Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

24. Osasun Biltzarra: Osasun Hezkuntza

3.11 Osasun-Asistentziarekin Erlazionatutako Infekzioen (OAEI Zainketa Epidemiologikoa, Prebentzioa eta Kontrola

Egilea: Luis Ignacio Martínez Alkorta

Donostia Unibertsitate Hospitaleko Medikuntza Prebentiboko Zerbitzua


OINARRIA

Osasun Asistentziarekin Erlazionatutako Infekzioak (OAEI) osasun publikoko arazo garrantzitsua dira, bai eragiten duten morbilitate eta heriotza-tasarengatik, bai arretaren kalitatean eta osasun-gastuan duten eraginarengatik.

1970eko hamarkadaren hasieran, Centers for Diseases Control and Prevention (CDC) zentroek SENIC (Study on the Efficacy of Nosocomial Infection Control) proiektua egin zuten, AEBko infekzio nosokomiala zaintzeko eta kontrolatzeko programen eraginkortasuna baloratzeko helburuarekin. Azterketa horren arabera, infekzio nosokomialen % 32a saihestu egin liteke infekzioa kontrolatzeko programa eraginkorrak hartuz gero.

Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) Pazienteen Segurtasunaren Aldeko Munduko Aliantza sortu zen 2004an, pazientearen segurtasunaren arloko hobekuntzak koordinatzeko, hedatzeko eta azkartzeko mundu guztian. Aliantza horretan garatu den pazientearen segurtasunaren aldeko lehen mundu-erronka izan da OAEIena, zeina ospitaleratutako pazienteen heriotzaren eta morbilitatea haztearen kausa nagusietako bat baita. “Arreta garbia arreta seguruagoa da” kanpainaren bidez, osasun-arretako eskuen higienea sustatu da, OAEIak gutxitzeko funtsezko neurri gisa, eta pazientearen segurtasuna arlo guztietan hobetzeko.

Osasun Sistema Nazionalaren mailan (OSN), Pazientearen Segurtasunaren Estrategia 2005etik ari dira lantzen, autonomia erkidegoekin lankidetzan. Estrategia horren helburu espezifikoetako bat, jardunbide seguruak ezartzea da. Horien barruan, OAEIak prebenitzea lehentasunezko helburua bezala azaltzen da. Garatutako jardunbide egokietatik, nabarmentzekoak dira Esku Higienea garatzeko programa, Zero Bakteriemia programa edo Zero Pneumonia proiektua, besteak beste.

Osakidetzan, infekzio nosokomiala prebenitzea eta kontrolatzea lehentasunezko helburuak dira, bi hamarkadatan baino gehiagoan, erkidegoko osasun-sistema osorako.

 

1. INOZ PLANA

1.1 AURREKARIAK

Infekzio Nosokomialak Zaintzeko eta Kontrolatzeko (INOZ) Plana 1990ean hasi zen, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren, Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzaren eta Osakidetzako ospitaleetako zerbitzuen ekintzetan oinarrituta. Erakunde horiek bat egin zuten, hain zuzen ere, Osakidetzako ospitaleetan infekzio nosokomialak zaintzeko eta kontrolatzeko programak garatzeko eta plan bat martxan jartzeko beharrari aurre egiteko. INOZ planaren bi helburu nagusiak hauexek ditugu:

- Osakidetzako ospitaleetan infekzio nosokomialen kopurua murriztea.

- Infekzio nosokomialak zaintzeko eta kontrolatzeko planak garatzea.

INOZ plana garatzeko batzordea 1991n sortu zen, eta infekzio nosokomialak zaintzeko eta kontrolatzeko programez arduratzen diren ospitale-zerbitzuetako adituek, Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako eta Osasun Saileko Informazio, Irakaskuntza eta Ikerketa Zuzendaritzako profesionalek osatzen zuten. Osakidetzako sarearen barruan infekzio nosokomialen arloko erreferente teknikoen talde modura ezarri zen batzorde hori, Osasun Laguntzako Zuzendaritzaren infekzio nosokomialen arloko aholkularitza-batzorde gisa.

INOZ planak indarrean jarraitzen du gaur egun eta, besteak beste, jarduera hauek ditu:

- INOZ batzordea.

- INOZ zaintza-sistema.

- Infekzio nosokomiala zaintzeko, prebenitzeko eta kontrolatzeko plana.

- INOZen aplikazio informatikorako proiektua.

- Eskuetako higienea.

Ordutik egindako lanak aukera eman du infekzio nosokomialen maiztasunaren inguruko eta Osakidetzako ospitaleetan dituen arrisku-faktoreak hobeto ezagutzeko eta infekzio nosokomiala zaintzeko, prebenitzeko eta kontrolatzeko programa espezifikoak garatzeko.

 

1.2 INOZ BATZORDEA

Lehen azaldu bezala, Osakidetzako ospitaleetan infekzio nosokomialak zaintzeko eta kontrolatzeko programak sustatzeko sortu zen INOZ batzordea. Funtzionatzen eman zuen lehen hamarkadan, hainbat araudi, erreferentzia eta gida garatu zituen; gure sarean ez ezik, handik kanpo ere bai: “Infekzio nosokomiala kontrolatzeko arauen eskuliburua”, 1994. urtean eta “Infekzio nosokomialaren liburu zuria", 1997. urtean. urtean eta“Infekzio nosokomialaren liburu zuria”, 1997an.

Gaur egun, batzordea aldian behin elkartzen da, eta, besteak beste, funtzio hauek ditu:

− Infekzio nosokomiala zaintzeko eta kontrolatzeko helburuak eta estrategiak eztabaidatzea.

− Infekzio nosokomiala zaintzeko sistemetan lortutako emaitzekin erlazionatutako etorkizuneko joerak eta jarduerak ezartzea.

 

1.3 INOZ ZAINTZA-SISTEMA

INOZ zaintza-programak ibilbide luzea du gure autonomia-erkidegoan. 1990. urtean infekzio nosokomialaren intzidentziaren lehen azterketa (INOZ azterketa) egin zen EAEn, eta une horretan zeuden Osakidetzako paziente akutuen ospitaleek hartu zuten parte azterketan. Emaitzak horiek oinarri hartuta, lehentasunezko helburutzat jo zen Osakidetzako ospitaleetan infekzio nosokomialak murriztea. 1991-1995 aldian, infekzio nosokomialen zaintza modu heterogeneoan egin zen Osakidetzako ospitaleetan, bai prebalentzia-azterketen bidez (hala nola, EPINE azterketa: Espainiako infekzio nosokomialen prebalentzia-azterketa) eta baita intzidentzia-azterketen bidez ere.

Gaur egun, intzidentzia eta prebalentziako azterketen bidez egiten da infekzio nosokomialaren zainketa. Intzidentzia-azterketa korporatiboak 1996-1997an hasi ziren egiten eta gaur egun Osakidetzako ospitale guztiek egiten dituzte, Osasun Mentaleko sareetakoek izan ezik. Azterketak urtero egiten dira, urriaren 1etik hurrengo urteko irailaren 30era bitartean.

INOZ batzordeak zehazten ditu, urtero, monitorizatu beharreko prozedurak eta lortu beharreko estandarrak. Arrunki, bi prozedura kirurgiko monitorizatzen dira gutxienez: bata, kirurgia garbitzat jotzen dena, eta bestea, kirurgia garbi kutsatutzat jotzen dena. Programa Kontraturako infekzio nosokomialaren adierazleak urtero adosten dira.

Akutuen ospitaleetan, hauek ditugu adostutako adierazleak, eta beraz, monitorizatzen diren adierazleak: koloneko hautapenezko kirurgia (2001etik), aldakako kirurgia protesikoa eta aldakako protesia aldatzekoa (2005etik), eta belauneko kirurgia protesikoa eta belauneko protesia aldatzekoa (2011tik). Egonaldi ertain-luzeko ospitaleetan, ospitaleetako arlo medikoan egiten da infekzio nosokomialaren intzidentziari buruzko azterketa.

Aipatutako azterketa korporatiboez gain, ospitale bakoitzak infekzio nosokomialaren hainbat intzidentzia-ebaluazio eta azterketa egiten ditu urtean zehar, profesionalen eta instituzioen interesaren arabera: beste prozedura-mota batean, hala nola, kirurgia kardiakoan edo zerbitzu espezifikoren batean.

Prebalentzia-azterketei dagokienez, EPINE azterketa urtero egiten da 1990. urtetik. Gaur egun, Osakidetzako paziente akutuen ospitale eta egonaldi ertain-luzeko ospitale guztiek parte hartzen badute ere, lehenengo urteetan ez zuten ospitale guztiek ekimen honetan parte hartu, baina pixkanaka batzen joan ziren.

Infekzio nosokomialen zaintzari eta kontrolari buruzko informazioa modu sistematikoan eta homogeneoan jasotzen laguntzeko, 1997an tresna informatiko bat garatu zen. Tresna horri esker, zentroetako infekzio nosokomialaren intzidentzia zenbatekoa den jakin ahal izan da, hura azaltzen lagundu duten faktoreak zehaztu eta neurri zuzentzaileak ezarri ahal izan izateko.

 

1.4 INFEKZIO NOSOKOMIALA ZAINTZEKO, PREBENITZEKO ETA KONTROLATZEKO PLANA (PVPCIN)

Osakidetzako ospitaleetan Infekzio Nosokomiala Zaintzeko, Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Planak (PVPCIN) 1999an sortu ziren, INOZ batzordearen ekimenez. OAEIak prebenitzeko, zaintzeko eta kontrolatzeko jarduerei lotutako baldintza teknikoen multzo gisa garatu ziren plan horiek, eta infekzioak pazientearen segurtasunean zuen inpaktua txikiagotzera bideratuta zeuden. 2000. 2000. urtetik, eta aldian behin, PVPCINen ebaluazioak egiten dira. 2008. 2008. urtetik aurrera hasita gainera, ikuskaritza-sistema berri bat jarri zuten martxan PVPCIN planean, balioztatzen diren irizpideak aztertzeko. Horrela, 36 irizpide ebaluatu ziren, 7 arlo nagusitan banatuta:

1. Planaren ikuspegia eta egitura

2. Ingurumen-biosegurtasuna

3. Asistentzia-prozesua

4. Garbitasuna, desinfekzioa eta esterilizazioa

5. Kutsatze gurutzatua

6. Infekzioaren emaitzak

7. Infekzioari lotutako beste alderdi batzuk

Arlo bakoitzak infekzio nosokomiala zaintzeari, prebenitzeari eta kontrolatzeari lotutako irizpideak ditu.

PVPCINen azken autoebaluazioa 2010. urtean egin zen.

 

1.5 INOZ-EN APLIKAZIO INFORMATIKORAKO PROIEKTUA

PVPCIN Planaren 2004ko eta 2008ko ebaluazioetan hautemandako hobekuntza-eremuen artean jaso zenez, sistema bat behar zen ospitale barneko agerraldiak zaintzeko eta haien gaineko alerta aktiboa ezartzeko, baita erresistentzia anitzeko mikroorganismoak izateagatik bakartuta daudenen segimendua egiteko ere. Era berean, infekzio nosokomialarekin erlazionatutako azterketa epidemiologikoetarako beste informazio-sistema bat ere behar zela adierazi zen. Azken hiru urteotan, beste tresna informatiko bat garatu da, Osakidetzako ospitaleetan infekzio nosokomialak zaintzen, prebenitzen eta kontrolatzen laguntzeko. Aplikazio berriak bi modulu ditu:

- Azterketa epidemiologikoen modulua: intzidentziaren azterketa epidemiologikoak egiten eta kontrolatzen laguntzeko.

- Zaintza epidemiologikoko modulua: erresistentzia anitzeko mikroorganismoek gaizkoatu edo kolonizatutako pazienteak zaintzeko, kontrolatzeko eta haien jarraipena egiteko.

Gaur egun, aplikazioaren probak egiten ari dira Osakidetzako bi zentrotan.

 

1.6 ESKUETAKO HIGIENEA

Lehen azaldu bezala, INOZ planaren barruan garatutako ekintza-lerro bat eskuetako higieneari buruzkoa izan da. 2005. 2005. urtean, OMEk pazientearen segurtasunaren aldeko lehen mundu-erronka aldarrikatu zuen: “Clean Care is Safer Care” (arreta garbia arreta seguruagoa da). Eskuetako garbiketak infekzioak unibertsalki kontrolatzeko eta pazienteen segurtasunerako duen funtsezko papera zabaltzea zen proiektu horren helburua. Programa horretako osagai garrantzitsuenetako bat “Save lives: Clean your hands” (salbatu bizitzak: garbitu zure eskuak) kanpaina izan zen: osasun langileen eskuetako higienearen ohiturak hobetzera bideratua (jardunbide egokiak, une eta modu aproposean egiteko) eta hilgarriak izan zitezkeen infekzioak osasun-zentroetan gutxiago hedatzeko.

2008. urtetik, OSNren Kalitatearen Agentziak Eskuetako Higienea Programan dihardu pazientearen segurtasuneko programako lehen mundu-erronkaren barruan. Espainia, ofizialki, 2006ko urrian atxiki zitzaion helburu/erronka honi. Horrela, bada, koordinatzaile-talde bat sortu zen estatu-mailan, autonomia-erkidego guztietako eta Kalitatearen Agentziako adituez osatua, Eskuetako Higienea Programa garatzeko. Hauek dira programaren helburu nagusiak:

1. Profesionalen, pazienteen eta senitartekoen eskuetako higienea hobetzea, OSNko OAEIak murrizteko.

2. OMEren eskuetako higienearen estrategia OSN mailan garatzea eta sustatzea.

 

Aurreko helburu orokorrez gain, Programak helburu espezifiko hauek ditu, besteak beste:

1. Denen oinarrizko jarduerak adostea.

2. Autonomia-erkidegoetako maila batean eta bestean ezar daitezkeen ebaluazio-adierazleak eta tresnak identifikatzea.

3. Profesionalei informazioa eta trebakuntza ematea eskuetako higieneari buruz, trebakuntza-tailerren, online ikastaroen eta abarren bidez.

Euskal Autonomia Erkidegoan, lantalde operatiboaren barruan Eskuetako Higienearen Taldea dago, eta Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren Eskuetako Higienearen Aditu Batzordean parte hartzen du.

Egindako beste hainbat jardueraren artean nabarmentzekoak dira:“Osasun-profesionalek eskuetako higienea zaintzeko gida“, eskuetako higienearen alde sarean egindako kanpaina eta esku-higienearen erreferente bezala jarduteko egin den formazio-plan espezifikoa.

 

1.7 2013-2016 ALDIRAKO HELBURU NAGUSIAK

- INOZ BATZORDEA ETA INOZ ZAINTZA-SISTEMA:

1. Infekzio nosokomialaren zaintzan eta kontrolean lan egiten duten profesionalen arteko topaguneak egitea eta sustatzea.

2. “Infekzio nosokomiala kontrolatzeko arauen eskuliburua” eguneratzea.

3. Ospitale-mailako erresistentzia anitzeko mikroorganismoen prebalentziaren azterketa korporatibo bat planifikatzea eta diseinatzea. Azterketa horrek aukera eman behar du mikroorganismo horiek gaur egun ospitaleetan zer banaketa duten jakiteko.

4. Urtero egiten diren infekzio nosokomialeko azterketa epidemiologikoak berrikustea, eta prozedura berriak sartzea baloratzea.

