinatzeko asmoz, Teleosasuna aukera kliniko bezala erabiltzea, konpromiso klinikoa banatuz, pazienteen erreferentziak finkatzeko asmoz. Helburua zen 2.000 paziente lortzea, nagusiki WSDan aipatutako hiru baldintza berberak zehazturik. Orain arte, 700 bat pertsona izan dira programan izena eman dutenak.

NYY telehealth programme[2] izenekoaren kasuan, pazienteak biltzea zen erronka nagusia. Hau, hainbat arrazoi direla medio, tartean zeuden mediku klinikoen babes-faltaren ondorioz izan da. Aurretik aipatutako Teleosasuna erabiltzearen onuren ebidentzia-faltari jarraiki, GPek ardura piztu zuten, besteak beste, teknologiak beren lan-zaman izango zuen eraginaren eta honek ekarriko lituzkeen onuren inguruan. Azken hori izan zitekeen gakoa eta herrialde ezberdinetan ikuspuntu ezberdinak beharko lituzke. Programak finantzatzeko modua eta proiektuan parte hartzen duten akziodun klinikoei zuzentzen zaizkien pizgarriak behar bezala aztertuak izan behar dira. Eta hori guztia osasun-sistemaren arabera aldatu liteke.

Remote Telemonitoring Northern Ireland (RTNI)[3] programak telemonitorizazioa eskala handian eskaini nahi du, NHS NYY programak hainbat alorretan egiten duenaren antzera. Northern Ireland’s Health and Social Care-k igorritako hiru urtetako eskuratze-prozesuaren ostean, TF3 lankidetza (Tunstall Healthcare, Fold Housing Association eta S3 Group taldeen arteko lankidetza, alegia) Teleosasuna 8.000 pazienteri eskaintzeko kontratuarekin saritua izan zen. Bost urtetan zehar, klinikoki kudeatutako zerbitzu osatuak Ipar Irlandako Osasun-zaintza ekonomiari begira 2011. 2011. urtean izan zuen hasiera, eta ordutik, 1.400 paziente izan dira zerbitzu honen bitartez monitorizatuak. Eta hori arrakasta bezala har daitekeen arren, zerbitzua hasiera batean zehaztutako paziente-kopuruari bideratzeko bidea oraindik harriz josia dago.

 

Europa mailako adibideak

Azken urteotan, Europako Batzordeak oinarriak jarri ditu erreakziozko osasun-zainketa ereduetatik prebentziozko eta koordinatutako ereduetara igarotzeko bidean. Osasun-programa ezberdinen bitartez, ‘FP7 Framework Programme’, ‘Competitiveness and Innovation Framework Programme (CIP)’ eta ‘Ambient Assisted Living Programme’ izenekoen bidez, besteak beste, Batzordeak hainbat ekimen sortu ditu, zahartze osasungarriaren eta lagundutako bizitzaren alorretan.

Proiektu horietako askok telemonitorizazioa erabiltzen dute teknologiak eta zerbitzuak gizarteratzeko eta baita zahartze osasungarria sustatzeko asmoz ere. Commonwell[4] eta INDEPENDENT[5] dira proiektu horietako bi, ‘CIP ICT Policy Support Programme (ICT PSP)’ izenekoaren barruan. Bi kasuotan, helburua zen IKTen erabileraren bitartez, osasun-zainketak eta gizarte-zainketak banatzen zituzten hutsuneak apurtzea. Irtenbide hauek, koordinatutako zerbitzuak integratzeko erabiltzen ziren, iturri ezberdinetatik jasotako informazioaren trukaketa bidez. Hala nola, Telezaintza, Teleosasuna, osasun-erregistro elektronikoak eta gizarte-zerbitzuak. Hamar piloturen bitartez (4 Commonwell-en eta 6 INDEPENDENTen), koordinatutako zerbitzuak garatzea eta kostu/etekinen analisia egitea ziren helburu.

Bi proiektuetako emaitzek eragin positiboa erakusten zuten, biek ala biek erabiltzaileekiko baliabide eta etekin ekonomikoak aurreikusiz. Emaitzok, hala ere, hobeak izan zitezkeen. Lortutako goranzko ikuspuntuak zailtasunak erakusten zituen hainbat egoeratan, hasiera batean antolatutako eta teknikoki bideragarriak ziren kasuen inplementazioa zailduz eta antolamendu-mailan arazoak sortuz. Gainera, finantzaketa europar funtsetatik heltzeak, zerbitzuen jarraitutasuna erabateko erronka bihurtzen du pilotuen amaieraren ostean. Salbuespenak, hala ere, izan badira: Andaluziak, esate baterako, zerbitzua eskaintzen jarraitzen baitie Telezaintzaren erabiltzaile guztiei (180.000 bat erabiltzaileri).

 

Zergatik ez da telemonitorizazioa zerbitzu nagusia?

Esperientzia hauengandik ikasita, aurrez aurre jarri beharko liratekeen hainbat erronka zehaztu ditzakegu, telemonitorizazioa aurrez ikusitako prebentziozko ereduaren parte bezala hartu ahal izateko, bederen.

Ekimen horren onuren antzemate-falta da erronka garrantzitsu bat. Teknologiaren osasun-onuren eta onura ekonomikoen inguruan ebidentziak agerian uzten dituzten milaka ikerketa eta pilotu dauden arren, oraindik ere eszeptizismoa da nagusi Osasun Komunitatean. Eszeptizismo hori, hainbat arrazoi direla medio, ulergarria izan daiteke. Maiz, ikerketen eskalak edo iraupenak ez dute emaitza sinesgarriak eskaintzeko behar besteko hedadurarik, edota emaitzen analisia egiteko erabilitako metodologia ez da behar adina garbia.

Gainera, ikerketen emaitzetan ezberdintasun nabarmenak daude (ospitaleetako sarreren gorakada arinetik % 70eko beherakadetara). Desadostasun hauek aurretik aipatutako eskala- eta iraupen-bariazioen ondorio dira, baita zehaztutako patologiak ere. Azkenik, osasun-sistemen arteko ezberdintasunek, kasu askotan, alderaketa zailtzen dute. Oztopo hau gainditu beharrean, telemonitorizazioak eskala batean ikertua beharko luke eta metodologia garden bat erabiliz balioztatua, zeinak iturri ezberdinetatik eratorritako informazioa kontuan hartzen duen: galdeketak, osasun-oharrak, zerbitzuen kostuak, Telezaintza, gizarte-zainketaren informazioa, eta abar.

Etekinen analisi on bat da alde interesdun guztien babesa jaso ahal izateko gakoa. Baina ebidentzia, bere horretan, ez litzateke nahikoa izango. Dimentsio honek ez du arrakastarik izango tartean dauden guztien parte-hartzerik gabe. Konpromiso hori lortzeko, aldaketa behetik gora (buruzagiek aldaketa babestuz) eta goitik behera (beharrezkoa den babesa, baliabideak eta politikak eskura izanik) gertatu beharko da.

Azken honen parte bezala, sistema berriak, alderdi ezberdinen arteko koordinazioa lortzeko lidergoa eta politika bermatu beharko lituzke, baita pizgarrien inplementazio-sistema argi bat ere. Horrez gain, maila nazionalean zein europarrean landutako araudiek ere, Teleosasunaren hedapena erraztuko lukete.

Ezin dugu espero orain arte deskribatutako aldaketa egun batetik bestera ezartzea. Denbora luzeko estrategietan oinarritua egon behar du horrek. Inplementazioak eskatuko lukeen inbertsio handiak nekez erakutsiko luke emaitzarik epe motzera begira. Zerbitzuek doituak eta eskala egokian landuak izan beharko lukete emaitzok erakusten hasi ahal izateko. Hau lortu baino lehen programaren porrota saihesteko, garrantzitsua da zerbitzuen kostuen eta etekinen bide bat mantentzeko jarraitua eta zehaztua izango den monitorizazio-prozesu bat martxan jartzea.

Azkenik, prebentziozko zainketa-eredu batek ezin du bere arreta osasun-sistemarengan soilik jarri. Are gehiago, paziente kroniko gehienak adineko pertsonak eta, aldi berean, gizarte-zerbitzuetako erabiltzaileak direnean. Gizarte-zainketako zerbitzuek zuzeneko harremana eta harreman usua dute pazientearekin. Gainera, informazio soziala eta psikologikoa kudeatzen dute, paziente kronikoaren zaintza-beharrak ebaluatzeko orduan, balio handikoa izan daitekeen informazioa, hain zuzen ere. Ondorioz, zahartzeak eta baldintza kronikoak areagotzearen aurrean, gizarte- eta osasun-zainketako eredu koordinatua da biderik egokiena, etorriko diren erronkei aurre egiteko.

 

Ondorioak

Egungo krisi ekonomiko honengandik ikas dezakegunez, ezin dugu espero osasun-aurrekontuen hazkundea eta populazioa zahartzearen ondorioz sortu den Osasun-zaintzaren eskaera modu paraleloan haziko direnik. Are gehiago, krisi ekonomikorik gabe ere, osasun-zerbitzuen eskaria azken hamarkadetan baino azkarrago haziko da.

Ondorioz, kalitate bereko zerbitzuak eskaintzen jarraitzea izan beharko genuke helburu, baina eskari zabalagoa eta aurrekontu murritzagoa oinarri izanik. Hau ez da posible izango egungo ereduekin; beraz, saihestezina da prebentiboagoa eta eraginkorragoa den banaketa/zainketa eredu bat ahalbidetuko duen eraldaketa burutzea. Telemonitorizazioa izango da aldaketa hau bermatuko duten tresnetako bat, gizarte- eta osasun-zainketaren koordinazioarekin batera. Aldaketa luzea eta zaila izango da, beraz, garrantzitsua da orain definitzea epe luzerako estrategiak zeintzuk izango diren, horien bitartez helduko baitzaigu etorkizunean beharko dugun Osasun-zaintza.

 

[1] https://www.gov.uk/government/news/whole-system-demonstrator-programme-headline-findings-december-2011

[2] http://www.nyytelehealth.co.uk/

[3] http://www.telemonitoringni.info/

[4] www.commonwell.eu

[5] www.independent-project.eu

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan