24. Osasun Biltzarra: Osasun Hezkuntza
3.4 Paziente Bizia programaren txertaketa osasun-erakunde batean: Bilbo Eskualdean (BiE)
Egilea: Mónica Moreno Martin
Bilbo eskualdea, Kudeaketa Sanitarioko Unitatea, Erizaintzako teknikaria
2012an Programa Kontratuan Paziente Aktiboaren Programa sartzea eragingarria izan zen, horrek zerbitzu-erakundeei garatzeko eta ezartzeko beharra sortu baitzien. Bilbo Eskualdean konpromiso hori Erizaintzako Zuzendaritzak hartu zuen bere gain.
Ekainaren 12an, programako liderrak programa horren edukia, metodologia eta helburuak aurkeztu zizkion Erizaintzako Zuzendaritzari, Paziente Aktiboa lehen eskutik ezagutzeko, eta, horrela, ezartzeari begirako estrategia diseinatu ahal izateko.
Bilbo Eskualdean ohiko jokabidea da programa eta proiektu guztiak Lehen Mailako Arretako unitateetako liderrei aurkeztea Zuzendaritza Kontseiluan, eta hala egin zen ekainaren 27an Paziente Aktiboari dagokionez. Unitateetako arduradun guztiei Diabetes Mellitusarekin lotura duten eta horretan sentsibilizatuta dauden profesionalen datuak eskatu zitzaizkien (ikastaro hori hasierako fasean egin genuen); eta profesional horiek irailaren 14an elkartu genituen, programaren gaineko informazio zehatza eman eta paziente liderrak erakartzea eskatzeko. Bilbo Eskualdeak harreman estua izan du beti Bizkaiko Diabetikoen Elkartearekin, eta, gure ustez, funtsezkoa da beraien laguntza izatea, hedatzeari, parte-hartzeari eta liderrak erakartzeari begira. Horrez gain, jakin nahi genuen zein zen beraien ikuspuntua abian jarri beharreko proiektuari buruz.
PRESTATZEA ETA HEDATZEA
2012ko urriaren 16an, Prestakuntzako Batzordearekin batera, programako liderrak prestatzeari ekin genion.
Une horretan beste erronka bat izan genuen: gure erakundeko unitate eta profesional guztiei helaraztea. Power Pointeko aurkezpen bat prestatu genuen, lagungarri moduan, eta Lehen Mailako Arretako unitate guztietara joan ginen. Prestakuntza jasotako liderrek nork bere unitatean egin zuten, eta gainerakoak guztien artean banatu ziren.
Prestakuntza-prozesua eta programa garatzearekin batera, Paziente Aktiboa Programako liderrekin adostu zen Bilbon egingo zirela, era autonomoan, ikastaroen kudeaketa, izen-emateak, materiala, eta abar.
IKASTAROAK ANTOLATZEA ETA ZITATZEA
Prestakuntza hori osasun-zentroetatik bereiztea garrantzitsua zenez, barrutiko udal-zentroetan eskaintzeko aukera aztertu genuen. Bilboko Udaleko Partaidetza eta barrutietako zinegotzitzarekin arlo askotan harreman handia dugunez, horretaz baliatu ginen udal-barrutietako zentroetako zuzendaritzekin harremanetan hasteko; eta, horiek prest agertu ziren horrelako jarduerak zentroetako ohiko jardueren artean sartzeko.
Bide bi diseinatu genituen pazienteak ikastaroetara bideratu eta zitatzea gure profesionalei errazteko:
- Berariazko datu-basea: bertan, Programan izena emateko formularioaren formatua mantentzen da, eta profesional guztiek Bilbo Eskualdeko ordenagailu guztietatik jo dezakete bertara.
- Osabideren agendak: Bilbo Eskualdeko Administrazio Unitatean zentralizatuta eta gure profesionalei eta Paziente Aktiboa Programakoei irekita, beraiekin harremanetan jartzen ziren pazienteak inskribatu ahal izateko.
2013ko urtarrilaren 22an lehenengo ikastaroa abiarazi genuen Bilbo Eskualdean. Deustuko Bidarte Barrutiko Udal Zentroan eman zuten Shalaan Hares eta Begoña Nievesek, goizeko 10:30ean.
ABIAN JARTZEAREN AZTERKETA ETA HOBEKUNTZA-ARLOAK
2013ko lehen hiruhilekoan 4 ikastaro eman ziren, eta, horiek bukatuta, zenbait hobekuntza egitea erabaki genuen, liderren iradokizunei jarraiturik. Kasu honetan, materialaren arloan fitxak eta kartulinak modu erakargarriago batean diseinatu ziren, edukiak aldatu gabe.
Era berean, Erakunde Zentraleko Informatikako Zerbitzuari DBP bat (pazientearen oinarrizko datua) sortzea eskatu zitzaion, pazienteak ikastaroari uzten zion edo amaitu arte eusten zion bertan erregistratu ahal izateko (horrela identifikatu ahal izango ziren, Lehen Mailako Arretako familiako medikuari eta erizainari begira), eta adierazleen ondorengo neurketa egiteko.
2013an beste 9 ikastaro antolatu ditugu:
|
GIZONEZKOAK |
% |
EMAKUMEAK |
% |
GUZTIRA |
% |
Izena emandakoak |
71 |
54,20 |
60 |
45,80 |
131 |
|
Ez dira bertaratu |
1 |
25 |
3 |
75 |
4 |
3,05 |
Uzi diote |
8 |
61,53 |
5 |
38,46 |
13 |
9,92 |
Osatu dute |
62 |
54,38 |
52 |
45,62 |
114 |
87,02 |
Ikastaroarekiko gogobetetze orokorra |
Oso ados |
Erabat ados |
(zuri) |
Inkestak guztira |
Erabat ados % |
Oso ados eta erabat ados % |
Konfiantza ematen didate ikastaroan jasotako informazioak eta jarraibideek |
25 |
79 |
2 |
108 |
% 73,14 |
% 96,29 |
Oro har, ikastaroak pozik utzi nau |
11 |
94 |
2 |
108 |
% 87,03 |
% 97,22 |
Ikastaroaren edukia eta erabilgarritasuna |
Oso ados |
Erabat ados |
(zuri) |
Inkestak guztira |
Erabat ados % |
Oso ados eta erabat ados % |
Nire gaixotasuna hobeto ezagutu dut |
16 |
74 |
3 |
107 |
% 69,15 |
% 84,11 |
Gaixotasuna kontuan hartu eta nire dieta hobetuko dut. |
22 |
71 |
3 |
107 |
% 66,35 |
% 86,91 |
Jarduera fisikoaren ohiturak aldatuko ditut |
25 |
63 |
5 |
107&a
|