- INFEKZIO NOSOKOMIALA ZAINTZEKO, PREBENITZEKO ETA KONTROLATZEKO PLANA (PVPCIN):

1. Infekzio nosokomialaren zaintza-sistema indartzea.

2. Infekzio nosokomialen prebentzioa bultzatzea, gomendio eta protokolo adostuen bidez.

3. Arretaren arloan infekzio nosokomiala kontrolatzeko ekintza-lerro berriak garatzea.

4. Osasun-profesionaletan infekzio nosokomiala prebenitzeari buruzko trebakuntza sustatzea.

- INOZ-EN APLIKAZIO INFORMATIKORAKO PROIEKTUA:

1. INOZ aplikazio informatiko berria baliozkotzea, azkenean zehazten den irismen funtzionalaren arabera, eta aplikazioa baldintza errealetan gidatzea.

2. Aplikazio berria ospitale guztietan ezartzea, kudeatzea eta hari buruzko informazioa ematea.

 

- ESKUETAKO HIGIENEA

1. Zerbitzu-erakunde guztietan eskuetako higiene egokia sustatzera bideratutako ekintza-planak egitea bultzatzea.

2. Osakidetzako ospitaleetako eskuetako higienearen adierazleak jasotzea OSNko Eskuetako Higienea programarako, zeinak helburu hauek baititu:

− Profesionalen, pazienteen eta senitartekoen eskuetako higienea hobetzea, OAEIak murrizteko.

− OMEren eskuetako higienearen estrategiaren garapena sustatzea.

 

1.8 EGOERA, AURREIKUSPENA ETA ITXAROPENA

INOZ batzordeak eta Osasun Publikoko eta Pazientearen Segurtasuneko Programen Koordinazioak erronka berriak planteatu dituzte OAEIak kontrolatzeko. Gai interesgarri bat erresistentzia anitzeko mikroorganismoek eragiten duten infekzioa da, pazienteetan nahiz osasun-sisteman eragina dutelako. Halaber, erresistentzia anitzeko mikroorganismoek eragiten dituzten infekzioen alerta-sistemari lotutako protokolo bat egingo da. Mikroorganismo horietako bat Staphylococcus aureus metizilinarekiko erresistentea (SAMR) da.

PVPCINen autoebaluazioari dagokionez, ebaluatu beharreko irizpideak berrikusi dira. Horrez gain, kanpo-ebaluazio bat ere egingo da. Horrek aukera emango du hobetu beharreko arloak zein diren jakiteko eta infekzio nosokomialaren prebentzioa eta kontrola hobetzeko neurriak planteatzeko.

OAEIak prebenitzeari eta kontrolatzeari lotuta 2013-2016 aldian egingo den lan-ildoetako bat “Gernu-kateterrari lotutako gernu-traktuko infekzioak (GTI) gutxitzea” ekintza korporatiboa da.

 

2. ZERO BAKTERIEMIA PROIEKTUA

Kateter baskularrekin lotutako infekzioak hilkortasunaren eta konplikazioen hazkundearekin lotuta daude, bai eta ospitaleko egonaldiarekin eta kostuekin ere.

Prebentzio-gidaliburuetako faktore anitzeko, trebakuntzako eta aplikazioko estrategietan oinarritutako ekimen ugari eraginkorrak direla frogatu da zain-kateter zentralaren erabilerarekin lotutako bakteriemia-tasak murrizteko. Beraz, trebakuntza jarraitua eta profesionalen arteko topaguneak sustatzea eta jardunbide egokiak bultzatzea proposatzen du proiektu honek, Osakidetzako ospitaleetako ZIUetan zain-kateter zentralekin lotutako bakteriemiak murrizteko.

 

3. ZERO PNEUMONIA PROIEKTUA

Proiektua 2011ko apiriletik 2012ko abendura arte garatu zen. Bertan, EAEko zainketa intentsiboetako 9 unitatek hartu zuten parte, eta ZIU bakoitzean mediku eta erizain arduradun bana zegoen. Zero Bakteriemiaren kasuan bezala, autonomia-erkidegoko erizain eta mediku koordinatzaile bana zeuden.

ZIUetako arnasketa mekanikoa duten pazienteetan pneumonia-kasuak murrizteko inplementatu zen proiektu hau.

 

4. BESTE ATAL BAT: KOORDINAZIO SOZIOSANITARIOA

Gaur egun, hainbat arrazoi direla medio, begi-bistakoa da biztanleriaren bizi-itxaropena luzatuz doala. Hala ere, gero eta gehiago dira pluripatologia kronikoak dituzten pertsonak eta, ondorioz, osasun-sistemaren edo gizarte-sistemaren mendean dauden herritarrak. Errealitate horrek ezinbestez garamatza jarduera koordinatua erabiltzera, osasun-arretaren eta arreta soziosanitarioaren artean, nahiz eta, batzuetan, zaila den jakitea non hasi eta amaitzen den bakoitza, arazoak bi osasun-zerbitzuetan nahastuta egon daitezkeelako.

MRSAk (edo beste erresistentzia anitzeko mikroorganismoak) kolonizatutako/infektatutako pazientearentzako asistentzia- arazo bihurtu dira eremu soziosanitarioan, batez ere gaixotasun kroniko eta terminalak dituen adineko populazioari eragiten diolako. Pertsona horiek sarritan eskatzen dituzte gizarte-baliabideak eta maiz joaten dira ospitalera.

Arazo hauei konponbide bat aurkitzeko helburuarekin, osasun-sistemak eta sistema soziosanitarioak, biek elkarrekin, lan-metodo bat diseinatu dute azken urte hauetan. Era horretan, zerbitzu batek beste zerbitzuaren lankidetza-beharra sentituko du, bereziki problematika biak dituzten pertsonen arazoak konpontzeko unean.

 

4.1 NOLA JARDUN, EREMU SOZIOSANITARIOAN, GARRANTZI EPIDEMIOLOGIKOA DUTEN HAINBAT MIKROORGANISMOREN AURKA?

MRSAz aparte, badaude antibiotikoekiko erresistentzia duten beste bakterio batzuk. Horregatik, neurri estandarrez gain, kontrol-neurri bereziak behar dituzte eremu soziosanitarioan, salbuespen-kasuetarako bada ere.

Horrela, bada, garrantzi epidemiologikoa duten mikroorganismoen zerrenda osatu da. Eredu bezala hauek aipatuko ditugu: Espektro zabaleko betalaktamasak (BLEE) sortzen dituzten enterobakterioak (Klebsiella pneumoniae, Klebsiella oxytoca, E.coli, Enterobacter spp.), Pseudomonas aeruginosa multirresistenteak, Acinetobacter baumannii multirresistenteak, Stenotrophonomas maltophilia, Clostridium difficile, …

 

4.2 PREBENTZIO- ETA KONTROL-NEURRIAK

Zentro gerontologikoetan, zentro soziosanitarioetan eta pertsona desgaituentzako zentroetan hartu behar diren neurriak zailak dira adosten, egungo gomendioak ez direlako ebidentzian oinarritzen.

Zentro horietan, alabaina, neurri estandarrak aski izaten dira, antibiotikoekiko erresistentzia duten mikroorganismoak (MRSA ez direnak) kontrolatzeko; baina, noizean behin, transmisio-arriskuaren arabera, transmisioan oinarritzen diren neurriak beharko dira.

 

4.3. JARRAIPEN BAKTERIOLOGIKOA

Ezinbestekoa osasun-arreta integrala sustatzeko. Horretarako Gaixotasun Infekziosoen eta Mikrobiologia Klinikoaren Elkarte Espainiarraren gomendioak jarraitzen dira.

 

4.4. GOGOETA ETIKOAK ETA LEGEZKOAK, PAZIENTE/EGOILIARRARENTZAKO

Gatazka konplexu samarra sortzen duen egoera-multzo baten aurrean gaude: profesionalen betebeharren (praxi ona), norbanakoaren eskubideen (mugitzeko askatasuna, autonomia, asistentzia-harreman ona) eta komunitateko betebeharren arteko gatazka, hain zuzen ere. Gainera, gaixo horiek, oro har, ahultasun handiko pertsonak dira, erakunde sanitario eta soziosanitarioetan daudenak, eta, askotan, erakunde horixe behin betiko egoitzatzat dutenak.

Jakina denez, MRSA mikroorganismo multirresistentea da, eta, derrigor aitortzekoa izan gabe ere, osasun publikoko arazoa izan ohi da. Paziente horiek artatuko dituzten profesional sanitarioek hainbat neurri eta erabaki hartu behar izaten dituzte une jakin batzuetan, bai pazienteari eta baita horiek artatzen dituzten profesionalei beraiei ere edo beren inguruari eragingo dietenak, eta elkarren arteko gatazka sor dezaketenak. Zehazkiago, bada balizko neurri bat, gainera, zalantza etiko garrantzitsuak sortzen dituena: pazientea isolatzea, hain zuzen ere. Arazo etikoa honako galdera hau egitetik sortzen da: nola aplikatu neurri hori, justuak eta zuhurrak izanda? Galderari erantzuteko, gutxienez, bost dimentsio esanguratsu hartu behar ditugu kontuan:

1. MRSAk kolonizatua/infektatua izateak ingurunearentzat dakarren benetako arriskua.

2. Neurriak ezartzearen eta betetzearen arteko oreka, erabiltzaile eta profesionalen artean.

3. Egoiliarren eskaeren eta ez-egoiliarren eskaeren arteko oreka.

4. Kasuen dimentsio pertsonala neurriak ezartzerako orduan.

5. Lege-dimentsioa.

Oro har, arautegien erabileragatik sor daitezkeen arazo etikoak honako hauek dira:

1. Informazioa dela-eta sortutako arazoak.

2. MRSAren hedapena kontrolatzetik datozen arazoak.

3. Medikuntzako eta erizaintzako langileen prestakuntza-arazoak eta praktika ezegokien arazoa.

4. Kolonizatuen eta mendekotasuna duen pertsona egoitza batean ingresatzetik datozen arazoak.

5. Erabiltzaile kolonizatu edo infektatuaren eskubideen eta osasun publikoaren eskubideen arteko gatazkatik datozen arazoak.

6. Erabiltzaileak MRSA hedatzeko kontrol-neurriak hartzeari uko egitetik datozen arazoak.

7. Pazienteak egoitzetan sartzeko aukera atzeratzetik sortutako erakundeen arteko arazoak.

 

4.5 KONTUAN HARTU BEHARREKO LEGE-ALDERDIAK

Isolamendu-neurriak hartzeak norbanakoaren askatasuna mugatzea esan nahi du. Egoiliarrak onartzen badu, ez dago inongo arazorik, baina egoiliarra ez bada horretarako gai, familiaren onarpena eduki behar da. Dena den, isolamenduak hilabete baino gehiago iraungo duela aurreikusten bada, epaileari jakinaraziko zaio, isolamendua agindu duen profesionalak horretarako dauden arrazoiak azalduz, baita zein arrisku dauden eta zer kontrol egin behar den azalduz ere; eta epaileak, pazientea isolatzea baimentzeko, intereseko irizten dien gainerako gai guztiak ere azaldu beharko ditu. Epailea jakinaren gainean jarri beharko da, baita ere, gaixoak edo bere familiak isolatzeari uko egiten dionean.

Epailetzak uste du pertsonen edozein modutako eskubide eta askatasun murrizketek, nahiz eta Osasun Publikoko arrazoiek eragindakoak izan, epailearen baimena behar dutela, eta are gehiago egoera horiek asko luzatzeko arriskua badago. Erakunde horrek, beharrezko iritzitako txostenak ikusi eta haztatuta, denbora jakin baterako ezarriko du isolatzeko neurriak hartzea ala ez, neurri horiek baimentzeko beharra, bai eta egoki iritzitako aldizkako berrikuspenak egitea ere.

Arazoaren koska, nolanahi ere, honetan datza: kaltetuen eskubideak babestean, eta neurriak eza

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan